B
baba (M-d [babá]) - babie
(B-a, M-d)
Def.: iz.
arrain batzuek botatzen duten adurra. M-d: antxoba atrapatu, enbarkatu barrura
eta bitsa legez ematen zuen. v. adur,
arroka.
Zit.:
arrañek omoten dauen babie (M-d)
babor (M-d [bór]) - baborra
(B-j-o-r); abor - aborra (O-b)
Def.: iz.
“G. babor. F. bâbord. I. port”. O-b: “babor”.
Zit.: omon
abante, baborrera sarratute esate baterako.. da, atesaten dau áurrie [portuan
esprinarekin maniobra egiten merkanteak-edo] (M-d) / Ixarretxe laga aborretik
eta estiborrea pixka bota ta / bóta aborrea! (O-b)
babor-estibor (B-a-j, M-d), abor-estibor
(O-p), babor da estibor (B-a), babor-estiborrien (M-d), abor-estiborrin (O-p), babor-estiborretan (M-d)
Def.: adv.
“G. a babor y a estribor”.
Zit.: da
gero, babor-estibor, merkantitaruye ori / bárkue korrikeran, ba bakixu ure
eitxen deu erdi-bi, da ataten dau bitzé, ba aulan, babor-estibor / babor da
estibor dausenak, korremuseties (B-a) / pálu amarrata, babor-estibor alanbrias
amarrata, da are- babor-estibor okitxe-san dau eskillarak idxeteko / bi txerdi
da bitxerdi kendu babor-estiborretakuek da- biberuk imiñi (B-j) / berrela dau,
guardakola baiño átzerautxuau, babor-estiborrin e? Babor-estiborretan / se daru
peskanti aurrien da atzien, babor-estibor / guardakolen atzeko mandan, or da,
babor-estiborretan, ori da berrelak / da atzin dus, babor-estibor bertan dues
ate bi / gero disparadorak okitxen daus bi, babor-estibor átzien /
babor-estiborrien, ubilleko toletak / babor-estibor imiñdxe aulako mototxu bi
(M-d) / marraen bixetan, abor-estiborrin (O-p)
babor-estibor - babor-estiborrak
(M-d)
Def.: iz.
“G. babor y estribor”.
Zit.:
kallejoye da, guardakolen e, babor-estiborrak (M-d)
badia; badí (B-a-r,
M-d) - badidxe (B-a-g-j, M-d); baridxa (L-pj) - baridxia (L-j-l-pj); bai
(E-jf [í], O-b) - baidxe (E-jf), baixe (O-b), baídxek (E-jf)
Def.: iz. Geo. “G. bahía. F. baie. I. bay”. Bar.:
baera, baida.
Zit.:
atxiñen igual etorte-san disenin baditxik (B-j) / Bilboko baridxia (L-l)
Dok.:
Azkue. «BADIA (B-l), bahía, baie.»
baera - baeria (L-j-l-pj)
Def.: iz. Geo. “G. bahía. F. baie. I. bay”. Bar.:
badia, baida. L-j: “bahía”. L-pj: gure baera hauxe izan da beti, Saustaneko
buelta eta hau Endaiko buelta.
Zit.: ni
baeran e(g)on nas (L-pj)
Dok.:
Azkue. «BAGERA (B-l), lugar de pesca en mar
abierto, lieu de pêche en pleine mer.»
baga (E-jf - O-b [gá]) - bagia
(L-pj), bagí (E-jf, O-b-z) 1.
Def.: iz.
Pedro Juanek “mar de fondo” galderari hala erantzun zion. Cfr. beheko olatu.
E-jf: baga ere beheko olatua da baina itsasoa kalma dago eta olatu nahikoa haundia
dago. O-b: “mar de fondo”.
Zit.:
koño, bagí deu / bagá ederra deu! (E-jf) / ño! bagá gogorra ra gaur (O-b)
Ez: B-j
Dok.:
Azkue. «BAGA 2º (B, G, Liz.), ola profunda, grosse vague. (D. fr. vague.)»
baga (M-d [gá]) - bagie
(M-d) 2.
Def.: iz.
M-d: itsasoaren, olatuaren lepoa.
Zit.: baga
andidxe dau (M-d)
Ez: B-a
bago (B-a, M-d) - báguek
(B-a-p, M-d)
Def.: iz.
“G. bao. F. bau. I. beam”. M-d: “baus”. Kubertaren azpian doaz, armasoyek dira kostadukoak eta
kubertapekoak baguek.
Entz.:
B-a: haritzezkoak izaten dira.
baida (M-d [dá]), baidé
(B) - baidie (M-d)
Def.: iz. Geo. “G. bahía. F. baie. I. bay”. Bar.:
badia, baera.
Zit.: neu
ibil nai, sartun nai itxosora, amairu urteas, idxe amalau urtegas, baidera,
erramutan (B-r)
Dok.:
Azkue. «BAIDA (B-b), bahía : baie, anse.»
baidako (M-d) - baidakue
(M-d); baideko - baidekue (B-l)
Def.: iz.
M-d: lehengo mustur biko batela, jatarraintan ibiltzekoa.
Entz.:
M-d: baidara joaten ziren sardinatan.
Dok.:
Astui. «Lancha sardinera: BAIDEKUE» (I7-190)
bailarina - bailarini
(E-jf), bailarinak (E-jf)
Def.: iz.
orain dauden arrainen tipoko korainak, kolorindunak. v. arrain.
Ez: B-j;
M-d, arrañek.
baixa (M-d [xá]), baixé
(B-a) - baixie (B-a-r, M-d), baixek (B-a-r); bais (E-jf) - baixá
(E-jf [s?])
Def.: iz. Geo. “G. bajo, arrecife”. Bar.: baju.
B-r: “bajos”.
Dok.:
Azkue. «Baiza (B-l-ond), baizadi (B-ond), arrecife, bajos de la costa : récif, banc de sables ou de roches.»
baixa-zati; baixa-sati - baixá-sátidxe (M-d)
Def.: iz. Geo. M-d: baixa txikia.
bajamar (M-d) - bajamara
(B-a-g-j, M-d, L-pj, O-b)
Def.: iz.
“G. bajamar. F. basse mer. I. low tide”. Cfr. urabera, maribera. Bermeotarrek bajamarien nahiz bajamaran esaten dute, trenien
nahiz trenan esaten duten antzera.
Zit.: gaur
be ibilldxie or batzien, bajamaran [aixarrak] (B-r) / bajamaran dau motorra da
amarrata saus (B-j) / bajamar e andidxetan urteten daui baixek [Artxikoten]
(M-d)
baju (L-pj, O-b), bajo
(L-pj, O-b) - bajua (L-pj), baju (E-jf [jú], O-b [bá]), bajuak (L-pj)
Def.: iz. Geo. “G. bajo, arrecife”. Bar.: baixa.
bajura (M-d), bajure
(B) - bajurie (B-a, M-d), bajuri (E-jf, O)
Def.: iz.
“G. bajura”. M-d: hauek txikiak, kostan ibiltzen direnak lebatzetan-eta.
Zit.:
treñe ixaten san enjeneralin bajurako [baxurarako], bajuran ibiltte sana (O-b)
BAJURAN (M-d, E-s, O-b-z); BAJUREN
(B-a-j-p)
Def.: adv.
“G. en la pesca de bajura”.
Entz.:
B-a: atuna, besegua, lebatza, angira, txitxarroak eta gauza horiek ateratzen
dira.
Zit.:
patroi ibilldxe lelau bajuren (B-a) / lelau bajuren ibil nai (B-p) / treñe
ixaten san enjeneralin bajurako, bajuran ibiltte sana (O-b)
baka (M-d) - bakia
(L-pj), bákie (B-a, M-d), báki (O-b)
Def.: iz.
“G. baca, embarcación de arrastre”.
Entz.:
M-d: lehen bakek albotik eta atzetik egiten zuten behar, arraina enbarkatu
baborretik. Ateekin egiten du behar.
bakar - bakarra
(E-jf [bá], O-b), bakarrak (E-jf
[bá], O-p)
Def.: adj.
bakarrak, granoak. Cfr. grano.
Zit.:
korañetias ataraten dis, bai bai, ataraten dis bákarrak [neskazarrak] /
piedraboli bóta, da pasa bandarie da nastata- atrapa da, bákarrak atrapa dis
[akula bidegardeak] / txo! bolandero bakarratoyes / begitxiki bákarra atrapaten
da (E-jf) / erlai bakarrak [“poca espuma”-gatik galdetu nien] / selako
egueldixe dakasu? te, erlai bakarratas (O-p) / SALTO: salto bakarrak (E-jf) /
salto bakarra ikuste sunin arrain- makala ixaten da (O-b)
bala (M-d [bá]) - balak
(M-d) 1.
Def.: iz.
“G. fardo, bala”. v. fardo.
Ez: O-b
bala (M-d) - bálie
(M-d), balak (M-d) 2.
Def.: iz.
M-d: ardora hobeto ikusteko txikotarekin amarratuta aurretik botatzen zen
harria. v. sanbullo.
bala (E-s) - bali
(E-s), bálak (E-s); balai, bala - balaya (L-l) 3.
Def.: iz.
“G. ballena”. v. ballena.
balandra (B-a, M-d) - balandrie
(B-a, M-d), balandri (O-b), balándrak (B-a, O-b); balanra - balanria (L-pj); balandro
- balandrue (B-j)
Def.: iz.
“G. balandra. F. sloop. I. sloop”. Belako enbarkazioak. Badirudi gaur egun belerue edo belako enbarkasiñue esaten dela gehiago. Julianena, hala ere,
bestelako definizioa da. B-j: etortzen izan denean pinuen bila beharbada edo
harrikatzarekin balandrue esaten izan
diogu baina galdaraduna izaten izan da, ez da izaten izan beladuna. M-d:
beleroa. Hamar edo hamabi metroko palu bateko enbarkazioak. L-pj: bela usatzen
dutenak.
Entz.:
M-d: antzina gatzarekin etortzen ziren balandra galegoak belan.
Zit.:
balandru otor da! (B-j)
balanzin - balansiñek
(B-m)
Def.: iz. Mek. “G. balancín”.
balantzada (B-a[tx], M-d) - balantzadie
(B-a[tx], M-d), balantzadak
(B-a[tx], M-d)
Def.: iz.
(Egin, emon). “G. balanceo, balance. I. rolling motion”. v. txurla.
Zit.:
balantzada andidxe itxen dauie / orrek e balantzada asko ingo dau / bárkuk
balantzadi eitxen dauenien / ser da balantzadi eitxen dune ba?! (B-a) /
balantzadi emoten dau enbarkasiñuek / beyek sabalapadakos, balantzadi (be)
astunaue / enbarkasiño pikauek balantzadak omongo txusela gedxau? omongo txus
(M-d)
balantzadaka (B-a-j [tx], M-d)
Def.: adv.
(Egon, ibili, joan). “G. dando balanceos. I. rolling”.
Zit.:
balantxadaka gaus (B-a) / igual korronta ámetitau, vamos a suponer, da ordun
bapora estau poparin-poparin-poparin da ordun dabil balantxadaka bapora (B-j)
balba (B-j - M-d [bá]) - balbie
(M-d)
Def.: adj.
arrain gutxi ateratzen duen patroiagatik esaten da. v. aliado.
Zit.: txo!
Balbiaue sara, etzin geratu saitxes etzin geratu! [zorte txarra dakarren
barrukoari] / onek mutillek ia amagas eitxen badau lo gero! Balbá bat-a au
(B-j) / balbi dok ori (M-d)
Dok.:
Azkue. «BALBE (B-a-ber-o-tx-urd), muerte, mort.»
bal-bal - bal-bala
(E-jf); bar-bal - bar-bala (L-j-l-pj, O-b)
Def.: iz.
saltaka barik ubiladaka-ubiladaka datorren atun edo zimarroi multzoa. Ur larria
legez ikusten da. L-pj: urbarduan (ugerduan) doan atuna, ura harro-harro egoten
da. v. sergera.
Zit.: e!
Koño an doye- bal-bala doye an! (E-jf)
ATUN-BARBALA
(O-b)
ZIMARROI-BARBALA;
SIMARROI-BARBALA (O-b)
balbula (M-d [bál]), bálbule
(B) - bálbulie (B-j-m), bálbulak (M-d), bálbulek (B-m)
Def.: iz. Mek. “G. válvula. I. valve”.
balda (B-a-j - M-d [bál], O-b) - bálde (A-ja), baldia
(L), báldie (B-j-r, M-d), báldi (O-b), báldak (E-s)
Def.: iz.
“G. balde. I. bucket”.
Entz.: M-d:
antzina saiaren forma hartuta zeukaten oholezko baldak erabiltzen ziren.
baldar (M-d [dár]) - baldarra
(M-d)
Def.: iz.
M-d: mendietan-eta egoten den laino baxua.
Ez: B-a-j
Dok.:
Azkue. «BALDAR 3º (B, G), nubes pesadas, que
arrastra el vendaval : lourdes nuées,
qu'amène le vent d'ouest.»
baldea; baldia (L-pj,
O-b); baldie (B-a, M-d)
Def.: ad.
“G. baldear. I. to wash the deck”. Baldekin enbarkazioa garbitu.
Zit.:
bruse = sepillue, balditen denin enbarkasiñu garbiteko / da gero portun baldie
enbarkasiñue ta, orrek biarrak / enbarkasiñu baldie / da omoten dxakoen
egunien, papardo bat, edo besegu bat edo baldititxik (M-d) / baldia ein biou
txalopi (O-b)
baldiu (M-d, O-b), baldio
(B-a) - baldiua (L-pj), baldiue (B-a, M-d, O-b)
Def.: iz.
“G. baldeo. F. lavage à grande eau. I. washing”. M-d: bruzarekin eta baldarekin
itsasoko ura hartuta egiten zen garbitasuna.
Entz.:
M-d: itsasotik etortzen zen bakoitzean egiten zen. Orain mangerarekin egiten
da. Lehen neguan astean bik egiten zuten baldeoa eta egunean papardo bat edo
besegu bat ematen zitzaien.
Zit.: se
kuberta, itxasotik otorte san bakotxin baldiu itxe san, baldiue, oiñ e baldiu
itxen da mangerias / astin bik eitxe bin baldiue (M-d) / bueno emon orrei
baldiu bat! (O-b)
balio; balidxo - balidxue (B-j); balixo
Def.: iz.
“G. valor”.
Zit.:
balidxue eskasa okitxe-san dau [bogak] (B-j) / arrain txarra ra, balixoik
estakarrelako (O-b)
balio izan
Def.: ad.
“G. valer”.
Zit.:
estau balixoten.. gitxi balixoten dau [arrain batek] / len, politto balixote
ban onek (O-b) / amen estau balixo bañe or ondo saltzen da (O-z)
balistro (L-pj) - balistroya
(L-pj)
Def.: iz.
bela baten izena.
Zit.:
balistro-bete aixe dao [L-pj: haize gutxi dagoenean] (L-pj)
baliza; balixa (M-d,
E-jf [s?]) - balixie (M-d), balixi (E-jf), balisak (E-jf), balíxek
(M-d); balix (B-a-j [bá], O-b [s]) -
bálixe (B-a), bálixek (B-a)
Def.: iz.
(Bota). “G. baliza. F. balise. I. buoy”. M-d: sareak edo palangrea botatzen
duzunean non dagoen topatzeko botatzen direnak.
Zit.: da
balixitako.. aulako, sementus eiñdxe aulako- pixue, balixi artes oteko (M-d)
ballena (B-o-r, M-d, O-b) - ballenia
(M-d, L-pj), balleni (O-b), ballénak (B-a, M-d, L-pj)
Def.: iz.
“G. ballena. F. baleine. I. whale”. Ondarroan “cachalote”-agatik galdetu
nuenean ere erantzun hauxe eman zidaten.
Entz.:
O-b: Kanarietan ballena ikusten genuenean joan egiten ginen beragana. Ballenak
bere gainean janaria eroaten du eta azpian atuna, zimarroia eta txermolak ere
eroaten ditu. Ballena hutsa bazen txoririk ez zuen eroaten eta, ballena
arrainarekin bazihoan, pikoluzea eroaten zuen nahi beste janda zegoenean.
Atunak edo zimarroiak ballenari segika joaten ziren. Gu ballenaren gainean
jartzen ginen eta atunak ripi-rapa, ripi-rapa [atrapatzen genituen]. Ballena
beti martxan joaten zen, geldi-geldi, geldi-geldi. Piztia ona da.
Dok.:
Anasagasti. «Ballenie, Seroie; Balaena
glaciaris, Ballena Euskara.» / Anton Perez. «ballena (ballenie) =
(Balaenoptera physalus). G. ballena, rorcual. F. baleine. I. whale.»
ballena kuma (M-d) - ballena
kumie (M-d)
Def.: iz.
bale kumea. v. zeroi.
baltsa; báltza (M-d)
- báltzie (B-a-j [tx], M-d); bálsa (M-d) - bálsie (B-j, M-d)
Def.: iz.
(ala, bota, etxa). “G. ancla flotante, ancla de capa. F. ancre flottante. I.
sea anchor, driving anchor, drogue”. M-d: “ancla flotante”. Eguraldi txarra
dagoenean atunetan-eta botatzen dute enbarkazioa errunbo batean edukitzeko.
B-a: “anclilla flotante”. v. ankla, txupoi.
Zit.:
báltzi errita on garies (B-a) / ala eingu bálsi da pal-pal dxun eingo garies /
e báltxi etxaku (B-j) / balsi bota du (M-d)
baltzu; baltzó (B-o,
M-d) - baltzue (M-d) 1.
Def.: iz.
M-d: enbarkazio guztiak elkarrekin edo elkarregandik hurre dauden lekua.
Zit.: an
daus etxadaka an baltxuen / an baltxun daus bokarta artzien (B-j) / baltzun
ibil gara / baltzún gaus (M-d)
baltzu; baltzó (M-d)
- baltzue (B-j [tx], M-d) 2.
Def.: iz.
kapitala. B-j: “monte mayor”. v. monte
mayor.
Entz.:
B-j: baltzutik pagatzen dira fitak, amuak, sondaren papela, arbia, ekartzen
diren armamento guztiak, sukaldaria, batelekoa, nebereroak, elektrikaria... Gero
hori pagatu eta gero geratzen denaren ehuneko berrogeita hamabost armadoreena
da eta ehuneko berrogeita bost tostartekoena da. Biberak pagatzen dira gero
erdibana, ez baltzutik.
Zit.: au
baltxoku da (B-j) / ori pagaten san baltzotik kapital e gustitxik (M-d)
Dok.:
Azkue. «Baltzu (B-mu), sociedad de comercio, alianza : société commerciale, association.»
baltzu; baltzo - baltzue (B-j [tx]) 3.
Def.: iz.
denek leku batetik jaten duten lekuari ere honela deitzen diote Bermeon.
Zit.:
igual imintxen su makallu pipérrakas, ba baltxún dxaten da / bueno estaipa
gisadu dxate-san bada baltxotik / ordun danok dxate-san du baltxotik / au érun
e áurreko baltxokuñe (B-j)
ÁURREKO
BALTXUE (B-j)
Def.: iz.
aurreko gizonena.
ÁTZEKO
BALTXUE (B-j)
Def.: iz.
atzeko gizonena.
banakatzu dago; banakatzu dau
(B-j [tx], M-d)
Def.: e.
arrain gutxi atrapatzen denean esaten da. Orotariko Euskal Hiztegian banakatxo, banakatxu irakur dezakegu, banaka-ren txikigarria. Kasu honetan
Dimasen tz ahoskerak -tsu atzizkian pentsarazten du ordea.
M-d: granu-granuka dagoena, banakatsu. v. granotzu
dago.
Zit.: se
badau eser edo? da banakatzu dau, edo granotzu dau (M-d)
banda
Def.: iz.
“G. banda, lado”. Bar.: manda.
ATEKO
BANDEA; ATAKO BANDI (O-b)
Def.: iz.
“G. fuera”. v. aterantz, ateko manda.
Zit.:
kanporutz susenin ero, se? atako banda pixkat eingotzau? (O-b)
HERRIKO
BANDEA; ERRIKO BANDI (O-b)
Def.: iz.
herria.
