E
ebagi (L-l); ebái
(B-a, M-d)
Def.: ad.
tertzak botatzeari utzi.
Zit.: e
urandire sartun garis, da es etxa gidxau, ebai (B-a) / ebai or! (M-d) / eba(g)i
or! (L-l)
eberdi (M-d) - eberdidxe
(M-d)
Def.: iz.
“E. eguerdi. G. mediodía. I. noon, midday”.
Zit.:
tertzak bota ta ala ta, beseutan edo papardotan edo ta otorte sin eberdi
buéltan (M-d)
EBERDITAN; EBERDITXEN
(M-d)
Def.: adv.
“G. al mediodía”.
Zit.: por
regla jeneral eberditxen otorte san e kálatik, goixaldin urten, da eberditxen
buéltan (M-d)
edur (B-a - M-d [dúr]) - edurre
(B-a-g-j-p, M-d, E-jf)
Def.: iz.
“G. hielo, nieve”. M-d: neberan arrainari botatzen zaion izotza.
Zit.:
edurre artzin du guk erridxen (B) / frígu da ba bakixu, túbukas, edúr gitxiau e
gastateko, konserbateko arrañe obeto. Da eruten daui ba edurre be gitxiau (B-a)
efektua egin; efetue (egin) (B-a-j, M-d)
Def.: ad.
(efeto - efetue). Aberia egin. Dimasek azaldu didanez lehorrean ere erabil
daiteke.
Zit.: da
dxo itxosue ta igual gixon bat atara edo gixon bi, edo efetue bárkuri esatiles
e, bárkuri ba efetu edo guardakola mobidu edo, edo pálu mobidu edo guarda-
txarrikortak edo guardarrañek ausi / itxosogaldu es esta galdue, a da ba,
estulee- pentzate-san a itxosue a efetu eingo-skunik edo / nok dxakiñdxau e
olako gause txikitxu batek e ori-, efetu ein leidxenipa? [gerrako lehergailu
batez ari dela] (B-a) / e! trañé dau itxosuen, gánera dxun barik, bai, efetu
ein barik [bonbilloiak horretarako dira] (B-j) / efetu eiñdxosku enbarkasiñuri,
efetu eiñdxau liorrin be, ss. Mólli apurtu da ba mólliri efetu ein tzo (M-d)
egin 1.
Def.: ad.
(Harra, ezkira, karnada). “G. proveerse de”.
Zit.:
edurree, enjeneral eitxen san aa, Sanderen bere bai eitxen gendun (A-ja) /
iñoix eiñdxu or karnadie e San Rokitako bueltan (B-j) / eskiri-txeko aruek /
eskiri itxen san erridxuen / arra eitxen / ondarrabitarrak eta oridxotarrak
otorten di auna Mundekako plaire, e karnadi-txen (M-d) / se andik básatos
Burdeosera karnati eitxen (E-jf) / Burdeosen ein karnati / karnati ein barrixe
dakasu (O-b)
Dok.:
Azkuek ez dakar. Antonio Martínezek Léxico
marinero granadino liburuan Motril-eko adibide hau aipatzen du: «(..)
empleó las expresiones hacer hielo y hacer gasoil para referirse a las
operaciones de abastecer de hielo y gasóleo el barco.»
egin 2.
Def.: ad.
eskapatu arrainak.
ESKUTIK
EGIN; ESKOTIK (EGIN) (M-d)
Def.: ad.
M-d: etxada egin eta eskutik, atzetik eskapatu arrainak.
TXIKOTETIK
(EGIN) (M-d)
Def.: ad.
M-d: etxada egin eta txikotetik, aurreko mandatik eskapatu arrainak. Pertsona
batekin lotu eta agertzen ez denean ere esaten da, eskapatu, alde egin.
egoi - egói (O-b)
Def.: iz.
“G. pez de San Pedro. Badirudi gaztelaniaz “Martín” esaten zaiola gure kostan.
F. Saint-Pierre. I. John Dory. L. Zeus
faber”. v. ollar 2, pez martin.
egon
Def.: ad.
“G. estar. I. to be”. Enbarkazioa, arraina, etab.
Zit.: non
on sari ba? Lagán (M-d) / e! ámen do papardua (L-l) / e Boni, nundik sa ba? da
amen gas, o, Kostarren kalan gas oo Arritxun gas oo Santamoron gas ero, Eskoten
gas ero an gas ero or gas [radiotik] (O-b)
egun (B-j [gún]) - egune
(B-a-j, M-d); eun (E-jf, O-b) - eune (O-b), eunek (E-jf)
Def.: iz.