Zit.: se?
erriko bandan asiko ga? / bueno, erriko bandan astea nu / gero erriko bandan e,
asten danin, erriko bandan datorrenin e (O-b)
bandada (E-jf) - bandadi
(E-jf), bandadak (M-d)
Def.: iz.
txori multzo handia. Behin beseguagatik ere esan zuen baina txorientzat
bakarrik erabiltzen dela aipatu zuen.
Zit.:
bandadak oten die / sapatilluek, ukusten die ontxe be baye gitxi! Len bandadak
otorte sien, bandadak, abe Mari! / da otorten sen bandadatan, bay ondotik esan
otorten [besegua] (M-d) / urillun bandadi doye (E-jf)
bandarri (B-a, M-d) - bandarridxe
(B-a, M-d)
Def.: iz.
“G. bandarria. I. iron maul”. Los barcos
en la mar y su maniobra en puerto liburuko 29. orrialdean tajaderaren
gainean dagoen mailu handia.
bandera (B-a) - banderia
(L-pj), banderie (B-a, M-d), banderi (O-p)
Def.: iz.
(Iza). “G. bandera. F. pavillon. I. flag”.
Zit.:
señeruk ixate ban ba banderie, ba danak etzera (M-d) / da gero galerna ata
[atara], da amen e “banderi ipiñikou, estou ipiñiko, salidi eingo ra” (O-p)
Dok.:
Azkue. «BANDERA 2º (c), bandera, bannière.»
bangera. Ik. mangera
bankada (M-d) - bankadie
(B-j-m), bankádak (B-j, M-d)
Def.: iz. Mek. “G. bancada”.
Entz.:
M-d: ardatza bankadan finkatuta doa.
banko (O) - banku
(O-b)
Def.: iz. Geo. “G. playa de pesca, caladero,
cala”. v. kala.
bapor (B-g-j-m-r - M-d - E-jf [pór], L-pj) - bapora (B-a-j, M-d, E-jf, L-pj), baporak (B-j - M-d - E-jf - L-l-pj
[pó], E-s [bá]); bajor (O-b) - bajora (O-b), bajorak (O-b)
Def.: iz.
“G. vapor, barco de vapor”. Legez antzinako baporak dira, batzuek gaur
egunekoei ere esaten diete; motorra, enbarkasiñue, txalopi edo barkue ere
esaten diren moduan. Ondarroan Zendoiari baforik
ere hartu nion, efeduna.
Entz.:
M-d: Mundakako baporen izenak: Aintzatasuna, San Pedro, Katalin, Joven
Madalena, Portuondo, Santa Kataliña, Carmengo Ama, Laida, Vista Alegre. Era
batera hemen egoten ziren lau-bost bapor.
baporezko; baporesko
(B-j, M-d) - baporesko (A-ja), baporeskue (B-a), baporeskok (A-ja)
Def.: adj.
“G. de vapor”.
Zit.:
atxiñeko bárkutxu baporesko [Dimasen irudi bat ikusieran] / emen egon dis beti
lélengo.. ónek.. baporeskok (A-ja) / péskakuk ibil nai, Olibeten, lélau-lélau,
Olibet, baporesku esan da ori (B-a) / baporesko enbarkasiñue [fitxeroa] (B-j) /
merkantien esatiles baporeskuen e, ixeten san: makiñistie.. / ordun galdárakas
ibiltxe sin-da, baporesko órrek / ori da- baporesko makiñi da (M-d)
bara (B-j - M-d [rá], L-pj)
Def.: ad.
“G. varar. I. to go aground”. v. eskegi.
Zit.: ee
motorra ser? e bará einguu aspidxe pintxeteko ero gausie / e aur ingu bara
ikusteko élise (B-j) / ormin kontran selan dauen e, e, barateko lékue,
esu-kusi? / da amen barate su (M-d) / bara ein biu barkua (L-pj)
baradero (B-a-r, M-d) - baraderua
(L-pj), baraderue (M-d), baraderu (O-b)
Def.: iz.
“G. varadero”. M-d: enbarkazioak eskegitzen diren lekua.
Entz.:
M-d: Mundakan baradero bat baino ez dago. Orain dagoena da karroa, eskegitzeko
enbarkazioa.
Zit.:
enbarkasiñue nora darusu? da baraderora eskeitxen / baraderutan imintxen di
enbarkasiñuek (M-d)
baranda (A-ja) - barande
(A-ja)
Def.: iz.
G. “barandilla”. v. barandilla.
barandilla (M-d), barandille
(B-a) - barandillie (B-a-j-m, M-d)
Def.: iz.
“G. barandilla”. v. baranda.
Entz.:
M-d: txalupek ez dute eduki barandilla, lebatzetako ipintzen zioten eta tertzak
botatzen zirenean atze guztian joaten zen.
bar-bal. Ik. bal-bal
barbarin - barbariña
(L-pj), barbariñe (A-ja); barbain (B-a - M-d [báin], O) - barbañe (B-a-g, M-d, E-jf-s, O-b), barbañak (O-b), barbáñek (M-d)
Def.: iz.
“G. barbarín, salmonete. L. Mullus
surmuletus”. B-a: gorria da. O-b: “salmonetes”.
Entz.:
M-d: korridu egiten du asko, listoa eskapatzeko. B-a: gozoa jaten. Sareekin
atrapatzen dute, amuarekin ere bai baina nekez. Bare-bare dagoenean haitzera
sartzen da, itsasoa altxatzen denean zabaldu egiten da.
Dok.:
Azkue. «BARBARIN (Bc, G), salmonete, un pez
marino : rouget, poisson de mer.» /
Anasagasti. «Atxako barbaiñe, barbariñe; Mullus
surmuletus, Salmonete de roca. Itxosoandiko barbaiñe, Mullus barbatus, Salmonete de fango.» / Anton Perez. «barbariñ
(barbariñe) = (Mulus barbatus). G. salmonete. F. rouget. I. red mullet.»
bare (A-ja - B-a-j - M-d - E-jf [ré], L-pj, O-b)
Def.: adv.
(Egon). “G. en calma”. Itsasoagatik esaten da normalean.
Zit.:
barée daunen, bare da- bare bakisu, aise bari dau baré (A-ja) / se bare dau
itxosue! (B-j) / seitxik oridxo bárril bet nai e trapó bat oridxuas, nai
petrolidxuas, bota itxosora, da, aixi badau be, bera(k) buelta gustidxen eitxen
deu, e, bare imiñi / egualdidxe bare-bare dauenien (B-a) / baré dau / baré on
eskero edonondik sáltaten da [Izarora] / Murgun agertuten dinin au dau bare
[itsasoak agertu] / bare total dauenin bare / bare-bare daueni- / olan dauenin
bare-bare ta aixe barik / igual e, bare asmate su ta baye itxasuk atxetan boun!
/ atzo baiño bariau dau [bareago] (M-d) / bariau deu, len baiño bariau deu
(E-jf) / bare-ote sanian (L-pj)
Dok.:
Azkue. «BARE 3º (AN-b, B, G), calma en la
mar, calme sur la mer.»
BARETAN (B-a-j, M-d)
Def.: adv.
“G. en calma”.
Zit.:
ordun atrapate sin burutuek, se ostantzin baretan, lulik etzo itxitxen dxaten
(M-d)
bare (M-d) - baria
(L-pj), bariek (M-d)
Def.: adj.
“G. calmado, tranquilo”.
Zit.:
egualdi bari dauenien (M-d) / bare-ote sanian, bare, itxaso baria (L-pj)
barealdi (M-d) - barealdidxa
(L-pj), barealdidxe (B-a-j, M-d,
E-jf), barealdixe (O-b), barealdi (A-ja)
Def.: iz.
M-d: hondoko itsasoa dagoenean hiru itsasoen osteko kalmaldia. Ant.: aldikara,
itxasaldi.
Entz.:
M-d: orduan sartzen ginen gu portura, itsasoen atzetik.
Zit.: e
auntxe dau barealdidxe! (B-j) / segidu eitxen dau aldikarik! da, itxon,
trankil- barealdidxe eiñ arteko (E-jf) / auntxe dator barealdidxa, sartun
barruna! [Barra zarratuta egoten zenean] (L-pj) / auntxe ra barealdixe! abante!
(O-b)
Dok.:
Azkue. «Barealdi (V. Baraldi.)» «Baraldi 1º (B, G), bonanza, rato de calma en
la mar : bonace, moment d'accalmie en mer.»
barenga (M-d, O) - barengia
(L-pj), barengie (B-r, M-d), barengi (O-z)
Def.: iz.
“G. varenga”. Ondarroan Zendoiak beste bati entzun eta halaxe errepikatu zuen
berak ere. M-d: armazoien kontra doan beste armazoi bat esate baterako, behean
doana gilara.
Ez: B-a-j
ez, antza.
Dok.:
Azkue. «BARENGA (B-b-l-ond), varengas, piezas de
madera que forman la cuaderna de las lanchas : varangues, pièces de bois qui forment la charpente de la quille des
embarcations. (V. Baranga, 4º.)»
BARENGEA
BAINO OKERRAGOA ZARA; BARENGI BAIÑO OKERRAU(E) SARA (M-d)
Def.: e.
okerra. v. arrain zantar, garda, trabeseko panel.
Ez: L-pj
baretu (B-a-j-r, M-d, L-pj, O-b)
Def.: ad.
(Itsasoa). “G. calmarse la mar”.
Zit.: da
arek oridxuk itxen deu, baretu (B-a) / e! baretu esta ein apurtxu bet e
erresakie? (B-j)
barilla, barille (B-j)
- barille (A-ja), barillie (B-j), barilli (E-jf) 1.
Def.: iz.
“G. varilla”. Kabra-aparioaren hagaxka.
barilla, barille - barillie (B-m) 2.
Def.: iz. Mek. B-m: nibelan sondie.
barku (A-ja [bár]), bárko
(B-a, M-d, O-b) - barkua (L-pj), bárkue (B-a-p, M-d), barku (E-jf [bár], O-b), bárkuek (M-d), barkuk (A-ja, O-b)
Def.: iz.
“G. barco”. Gutxitan erabilia, ia gehienetan enbarkasiñue. Ez dakit adibideetan merkanteei deitzeko ez ote duen
erabiltzen Dimasek. Alejandrok gehiagotan erabiltzen zuen, neuri esaten
zidalako beharbada?
Zit.:
bárku bet eitxeko dirú asko aa.. imin ber da (A-ja)
BÉLAKO
BARKUEK (B-r) 1.
Def.: iz.
“G. barcos veleros”.
BÉLAKO
BÁRKO (M-d) - BÉLAKO BARKUE (M-d); BELERO BÁRKUE (B-l) 2.
Def.: iz.
M-d: marmoka batzuk dira belako barkuak legez, bela legez daukate, buztan
luzeak, erro luzeak, ikutuz gero azgura handia ematen dute. v. beleru.
GERRAKO
BARKUAK (L-pj)
Def.: iz.
“G. barco de guerra”.
KABOTAJEKO
BARKUE (M-d)
Def.: iz.
“G. barco de cabotaje”. M-d: kostan ibiltzen direnak. v. kargako, kostero.
KARGAKO
BARKUE (M-d); KARGAKUAK (L-pj)
Def.: iz.
“G. barco de carga, mercante”. v. kargero.
barkukada - barkukadak
(M-d)
Def.: iz.
barku bete.
Zit.:
barkukadak ataraten gendun e bakaladillie (M-d)
Ez: B-j
barometro (M-d) - barometrue
(B-j, M-d)
Def.: iz.
“G. barómetro. F. baromètre. I. barometer”.
Zit.: igual
aisi gogor-da, selan dau barometrue? (B-j)
barra (M-d [rrá]) - barria
(L), barrie (M-d)
Def.: iz. Geo. “G. barra. F. barre. I. sand-bar”.
Portuko sarrera. Ik. Toponimia - Talasonimia
barrabil (M-d) - barrabillek
(B-a, M-d)
Def.: iz.
M-d: arrautzak, arbiak. v. arbi, arrautza, potro.
Ez:
Julianentzat ez dira arrainarenak, pertsonarenak baino. Gutxitan erabiltzen
dela dio, baserritarrena dela batez ere.
Dok.:
Azkue. «BARRABIL (c), testículo, testicule.»
barratzaki (L-pj) - barratzakidxa
(L-pj)
Def.: iz.
itsasoak haitzetan jotzen duenean-eta ateratzen duen zuritasuna.
Zit.: esto
barratzakirik eta ikusi ein gaitxus arrañak [L-pj: sarbotan joaten zirenean
barratzakia behar zen ez ikusteko arrainak, bare egoten bazen hori esaten
zuten] / barratzaki gogorra rao gaur [L-pj: kontrastea, itsaso bi elkartzen
direnean-eta, barratzaki gogorra rao
Barran esaten dugu] / ño! bai barratzakidxa daona be gogorra be! (L-pj)
barríl (B-a-j) - barrille
(B-j, M-d), barríllek (B-a, M-d)
Def.: iz.
“G. barril”.
barrot (B-a - M-d [rrót]) - barrota
(O-b), barrotak (B-a, M-d, O-b)
Def.: iz.
M-d: armazoiek daroatzatenak amarratzeko.
Dok.:
Azkue. «BARROTA (Bc, Gc), barrotes, armazón de
una lancha : varangues, charpente d'une
embarcation.»
barru (B-a [rrú]), barruen,
barrura (L-l), barrure (A-ja, B-m, M-d, O-b), barruna
(L-pj) 1.
Def.: adv.
“G. dentro, bordo, a bordo, ..”
Zit.:
konpañen e normalen, gison bat bóta ber iseten sen barrure (A-ja) / iñor falta
da? ta es, danok-aus barru / tripulasiñu ser? Danokaus barru? Edo jéntie barrun
gaus? (B-a) / mutille, barrún bádau / lagunek sálta barrure (B-m) / geure
barruen / basatos gure barrure? / baye gero itxasotik otorten senin apaidxu
barrure, alaten senin barrure / sari botaten daue da gero pangitakatzo txikotak
e barrure / bi daus biarrien, da batepakarrik artzen dau arrañe barrure
[trioan] / aparejus edo puntalas enbarkaten dau barrure / pára bapora ta,
enbarka gendun barrure / da enbarka barrure ta babi emote ban / datorrenin
barrure “saparradie” / eskillarara gus e saltateko barrure edo / barruko
gastiena, mutil-txikidxe / barruko jéntie / au due alanbre bategas, barruko
bitara / kontramaixu da, e, mariñerun e jéfie, barruen / ostantzien barruen,
txo! non dau agurie? / oin barrun eitxen da dxatekue / bueno, gero atunetan-da
susenin e seure dxatordue, eberdidxe ta afaidxe-ta eitxe san e barruen /
sestanti beti, beti dau barruen / oin rádidxuk-eta danatarutzu barruen (M-d) /
sei lagun bermiarrak erungotes e barrun / batela ba barrun eruten gusena /
barrun erun be esku eitxen / amuskidxe dator barrure (E-jf) / bodegatik
erutebesen tretzak, domiñun erutebesen, barruna (L-pj) / da gero txisteruk
artze ban e tuntuxa, da ekarte ban barrura (L-l) / da bajora etorte sanin,
inkarnata guk, emon barrure [tretzak] / da oneas enbarkaten da barrure / on be
barrun ibiltte'ou e? [ojaela] / danak barrun das? [gizon guztiak] (O-b)
Dok.:
Ortuzar. «Barruen. A bordo.; Barruko gixona, barruko lagune.
Tripulante.»
barru- (barruko, barrura..)
(A-ja, B-a, M-d, E-jf) 2.
Def.:
barrukoa, kostakoa. Barruko alderdiari ere dei lekioke. Badirudi barro- bariante berriagoa ere badaukala.
Ant.: kanpo-.
Zit.:
kolayoo, barruko arrañe esta, kolayo kálan kosten sen, besegukas / barruko
kabratxo da au / ta gero emen barrurau, emen aa gu gabiltzesen lékun aa
txikitxuk gabiltzesen lékun.. ori serrutxo txikitxu, kosten da / barruko angire
da baltza beti (A-ja) / barrures gues / larrien ba barrurau ba beseu gidxau on
da (B-a) / kanpoko abuxe da ori, da barruko abuxe da ba txikidxaue / mayetzin
atrapaten asten da kanpuen, ori da barrura datorrena, barrura datorrena
[barbarina] / or e, gu ibiltxen giñen arrastan, baye onek e lebasalik ibiltxen
di apur bat barrurau / sikuten deitxuten tzagu ba, irurogei mille ta, irurogei
brasetati barrure / dana da bat, esatiles e, kánporautxuau, barrurautxuau,
esatiles plataformi dana esta? / oneti aunek barruko kalak / Andrakala da
barrurengo kálie / barruko kalie da, esate baterako Errekado, barrutitauena,
barrurengoko kali dauena / atxiñe barrurau sartzen san, auna Ixarorarte sartzen
san simarroye / Ixaro kanpun dau arridxe, esatiles e Ixaron, barrurautako
eskiñadie / Altarriko arritxik barrurantz, Matxakura edo esto... Bermiorantz,
segiten dau orrek arridxek / errekaladan da ba barrura satosenien, kánpotik
egunak eiñdxe ba errekaladan, barrurentz / gero ya sudosta barrura due, barruko
aixie / terrela da barruko aixie / abrako aixi da bertoko barruko kostako aixie
/ da otor giñen Ondarrutik, etzerantz, da Ixaron e barrutik, pasa naitxen ni,
da bera Artxikotetik, kánpotik (M-d) / amar brasatik barrurako arrañe /
itxoskabri ba jeneralmente amar brásatik barrure [atrapatzen da] / itxoskabri
barruku de, atxekue / da sartun san arrain gustidxe, auna barrure, ba auna
barrure esaten tzeu ba, lauko lonjitutik eta lestera.. da amen e barru ba ba-
barrú esaten datzo oneri lestekoo- bert(a)ko kantille dxo ban, e? goiko
kantille dxo ban (E-jf)
barrurantzaldi - barrurantzaldidxe
(E-jf)
Def.: iz.
goraldia, erresaka dagoenean uraren goranzko aldia. Ant.: kanporantzaldi,
beheraldi, beherantzaldi. v. goraldi.
barrura, bárrure
(B-a-j-p, M-d); barruna, barrune (E-jf, O-b)
Def.: adv.
(Joan). “G. en dirección”.
Zit.: égun
bárrure básues / lestín bárrure gues / lau bet ordu ingu lestin barrure (B-a) /
beti Larrunen bárrure (B-p) / égun bárrure satos (B-j) / égun barrure gues /
beko puntatik urteten dau nórtin barrure dun ori / lestin barrure / oestin
barrure / norustin barrure / aixin barrure / Matxakun barrure [= Matzakurantz]
/ bránkas beren barrure / norteko ixarran barrure gues / itxasun barrure due
lixuen, arridxe / da dxuten da beren barrure, arrastan e? / Birjiñin barrure /
korridu lei eguskidxen barrure [arrainak] (M-d) / aisin barrune soyesenin
(E-jf) / bertatik Kabretondik asi tte oestin barrune.. etorten da ori
suluoi / Frantzin barrune, Ondarrabixan
barrune [atuna] (O-b)
Dok.:
Azkue. «Barruna 2º moverse hacia, con rumbo a..., se diriger vers... ¡DONOSTIAN
BARRUNA JOAN DIREANAK IZAN DABE POPAREAN AIZEA!»
barruranzka; barrureska
(B-a-j); barruruska (M-d); barrurutz (O-b)
Def.: adv.
kanpotik barrurantz, kostarantz edo porturantz etortzea.
Zit.: baye
susenin e barrureska: égu- éguke gues (B-j) / barruruska gatos [“venimos pa
dentro”] (M-d) / barrurus gus gu (O-b)
Dok.:
Astui. «Acercarse a la costa desde alta mar: BARRURENTZ» (I7-191)
barrutei (M-d) - barruteidxe
(M-d)
Def.: iz.
arrainaren barrukoa, gibela-eta. v. boloak,
lebatz-potroak, triputxak.
Ez: A-ja
Bartolo (M-d)
Def.: iz.
“C. pez ballesta. F. baliste. I. triggerfish. L. Balistes carolinensis”. M-d: arrain zuri-zuria ei da azala kenduta.
v. arrain tropikal, kotxino.
Entz.:
M-d: antzina ez zen atrapatzen, orain hona etorrita daude, urtean-urtean
atrapatzen dira.