“G. día. I. jour. I. day”. Ant.: gau.
Zit.: an
semat itxe-san du? amár, sortxí - amaike egun itxosuen, gidxau estu itxe-san
(B-j) / se andik básatos Burdeosera karnati eitxen ba galdu bisu ba, rutako
eunek, da eun asko galtzen da / eun osu galtze su (E-jf) / gu juten giñan
atuneta ta, eitten gendun ba iru eun, lau eun, da etxea / eune eitte benin
etxea / otabi eun eiñdde etorri re a (O-b)
EGUNEZ; EGUNES (A-ja,
B-j, M-d, E-jf, O-b)
Def.: adv.
“G. de día”. Ant.: gauez.
EGUNA
SALBA DOGU; EGUNE SÁLBA DU (B-a, M-d)
Def.: e.
arrantzu dezentea egin dela adierazteko esakera.
egur (M-d, L-pj) - egurra
(L-pj), egurre (M-d)
Def.: iz.
“G. madera. I. wood”.
eguraldi; egualdi
(B-a-j-p, M-d, E-jf-s) - egualdidxe
(B-a-j, M-d, E-jf), egualdidxek
(B-j); egueldi (O-b) - egueldixe (O-b); eueldi (L-l-pj) - eueldidxa
(L-pj)
Def.: iz.
“G. tiempo atmosférico. I. weather”. Hiru silabakoa da: egwaldi. Singularrean nahiz pluralean erabiltzen da. Berarekin agertzen
diren adjektiboak: kalma(k), barea(k), ona, ederra, normala, berdea, eskasa,
santarra, algatekoa, txarra(k), gogorrak. Aditzak: euki, egin, ekarri, ondu,
talaia. v. denpora.
Zit.: Sing.: egualdi ona dau / egualdi ona dauenien /
egualdi santarra dau / da áurdun dakonien edo ixar bat edo aulan, ba a da ba
egualdi santarrak etxako dauela / orrek e, egualdi txarrin da, en jeneral oten
dies / egualdi onin ba gixonape obeto daus biarrien, da egualdi santarra bádau
ba balantzadakas ba, ba ordun etxaten da ba geldirau / egualdidxe bare-bare
dauenien / se egualdi dakosu ba? Abe! Kalmí dau emen (B-a) / egualdi santartxu
bákosu (B-p) / bueno arráin danak ataraten di bai baretan da egualdi txarran be
bai / estakigulakon egualdi txarra ekarko badau, espadau ekarko / se egualdi
dau ba? (B-j) / bidxar estaipa se egualdi eingo dauen edo / egualdi txarra
bádau / egualdi txarra dauenien / noix egualdi txarren ote san / bertan on lei
egualdi txarra / ya como fijo ixeten san egualdi txarra / da egualdi txarras
igual galdu (sareak) / atzetik amarrata egualdi txarrien / egualdi txar bat edo
/ semat eta geidxau errimaten sin arek esate ban egualdi txarraue / egualdi
txarra atrapaten denin be: “meladi ata (d)osku!” / egualdi txarrerako / edo
egualdi txarra datorrelakon / egualdi santarra dauenien / atzo egualdi santarra
/ egualdi eskasa bádau / da Getaridxara dxuten sin amarraten, egualdi eskasien
/ da atalu saltaten dauenien egualdi ona dauela / berak asmate ban egualdi ona
dauena ba, “tal ordutan deitxu”. Da beste sarritxen, berak asmate ban egualdi
eskasa dauena / egualdi algatekue / egualdi ona daku / egualdi onin e? / neuk
ukusteko egualdidxe selan dauen deitxu biar bada jéntiri edo es / egualdidxe
Habana ba, dauenin kalmie ta egualdi ederra / egualdi ederra dau e itxasuen /
igual ongo da egualdi ederra / kalmí dauenin da egualdi ederra dauenin /
egualdi kalmí dauenin da, amen imintxen da botaberie / egualdi kalmi badau /
ostantzin egualdi normalien amen / egualdi normalien ba due goidxen / batelas
da pasa lei egualdi barien / batela pasa lei egualdi barien / egualdi bari