Ez: B-a
basa (B-a - M-d [sá], L, O-b) - basé (A-ja), basia
(L-pj), basie (B-a-p, M-d), basí (O-b)
Def.: iz.
“G. fango”. Pedro Juanek esan zidanaren arabera hondo-motei dagokienean, hauxe
da harriari kontrajartzen zaiona eta ez hondarra, harria edo basa,
harri-eskinetan tresmailoa botatzeko-eta.
Zit.: au,
normalen da basatako [arrain bat] (A-ja) / eskiri ta itxen ba basatan / lotxi
basatako arrañe da (M-d)
Dok.:
Azkue. «BASA 1º (B-l-mond-oñ-tx, L-ain),
lodo, cieno : bourbe, fange.»
basatu (B-a, M-d)
Def.: ad.
M-d: hondoaren gainean plantatzea aparioa.
Zit.:
basatuten senin apaidxu palangrie / kordela erri batzasu apur ba gedxau, ein
tzu arek ondu dxo, da eiñdxa basatu, bertan plegá / ondu dxo ta bertan plánto,
apaidxo gustidxe basatu (M-d)
basatza (M-d) - basatzie
(M-d)
Def.: iz.
“G. lodazal, barrizal”.
Zit.: ámen
díken, nai portuen, bajamara danien, basatxan (B-a) / erridxoko basatza
gustidxetaus bistan / erridxoko basatza gustidxe daus tapata [Dimasi “marisma”
erabiltzen zuten galdetu nionean esaldi bi hauek bota zizkidan] (M-d) / arrañe
atrapateko amengu, basatzaku, basatzan ata arra (O-b)
bastago (M-d [bás], O-b) - bástague
(M-d), bastagu (O-b); bástau (B-j) - bástaue (B-j)
Def.: iz.
“G. vástago”. M-d: bielara doa, bastagoan ipintzen zitzaion enpaketadura
lurruna ez galtzeko.
Dok.:
Urkidi-Apraiz. «bastaue (vástago)»
(B1-171)
basto (M-d) - básto
(A-ja), bástue (M-d), bástu (E-jf, O-b)
Def.: adj.
“G. basto, ordinario al comer”. v. ordinario.
Zit.:
txitxarro baltza, dxateko bastuaue (M-d) / bueno ainsorrotzaa- ixetes arráin
bástu de (E-jf) / besiuan antzeku bañe bastu [salba] / burbiñi- esa leike
bastua [bastoagoa] dala [lantesa baino] (O-b)
batel (B-j-m - M-d [tél], O-b) - batela (A-ja, B-a-g-j-l-m-r, M-d, E-jf, L-pj, O-b), batélak (A-ja, B-j, M-d)
Def.: iz.
“G. batel, bote. F. petit bateau, cannot. I. small boat”. Cfr. baidako. M-d:
erramutan ibiltzen diren enbarkazioak, atze ebagiari deitzen zitzaion. O-b:
“bote”.
Entz.:
M-d: Bermeo ez da izan Mundaka legez-eta batelean ibiltzekoa arrantzan. Antzina
etxegunak izaten ziren eta gizonak pasiatzen eta andreak fabrikara Bermeon.
Mundakan bateletan joaten zen.
Dok.:
Azkue. «BATEL 1º (B, G), lancha pequeña : barquette, bachot.» / Urkidi-Apraiz.
«Botes (batelak) entre 3 y 5 metros
ya no utilizados para la pesca sino exclusivamente como embarcación auxiliar.»
/ Astui. «Batel: BATELA» (I7-190)
ARDOREKO
BATELA (B-j)
Def.: iz.
ardorerako batel handia.
PIKEKO
BATELA (B-j)
Def.: iz.
pikean erabiltzen den batela.
Esakera:
BAZINDA
BOTA BATELA?; BASIÑDXE BOTA BATELA? - BAI, BOTA (B-Fernando Lasa)
Def.: e.
batela bota liteke? Fernando Lasa lagunak azaldu zidanez motorretan horrela
eskatzen da mahaiaren erdian dagoen platera ogiarekin garbitzeko baimena, ogi
zatia botatzeko.
bateleko (M-d) - batelekue
(B-j, M-d), batelekuek (B-a)
Def.: iz.
M-d: antxobatan batelean joaten diren lagun bat edo bi argiarekin gero baporak
etxada egiteko argira.
bateliko - bateliku
(E-jf)
Def.: iz.
lehengo batelak, oraingoak popa zapalak direnez denak orain batela esaten zaio.
Ez: B-j, batela
batelero (B-r, M-d) - batelerue
(B-a, M-d), bateleruek (B-a-j)
Def.: iz.
M-d: berton dabilena arrantzan kabratan edo tximinoitan edo brekatan, kalara ez
dabilena.
batel-motor - batel-mótorra
(M-d)+
Def.: iz.
“G. pequeña embarcación de motor que se dedicaba al comercio de jibias en
Mundaka”.
bateri (B-a-j, M-d) - bateridxe
(B-j, M-d), batéridxek (B-j), batéidxek (B-a)
Def.: iz. Mek. “G. batería. I. battery”. Bateidxek formatik *batéi espero nuen arren bateri
erantzun zidan mugagabean Alejandrok.
batikulo (M-d) - batikulue
(M-d)
Def.: iz.
Dimasek eginiko irudi batean latina doan paluetatik: latin-palue, bergie eta
batikulue, latin-palutik irteten duen horizontala.
Ez: B-a-j
batu; batún (B-j)
Def.: ad.
“G. recoger”.
Zit.: ta
yoten sintzen béstee arráin giau kosten, edo, ikusten edo batxen (A-ja) / gaur
be ibilldxie or batzien, bajamaran [aixarrak] (B-r) / batzin da ori asko
Bakidxo mandaras be bai (B-j) / kordela tuntuixen batunde due (B-a)
baul (B-j) - baulé
(B-j)
Def.: iz.
B-j: aurreko bodegan edukitzen izan dugun kutxa sokalak, amuak eta hariak
gordetzeko. v. atabakera, kaixa.
Ez: A-ja,
M-d
bautiza; bautixe (B-a,
M-d)
Def.: ad.
enbarkazioa bataiatu. v. bedeinkatu.
Entz.:
M-d: etortzen zen abadea barrura eta bedeinkatu egiten zuen enbarkazioa.
Zit.:
otorte san abadie barrure, da, eitxe ban enbarkasiñu bautixe, beren e, esopuas
edo aregas (M-d)
bautizo; bautixo (M-d)
- bautixue (B-a, M-d)
Def.: iz.
enbarkazioaren bedeinkapena.
Zit.:
bautixu eitxe bien (M-d)
bautso!; báutzo!
(E-s); mautzó! (A-ja)
Def.: ex.
arrainak heldu zuela jakinarazteko botatzen den oihua, badeutso. Bar.: eutso!
v. Jesus!
Zit.: epa!
atune!, mautzo! mautzo! agarra deu (A-ja)
Ez: E-jf
bazter
Def.: iz.
kosta. Bonik askotan erabiltzen du zentzu honetan.
Zit.: guk
ikusi rou amen basterrin ibili gasenok beti, au Artaixe, txarra sana (O-b)
bedar (M-d [dár]) - bedarra
(A-ja, B-a-j, M-d, E-jf, O-p-z)
Def.: iz.
“G. alga, verdín..”.
Zit.: e! Sutano
tangonilloko apaidxu ala bedarra dakotxu-te (B-j) / emoten dxakona aspidxen
bedarra es eitxeko (M-d) / bedarra be bai eitxen datzo [enbarkazinoari] (E-jf)
Dok.:
Azkue. «BEDAR 1º (Bc), hierba, herbe.»
bedarjale; bedardxale
(B-a, M-d) - bedardxalie (B-a-g), bedardxaliek (M-d)
Def.: iz.
“G. salema, salpa. F. saupe. I. saupe. L. Sarpa
salpa”. Leonen anaiak erdaraz “zalema” dela esan zidan behin. Blume
argitaletxeko liburuak ez dakar erdarazko izenik (hemen ezagutu zuen Frufrunak,
Dimasek ez), Omegakoan agertu ere ez da egiten. M-d: bogaren koloreko arrain
handia, beseguaren gainakoa edo handiagoa. v. sabai Dimasentzat, salba.
Entz.:
M-d: lehen asko egoten zen, orain agertu ere gutxi egiten da. Gerra-denboran
asko jaten zen, kainaberekin eta belarrarekin atrapatzen zen moila atzean eta
horietan. B-r: jaten baduzu belar usaina dauka. B-g: galdu egin zen arrain hau
ere Bermeon.
Dok.:
Anton Perez. «bedarjale (bedarjalie) = (Sarpa salpa). G. sopa, salema. F.
saupe. I. gold lined bream.»
bedeinkatu; bereinkatu (L-pj,
O-b)
Def.: ad.
enbarkazioa bataiatu. v. bautiza.
Zit.:
bajora bereinkatu ondo e? (O-b)
bedeinkazino; bereinkasiñoi
- bereinkasiñoi (O-b)
Def.: iz.
enbarkazioaren bataioa. v. bautizo.
begi (B-a-j-m - M-d [gí]) - begidxa (M-d, L-pj), begidxe
(B-a-j, M-d), begídxek (B-a-j)
Def.: iz.
(Atara, egin). “G. ojo de lazo”.
Zit.: ein
begidxe orreri [txikot bati] (M-d)
Dok.:
Azkue. «BEGI 7º (B, G), ojo de lazo, boucle d'un nœud.»
LEMAKO
BEGIDXA (M-d)
Def.: iz.
lemakanaren begia.
begihandi; begiandi
(M-d) - begiandidxe (B-a-g, M-d), begiandi (A-ja), begiandidxek (M-d); begiaundi
- begiaundidxe (E-jf)
Def.: iz.
Cfr. potxa, tximinoi. M-d: tximinoi normalak baino begi handiagoa dauka eta
kolorea ere beste klase batzuk egiten ditu. Zabaltxuagoa da eta hegoetan biribilagoa.
B-a: tximinoiak baino handiagoak, librakoak.
Entz.:
M-d: jateko bigunagoa da eta saltsan ipinita arinago egiten da. B-a: irailean,
urrian, azaroan, hor ateratzen da. Eguraldi zantarrak hasten direnean,
itsasoa-eta, bapeztu egiten da. B-g: Ermun gutxi atrapatzen da, bat ere ez,
baina kanporago, bertan norterago eta hogeita hamar - hogeita hamabost brazatan
atrapatzen da hori. Hasi kabutik eta Andinoraino atrapatzen da eta beherago ere
bai, Santurtzin eta Castron ere bai.
Dok.:
Anton Perez. «tximiñoi begihándije = (Ommastrepes sagittatus). G. pota. F.
calmar. I. flying squid.»
BEGIHANDITAN; BEGIANDITXEN
(M-d)
Def.: adv.
Zit.:
ónekas be eitxen dus markak begianditxen (M-d)
begitxiki (E-jf) - begitxikidxe
(E-jf), begitxikidxek (E-jf)
Def.: iz.
begihandiari kontrajartzen zaion tximinoia, hemengo tximinoi arrunta.
Ez: A-ja, yibiñoi.
behar; biár (B-a-p,
M-d, O-b) - biarra (B-a-j-m, M-d), biárrak (B-m, M-d, O-b)
Def.: iz.
“G. trabajo, faena”.
Zit.: biár
gogorra, gogorra esta (B-p) / biarrerako usaten san píñie / orrek e arrastako
biarrak ixeten sien / da gero portun baldie enbarkasiñue ta, orrek biarrak /
biar gogorra / biár astuna okiñdxu gaur / mariñeruek, euren biarrak eiñdxa gero
gaués, errite bin apaidxu marraixotako / nik edose biar eitxen dot / biar baten
ogon da, ño! ariñ ein gura ta txarto urten / saus e biar bat eitxen da “larga
orreri biarrari!” / biarra beti dau / egune due, da dana da biarra. Oin,
arrastako biarra dala, penasaue / biar gitxi dauela itxasuen, biar gitxi (M-d)
/ etorri ittosotik eta biarrak eitten disenin.. bajoreko biarrak eitten
disenin... / ori biar aundixe ixaten da-ta, bosiñe ata ta karrun ion-da (O-b)
behar egin; biar (egin) (B-a, M-d, E-jf); biarra (egin) (O-b)
Def.: ad.
“G. trabajar, faenar”.
Zit.:
gausi da biar eitxie, da biár asko gánera, gastik biar ein bi dau (B-a) / guk
ortik kanpora, eitxen gendun biar bai / da or be eitxen da ba berreun brasan,
eun da piku brasan biar / eun brasati berreun brasara eitxen da or biar / biar
eitxen da larota-, larogei brasetan / eitxen da biar, triuen / bik eitxen daue
biar / a due errire, da beste bidxek biar / ordun egun gustidxen eitxen sendun
biar / orrek enbarkasiñuk bakarrak eitxen dau biar / atik ukusten da selan
eiñdxauen onduen biar / éspadau bidxek eitxen biar e, bardin / ixeten sin
etxada bi egunin, se gaues esan eitxen biarrik / seuser aspidxen biar eitxeko
edo / ai onek die, e, biar eitxeko, biar eitxeko, istu- e istutu alanbrie,
esatiles e seuk biar eitxeko / buek e makinillin pentzura eitxen dau biar / or
e biarripes guk arrastan / Santamoron biar gitxi iñdxau / nik Santamoron biar
asko eiñdxot / arrastan e sarri biar asko eitxen da / beste sarritxen eitxen
gendun: ein Santamoron biar, da gero dxuten giñen Arritxure mártxan (M-d) /
segun se uretan nai sun ein biar / se txikota imintxen basu suk arpiuri,
txikota áidin deu, da ordun arpiuk esteu eitxen ondo biarrik [partitiboa
azpimarratzekoa da hemen] (E-jf) / seuk biarra eitteko / lena, markaik es-
bistan eseuanin ba, arrasteruk esin ixate ban biarrik ein (O-b) / etxetik urtendakun,
biarra-ero eitten dabe (O-z)
BEHARREAN; BIARRIEN (B-a-m,
M-d); BIARRIN (O-b)
Def.: adv.
“G. trabajando, a trabajar”.
Zit.:
egualdi onin ba gixonape obeto daus biarrien (B-a) / gero andik gora(ntz be)
dxuten da arrastan biarrien / da amen kalan sues biarrien, beronen Birjiñin
bárrure / oesteka biarrien / bi daus biarrien [trioan] / biarrin sausela, trañe
alaten edo / tríun susenien biarrien / da, suseles bertan, biarrin esatiles
etxadan / da gero sus gorantz e biarrien, gora sus biarrien, agertu arte
Birjiñie / Santamoron bota ta Arritxura pasa biarrin / enpaketadurin ganin due
biarrien éjie / beti pareji biarrien [trioan] / enbarkasiño baten biarrien edo
daus-da / ur txikidxen e ibil sara, biarrien / esan ibiltxen gaués biarrien,
gerora dator e, neu be asi naitxen e lélengutatik asi naitxen gaues biarrin an
kostan / gerurau, asi gara gaues be biarrien / biarrin on da, a, ondo ein
biarrin txarto eiñdxe / ni banu errira biarrien (M-d) / patroik esan dau e,
bajora, estabillela ondo gaur biarrin (O-b)
BEHARRERA; BIARREA (O-z)
Def.: adv.
“G. a trabajar”.
Zit.:
nortea-ta dusenin biarrea (O-z)
behatz; bietz - bietza (O-b), espe-bietza (O-b), espe-bietzak
(O-b) 1.
Def.: iz.
espetei eustekoak. v. pertxa-leku, pertxol.
behatz; bietza (L-l),
bietzak (L-l) 2.
Def.: iz.
trainean kortxo-berunetan doazen etxeak izan daitezkeela uste dut. Maimena eta
prezinta elkarrekin lotzeko beharrezkoa dena, kosturak emanez lotzen dira bi
hauek. Ik. etxe (etze). L-l: behatza ateratzen zaio prezintari,
kortxo-berunetan armatzen da, behatza behar du.
behaztun; bistun - bístune (B-j); biristun (M-d) - biristune
(M-d)
Def.: iz.
“G. hiel. I. gall, bile”. M-d: lebatzak eta atunak-eta edukitzen dute gibelean
boltsatxua. B-j: berdea da. Oiloek eta geuk ere badaukagu.
Entz.:
B-j: kendu egin behar da. Errementatzen badu gustu zantarra edukitzen du.
Ez: Bonik biestune daki esaten baina
pertsonarenari-edo, lebatzarenari ez lioke deituko antza.
Dok.:
Azkue. «BEAZTUN : 1º (Bc), hiel, fiel. — 2º (B-b), vejiga de la hiel en
los peces, vessie du fiel chez les
poissons.»
behe; be (M-d) - beyak (L-pj), beyek (B-a-j, M-d, E-jf); bei
(M-d) 1.
Def.: iz.
B-j: beheak dira kankamoak, beraunak eta danak. M-d: trainaren beraunak.
Zit.: da
igual ba seuk ba kóntrako etxadi itxe su, da beyek ariñau gu su ekarri / ba
ariñau igual makinilli be beyek ekarteko ariñau / beyek ekarten sunin gora
[B-j: kankamoak ekartzen dituzunean gora] / beyek gora etor dies (B-j) / manun
dau brageru lélau, da gero beyek biraten asten dinien, ba tenplaten da (M-d) /
arek (eta) sarratu artin aa beyak, antxe erdi-erdidxan eote san aa batela
(L-pj)
BIRA
BEHEAK, BIRE BEYEK! (M-d); JO BEHEAK, DXO BEYEK! (M-d)
Def.: ex.
biratzeko agindua, brageroa doa geroago estuago eta kankamoak dakartza gora.
M-d: antzina esaten zen.
behe; be - beyé (E-jf); beko parte - beko parti
(E-jf) 2.
Def.: iz. Geo. portutik irtenda oesteko manda. v. beheko manda.
Zit.:
Avilesetik dxute-san dies, la Ballenara, bai, ori norusteka ero itxe-san da..
beraska [beheranzka] / goitxarrak Sananderetik bera estau dxakin ibiltxen (B-j)
/ betik / amen, atrapate san asi auu Bilboko Abratik eta berutz [oesterantz]
(O-b)
beheraldi; beraldi (M-d)
- beraldidxe (B-a, M-d), beraldixe (O-b); beraskaldi - beraskaldidxa
(L-pj); beherantzaldi - berantzaldidxe (E-jf)
Def.: iz.
erresaka dagoenean itsasoak herrirantz barik beherantz egiten duen mugimendua.
M-d: erresaka dagoenean beherantz doanean “beheraldia” esaten da. Ant.:
goraldi, goraskaldi. v. beheranzko, kanporantzaldi.
Zit.:
beraldixe ra (O-b)
beheranzko; berasko - berasko (A-ja)
Def.: iz.
erresaka dagoenean itsasoak herrirantz barik beherantz egiten duen mugimendua.
Ant.: goranzko, goraldi, goranzkaldi. v. beheraldi.
beheranzkoa egin, emon, hartu; berasku artun (B-a, M-d); beraskue
(egin) (B-a-j, M-d); berasku (emon) (B-j), berusku (emon) (E-jf)
Def.: ad.
M-d: pikean josita egon den arraina soltatzea, beheranzkoa hartzen badu beste
arrainek eskapa lezakete ikaratuta.
Zit.:
ordun asten da patroye: meka-, aldarrike gixonari, berasku ein tzonari /
arrañek berasku itxen tzu, ikaratute (B-a) / e berasku emon txo! / ein txu
beraskue (B-j) / arrañek e berasku artzin tzunin ño! Txirristadi iñdxau /
artzen batzu berasku gero a ekarten gorantz penasa ixeten da / arrañe soltaten
badxatzu, ta berasku artzen batzu, beraskue artzen badau igual eskapa eitxen
dau arrañek / berasku artzen dauenin igual e, bestik beragas dues / areri
gixonari in tzo beraskue (M-d) / salabardu estatzu eltzen, se arrañek beti deko
tendentzidxe-, lantzin bein gora dator, bay beste lantzin- berusku emoten deu
arrañek / e berusku artun barik, gero! (E-jf)
behetar; bétar (M-d) -
betarrak (A-ja - B-j-o - M-d [bé],
L, O-b)
Def.: iz.
Bizkaitik oesteranzko portuetako arrantzaleak. Ant.: goitarrak. M-d: montañesak
eta hauek guztiak behetarrak.
Dok.:
Azkue. «Betar : 1º (B, Gc), natural de abajo, natif de pays bas.»
bekereke, bekereka
(B-a) - bekerekie (B-a), bekerekak (B-a)
Def.: iz.
“G. cabrillas. F. moutons. I. white caps”. Itsasoan bitsa dagoenean, zuri
dagoenean. v. ardi, kordero.
Zit.:
bekereka asko deu [dago] (B-a)
Ez: O-b, erlaxak.
bela (B-a-j - M-d - E-s [bé], L-pj, O-b) - béle (A-ja), belia (L-pj), bélie
(B-a-j, M-d), beli (E-jf [bé], O-b),
bélak (M-d, E-s, O-b)
Def.: iz.
“G. vela. F. voile. I. sail”.
Entz.:
M-d: ondo sikatu eta gero zakuetan gordetzen ziren, otzaretan ez. Gure sasoian
gutxi erabili da bela. L-pj: baporek trinketa, aurreko pojia eta atzeko latina
bakarrik edukitzen dituzte. O-b: txalupak [enbarkazioak] hiru eroaten ditu: foka, erdiko beli eta atzeko latiñe.
Dok.:
Azkue. «BELA : 4º (c), vela de buques, voile de bateaux.» / Astui. «Velas: BELAK» (I7-191)
BÉLAN (B-p, M-d, O-b)
Def.: adv.
(Joan, ibili). “G. a vela”.
Zit.:
txalupetan dxuten sien, abantien esan oten makiñerik, abantien da bélan / bélan
susenien / se ordun motorrik esauen okitxen, bélan ibiltxe sien (M-d) /
erremutan bai, bañe belan ee es (O-b)
BELA
NAGOSIA; BELA NAGOSIDXA (L), BÉLA NAGOSIDXE (B-a, M-d), BÉLA NAGOSI (A-ja);
NAGOSI - NAGOSI (A-ja)
Def.: iz.
M-d: txalupek erabiltzen zuten bela handiena, aurreko palutik atzerantz.
Dok.:
Azkue. «NAGOSI (B), NAGUSI (G), vela mayor, grande
voile.»
ERDIKO
BELI (O-b)
Def.: iz.
erdian eroaten dena.
Entz.:
O-b: atunetako-eta ibiltzen dugu.
bela (egin) (B-a,
M-d)
Def.: ad.
eskapatu, alde egin, utzi zeozer.
Zit.: e
orrék béla eiñdxau (B-a) / an eiñdxau bela arek / arek ein tzo itxasuri bela
(M-d)
Ez:
Lekeition ez antza; O-b, ittosuai laga
eiñyotza arek.
belako barku. Ik. barku
belako enbarkazino. Ik. enbarkazino
belamen (M-d) - belamena
(M-d, L-pj)
Def.: iz.
“G. velamen. I. sails”.
Zit.:
selako belamena, alako aixia (L-pj)
belaorratz (O-b) - belaorratzak
(O-b); belaorrotz (M-d) - belaorrotzak (B-r, M-d)
Def.: iz.
belak josteko orratza. M-d: biribilak izan beharrean triangeluarrak izaten
ziren. B-r: bela jostekoa. O-b: bera bela josten duten orratzak.
Dok.:
Azkue. «Belorratz (B, G), aguja para coser velas, aiguille à voiles.» / Astui. «Agujas veleras: BELA-ORROTZAK; BELORROTZAK» (I7-191)
belarri (B-a-j, M-d) - belarridxe
(B-a, M-d), belárridxek (B-a-j) 1.
Def.: iz.
badirudi injadaren goiko aldekoa dela batzuentzat, hezurduna. Beheragoko mamina
iñdxadie izango litzateke beharbada.
Cfr. mieka, iñdxada. M-d: arrainaren ziletik hasi eta zakatzerainokoa.
Ez: E-jf, iñdxari.
Dok.:
Azkue. «BELARRI 2º (Bc, G), agalla de peces : branchies, ouïes des poissons.»
ATUN-BELARRIDXE
(B-r, M-d), ATUN-BELARRIDXEK (M-d)
Def.: iz.
“G. ijada del bonito”.
belarri (M-d) - belarridxe
(M-d), belarrixak (O-o-p-z) 2.
Def.: iz.
“G. gatera”. v. gatera.
Zit.:
sartun ori txikota belarridxen! (M-d)
belarri - belárridxek
(E-jf) 3.
Def.: iz.
“G. cornamusa”. v. korremusa, marraen.
Zit.: aur
belarridxen amarra! (E-jf)
belenera (M-d) - belenerie
(M-d)
Def.: iz.
“G. babosa”, Blennius familiako
arrainak. M-d: “babosa”. v. mauts, otsobabazto.
Entz.:
M-d: lehen portuan egoten ziren zenbakura. Amuan magurioa ipintzen genion eta
atrapatzen genituen, gero botatzeko baina. Ez genuen jaten.
beleru (M-d) - beleru
(O-b), beléruek (M-d), beleruk (O) 1.
Def.: iz.
“G. velero”. Cfr. belako enbarkazino.
Zit.:
beleru dator an! [O-b: balandrak ziren] (O-b)
beleru - belerue
(M-d), beleru (A-ja) 2.
Def.: iz.
M-d: marmoka batzuk dira belako barkuak legez, bela legez daukate, buztan
luzeak, erro luzeak, ikutuz gero azgura handia ematen dute. v. belako barku.
bendebala. Ik. mendebala
bendible - bendible (A-ja),
bendiblie (B-j), bendibli (O-b)
Def.: adj.
“G. vendible”.
Zit.: bai
yaten da, bai arrañe frésko dana yaten da, bayaa, esta- bendible esta (A-ja) /
esta esaten gause bat e ain bendibli entenite su? (B-j) / billau beti ixan da
bendibli (O-b)
bengala (B-a, M-d) - bengálak
(B)
Def.: iz.
“G. bengala. F. fusée. I. fuse, illuminating bomb”.
Entz.:
M-d: hiru-lau klase bengala eroaten dira itsasora. Badaude zuriak eta gorriak,
itsasora bota eta kea ematen dutenak koloreduna, parakaidadunak eta abar.
Txikitxu hauek izan ezik denek eroan behar dituzte. Merkanteetan bai zubian eta
bai bateletan egoten dira.
benta (E-jf [bén], O-b) - béntie
(B, M-d), benti (O-b)
Def.: iz.
“G. venta”.
Zit.:
arrañek otzaratan, ba béntara eruteko (B-a) / órrek beseu-txílluk eta orrek
igual ba órrek ee béntarako estauinak e- allegate-san (B-m) / atune- imin txu
béntan bos killo / ala prepara béntara dxun bixu-te / atara béntan arrañe (B-j)
/ ori esan botaten bentara / ordun bénti ote san domeketan be / estai pasan
astin edo saspi kaja beseu on die, Bermioko béntan / da eitxe san béntie (M-d)
/ béntarik ónenak, arrain freskuri, normalmente e? normalmente iseten da:
Aviles / sarri ein gus, béste bénta bat, bonito grande, atun aundidxe,
amasortzi kiloti gorakue (E-jf) / eoten da amentxe beyan, bénti, arrañena /
paperas juten di gero benta [bentara], ara [konpradoreak] / da igual benta
bateako eoten da ba- amabos barko / goxin, sei(d)etan asten da amen benti (O-b)
bentana (A-ja, M-d) - bentane
(A-ja), bentanie (B-j, M-d)
Def.: iz.
B-j: beheko mandan ikusten den zuritasuna. Haizearen indarra da, hogeikoa edo
hogeita hamarrekoa-edo, haizerrikoa dakar hark.
Zit.: ño!
Bentani dau beko mandan / abe! Selako bentani dau ba! (B-j) / ño! Aixik ein bi
txus or e bentana gogorra dau-te! (M-d)
Ez: E-jf
bentero (M-d) - benterue
(M-d)
Def.: iz.
bentako gizona.
beraun (B-a-g-j - M-d - E-jf [ráun]) - beraune (B-a-g-j-p, M-d, E-jf), beráunek (B-j-m, M-d, E-jf); berun
(L-j-l) - beruna (L-j-l); beun - beune (O-o-z); begun - begune (O-b)
Def.: iz.
“G. plomo. F. plomb. I. lead”. M-d eta B-a: “plomo”.
Entz.:
O-b: sareak berune beti eroaten du kortxoa baino luzeago.
Zit.:
beráunek ekarri orduko gora [trainean] (B-m) / da sémateko beraune imintxe
txasu? ba igual beraune imiñi da gero ba ámo barik igual (B-j) / berun andidxa
bota [kazan] (L-j)
Dok.:
Azkue. «BERAUN (B-b-l), plomo, plomb.»
berauneko boka. Ik. boka
beraunezko; beraunesko
(M-d) - berauneskue (B-a)
Def.: adj.
“G. de plomo”.
Zit.: ba,
oin, bera txikota da berauneskue (B-a) / beraunesko píñie (M-d)
berberetxo - berberetxua
(L-pj), berberetxuk (O-b)
Def.: iz.
“G. berberecho, verigüeto”. L-pj: txirlaren modukoa da hori.
Entz.:
O-b: jan egiten da baina merkea izaten da normalean. v. berigueto, margol.
berde (A-ja - B-r - M-d - E-jf [dé], L-pj, O-p) - berdie (M-d)
Def.:
adj.; adv. “G. (tiempo) crudo”.
Zit.:
berdé dau / ser? yongo gara itxosora, ala? ba! berdetxu dau, berdé dau (A-ja) /
gogorra barik e, aixie ba, berdé (B-r) / gero ta berdiau dator au (B-a) / berdi
etzu gure esan tenporala dauena, dauela ba egualdidxe berde (B-j) / oidxidi
dator esatiles a berdé dator a esatiles (M-d) / iparra berde-berde deu iparra
(E-jf) / berde rao / berde eon da [haizea] (L-pj) / se egueldi dakasue? da,
erlai bakarratakaus.. oo berdé ra [dago] [O-p: haize gogorra dagoela] (O-p)
Dok.:
Azkue. «BERDE : 2º (AN, B, G), (tiempo) crudo,
(temps) dur.»
EGURALDI
BERDEA; EGUALDI BERDIE (B-j, M-d), EGUALDI BERDI (E-jf); EGUELDI BERDI (O-b)
Def.: iz.
M-d: haize nahikoa dagoenean. B-j: hamabostetik gorako haizea. E-jf: aixe berdi gehiago hau baino.
Zit.: ño!
Egualdidxe emen e gero ta berdiau dakar / egualdi berdetxu deu (B-a) / egualdi
berdi dau / se egualdi dakosu ba? berdie / se egualdi dau ba? egualdi berdi dau
e? / berdelaa, egualdi berdetxu dauenin da euridxe-ta obiau e olan klarú dauenin
báiño (B-j) / egualdi berdin be baa atrapaten da (M-d) / egualdi berdi deu ba!
/ egualdi berde-berde deu egualdidxe (E-jf) / eueldi berdi dao (L-pj) / egueldi
berdi da (O-b)
HAIZE
BERDEA; AIXE BERDIA (L-pj), AIXE BERDIE (B-j-r, M-d [xé bér]), AISE BERDI
(E-jf); AXE BERDI (O-b-z)
Def.: iz.
M-d: haize nahikoa, hamar-hamabost nudokoa. B-j: hamabost-hogei nudoko haizea.
B-r: hamabostetik hogeira-edo. E-jf: hamar bateko haizea-edo. L-pj:
hamabostekoa-edo horrelakoxe bueltako haize klasea.
Zit.: aixe
berdetxu dau (B-a) / aixe berdi deu (E-jf) / axe berdi da (O-b) / amen igual e
axe berdi dakasu, egueldi eskasa dakasu (O-z)
IPAR
BERDIE (M-d)
Def.: iz.
iparreko haize berdea.
Zit.: ipar
berdi dau (M-d)
Ez: B-j
MENDEBAL
BERDIE (M-d)
Def.: iz.
mendebaleko haize berdea.
Ez: B-j
berdeki (M-d) - berdekidxe
(B-l-r, M-d)
Def.: iz.
M-d: lebatzetan karnadatako eroaten zen sardina, bokarta, txitxarro zatia,
akula zatia eta horrelakoa.
Entz.:
M-d: amu-bakarrean pelenkaren gainean ipintzen zen lebatzetako.
berdel (B - M-d [dél], L-pj, O-b) - berdela (A-ja, B-g-j-o-r, M-d, E-jf-s, O-b), berdélak (B-a, O-b) 1.
Def.: iz.
“G. verdel, caballa. F. maquereau. I. mackerel. L. Scomber scombrus”. Cfr. makarel. Euskaldunek erdaraz “verdel”
deitzen diote eta batzuek “caballa”-gatik galdetuz gero makaela ulertzen dute.
Entz.:
M-d: otsailean etortzen da eta maiatzaren erdietarako ja eskastu egiten da.
Lehen berdela ez zen atrapatzen orain dabiltzan moduan. Mazi eginda bateletan,
berekiarekin eta kazan-eta atrapatzen zen. Orain lau edo bost amurekin ipintzen
dute aparioa eta karnada barik, amu hutsarekin atrapatzen dute. Gure kostan ez
da estimatzen askorik. B-j: eguraldi berdetxua dagoenean eta euria hobeto
atrapatzen da goi argia dagoenean baino. Neuk berdelik gehien ekarri dudanean,
hogeita hamazazpi mila kilo eta bostehun, eta erria arraina.
Dok.:
Azkue. «BERDEL : 1º (Bc, Gc), pez marino, algo
mayor que la sardina, y cuya carne es muy ligera : poisson de mer, plus gros que la sardine, et dont la chair est très
délicate.» / Anasagasti. «Berdela, Scomber
scombrus, Caballa.» / Anton Perez. «berdel (berdela) (Scomber scombrus). G.
caballa, verdel. F. maquereau. I. mackerel.»
BERDELETAN (B-j, M-d, E-jf, L-l, O-p)
Def.: adv.
berdelak atrapatzen.
BERDEL
BEGIHANDIA; BERDEL BEGIANDIDXA (L-pj)
Def.: iz.
“G. cuerva, estornino. L. Scomber
japonicus”. Bar.: betandi. L-pj: makaela
esaten diogu guk ere baina jeneralean berdel
begiandidxa. v. makarel.
berdel (M-d [dél]) - berdela
(B-j, M-d) 2.
Def.: iz.
(Euki). “G. borrachera”.
Zit.: auri
dok berdela okitxie! (B-j)
berdel (M-d [dél]) - berdela
(B-l, M-d) 3.
Def.: iz.
zakilaren izen ludikoa. v. antxoba, tolet, txitxarro.
Ez: O-b
berdetu (B-a, M-d, L-pj, O-b)
Def.: ad.
M-d: eguraldi ona dagoenean haizea ekartzea.
Zit.:
berdetuten du edo, gero ta berdiau (B-a) / berdetuten dakar / aixi dakar
berdetuten (M-d) / berdetu eiñ dda aixia (L-pj) / kalmaldixe (d)a, igual ostabe
tak! ostabe berdetu eitten dau (O-b)
berdin (M-d [dín]) - berdiña
(L-pj), berdiñe (A-ja, B-j, M-d)
Def.: iz.
“G. verdín”. v. ogaldi.
bereki (M-d) - berekidxe
(M-d)
Def.: iz.
M-d: berdelak atrapatzeko karnadatako erabiltzen den berdel zatia, berekia,
bere zatia.
Ez: B-j:
nik ezagutu dudanik eta hona eguno karnadarik ez zaio ipini berdelari.
berga (B-j - M-d [gá]) - bergé
(A-ja), bergia (L-pj), bergie (B-a-j-r, M-d), átzeko bergie (B-j), bergí (O-b)
Def.: iz.
M-d: “verga”.
Entz.:
B-j: orain hogeita hamazortzi urte nik ez dut ezagutu ja bergarik. L-pj:
belarentzat izaten zen berga.
Dok.:
Azkue. «BERGA : 1º (B, G), verga de lancha, vergue de bateau de pêche.» /
Urkidi-Apraiz. «vergas (bergak)»
(B1-160) / Astui. «Vergas: BERGAK» (I7-191)
berga-buru (B-a, M-d), berga-buro
(O-b) - berga-burue (B-a, M-d), berga-buru (E-s, O-b)
Def.: iz.
“G. cabeza de la verga”.
Dok.:
Urkidi-Apraiz. «Las vergas (bergak),
a cuyo extremo anterior se denominaba berganburue»
(B1-160) / Astui. «cabeza o car de la verga» (I7-178)
berga-orapillo - berga-orapillu
(O-b)
Def.: iz.
“G. envergue”. v. enbarga, enbargadura.
berga-punta (M-d), berga-punte
(B-a) - bergá-púntie (M-d)
Def.: iz.
berga-buruaren beste punta, goikoa.
berigueto - beriguetue
(B-l); birigueto (B-a) - biriguetuek (B-a); merigueto - meriguetue
(B-j)
Def.: iz.
“G. berberecho, verigüeto. L. Cardium
edule”. B-a: txirlaren antzekoa baina beltzagoa. Txirla baino txarragoa
(ordinaidxuaue). Jateko da baina haragia ez da hain ona eta merkeagoa da. B-j:
txirla baino biribilagoa. Txarragoa (ordinaidxuaue). Lohi asko edukitzen du,
hare asko, txirla garbiagoa da. v. berberetxo,
margol.
Entz.:
B-a: Laidan-eta ateratzen da basatzan.
berlenka - berlenki
(O-b)
Def.: iz.
perlitaren antzeko arraina. O-b: normalean perlita baino haziagoa da.
Entz.:
O-b: lehen kordan atrapatzen zen, besigutara joaten zenean. Berlenka ez da
askoa, gutxia da; arrasteroek gutxi atrapatzen dute, gutxi-gutxi. Gozoa da
jateko.
berniel - berniela
(L-j)
Def.: iz.
“G. chicote popel del braguero”. Bar.: berrel.
Zit.: para
berniela! (L-j)
berrel (B-a, M-d [rrél]) - berrela
(B-a, M-d); berril (O-b) - berrille (O-b) 1.
Def.: iz.
enbarkazioko leku bat. M-d: guardakola baino atzeragotxuago eta atzea baino
aurrerago babor-estiborretan, enbarkazioaren erdi inguruan, botabera bertan
joaten da.
Ez: A-ja,
E-jf
berrel (B-a [rrél]) - berrela
(B-a-j) 2.
Def.: iz.
“G. chicote popel del braguero o jareta”. Bar.: berniel. B-a: brageroaren
atzeko manda.
Ez: M-d
Dok.:
Astui. «Para cerrar el cilindro se utilizaba el “bragerue”, tirando de sus
extremos llamados “espaldie” el proel y “berrela” el popel.» (La pesca en
Bermeo en el siglo XIX-12)
besegu (M-d) - besegue
(M-d), besegu (A-ja); beséu (B-a-j-m, M-d) - beseue (B-a-g-j-r, E-jf-s)
Def.: iz.
“G. besugo. I. red bream. L. Pagellus
bogaraveo”. Bar.: besigu.
Dok.:
Azkue. «BESEGU (B-b), besugo, rousseau.» / Anasagasti. «Beseue,
Besegue; Pagellus centrodontus,
Besugo.» / Urkidi. «besugo (beseue)» (B3-373) / Anton Perez. «beseu (beseue) =
(Pagellus cantabricus). G. besugo. F. daurade. I. red seabream.»
BESEGUTAN (M-d), BESEGUTEN
(A-ja); BESEUTAN (M-d), BESEUTEN (B-a-j-p); BESEUETAN (E-jf)
Def.: adv.
ÁIDEKO
BESEGUE (M-d); ÁIDEKO BESEUE (B-a)
Def.: iz.
M-d: hondoan ez dagoen besegua, hogeita hamar edo berrogei braza hondotik.
Pasuko arraina da. v. gollauko besiu,
gollau.
besegu-txillo; beseu-txillo
(B-a-j, M-d) - beseu-txíllue
(B-a-j-o, M-d)
Def.: iz.
M-d: txilloa eta beseguaren tartekoa, besegura ailegatzen ez dena, 500-700
gramoko arraina. v. txillo 1.
beseguzale; beseusale
(M-d) - beseusalie (M-d); besegosale - besegosalie (M-d)
Def.: iz.
besegutan dabilen enbarkazioa.
Ez: B-j.
Julianek dioen moduan lebasalie
esaten da gehiago, besegutan, txitxarrotan, berdeletan, arrain guztietan
ibiltzen direnak.
besigu; besiu
(L-l-pj, O-b) - besiua (L-l-pj), besiue (O-b), besiuak (O-b)
Def.: iz.
“G. besugo. I. red bream. L. Pagellus
bogaraveo”. Bar.: besegu.
Entz.:
L-pj: besigurik ez dago orain, bat ere ez, gutxi.
Dok.:
Azkue. «Besigu (B, G), besugo, rousseau.»
BESIGUTAN; BESIUTAN
(L-l-pj, O-b)
Def.: adv.
BESIGUTARA; BESIUTA (O-b)
Def.: adv.
Zit.: arek
jutekun ba jute sin besiuta (O-b)
GOLLAUKO
BESIUA (L-pj); GOLLAU - GOLLAUA (L-pj)
Def.: iz.
L-pj: bolata egoten zen besigua, hondotik igual hogei brazara-edo. v. aideko besegu.
betandi - betandidxa (L); betaundi (O-b) - betaundidxe
(E-jf), betaundixe (O-b)
Def.: iz.
“G. cuerva, estornino. F. maquereau espagnol. I. Spanish mackerel. L. Scomber japonicus”. v. makarel.
bete (B-a [té], O-b); betetu
(B-a-j)
Def.: ad.
“G. llenar”. Ant.: hustu, hutsitu.
Zit.:
utzík es etorteko itxen dauie árek tankak beté / bueno ondo estibe edo ondo
betetu orrek arkádak (B-a) / erun dun, kubiertaa gustidxee beteta
[arrainarekin] (B-j)
betikotan (egin) (M-d)
Def.: ad.
M-d: portuan uger egiten betetzen edo kubritzen duen lekura sartzea.
Zit.:
betikotan eiñdxot (M-d)
beza; besá (B-a,
M-d, E-jf) 1.
Def.: ad.
M-d: biberora egitea karnada, ohitzea. v. reposa,
usau.
Zit.:
sénai batera sartun edo porto batera sartun ba ordu batzuk eitxen, besateko
arrañe (M-d)
Dok.:
Azkue. «BEZA : 1º (B), domar, acostumbrarse :
dompter, s'habituer.»
beza; besá (B-j-m,
M-d) 2.
Def.: ad.
lehen bapor handietara joateko lebazaleetan edo beste enbarkazio batzuetan beza
egin behar izaten zen, sei hilabete edo urtebete egin euretan. v. usa.
Ez: E-jf
bibera (B-a, M-d) - biberie
(M-d), bibérak (B-a-g-j-p, M-d, O-b)
Def.: iz.
“G. víveres”.
Entz.: Ik.
baltzu
Zit.:
biberak egin, biberak erosi dendan da eruen (B-a) / enbarkasiñu apaidxaten,
trañe enbarka, biberak enbarka / da, neskatillek ekarte bien, ikatza ta krielak
eta onek, biberak eta bateletara / bibera gitxi erun badau ba “ondo apaidxa
bari dxun da”, esa lei / Mundekan “biberak enbarka bi di” edo dana dala,
patroyak esan dau biberak eruteko edo (M-d) / biberak barrun das? (O-b)
biberero - bibereruk
(E-jf)
Def.: iz.
alasean biberoekin dabiltzanak. v. alasero.
Zit.:
aundidxek, ónek e bibereruk, alaseruk (E-jf)
Ez: B-j, pikekue
bibero (B-j, M-d, O-o-z) - biberue
(B-j, M-d), bibéruek (B-j, M-d), biberuk (O-b)
Def.: iz.
“G. vivero”. M-d: “vivero”.
Entz.:
B-j: oholezkoak ezagutu ditut nik, Digno de Amor-ren. Denetara hamabi tonelada
ur eduki ditu. Ezer ere ez, gaur handietan bibero batek hamasei eta hamazortzi
tonelada daukatsuz. Laurogei - hirurogeita hamar - berrogeita hamar tonelada ur
dauzkate orain beharbada. Berrogeita hamar toneladakoa bat egongo da,
Montecarlo-k edukiko ditu berrogeita bi tonelada. O-o: bajorak edukitzen ditu
ba hiru, bost, segun, batzuk orain zortzi ere bai; baina jeneralean bost bibero
izaten dira, hiru aurrean eta bi atzean.
Zit.:
atunetako karnadi ta eitxen dauenin biberutarako, errediñegas enbarkaten dauie
/ besá gu dau esan ba, e, eiñ arte, eiñ arte biberora (M-d)
Dok.:
Astui. «Vivero: BIBERUE» (I7-191)
bibirillo - bibirilluek
(B-m)
Def.: iz.
pikerako karnata edukitzeko kaelean eroaten direnak. B-m: batzuk kaelaren
gainean eta besteak kaelaren alboan. v. poto,
tangarrillo, tangarro.
bibitxo (M-d) - bibitxue
(M-d)
Def.: iz.
“G. alca, arao, frailecillo común”. v. uxuxo.
Entz.:
M-d: portura etortzen dira horiek neguan. Abusa edo arrain txikiaren atzean
ibiltzen da, paita legez dabil, hondora egiten du eta portu guztia
errekorritzen du agertu barik gora.
Ez: B-j
bide; bire (O-b)
Def.: iz.
“G. camino, ruta”.
Zit.: bost
orduko bidea jun ei de julano (O-b) / txibieruk-ero ta an e kanpotitabis,
txibieruk, igual amendik orduerdiko birin-ero (O-z)
BIDEAK EGITEN
Def.: adv.
errutan.
Zit.:
bidík eitxen gues (M-d)
bieira (M-d) - biéirie
(M-d)
Def.: iz.
“G. vieira”.
Ez: B-j
bieira-kuma (M-d) - bieira-kumie
(M-d)
Def.: iz.
M-d: bieira txikia.
Entz.:
M-d: gordinik jaten da gozo.
bieja (M-d)+
Def.: “G.
viaje”.
Zit.:
marmiton, da bertan ibil naitxen iru-lau bieja / Bílbora, Santursera, da,
lélengoko bieji ein gendunin Santursen otor san ori, geure aitxeiñe [Mundakatik
Bilbora jendea euren baporean ebakuatzen egon zirenean, gerra-denboran] (M-d)
biela (M-d) - biélie
(B-j-m, M-d)
Def.: iz. Mek. “G. biela. I. connecting rod, rod”.
biento (M-d [bién]) - biéntuek
(M-d) 1.
Def.: iz.
“G. vientos”. M-d: paluaren trinkak. v. estai.
Dok.:
Igelmo, Iribar, Lerga. «1. Vientos del palo de proa. 9. Vientos del puntal
central» (Inventario-148)
biento (E-jf) - biéntu
(E-jf), áurreko bientu (E-jf) 2.
Def.: iz.
botaberatik aurreko palura doan biento edo kontra. Cfr. kontra.
bigote (B-a, M-d) - bigotie
(B-a, M-d)
Def.: iz.
Cfr. faja, zinta. M-d: enbarkazioak aurrean edukitzen duen pintura. Patentea
beste pinturatik bereizten duena, folioaren amaieraraino-edo izaten da.
Entz.:
M-d: zuria izaten da normalean. Orain bigotea baino sintxie egoten da gehiago.
bihor; bidxór
(B-a-j, M-d, E-jf) - bidxorra
(B-a-g-j, M-d, E-jf), bidxórrak
(M-d)
Def.: iz.
(Euki, hartu). “E. bihur”. Cfr. kota. M-d: txikotaren bihurra.
Zit.: nai
ein lei destú, o artun lei e bidxór lárrei / ño! Bidxorra dako brageruek (B-j)
/ bidxorrak artun txus / bidxórrak artzen bádau / itxasuen bidxorra artzen
dauie [tertzek] / da eitxe san, bidxorra okitxe banien, luxetu / librá ta
atesa. Bidxorrak e dakosenak kentziko (M-d)
Dok.:
Azkue. «BIUR : 1º (AN, B, G), ligadura,
vilorta : rouette, attache, anneau.»
bihortu; bidxortu
(B-j, M-d, E-jf)
Def.: ad.
“E. bihurtu”.
Zit.:
sartzen da kortxun punti ta gero eitxen da bidxortu-bidxortu-bidxortu kortxue
bertan sardanguen / txikót arrá, da, bidxortute urteten dauenien (M-d) /
bidxortute deu au e txikota (E-jf)
billau (B-o - M-d [lláu]) - billaue
(M-d, E-jf), billáu (O-b)
Def.: iz.
“G. angel, pez angel, angelote, villano. F. ange de mer. I. monkfish. L. Squatina squatina”. Fauna marina de la costa vasca-ren arabera “villano” Laredon
erabiltzen da. v. aingeru.
Entz.:
M-d: lehen atrapatzen zen, amaitu egin da erraza. Ni gaztea naizela getariarrak
etortzen ziren bilauak atrapatzen, bilau-sareak edukitzen zituzten. Atrapatu
eta gero buztanetik lotu eta bizirik edukitzen zituzten, andreek eskatzen
zutenean atera, azala kendu eta saldu egiten zen. Hemen ere egoten ziren bi edo
hiru horretara dedikatzen zirenak. Arrain gozoa.
Ez: B-a
Dok.:
Azkue. «BILLAU : 4º (B-b-l), sollo, pez de
cabeza grande, boca ancha, que anda casi tocando el fondo : sole, poisson qui possède une grosse tête,
une bouche large, et qui nage presque en touchant le fond de l'eau.» /
Anasagasti. «Billaue, Squatina squatina,
Pez angel.» / Anton Perez. «billau (billaué) = Aingeruguardakue ere esaten
zaio. (Squatina squatina). G. angelote. F. ange de mer.»
bira (M-d - E-jf [rá], O); biré (B-a-j) 1.
Def.: ad.
“G. virar”. Enbarkazioa, sareak, ankilla, etab. Sareak-eta direnean gora
ekartzea edo alatzea esan nahi du.
Zit.: ala
asi bragerue bireten! (B-j) / bira- ba estiborrera edo bira baborrera-edo, ori
da giñadi emon bátera edo béstera / sarratuten denien Monte Ano, Santoñan,
ordun birate su oesterantz / da eitxen dau ba, birakeran, eitxen dau boltzie
sarratu, ori da bragerue / da orti du pásata bragerue. Da biraten da gero
makinillakas da / esixena “Mamala” da, a ixeten san makinillakue sarabardu
biratekue / da brageru da, trañien, beyek ekarten txusena, biraten dena beyek /
ba oin biradorak berak biraten dau e sarie ta / e árti biratekue, biradora,
biradora da au.. Au da jiratoidxu(e) batera nai bestera, da, birateko onek
tirak / da gero arrañe, biraten dauie, onekas makinillakas / da due sari ameti
bera. Da gero biraten daue auna, da arrañe neberara / bira eitxen gendunien, a
txakurre, amarra ein bi-xete gendun, se saretik urteten dauen arrañek, listo
saltateko beti / enkapillateko bítetan enkapillateko dárue, estrapo bat
alanbraskue, da a enkapillaten da, da gero merkantin biraten da alanbrias, bítetara,
ori da kalaborta / ankilli birateko ba, (seiñ)? Makinilli-xengo da ori? /
ankillak-eta birateko-ta [kabrestantea] / arrastan, arrastan karretela da,
biraten dinak, alanbrak / anteoye, da birateko makinillias. Ori da arrastako
sarik e birateko, anteoye / e len karretelera, bragerue sartze san, oiñ eskus
biraten tzue, kubertara / amen eruten dau makinilla bat, áurri birateko /
baborreti botaten san arti-ta, estiborreko mandan ote san makinilla bat,
tanborragas, “tanborra” deitxuten dxakon, da ara biraten san, baye oiñ amen
dakotzue da, eskus biraten dauie. Len tanborrera bertara birate san / eskue,
errie, errie-errie-errie, da ya lotzen denien, ba “bira-bira!” diñonin
patroyek, asten da ba biraten / enbarrie, da, an bira-bira-bira, da diñoste se:
atras omon! / Erroskerie eitxen sanien, urandidxe, an birate sendun / kalak
igual ba ordu bi txa erdigas da irugas da akaba eitxen di ta birá ein bixu /
sari ekarten denin kostadure, biraten da, parejin moduen, bákan, manda bidxek
artun da- abosa ta bira ta abosa ta bira (M-d) / au e biraten-biraten atzetik
dxuten da (L-j)
Dok.:
Azkuek izen moduan badakar.
BÍRA! (B-a-j, O-b)
Def.: ex.
biratzeko agindua. Hemen ere, errie-erria
bikotearekin gertatzen den moduan, exklamazioa a-duna da Bermeon. B-j: ala
espaldie ez da esaten.
Zit.: bíra
espaldie! / bíra bragerue! (B-j) / dzas! salabardu serkoa, da bíra! (O-b)
BÍRAN (M-d, L-j-l)
Def.: adv.
“G. virando”. Enbarkazioak biratzen. Sareak direnean hauek gora ekartzea esan
nahi du.
Entz.:
M-d: arrastan orduak egin eta gero makinillak-eta biratzea, sareak eta dena
gora ekartzea.
Zit.: ya,
ein sunin seure orduk arrastan, ba ordun asten sara biran, makinillak eta biran
/ soltaten da bosa ta gero, alanbri du aurrera, da plantate(n) sara bíran
aurretik / au dau atrakata, gero emoten tzasu suk e, errire, da errire, da sus
bíran-bíran-bíran, da plegaten denin gero emon espriñek eta kontrak eta listo /
bíran saus da, e bádau ee istú, ba eitxe su igual, abosa manda bat eta bésti
bira ta- (M-d) / da au brageru biran asten danian (L-j) / bíran daonian (L-l)
BÍRARAKO (M-d)
Def.: adv.
“G. para virar”.
Zit.:
muñoye du amen, gero bírarako, birateko ta (M-d)
bira (M-d [rá]) 2.
Def.: ad.
beste arrain handiago batek azpitik arrainari azaldu eragin eta azalean
bira-biraka, buelta-bueltaka eduki, bera azpitik jaten dagoen bitartean.
Zit.:
angula asidxe, e txoridxek eta arrañek birata oten da (M-d) / e birata deko
antxobie! antxobi birata deko / antxoba gorridxe deko, birata deko antxobie /
birata dekoee antxobie atunek (E-jf)
birabordo (M-d) - birabordue
(M-d)
Def.: iz.
M-d: mandara egin, ziaua.
Ez: B-j,
E-jf
birada - biradie
(M-d), birádak (M-d)
Def.: iz.
“G. virada”.
Zit.:
anteoyek, die, sensillun dusenak, sensilluen e, esatiles e birádak eitxeko
sariri (M-d)
birador (B-a, M-d) - biradora
(B-a-j, M-d, E-jf), biradorak (B-a)
Def.: iz.
“G. virador, halador”. v. alador.
Zit.: da
gero ori esku due, biradorera, da biradoreti dator sarie (M-d)
Ez: O-b
bisera; bixera (M-d)
- bixerie (M-d), bixeri (O)
Def.: iz.
“G. cielo o visera”. Arrastako sarearen zati bat, kortxoko txikotean erdian
doana biribilean. Gero hortik zakuraino burloye
deitzen zaio.
Dok.:
batzuk. «Cielo o visera.» (I7-14)
bista (M-d, E-jf [tá]), bisté
(B-a-j) - bistie (M-d), bistí (E-jf, O-b)
Def.: iz.
“G. vista”.
Zit.:
seitxik meriadiani beti artun bi de sestantias, dalakon e, gauserik esatuna, da
bisté ona bádau be bai / aixerriku ta biste ona badau ba mendidxe ikuste su /
bisté ona bádau / ori de ba biste gitxi dauenin edo baixú dauelakon / total
dako biste andidxe [zakatzekoak] / patroyek okin bi dau bisté andidxe, ba aixi
oestekue, imin bi dau (au)lan, barku imin bi dau aulan, e? / arrain bet
ikustemasu, métro bidxen edo iruen seure bistin alkantzuen / lau metro baiño
gidxau sure bistik estau- uretan estau emoten / da seu selan korridu lesteka,
onaska-onaska-onaska, dátortzu bistera / seuk planta bixu bárkue, seure bistera
(B-a) / bisté gidxau oten da (B-j) / egualdi santarra dauenien, ixaten san argi
gorridxe, es urteteko iñope, kofradidxen edo, bistan e non e, bista onena dauena
an ixete san / bistie kantza ta / malla txikidxe ta geupe bistie- andirik es-da
/ papardue amen galdu san, bistatik / bistara be ukusten da ori / Lema-dxalie
ukusten da ba, non dauen. Bay bistara estator amalau pie ta erdiko mari ixen
esik (M-d) / bistá gitxi deuenin / igual mílla bateko bistí ero / bistara
datosenin markak (E-jf)
BISTÁN (M-d, E-jf-s, L-pj, O-b); BISTÉN (B-a)
Def.: adv.
“G. a la vista”.
Zit.:
mendidxek bisten deus (B-a) / bistán dauela kostie, kosterres / aur dakosu
badidxe, bistan. Ogoñotik asi, da Matxakure, au dana da badí bat / Lagako
baixie, au e oten da, mare txikidxas be bistán oten da / a! erridxe bistan dau
/ marismi bistan dau / erridxoko basatza gustidxetaus bistan / Kánpoko eskiñadi
da, Titilli bistan dala (M-d) / an bistán eoten da ori [Otzo-arridxe] (E-jf) /
da errite sendun sondia ta markarik igual bistán es (L-pj) / bistán esta juten
[bar-bala] / an Txata bistán (O-b)
BISTAZ; BISTAS (M-d
[tás], L-pj); BISTÉS (B-p)
Def.: adv.
“G. con la vista”.
Zit.:
bistés-da, nekés eitxen da ikusi (B-p) / estenin ukusten bistás ba, aparatu
daru martxan da igual ondorau, ondun dauena esu-kusten-da (M-d)
bita (M-d), bíte
(B-a-j) - bítie (B-a-j, M-d), biti (E-jf [bí], O), bitak (O), bitek (B-a-j)
Def.: iz.
“Enbarkazioarena: G. bita. F. bitte. I. bitt. Herrikoa: G. noray, bolardo. F.
bollard, cannon. I. bollard”. M-d: Erdaraz “noray” esaten zaio herriko bitari. Bitie herrikoa nahiz barrukoa izan
daiteke, mutilloye bezala. Cfr.
mutilloi. v. pillara.
Entz.:
M-d: lehen oholezkoa egoten zen, orain burdinazkoak dira.
bits; bitz (M-d) - bitzá (M-d, L-j-pj), bitze (A-ja, B-a-j-r eta E-jf-s [tzé],
O-b-z [bí, tzé])
Def.: iz.
(Atera). “G. espuma”. Ondarroan Bonik eta Salbadorrek bítze esan zidaten, hala ere Boniri bitzé ere jaso diot. Zentzu orokorra dauka, aparra, olarroa eta
bestelakoak bits klaseak dira. Cfr. apar, gar, olarro, kordero, ardi. B-a:
“espuma”.
Zit.: da
enbarka barrure ta babi emote ban, bitzales babi emote ban [antxobak] /
bitzales okitxen dau berak arrañe / olan bitza dauenien / bigoti da, e..
deitxuten tzagu bitza dakonien, bitza dakonien. Da, plantxán, lusetuten badau
bitzak, señale itxasu dakarrena / garra = bitze ekarten dauena, bitze- bitzeles
edo eitxen dauena / apurtuten dauenin bitza ataten dauena, a da olorrue /
aurrien ataten dauen bitze, sáltun da tzus! bitze ataten dauena, ori da aparra,
bai. Datorrenin barrure “saparradie”, bitza datorrenin barrure / da due bitza
emoten, oidxi- oidxidie / uger da ibilldxe. Da salta ta bitzak urteten dau. Da
“bitza es galtzera” Mundakan esaten san, “bitza es galtzera”. Salta batek eta
bitze galdu orduko danba! salta beste batek (M-d)
Dok.:
Azkue. «BITS (Bc), espuma, écume.»
BITSETAN; BITZETAN (B-a,
M-d, L-j)
Def.: adv.
bitsa ateratzen.
Zit.: a
itxosue garbi dator garbi bay gero dator- bitzetan asten da (B-a) / da beste
bokarta da ba bitzetakue, ba suridxaue dena “bitzetaku” deitxuten dxako /
bitzetan dauenin bai, ori da olarro gogorrak e, bitzetan datorrenien / atzeko
bitzetan errebornue (M-d) / gorritxuta, bitzetan daonian, eskamia ta danak aidian
[arraraka] (L-j)
BITZA ES
GALTZERA (M-d); BITZE GALDU BARIK (B-r)
Def.: e.
bitsa ez galtzera, bitsa galdu barik. Umeen olgeta, salta batek uretara eta
bitsa galdu orduko salta beste batek.
BITZÉ
EMOTEN DAU E? (B-j); BITZE BOTATEN DA! (O-b)
Def.: e. Julianena
eta Bonirena apur bat desberdinak izan daitezke, Boniri gauez esaten zen
galdetu nionean trainean atrapatzen denean esaten dela erantzun zidan, sarearen
barruan ikusten den bitsa. B-j: batelak arraina argira daukanean esaten da
arraina nahikoa dagoela adierazteko. O-b: atrapatzen duzunean.
Oha.: abe neiku dakot, bitze emoten dakot arrañe!
ere esan zuen Julianek.
BITSIK
GALDU BARIK; BITZI GALDU BARIK (M-d), BITZA GALDU BARIK (M-d)
Def.: adv.
(Ibili, egin). Arin, hainbat arinen.
Zit.:
bitza galdu barik ein bi da ori e? (M-d)
bitxero - bitxeru
(E-jf); fitxero - fitxerue (B-j); pitxero - pitxerue
(B-a), pitxéruek (B-a)
Def.: iz.
tuntuxak atrapatzeko palua. E-jf: “bichero”. B-j: hark bost bat metro edukiko
zituen gutxi gorabehera. Oholezkoa izaten izan da. v. palokako, tuntux-palu.
bizar - bixarra
(M-d, O-b), bixarrak (M-d, O-b) 1.
Def.: iz.
M-d: kokotxak. v. kokotxa.
Zit.:
makallun bixarrak dxan tas [“he comido kokotxas de bacalao” esaldiaren
itzulpena] (M-d) / leas-bixarrak (O-b)
Ez: E-jf
bizar; bixár (M-d) -
bixárrak (M-d) 2.
Def.: iz.
M-d: mendi bat kikuka dagoenean, apurtxu bat agertzen dena.
Zit.:
Santamoroko kánpoko urandidxe, Kanpasarren bixarrak agertuten dinien / bixarrak
agertun dau / Erdiko arridxe, berrotabi brasan sues, da, agertuten din atxak,
edo Ákatx, kábutik agertuten denin-.. saus ba orduen ba Ákatxen bixarretan,
agertukeran (M-d)
Ez: B-j
bizira; bixire
(B-a-g, M-d)
Def.: adv.
alaerrioan edo alasan eskua gora eta behera ibiliz.
Zit.:
bixire ibil bi de, aulan. Potxa-, tximinoitxen ibiltxiles, baye, gidxau /
alasan, aulan bixire ala, errie ostabere (B-a)
Ez: E-jf
blak (B-a, M-d) - blaká
(B-a-j-r, M-d, E-jf)
Def.: iz.
pintura beltza. Ik. pitxe.
Ingelesezko “black”-etik dator baina ez hizkuntza honekin harreman zuzenik egon
delako, potean “black” ipintzen zuelako baino.
Entz.:
M-d: erabiltzen da baina gutxi, saietan barruan ematen diete enbarkazioei.
Lehen ez zen egoten oraingo legez pinturarik eta blakaz pintatuta egoten ziren
batelak-eta. B-j: nik ez dut ezagutu blakik ematen eguno enbarkazioari,
patentea baino. Blaka hauek beharbada, kalara ibiltzen izan diren
legazaletxuek, merkeagoa izan delako.
blakberniz; blakbernix
(M-d) - blakbernixe (M-d); lanbernis - lanbernise (E-jf, O-b [x?])
Def.: iz.
blaka baino pintura hobea, distiraduna.
Entz.:
O-b: lehenago bidoietan etortzen zen.
blankira - blankiri
(O-b)
Def.: iz.
O-b: arrainak tripa erakusten duenean txak! txak! txak! txak!, zuritasuna
ateratzen du. Edozein arrainek, hementxe errioan lasun batek rast! egiten
duenean, blankira ematen du hark ere. v. zurizgora.
blankiraka (O-b)
Def.: adv.
“G. blanqueando”. Blankirak egiten, tripa erakusten joatea arraina. O-b: goitik
begiratu eta han doa azpian blankiraka. Egunez izaten da. v. zurizgoraka.
Zit.:
blankiraka ru / amen dator arrañe blankiraka / aur du antxobi blankiraka (O-b)
blankura (M-d, O-b), blankure
(A-ja, B-a, M-d) - blankure (A-ja), blankuria (L-pj), blankurie (B-a-j-p, M-d), blankuri
(E-s, O-b-o), blankúrak (O-b), blankúrek (B-a)
Def.: iz.
M-d: eguraldi ederra eta bare dagoenean azal-gainean burua agirian ikusten den
bokart multzoa. O-b: azalean dagoenean: antxoba-blankura, txitxarro-blankura,
sardina-blankura. Goitarrek sardak
deitzen diete. O-o: azalean ikusten da, arrain txikia da hori jeneralean.
Zit.: aur
blankure! / ikusten sendun igual aa blankure bat (A-ja) / an blankurie! (B-p) /
gero dakosu ba blankurako arrañe, antxobie, blankuren atrapaten dena / se
blankuran e susenien, ukuste su noras korriten dauen. Da areri aurri atrapa bi
tzasu [arrainari] / se tiren gánin plántaten san blankurie, eitxen sendun
etxadie esta? da blankuri due kasu baterako no- norustin bárrure / ein
blankuran edo etxadie (M-d)
Dok.:
Anton Perez. «blankuré (blankurié). = Ardoraren modura baina egunez ikusten
dena, une ilun gorrizka baten itxuraz (-erd. blancura). (ik. gorri).»
BLANKURAN (M-d, L-pj); BLANKUREN
(M-d)
Def.: adv.
blankurak topatzen.
Zit.:
ordurarte ixurdan, da blankuren. Blankuren-da esan oten konpañerik / bokartin
dxu:n da ixurdakas edo blankuran edo / ordun e, ixurdan da blankuran ixeten san
(M-d)
ZENBAT
ASIAGOKOA BALTZAGOA!; SÉMAT ÁSIAUKU BÁLTXAUE! (B-j)
Def.: e.
blankuretan esaten zen esakera, urrunago blankura handiagoa dagoela esaten
duenari erantzuten zaiona. Pentsatzen da beti dagoela gehiago beste toki
batean. Urrutiko intxaurrak hamalau, bertaratu ta lau.
?blaustra, bláustre (B-j) - blaustrek (B-j); pláustre
- pláustrie (B-m), plaustrek (B-m)
Def.: iz. Mek. erdarazko “balaústre”-tik etor
liteke beharbada. B-j: txilibroten ordez jarri direnak. Gomaren barruan doaz
eta ez dira apurtzen lehengo txilibrotak bezala motorra gelditzen denean.
Entz.:
B-j: oraintxe hogeitaz urteetako gauza da.
Ez: M-d
bloke (M-d), blóka
(B-j) - blókie (B-j-m, M-d)
Def.: iz. Mek. “G. bloque”. M-d: pistoia eta
kulata eta dena da blokea. Izatez kamisa doana da.
bodega (B, O) - bodege
(A-ja), bodegie (B-a, M-d), bodegi (E-jf, O), bodegak (A-ja, B-a); borega
- boregi (O) 1.
Def.: iz.
“G. lonja”. M-d: Gaur egun erabiltzen den berba. v. loia, txalupa-etxe.
Zit.: txo!
Gorde au bodegan (B-j) / bodegatik erutebesen tretzak (L-pj)
Ez: B-l-r.
“Bodega” erdaraz dela esan zuen Rafaelek, loidxie
esaten dela euskaraz.
bodega - bodegie
(B-j), bodegi (E-jf) 2.
Def.: iz.
“G. rancho, bodega”. v. arrantxo.
ÁTZEKO
BODEGI (E-jf)
Def.: iz.
“G. rancho de popa”. v. atzeko arrantxoa,
atzeko kubertazpia.
Zit.: dxun
átxeko bodegara! (B-j)
ÁURREKO
BODEGIE (B-j); ÁURREKO BODEGI (E-jf)
Def.: iz.
“G. rancho de proa”. v. aurreko
arrantxoa, aurreko kubertazpia.
boga (B-a - M-d [gá], L, O) - bogé (A-ja), bogie
(B-a-g, M-d), bogí (O-b-o), bogak (B-a)
Def.: iz.
“G. boga. F. bogue. I. bogue. L. Boops
boops”.
Entz.:
M-d: ez da arrain ona (bastue), trainekin-eta atrapatzen dute. Jaten da. B-a:
haitzetan ateratzen da, neguan. Mamarroak edukitzen dituzte ahoan. Jaten txarra
da (ordinaidxue). O-o: beti egoten da hondoan. Beti ekartzen du bogak mamarroa.
Dok.:
Azkue. «BOGA : 1º (B-l, G-don), pez blanco de
entre peñas, poisson blanc qui se tient
entre les rochers.» / Anasagasti. «Bogie, Boops boops, Boga.» / Anton Perez. «boga (bogie) = (Boops boops).
G. boga. F. bogue. I. bogue, ox-eye.»
BOGATAN (B-a)
Def.: adv.
boka (M-d) - bókie
(M-d), bóki (O-o)
Def.: iz.
“G. boca”. M-d: arrastako sarearen ahoa, beraunetik eta kortxora dagoen altura.
v. bokana.
BERAUNEKO
BÓKIE (M-d); BEUNEKO BOKI (O)
Def.: iz. M-d:
“boca del plomo”. Arrastako sarekoa. v. berauneko
bokana.
bokana (M-d) - bokanie
(M-d)
Def.: iz.
“G. boca”. Arrastako sarearen ahoa. v. boka.
BERAUNEKO
BOKANIE (M-d)
Def.: iz.
“G. boca del plomo”. v. berauneko boka.
bokart (B - M-d [kárt]) - bokarta
(A-ja, B-a-g-j-r, M-d, L), bokártak
(B-a-j, M-d)
Def.: iz.
“G. anchoa, boquerón, bocarte. I. anchovy. L. Engraulis encrasicholus”. Izatez Bermeoko berba dela dio baina
sarri erabiltzen du Dimasek. v. antxoba.
Entz.:
M-d: hiru hilabete-edo izaten da kostera. Antzina martiaren lehenengoetan
hasten zen eta San Joseetarako partilak egiten ziren. Maiatzaren azkenetararte
izaten zen, San Pedroetararte.
Dok.:
Azkue. «BOKART (B, G), anchoa (pez de mar), anchois (poisson de mer).» / Ortuzar. «Bokarta.
Anchoa.» / Anasagasti. «Bokarta, Antxoie; Engraulis
encrasicholus; Boquerón, anchoa.» / Anton Perez. «bokart (bokarta) =
(Engraulis encrasicholus). G. anchoa, boquerón, bocarte. F. anchois. I.
anchovy.»
BOKARTEAN; BOKARTIEN (B-a-j-p,
M-d)
Def.: adv.
ohar bedi ia adibide bakarra dela -tan
egiten ez duena: papardotan, beseuten, txilipitxerotan, antxobatan,
tximinoitxen, e.a. v. antxobatan.
Zit.:
itxosora urten esketero bokartin-da / bokartin gues (B-a) / bay kófrie-, kófri
oten da bokartin be bai e? (B-j) / kasu baterako bokartin ba iru illebete edo
ixeten da kosterie / bokartin pintxe itxe sin elixek surix / bokartin edo ibil
básara ba desapaidxe / se gure sasoyen, ixurdan da ibiltxen giñin bokartien
(M-d)
BITSETAKO
BOKARTA; BITZETAKO BOKARTA (M-d); BITZETAKO
(M-d) - BITZETAKUE (M-d)
Def.: iz.
M-d: bokart zuriagoa dena.
BOKART
BALTZA; BOKAR BALTZA (M-d)
Def.: iz.
M-d: alde batetik arrain algateko bati esaten zaio, ez da egoten askorik.
Bestetik bokart lepo azul ederrari ere esaten zaio, hogeita hamarreko edo
hogeita zortziko arraina.
Ez: B-g
BOKART
GAZIA; BOKAR GASIDXE (B-r, M-d)
Def.: iz.
M-d: antzina besegua ateratzeko erabiltzen zen karnada. Bokarta gazitzen zen
antzina besegutako eta papardotako-eta, hura izaten zen bokar gasidxe, edo antxoba
gasidxe. V. Antxoba gazi.
Entz.:
M-d: urria-azaroan atrapatzen zen eta egiten zen gazitu, bokart gaziarekin
plameatzen ziren tertzak. B-j: papardotakoa da hazitxuagoa besegutakoa baino,
amu hazitxuagoa delako.
BOKARTAK
BAINO KONTRARIO GEHIAGO DAUKAZU ZUK; BOKARTAPAIÑO KONTRAIDXO GEDXAU DAKOSU SUK
(M-d)
Def.: e.
arerio asko dauzkanari esaten zaio, bokartarenak asko dira-eta.
bokarzale; bokarsale
(M-d) - bokarsalie (M-d)
Def.: iz.
bokartean joaten den enbarkazioa.
bokilla (M-d) - bokillie
(B-j-m, M-d)
Def.: iz. Mek. “G. boquilla”. Hodiena da.
Jualianen azalpenetatik hodia zafatzeko-edo da.
bola (M-d [lá])
Def.: ad.
M-d: azaldu (arraina).
Zit.:
arrañe dau bolata / e arrañe bolata dau! / e beseue bolata dabil / epa! bolata
dau (B-j) / arrañe bolata dabil / aur arrastan, ietargidxe dauenien, liridxuk
eta onek eitxen dau, bolá / arrañek eitxe ban bolá, ondótik / lebatza be,
bolata ibiltxen da ietargi betien (M-d) / bolata deu arrañe / asal-asalin
bolata on sales dana atrapa (E-jf)
BOLAN (O-b)
Def.: adv.
bolan, bolata.
Zit.:
bolan da arrañe / ordun bolan ibiltte san besiue, antxobiai segike (O-b)
bola - bólie (B,
M-d) 1.
Def.: iz.
“G. bola”. Arrainaren subastan mugitzen joaten zen bola, botoiari sakatueran
bola zegoen prezioan lotzen zen.
bola (E-jf) - bóle
(A-ja), bólie (B-j, M-d), bóli (E-jf) 2.
Def.: iz.
“G. bola de la piedrabola, etc.”. Juan Franciscok antzina langostatan
erabiltzen ziren kristalezko bolei ere horrela deitzen die.
ARRAINAK
BOLARA NAHI DAU; KOÑO ARRAÑEK E BÓLARA NAI DEU (E-jf)
Def.: e.
piedrabolan arraina gorago datorrela adierazteko esakera. E-jf: bola
goragotxuago, amu gehiagorekin ipini behar duzu.
bolador (M-d) - boladora
(B-p, M-d, E-jf)
Def.: iz.
“G. pez volador. I. Atlantic flying fish. L. Cheilopogon heterurus”. M-d: arrain azula. Berdelaren antzera ere
egiten da eta sardinaren antzera ere bai, haragi sikua dauka.
Entz.:
M-d: hemen bat ere ez dago. Kanarietatik behera zoazenean, Atlantikoan baina
hegoa-mandatik dago hori. Sarri jan dugu, nabigatzen joan eta ipintzen genion
argia gauez. Saltatzen zuten argira eta goizean joaten ginenean hamabost edo
hogei topatzen genituen barkuaren barruan. Frijitu eta jan. E-jf: berton ere
egoten dira.
Dok.:
Azkue. «BOLADOR (Bc, Gc), pez volador : exocet, poisson volant.» / Anton Perez.
«bolador (boladora) = (Cephalacantas volintas). G. pez volador, golondrina. F.
dactyloptère. I. flying gurnard.»
bolandera; bolandero
(E-jf) - bolanderuk (E-jf)
Def.: iz.
ardorean ikusten den arrain soltuen mugimendua, zuritasuna, bolandera botatzea
legez ikusten da. v. fueta.
Zit.: txo!
bolandero bakarratoyes (E-jf)
bolanta (M-d) - bolantie
(B-l, M-d), bolántak (B-l-r, M-d,
L-l, O); bolante - bolantik (O)
Def.: iz.
“G. redes de volanta”. B-l: Bermeon lehen deitzen izan zaio hondora botatzen
izan denari, lebatza eta besegua ateratzeko.
Entz.:
M-d: lehen egoten ziren, orain ez dakit galerazita daukaten. Horiek botatzen
zituzten kalan, kanpoan, besegutan eta lebatzetan-eta, eguraldi txarrarekin
galdu egiten ziren igual. Nailonezko sareak izaten ziren eta hondoan galduta
lotzen ziren, arraina mailatu eta hil egiten zen. Gu ibiltzen ginen arrastan
Sananderetik “la Marona” izeneko kalan, sare horiek hasi zirenean han ere
botatzen zituzten eta galdu sareak eta arraina galdu egin zen.
bolante - bolantie
(B-m, M-d)
Def.: iz. Mek. “G. volante”. B-m: redutorin akoplamientue.
bolante - bolantie
(M-d)
Def.: adj.
bolan edo aidean dabilen arraina. Lebatzagatik gauez gora igotzen duela esan
zuen Dimasek.
Zit.:
arrain bolanti da [lebatza gauez-edo] (M-d)
bolina; boliña, boliñe - boliñie (B); bolín - boliñe (M-d), bolíñek (M-d)
Def.: iz.
“G. bolina. F. bouline. I. bowline”. Dimasek egin zuen txaluparen irudian
aurreko belan kokatu zuen boliña,
berga-puntatik eta bere eskotera, entxaltxadurak dauden lekuan. Hala ere,
badirudi ez dela gogoratzen zer den. M-d: boliñek
entzutea badaukat baina ez dakit zer den.
Ez: B-j
Dok.:
Azkue. «BOLIN, boliña (B, G), bolinas, cuerdas
para estirar las velas por delante : boulines,
cordes qui servent à haler les voiles de l'avant.» / Astui. «Bolinas: BOLIÑEK» (I7-191)
BOLINEAN; BOLIÑIEN (M-d)
Def.: adv.
M-d: belan joateko modu bat baina ez dakit zertara den.
Ez: B-j
Dok.:
Astui. «La verdad es que las bolinas o BOLIÑEK sirven para halar la
relinga de barlovento de una vela hacia proa cuando se navega ciñendo, con el
fin de que el viento entre en ella sin hacerla tocar o flamear. De aquí se
deriva que a la navegación ciñendo se le llame también navegar "de
bolina".» (B3-419)
bolintx (M-d [líntx], O-b) - bolintxa
(L-pj), bolintxe (M-d, E-jf, O-b), bolintxak (L-pj), bolíntxek (M-d); boláintx
(B-a) - bolaintxe (B-a-j), boláintxek (B-j); bolintxa (L-j) - bolintxia
(L-j)
Def.: iz.
“G. bolinche”. M-d: enbarkazio txikiek badian erabiltzen zuten sardinatako
traina. B-r: sardinatako-eta erabiltzen izan direnak. Txitxarrotako ere bai.
B-j: train txikitxuak izaten izan dira. Hirurogei brasa edukitzen izan
badituzte eta kaida hogeita bost braza beharbada.
Entz.:
B-j: lepoan eroaten izan dituzte antzina lagun bik edo hiruk. Arbia botata mazi
egiten zuten. Txitxarro sasoian masamorra ere bai. E-jf: badian erabiltzen zen
antzina. Bota mazia eta gero mazi haren usainera datorkizun arrainari etxada
egin.
BOLINTXEAN; BOLINTXIN (E-jf,
O-b)
Def.: adv.
(Ibili). Bolintxeko trainekin.
Zit.:
aunke oin, train aundidxe be bota eitxen dis, berton ee bolintxin, bolintxin
ixeten san masidxas (E-jf) / da ibiltten giñan bolintxin / bañe gastetas
ibiliko san a be bolintxin (O-b)
bolintxero (M-d) - bolintxeru
(O-b), bolintxeruak (L-pj), bolintxeruek (M-d), bolintxeruk (E-s, O-b)
Def.: iz.
bolintxarekin sardinatan joaten ziren enbarkazio txikiak. v. mazizale.
bolo (M-d) - bólue
(M-d), bóluek (B-a, M-d)
Def.: iz.
M-d: arrainaren urdaila. Arrainari urdailak irteten dio eta auenbolue plantatzen zaio. v. barrutei, lebatz-potroak, triputxak.
Zit.:
lebatzen bóluek (M-d)
Ez:
Julianentzat ez dira arrainarenak, pertsonarenak baino.
bonba (B-j, M-d) - bónbie
(B-j, M-d), bonbak (B-a, M-d, E-jf)
Def.: iz. Mek. “G. bomba de achique, agua,
aceite...”.
ATXIKEKO
BONBAK (M-d)
Def.: iz. Mek. “G. bombas de achique”.
ESKUKO
BONBIE (M-d)
Def.: iz. Mek. “G. bomba de mano”. v. atxike.
Ez: B-j
ORIOAREN
BONBEA; ORIDXUN BÒNBIE (B-m)
Def.: iz. Mek. “G. bomba de aceite”.
PETROLIOAREN
BONBEA; PETROLIDXUN BÓNBIE (B-m)
Def.: iz. Mek. “G. bomba de gas-oil”.
UR
KRESALAREN BONBEA; UR KRISELAN BÓNBIE (B-m)
Def.: iz. Mek. “G. bomba de agua”.
bonbilloi (B-j) - bonbilloye
(B-j)
Def.: iz.
traina gauez ikusteko botatzen diren argiak, kolore desberdinetakoak daude. v. kinkek, koreanoak.
BONBILLOI
BERDEA; BONBILLOI BERDIE (B-j)
BONBILLOI
GORRIA; BONBILLOI GORRIDXE (B-j)
Entz.:
B-j: normalean trainaren erdian eroaten da.
bonbona (M-d) - bonbonie
(M-d), bonbónak (M-d)
Def.: iz. Mek. “G. bombona”. M-d: haizez beteta
edukitzen zituzten beti motorra arrankatzeko. v. botilla.
borraska (B-j) - borraskie
(B-j)
Def.: iz.
“G. borrasca. F. tempête. I. storm”.
Zit.: e
borraska gogorra dator! (B-j)
Ez: M-d, denporalie esaten dela dio.
bota (A-ja - B-a-g-j-p - M-d - E-jf [bó], L-j, O-b)
Def.: ad.
(Sarea, traina, amua, buia, txikota, esku-aparioa, aparioa, ankila, arpoia,
baltsa, tertzak, palangrea, arpeua, enbarkazioa —botaduran—, baliza, defentsa,
piedrabola). Bermeoko hiztun batzuen erabileran etxa da nagusi eta botaren adibiderik ezin izan dut jaso
eurakandik. v. etxa.
Zit.:
batzutan igual esan bótaten / ta ordun eitxen da saré bóta (A-ja) / tertxak e
kálan ba bapodak alkarren albun dxuten di bótaten (B-m) / sarikas botaten su
bai arridxen da bai aretan / errire botaten sun txikota / botata daku apaidxue
(M-d) / apaidxo asko botaten gendun guk / antxine ba arraiñ asko oten san da
topa barik arrañe be botaten sendun sarie / tretzak botaten sin [botaten-ek ez dauka azentua lehenengo
silaban hemen] (E-jf) / igual bestik nai ixate ban traña botatia (L-pj) / igual
botate osu sari olan (L-j) / apaxu botatea gus (O-b)
Dok.:
Azkue. «BOTA : 1º (AN, B, BN, G, S), echar,
arrojar : jeter, chasser.»
BÓTA! (B-j, M-d, E-jf, O-b)
Def.: ex.
botatzeko agindua.
BÓTAN (M-d, E-jf, L-l-pj)
Def.: adv.
aparioa botatzen.
Zit.:
bótan artes sues [arrastan] (M-d) / bótan dxuten giñin [piedrabola] / su, asten
basara txikotetik bótan (E-jf) / asi dis botan [tretzak botatzen] / asi da
botan a (L-pj) / botan do(y)enian (L-l)
bota. Ik. ur-bota
botabara - botabaria
(L-pj) 1.
Def.: iz.
L-pj: latineko paluari horrela deitzen genion. v. latin-palu.
botabara (A-ja) - botabare
(A-ja), botabarak (A-ja); botabera (B-a-j-m-o, M-d) - botaberie (B-a, M-d), botaberak (B-a-g-j, M-d) 2.
Def.: iz.
(Bota, etxa, ipini). Kazan joateko pertxa handiak, nagusiak. v. alai, espelet, espet, pertxa.
Zit.: bota
lau botaberak / pikin onek botabera bidxek etxaten dies (B-j) / egualdi kalmí
dauenin da, amen imintxen da botaberie / ameti du botaberie / egualdi barik eta
olan kalmatausenien, eitxen da tanganillun beko agiñin imiñi, botaberie.
Egualdi normalien ba due goidxen / tanguen bígarren gántxora bajá, baixuau
otorteko botaberak / atunetako ba, bakixu, darus botabera bi atzien / botaberie
amarrata kandelerutan / tangotik aulako estropo bategas imiñdxe, botaberi
aguentaten / da egualdi bari dauenien eitxen (da) botaberak baja, estrapo
bategas / altzateko, da erriteko botaberie / kasán dusenak, botaberakas (M-d)
Dok.:
Astui. «varas o perchas (Botaberak)» (B4-118)
BOTABERA
HANDIAK; BOTABERA ANDIDXEK (B-j)
Def.: iz.
botabera nagusiak, botaberak.
BOTABARA
TXIKIAK; BOTABARA TXIKIK (A-ja); BOTABERA TXIKI (M-d) - BOTABERA TXIKIDXE (B-j,
M-d), BOTABERA TXIKIDXEK (B-j, M-d), AURREKO BOTABERA TXIKIDXEK (B-j, M-d)
Def.: iz.
kazan aurrean eroaten diren botabera edo pertxa txikiak. v. pertxa txiki, sanbrus, tanganillo, txerkio.
botadura, botadure
(B-a, M-d) - botaduria (L-pj), botadurie (B-a, M-d), botaduri (O-b)
Def.: iz.
“G. botadura”. M-d: enbarkazioa botatzen denean.
Entz.:
L-pj: bertan astilleroan makailaoa piper berdeekin eta horrelakoxe gauzaren bat
ematen zen. Orain jatetxeetan egiten dute.
Zit.:
botaduri daku gaur (M-d)
botakar (B-a, M-d) - botakarra
(B-a-j, M-d); botakor - botakorra (L)
Def.: iz.
“G. papardón, paparda. F. balaou. I. skipper. L. Scomberesox saurus”. M-d: akularen berdin-berdina, hezur zuria
dauka. v. lantzoi.
Entz.:
B-a: itsaso-kanpoan ateratzen da, udan. Latetan ipintzen dute konserban. Gozoa
da.
Dok.:
Azkue. «BOTAKAR (G-don-zumay), botakor (B-l) :
1º papandrón, pez parecido al chicharro, más esbelto y duro : capelan?, poisson ressemblant au merlan,
plus svelte et plus ferme.» / Anasagasti. «Botakarra, Lantzoie; Belone belone; Aguja, Saltón.» / Anton
Perez. «botakar (botakarra) = (Scomberesox saurus). G. paparda, relanzón. F.
balaou. I. billfish. Izen honen esanahia kuriosoa da: bokart arra ala bokart
zarra?). Lantzoie ere deitzen zaio.»
BOTAKARREAN; BOTAKARRIEN
(M-d)+
Def.: adv.
Zit.:
ur-larridxe botakarrena, ixeten san, botakarrien / ixurdi abille botakarrien
(M-d)
botakera - botakerie
(B-p, M-d), botakerak (B-g)
Def.: iz.
aparioa botatzeko errunboa, modua.
Entz.:
B-g: kala batzuk daude aparioa nortearen barrura botatzekoak, beste batzuk
norte-kuarta-noroestean, beste batzuk norte-kuarta nordestean. Bera kala
nolakoa den, hala botatzen duzu aparioa.
Zit.:
dakoye botakerak, ba diferentiek [kalek] (B-g)
botera (L-pj) - boteria
(L-l-pj), boteri (E-jf)
Def.: iz.
E-jf: ur haundia. L-pj: txikota erria eta jo ez hondoa, boteria esaten genion guk hari. L-l: ura galtzen duzunean botera
esaten diogu. v. ur handi, ur hazi.
Zit.: e!
Boteran geus! [E-jf: korda amaitu duzunean] (E-jf) / errite san sondia da ene!
sondaripes, koño! estao amen sondarik, ño boteran gaos! / ene! Boteri do amen!
(L-pj)
Ez: B-j
Dok.:
Azkue. «BOTERA : 1º (B-b), lugar de pesca de
mucho fondo, en que se pescan BOTA : endroit de pêche qui a beaucoup de fond, et où se pêchent les BOTA.»
botilla, botille (B-j)
- botillie (B-j) - botíllek (B-j)
Def.: iz. Mek. “G. bombona”. Motorra
arrankatzekoak. v. bonbona.
Entz.:
B-j: haizearekin edukitzen izan dituzu, hogeita hamar kilo-edo sartzen izan
dira. Konpresorarekin kargatzen duzu. Botila batekin hiru, lau edo bost
arrankada eman daitezke.
botoi (B [tói], O-b) - botóyek
(B, M-d), botoik (O-b)
Def.: iz.
“G. ventosas del pulpo” galderaren erantzuna.
bou (M-d) - boué
(M-d)
Def.: iz.
“G. buey”. v. karramarro.
boza; bosa (M-d) - bósie (B-l-p-r, M-d), bósi (E-jf); bos (M-d, L-l) - bosá
(B-e, M-d, L-j), atzeko bosa (M-d), bosak (M-d)
Def.: iz.
“G. boza. F. bosse. I. stopper”. B-l: alanbra amarratzen den lekua.
Entz.:
B-l: erremorkadorek ere erabiltzen dute erremorkako txikota amarratzeko. M-d:
ateak popaganean eroaten du boza eta buak mandan.
Zit.:
arrastan ba, e mallétak trínkateko-ta bosá emoten dxakon (M-d)
bozin; bosin (B-a -
M-d [sín], O-b) - bosiñe (B-a-m,
M-d, O-b)
Def.: iz.
“G. bocina”. M-d: atzean itsasora irteten duen ardatza, barruko manda eta
kanpoko alderdiaren arteko barru hura. B-m: “bocina”.
braereko. Ik. bragero
bragér (B-j, M-d) - bragera
(B-p-r, M-d), bragérak (B-l)
Def.: iz.
B-r: armazoiak gogortzeko, aurretik hasi eta atzeraino. B-l: mandatik armazoi
denak amarratzeko. M-d: armazoiak trinkatzen dituena, enbarkazioaren aurretik
atzera doaz kubertaren azpian, kostaduan.
Dok.:
Azkue. «BRAGER (B-b), bagra, tabla que á modo
de barandilla se fija por dentro en el costado de las lanchas, por bajo de los
bancos : planche qui, en manière de
balustrade, se fixe en dedans sur les côtés des bateaux de pêche, sous les
bancs.» / Urkidi-Apraiz. (Txalupez) «durmientes (bragerak) (159) / para reforzar adicionalmente la estructura se
colocan en cada banda de proa a popa uniformemente espaciados tres pares de
palmejares (bragerak), de 45 X 10 cm. cada pieza» (196) / Astui. «Pujamen: BRAGERA; BRAERA» (I7-191)
brageru, bragero (M-d)
- bragerue (B-a-j-r, M-d), brageru (A-ja), bragéruek (B-a); braereko
- braerekua (L-l), braereku (E-jf, O-b)
Def.: iz.
“G. llave, jareta, braguero”. M-d: beraunean doan txikota kankamoetatik pasata,
birakeran egiten du zakua zarratu. Atuneroetakoa alanbrazkoa izaten da.
Zit.:
brageru dau pásata kankamutatik / e len karretelera, bragerue sartze san, oiñ
eskus biraten tzue / makinillara dator bragerue / kasu baterako ba ur
txikidxau(e)n erriteko ein bi tzasu, brageru istutu, estaidxen e ondora dxuen
(M-d)
brai (M-d) - bráie
(B-j), bráye (M-d) 1.
Def.: iz.
“G. pardela”. Puffinus familiako
txoriak. v. martin.
Entz.:
M-d: atun-sasoian etortzen da, braia ikusten bada seinale hurre dagoena atuna.
Urrian eta azaro inguruan atrapatzen genituen braiak eta saltzen genituen
Ondarroan berrogeita hamar eta berrogeita hamabian-eta ogerleko bat bikotea,
brai bi. B-j: atunarekin ibiltzen da hori.
Dok.:
Azkue. «BRAI (B-b), roldón, una ave marina, un oiseau de mer.» / Anton Perez. «brái
(bráie) = (Puffinus puffinus). Pardela. (brá-i-e = hiru silaba).»
BRAI
BALTZA (M-d)
Def.: iz.
Bruun-en liburuko “pardela sombría”, Puffinus
griseus irudiari eman zion erantzuna.
brai (M-d) - bráie
(B-j), bráye (M-d) 2.
Def.: adj.
itsutzen den pertsona.
Zit.: txo!
Bráie basara su txo! (B-j) / txo! Brayen antzin abil / braye sar'ela? Es idi
itzutu! (M-d)
branka (M-d) - bránkie
(B-j, M-d), bránki (E-jf, O-b)
Def.: iz.
“G. proa. F. proue. I. bow, prow”. O-b: guk normalean aurri eta atzi. v. aurre, mustur.
Zit.:
erria! bere branka [arrainaren brankara] jarte sasenin, erria sari! (O-b)
Dok.:
Azkue. «Branka (AN-ond, Bc, Gc, L), proa de un buque : proue d'un navire, l'avant.»
BRANKAZ; BRANKAS (B-a -
M-d - E-jf [brán], L-pj, O-b)
Def.: adv.
(Joan). “G. de proa”.
Zit.:
bránkas nuen (B-a) / dxun biarrin e, bránkas beren barrure, ankerara / bránkas
sues aixera / amuladan gus, bránkas e gogor dau-te / branka-brankas dxun
biarrien, apur bat ladita / popadan beti dxuten deles ariñau brankas baiño /
brankas gues da trabestu ein gara / segiku bránkas? (M-d) / bránkas goyes / au
e bránkas e fiñe isengo da [enbarkazinoa] / bránkas-bránkas dxun garis (E-jf) /
brankas baru (O-b)
branka-buelta (B-a, M-d) - branka-bueltie
(B-a-g, M-d), branka-bueltak (B-a)
Def.: iz.
(Emon). “G. ballestrinque, cote”. Hariekin entzerak egiteko ematen den buelta
bat.
Zit.:
branka-buelta bat emon bíten (B-a)
branka-gane (B-a, M-d) - branka-ganie
(B-a-l, M-d)
Def.: iz.
M-d: aurreko musturraren gainea.
Zit.: da
gixona branka-ganien ardora ukusten (B) / branka-ganera nuen (B-a)
Ez: E-jf
Dok.:
Azkue. «Branka-gaiñ (AN-ond), tabla provista de agujero en el centro, para meter
en él el mástil de proa : planche pourvue
d'un étambrai par le milieu, afin de permettre le passage du mât de beaupré.»
/ Urkidi-Apraiz. (Txalupez ari direla) «Los extremos de proa y popa poseían
unas mínimas cubiertas, la de delante denominada brankagane casi a ras de regala» (159) / Astui. «Tilla de proa: BRANKAGANIE» (I7-191)
brankaldi (E-jf) - brankaldidxe
(E-jf)
Def.: iz.
brankaz egiten den aldia.
branka-mustur (B-a, M-d) - branka-musturre
(B-r, M-d)
Def.: iz.
“G. roda, roa”.
Zit.:
bertan branka-musturrin ibiltxen dxatzu olgetan [izurdea] (M-d)
Ez: B-j
brankape (M-d) - bránkapie
(M-d)
Def.: iz.
lehenengo silaban azentu barik ere entzun diot berba hau Dimasi. M-d: bertan
musturraren azpian, kubertapea.
Entz.:
M-d: belak-eta brankapean egoten ziren.
Dok.:
Urkidi-Apraiz. (Brankaganeren azalpenaren jarraipena) «Al espacio que quedaba
encerrado bajo la primera se llamaba brankapie»
(lehenengo hori brankaganea da) (159)
brauntada (B-a, M-d) - brauntadie
(B-a, M-d), brauntadak (B-p); braunpara - braunparia (L-pj)
Def.: iz.
izurdeak azalean ematen duen golpea buztanaz arraina hondora botatzeko.
Entz.:
M-d: nekatu direnean jaten hasten dira buztanarekin joten.
brauntadaka (B-a, M-d); braunparaka
(L-pj); frontaraka (O) 1.
Def.: adv.
brauntadak ematen.
Zit.:
ixurdataus brauntadaka / da gero bustenas dxote bin brauntadaka, kantzate sinin
dxaten brauntadaka ondora bótaten / an daus brauntadaka (M-d) / braunparaka ros
(L-pj)
brauntadaka; brauntedaka
(A-ja) 2.
Def.: adv.
izurdeak saltoka. v. dzangiuan.
Zit.: isurdek
brauntedaka datos [A-ja: saltuka] (A-ja)
braza; brasa (A-ja -
B-a-g-j-m - M-d - E-s [brá], E-jf [sá], L-l-pj, O-b) - brásie (B-j, M-d), brásak
(B-j, M-d, O-b)
Def.: iz.
“G. braza. I. brace”.
Zit.:
atxiñen okitxe-san du guk, berrotamar brásako ártiek / úrren dan e brásatati
gora, kánporau, beseu gidxau on da (B-a) / or be ba eitxen da eun-, eun
brasatik e berreun da ogetamar brásara (M-d) / amen daus eun da berrogei brasa
(E-s) / e! eun de ogei brasa deus / amar brasatik barrurako arrañe / eun brasa kordél
(E-jf) / laroei brasa eiñddous! (L-pj) / amen das amabos brasa (O-b)
BRAZATAN; BRÁSATAN
(B-j); BRÁSETAN (M-d); BRASAN (B-a-j [brá], L-l)
Def.: adv.
brazatan, brazan. Mundakako brásetan
mugagabea izango litzateke, breka-tik
breketan egiten den moduan. Brásan da bermeotarrek normalean esaten
dutena, hala ere adibideetan ikus daitekeenez Julianek brásatan ere erabili du behin.
Zit.: bay
suk igual etxa su kordí igual ba-, preparaa larogei brásatan! / suk ikuste su a
ugerdun duna da igual dxu lei sei-brásan, ero bos brásan (B-j) / káli asten da
ba larogei brásan (B-a) / kalan e, or e eun brasetan da atrapaten da / berrogei
brásetan bótaku / Gineako gólfuen, ogetamabos brasetan, eitxen gendun kala
arridxe topa / kabo Santa Katalina neguen. Ogetamabos brasan, an ataraten
gendusen / andana gorridxe, da, gorridxe ukuste su, arrañe, es asalien, e, lau
brasan edo, bos brasan edo / da or be eitxen da ba berreun brasan, eun da piku
brasan biar (M-d) / berau baro amar brasan-ero / eun brasan ipiñi tuntuxak
(L-l)
brazabete; brasabete
(M-d)
Def.: iz.
brazabete, braza bat.
Zit.:
ondotik eee brasabeterarte igaten dau e / brasabeteko egu dako, batetik
bestera, aulan imiñi txa brasabete dako [kofreak] (M-d) / brasabeteko txikota
(E-jf)
brazeada; brasiara - brasiari (E-jf); brasida (M-d), braside
(B-a) - brasidie (B-a-g, M-d); brazada - brasade (A-ja)
Def.: iz.
(Emon). M-d: esku-aparioarekin zaudenean, arrainak tenten dizunean ematen zaion
tirakada.
Zit.: e
an! Brasidi emon tzo arek (B-a) / amo-bakarrien, emoten dxakon brasidie / an
emon tzo brasidie (M-d) / emoten san brasiarie (E-jf)
ELANTXOBEKO
BRASIDIE (M-d)
Def.: iz.
zelan dagoen galdetueran sorbaldak altxatuz erantzuten duenaren mugimendua.
Zentzu ludikoan erabiltzen da.
Ez: E-jf
brazea; brasia (E-jf,
L-pj, O-b), brasie (B-a-g, M-d)
Def.: ad.
“G. bracear. I. to brace”. Brazak zenbatzea.
Zit.: da
patroyetiño bueno brasí or, berrogei brasa imiñi (B-a)
brazo; bráso (M-d) -
brásuek (M-d), brasuk (O-z)
Def.: iz.
M-d: arrastako atearen gantxoak. v. gantxoak.
brei (M-d) - breyé
(M-d)
Def.: iz.
“G. brea. F. brai, goudron. I. pitch, tar”. v. alkitran.
breka (B-a - M-d [ká], O-b) - breké (A-ja), brekia
(L), brekie (B-a, M-d), brekí (E-jf, O-b)
Def.: iz.
“G. breca”. B-a: beseguaren antzekoa, gorritxua. Gozoa jaten.
Entz.:
B-a: antzina portura sartzen izan dira.
Dok.:
Azkue. «BREKA (B, G), breca, un pez de mar, un poisson de mer.» / Anasagasti.
«Brekie, Pagellus erhythrinus, Pagel,
breca.» / Anton Perez. «breka (brekie) = (Pagellus erythrinus). G. breca,
pagel. F. pageau rouge. I. pandera.»
BREKATAN; BREKETAN (M-d)
Def.: adv.
Mundakako deklinabidearen ezaugarri bat da hau, berdin gertatzen da luletan berban ere.
brianda; bridxanda
(M-d) - bridxandia (M-d), bridxandie (B-l, M-d)
Def.: iz.
M-d: makailo arrainaren antzekoa, meheagoa da. Angiraren antza gehiago dauka
abadejoak baino. Begi handiak dauzka, arrain gozoa.
Entz.:
B-j: kalan ateratzen da.
Dok.:
Azkue. «BRIANDA (B-b), un pez, “lij” en Noruega
: un poisson, “lij” en Norvège.» /
Anasagasti. «Brijjandie, Molva
macrophthalma, Arbitan.» / Anton Perez. «brijanda (brijandie) = (Molva
macrophtalma). G. arbitán. F. lingue. I. ling. (Macrophtalma = begihandia tik. brihandia-brijandie?).»
brisa - brísie (B-j)
Def.: iz.
“G. brisa”.
brisaldi - brisaldidxe
(E-jf), brisalditxu (E-jf); brixaldi (M-d) - brixaldidxe (B-r, M-d)
Def.: iz.
M-d: “ráfaga (de viento)”.
broga (M-d) - brogie
(B-r [bró], M-d)
Def.: iz.
“G. toletera, escalamera, chumacera”. M-d: toleta doan errefortzua kaela ez
gastatzeko abantean. v. txaplata.
Dok.:
Azkue. «BROGA (B-b), toletera, escalamera en
las lanchas : toletière, pièce de bois
clouée sur le plat-bord des bateaux de pêche, pour recevoir les tolets.» /
Urkidi-Apraiz. «chumaceras (brogak)»
(B1-159) / Astui. «Toletera: BROGIE» (I7-191)
bronkaldi - bronkaldidxe
(E-jf)
Def.: iz.
E-jf: kasu baterako hogeiko haizea egon eta gero era batera gehitzen den haizea
eta gero kalma ostabere. Berbetan gaude gu eta ni hasten banaiz bronka
botatzen, horrelakoxe zer bat da hori.
Zit.: koño
bronkaldidxe eukin gu ontxen ero (E-jf)
Ez: B-j
brus (B, M-d) - brusá
(M-d), brusé (A-ja, B-a-j, M-d), brusek (B-j)
Def.: iz.
“G. brus, bruza, cepillo”. M-d: azpia eta kuberta garbitzeko izaten zen. v. eskobilla.
Zit.:
eskuko baldias eitxe san da brusegas e garbitxu enbarkasiñue (M-d)
BRUS BIGUNA;
BRUS BIGUNE (M-d)
Def.: iz.
(Pasa). M-d: garratzaren ostean erabiltzen zen bigunagoa.
Zit.:
garratza ixeten san ba bedarra ta kentziko ta gero, pásaten san, brus bigune
(M-d)
BRUS
GARRATZA (B-j, M-d)
Def.: iz.
M-d: belarra-eta kentzeko izaten zena. v. eskobilla
garratz.
Zit.:
ekarri brusek bost, da garras bi ekarri! (B-j)
BRUS GAZA;
BRUS GASA (M-d) - BRUS GASIE (M-d)
Def.: iz.
M-d: brus biguna. v. eskobilla gozo.
bu (M-d) - bué (B,
M-d), buek (B-a)
Def.: iz.
“G. bou, embarcación de arrastre”.
Entz.: M-d:
lehen kostadutik botatzen zuten sarea beti, buak jeneralean estiborretik
enbarkatzen zuen arraina eta bakak baborretik. Burik orain egon ere ez dago.
buelta
Def.: ad.
“G. dar la vuelta”.
Zit.: olan
lusén, ondo dos [kazako aparioak], baya buéltakeran motorra (...) (A-ja)
buelta (M-d - E-jf [buél]) - buéltie (M-d) 1.
Def.: iz.
(Emon B-j, M-d). “G. vuelta”.
Zit.:
buélta gustidxe (M-d) / bay klaro emoten baban buéltie, konpañin sartzen datzon
e béste enbarkasinue, e? selako serak e? e dxakin- an dator enbarkasinue, baya
arek ein baban buélta osu artun, da isurdiri bi dan morun bota... (E-jf) /
auntxe agarra'otza bueltiai! [traineru baten ziaua, “G. ciaboga”] (O-b)
BUELTAN (O-b)
Def.: adv.
“ciaboga” galderari hala erantzun zion Bonik.
Zit.:
bueltan du / auntxe asi de bueltan! / auntxe rus bueltan! [hiru adibide hauek
traineruenak dira] (O-b)
buelta (B-j - M-d - O-z [buél]) - bueltak (M-d) 2.
Def.: iz. Mek. “G. vuelta”. M-d: motorraren
bueltak.
Zit.:
lareun da otamar buélta / atune alaten ba vamos a suponer dxun bi lekida legín
ba bérreun da larotamar buélta. Da igual sus irureun da amar buéltaa áurri
atrapatiarreitxik, garbire dxutiarreitxik / porke au motor sentrala auntxe
dabisu igual irureun buéltan, gero ostabe igual kala sulakon e bérreun
buéltan-da (B-j) / motorrak e, omon arren e otamar buélta, edo mille buélta,
redutorik emoten dau buélta gitxiau / e millen bueltako motorra bada ba
“bostéun buéltan gues”, makiña erdidxen-edo, e “seireun bueltan gus”-edo, ori
da noberak emoten tzun makiñin e bueltak / oiñ e bi mílla buéltan gues / iru
milla buéltan gues (M-d) / makiñi ipintten danian baa ba bi milla bueltan-ero
(L-pj) / onenbeste bueltan ipiñi arrastin jun bir dan bueltan (O-z)
bueno (M-d) - buénue
(M-d)
Def.: iz.
“G. fondo de dinero”. M-d: armadoreena da. v. fondo.
Zit.:
buéno ona okiñdxu aurten (M-d)
Ez: B-j
bufada (M-d) - bufadie
(M-d), bufádak (B-j)
Def.: iz.
behean, ardorean arrain asko dagoenean ikusten den arrainaren mugimendua eta
distira. Onomatopeia batetik datorrela dirudi.
Zit.:
bufadi iñdxau / bufada andidxe eiñdxau (M-d)
Ez: E-jf
bufadaka (B-j)
Def.: adv.
bufadak egiten.
Zit.:
bufadaka due (B-j)
buia; búdxa (M-d), búdxe (B-a-g-j) - búdxie (B-a-j-r, M-d), budxak
(M-d), budxek (B-a-r); buxa (O-b-p) - buxak [mugagabeko bui
zein buxa formatik etor liteke]
(O-b); bui (E-jf, O-b) - búdxe (E-jf), buxe (O-b), budxek
(E-jf)
Def.: iz.
“G. boya. F. bouée. I. buoy”. B-a: “boya”.
Dok.:
Azkue. «BUI 1º (B, G, L-côte), boya, bouée.»
bujia - bujíak
(B-j-m); bujidxa (M-d) - bujidxie (M-d)
Def.: iz. Mek. “G. bujía”.
buloi - buloye (B-m)
Def.: iz. Mek. “G. bulón”. Biela eta pistoia
lotzen dituena. “Bulón” ez dut erdarazko hiztegietan aurkitu baina bai
mekanikako liburuetan. B-m: “bulón de biela”.
Entz.:
B-m: buloia eskuaz, atzamarrarekin ateratzen da. Biela bertara buloira doa.
bunker - búnkerra
(B-m)
Def.: iz. Mek. “G. bunker”. B-m: engranea
bezalakoa da, “macho-hembra” izatea legez.
burbina; burbiña (L,
O-b) - burbiñia (L), burbiñie (M-d), burbiñi (O-b); burbín
(B-a, M-d) - burbiñe (B-a-r, M-d)
Def.: iz.
“G. corvina”. Bar.: gurbina. Bonik lantesaren familiakoa zela esan zidan baina
burbina bastoagoa zela. B-a: handia izaten da. B-r: arrain hazia da. M-d:
buruzbeherakoaren antza dauka baina burbinak dauzkazu hogei, hogeita bost eta
hogeita hamar kilokoak ere, handiak egoten dira.
Entz.:
M-d: lehen kostan asko atrapatzen zen, orain hori ere galdu egin da, gutxi
ikusten da. B-a: bateleroek-eta ateratzen dute.
Dok.:
Azkue. «BURBIÑA (B-b-l-ond, G), curbina, pez de
mar, muy sabroso, de ojos pequeños, escama roja : poisson de mer très savoureux, à petits yeux et écailles rouges.» /
Anasagasti. «Burbiñe, Psendosciaena
hololepidota, Corvina.» / Anton Perez. «burbiñ (burbiñe) = (Argyrosomus
regius). G. corvina, berruguete. F. aigle. I. maigre.»
burdina; burdiña (L-l-pj)
- burdiñi (O-b); burdín (B-a-j-r) - burdiñe (B-j-m-r); burní
(A-ja) - burní (A-ja) 1.
Def.: iz.
“G. hierro. F. fer. I. iron”.
BRANKA-BURDINA;
BRANKA-BURDIN (M-d) - BRANKA-BURDIÑE (M-d)
Def.: iz.
M-d: enbarkazioak musturrean daroan burdina. v. korosteko burdin.
Dok.:
Azkue. «Branka-burdiña (B-b), codaste, coraza de hierro que tiene la lancha por
delante, para afianzar la quilla : étambot,
armature de fer que l'on adapte à l'avant des bateaux de pêche, pour garantir
la quille.»
GILLA-BURDINA;
GILLA-BURDIN - GILLA-BURDIÑE (M-d)
Def.: iz.
gilako burdina. Antza lehen enbarkazio batzuek eroaten zuten hau, oraingoek
batek ere ez.
KOROSTEKO
BURDIN - KOROSTEKO BURDIÑE (B-j)
Def.: iz.
B-j: goitik hasi eta gilaraino doana lanbas-iltzeekin josita. v. branka-burdin.
burdina; burdín - burdíñek (B-j, M-d) 2.
Def.: iz.
burdinak, makina.
Zit.:
burdiñek ondo oteko [San Juaneri eskatzen zion] / atunetan or- orras guseles,
ba eskatuteko osasune da burdíñek ondo ibiltxeko [buelta bi edo hiru eman San
Juanetik] (B-j) / burdíñek ondo daus [makina ondo dabil] (M-d)
burdinazko - burdinasku
(E-jf), burdiñasku (O-z); burdiñesko (B-a) - burdiñeskue (B-a-j, M-d), burdiñeskuek
(B-a); burnisko - burniskok (A-ja)
Def.: adj.
“G. de hierro”.
burdinetako jaube; burdiñetako dxaube (M-d) - burdiñetako
dxaubie (M-d)
Def.: iz.
Bermeon ere esaten da, Alejandrok hori ere azaldu zidan. Dxaubie edo dxauie esaten
duten ez dakidanez ez dut hemen gehitu badaezpada. Gazteek dxauie esango lukete beharbada, nagusiek dxaubie esan lezakete agian. Lekeition Pedro Juani “burdiñetako
kefia” jaso nion baina Josuk eta Luisek hori Bermeoko esakera zela esan
zidaten. M-d: makinistaren esakera moduko izena merkanteetan. B-a: makinista,
esakera bat da hori.
burdinetako morroi - burdiñetako morroyek (M-d)
Def.: iz.
M-d: merkanteetan goikoek makinetan behar egiten dutenei ematen dieten izena.
burloi (M-d [lói]) - burloye
(B-l, M-d)
Def.: iz.
“G. burlón”. Arrastako sarean hondoko kateetatik zakurainokoa.
burmoi. Ik. murmoi
burriketa - burriketie, burriketak (B-r)
Def.: iz.
B-r: bela txikiak.
Ez: M-d
Dok.:
Azkue. «BURRIKETA (AN-ond, B-b-ond, G-zumay),
burriquete, velas pequeñas de las lanchas, petites
voiles des bateaux de pêche. = Hay dos : BURRIKETA y BURRIKETA-TXIKI, que es la menor de
todas las velas. Il y en a deux : BURRIKETA et BURRIKETA-TXIKI, qui est la plus
petite de toutes les voiles.»
burruak emon (L); burruk emon
(L-l)
Def.: ad.
amarratuta dagoen untzi bati beste batek, itsasotik etorkeran, amarrak ematea.
Ez dut lortu berba soltetzat entzuterik eta mugagabea “burro” edo “burru”
litzatekeen argitzerik. L-j: bitatik bitara, aurretik ere bai eta atzetik ere
bai. v. kontra.
Zit.: emon
burrua (L-l)
buru, buro - buru (O-b)
Def.: iz.
“G. cabeza del pescado”.
burutu (M-d), buruto
(M-d) - burutua (M-d), burutue (M-d)
Def.: iz.
beharbada Elantxobeko mustur biribila izango da. M-d: brekaren berdin-berdina
baina surzapalagoa da eta hagin zorrotzak dauzka. Kolorea iluntxuagoa dauka
igual. Gibela normala dauka.
Entz.:
M-d: nahikoa atrapatzen da. Uda-hasikeran burutu kumea egoten da eta orain
sasoi honetan [irailaren zortzian esanikoa] burutu ederrak, kilokoa ere bai.
Egunero ateratzen dugu tximinoitan eta brekatan goazenean ere ezkirarekin.
Antzina atrapatzen ziren aritzunetan itsasoa egoten zenean, ze ostantzean
baretan lulak ez dio uzten jaten.
Ez: B-l.
Antza kofradian besteek ere ez zekiten. Dena dela Leonek erdi atzeratua
denari-edo burutu sara txo! esaten
zitzaiola aipatu zuen.
Dok.:
Azkue. «BURUTU : 1º (B-b-mu), pez parecido a la
lija, tiene el hígado muy grande : poisson
qui ressemble au squale, et qui a un foie volumineux.»
BURUTUTAN (M-d)
Def.: adv.
buruzbeherako arrain - burusberako arrañe (M-d); burusberako
(M-d) - burusberakue (B-g-o-r, M-d)
Def.: iz.
M-d: tanborreroa. Batzuek burbinari ere esaten diote. B-r: urreburua lakoa da
buruzbeherakoa, lehenengoak buru gainean zer horia daukala. v. tanborrero.
Entz.:
M-d: lehen asko atrapatzen zen hemen, orain bat ere ez.
Ez: B-a
Dok.:
Anasagasti. «Burusberakue, Dentex dentex,
Dentón.» / Anton Perez. «buruzbeherako (buruzbeherakue) = (Sparisoma cretense).
G. vieja colorada. F. vieille.»
buruzko; burusko - búrusko (A-ja) 1.
Def.: iz.
“G. gobio”. José Antoniok Lorenzo Asúaren liburuko “chaparrudo”-ri eman zion
uzena. Bar.: abruzko, otsoburuzko. A-ja: batzuek “güitos” esaten diete erdaraz.
Dok.:
Azkue. «Buruzko : 1º (B-b), pececillo de mar, petit poisson de mer.»
buruzko; burusko - burúskuek (B-r) 2.
Def.: iz.
B-r: arraina saltzeko andreak, konpañe eginda daudenak.
Entz.:
B-r: Amalau lapurrek egon dira
Bermeon andreak, konpañe. Gernikan arrain asko saltzen zuten. Banco Vizcaya
dagoen lekuan, Bermeon, aurrean plantatzen ziren, zabaldu amentala eta han
egiten izan dituzte partilak. Elkarri aldarrika beti eta beti lagun. Francoren
sasoian izan da hori.
Ez: B-a
Dok.:
Anton Perez. «buruzko (buruzkue) = Emakume arrain-saltzailea, kalez-kale
ibilten dana. Pescadera, callejera.»
busgorri - busgorridxe
(B-j); brusgorri - brusgorridxe (M-d)
Def.: adj.
aliadoa, arrain gutxi atrapatzen duen patroia. Berari ezin zaio esan errespetu
falta izango litzateke eta. v. aliado,
ali.
Zit.:
beitu ori busgorridxe! / an ori busgorridxe! (B-j)
?busindu; busiñdxu
(B-j); bosiñdxu (M-d)
Def.: ad.
M-d: urarekin enbarkazioa handitu eta usteldu. “Bosinduta dagoela” ba ura
daukala oholetan, kendu eta berria ipini.
Zit.:
entablasiñu eiñdxa busiñdxu (B-j)
buzo; búso (B-a,
M-d) - búsue (M-d)
Def.: iz.
“G. buzo. F. plongeur. I. diver”.
Entz.:
M-d: Talako moilaren musturra, neuk dakidala, bi edo hiru bider jausi da. Buzoa
etortzen zen zakuak-eta ipintzen, hura zarratzen.
buztan - bustana
(L-pj); bustén (B-g, M-d, E-jf) - bustena (A-ja, B-j, M-d, E-jf-s, O-b)
Def.: iz.
“G. cola de pescado”.
Zit.:
bustena deko aa métxu-métxu (A-ja) / bustenetik amarra, da uretan okitxe bin
bixirik / auri dako, bustenin sue / amen arrantzalik eta guk estu dxaten
bustenetik edo silletik bera / bay dako bustena lusie / busten labur-laburre /
en kanbio arratako bustena meye / bustenas dxote banien, da “dxangiuen” (M-d)
buztanbaltz; bustanbaltz -
bustanbaltza (L-pj); bustenbaltz - bustenbaltza (E-jf); bustenbaltx
(O-b) - bustenbaltxe (O-b), bustenbaltxak (O-b)
Def.: iz.
“L. Oblada melanura?” v. popamiento, kolanegra.
Bon dia Eneko, barka nazazu erderaz idazten badut, Barcelonako Euskal Etxean euskara ikasi nuen eta gero.. ahaztu zait.
ResponderEliminarEscribo un blog sobre ictiónimos y me interesan las denominaciones vascas de los espáridos (y en general todas, vaya). Sabrías la etimología de partxemiki? o de los peces citados por Duhamel: erla (P. Mormyrus), antessa (la dorada, al parecer)..? Por último, crees que cast. derivaría de las denominaciones vascas muxar etc o sería al revés?
Moltes gràcies
Egun on Pep! Bon dia! Oso ondo idazten duzu euskaraz, ez zaizu batere ahaztu ikasitakoa. Ara mateix no se contestar les teues preguntes, l'etimologia sembla tan difícil sovint. D'aci uns dies a veure si trobo algo!! Gràcies per escriure, laster arte
Eliminarmila esker Eneko,
ResponderEliminarHi ha una cosa que no s´entén al meu comentari anterior: volia dir "creus que castellà 'mojarra' deriva de euskera 'muxar' o és a l´inrevès?"