dauenien / manejadie ba onera dune egualdidxe / se egualdi eingo dauen edo
selan dauen / se egualdi klase dauen ukusten / egualdidxe ondu / millabarrikak
dausenin an atzin listo-, e ganin da egualdidxe ta / gau ta egun, egualdidxe,
lagunduten badau / gogor datorrela egualdidxe / ekarten datorrenin egualdi
txarra / egualdidxek kárgan ekarten bában / eguskidxe brilloso dator ba,
egualdi txarren eskie (M-d) / eueldi eskasa dao (L-pj) / egueldi txarra dakau /
egueldi ona dakau / se egueldi da? ta egueldi kaxkarra da (O-b) / amen igual e
axe berdi dakasu, egueldi eskasa dakasu (O-z) Pl.: egualdidxek onak okin su edo txarrak? (B-j) / egualdi
kalmak dausenin da olan dauenin bare-bare ta aixe barik / arek e egualdi kalmatausenin
da, aixe suabetxuk eta / egualdi mantzutan blankuretan-da atrapaten da / listo
(on), egualdi txarrak datos-da / ene bada! Egualdi txarrak datos oin be! /
egualdi txarratakas / ene badatxu, egualdi txarratakas / egualdi txarrak ekar
bi txus! / egualdi txarrak ba atrapa ta / egualdi txarrapadaus eingo tzut /
orreri itxasu(k) tapa eitxe ban, egualdi gogorretan / egualdi gogorrakas ba an
itxasun e da, koño! / da olan amen egualdi gogorrak pasa die / egualdirik
onenak / oiñ udan dxuten nai e egualdi ontxutan ba tximinoitxan edo / señale
egualdidxek e kanbidxun dausena / egualdidxepe alan-olakuk eta gogoripes (M-d)
Dok.:
Azkue. «Eguraldi (AN-b-est-lar, Bc, BN, arc, G, Dechep.), tiempo, estado
atmosférico : temps, état atmosphérique.»
EGUALDIDXE
HABANA (M-d)
Def.: iz.
M-d: bare eta eguraldi ederra. B-j: kalma zuria.
Zit.: abe!
Habana dau egualdidxe (B-j)
TXIP DAGO
EGURALDIA; TXIP DAU EGUALDIDXE (M-d)
Def.: e.
M-d: eguraldi ona dago.
egurrezko; egurresko
(B-a, E-jf, O-b) - egurreskua
(L-pj), egurreskue (B-a), egurreskuak (L-pj), egurreskuk (E-jf)
Def.: adj.
“G. de madera”.
Zit.:
esaten da ba egurreskue [mataputxeta] / oin batzutaruye egurresko barandillie
(B-a)
eguzki; eguski (M-d)
- eguskidxa (M-d), eguskidxe (M-d)
Def.: iz.
“G. sol. F. soleil. I. sun”.
EGUSKIDXE
BRILLOSO DATOR BA, EGUALDI TXARREN ESKIE (M-d)
Def.: e.
eguzki distiratsua eguraldi txarraren iragarle dela adierazteko esaldia.
eje (M-d [é], O-b), éja
(B-a) - éjie (M-d, B-a-j-l), eji (O), ejak (B-j)
Def.: iz. Mek. “G. eje”.
EJE DE
LEBA - EJE DE LÉBIE (B-m)
Def.: iz. Mek. B-m: “eje de camones, eje de
levas”. Bermeon ejedelebie.
EJE-INTERMEIDXO
- EJE-INTERMEIDXUE (B-m)
Def.: iz. Mek. B-m: “eje intermedio”.
EJE-KOLA
(M-d) - EJE-KÓLIE (B-j-m, M-d)
Def.: iz. Mek. “G. eje de cola”. Azkenengo ardatza,
helizea barruan sartuta doana. B-j: “eje de cola”. M-d: helizea amarratzen
dena.
LEMEAREN
EJEA; LEMÍN ÉJIE (B-l-m, M-d)
Def.: iz. Mek. “G. eje del timón”. B-m: “eje de
timón”.
ekarri (B-a, M-d, E-jf, O-b)
Def.: ad.
“G. traer”.
Zit.:
guardarrañek, aunetis ba arrañe ekarteko / eitxen dau ekarri txoridxe (B-a) / e
andik ekar daui gidxau! / ser? ekar daui eser? da, es (B-j) / da a lebatza da
ta geuk illdxu, arek esti asi, toneladak eta toneladak liorrera ekarri txe /
esiñdxenin ekarri arrañe sarabardora / arraiñ asko atrapaten denien, trañe,
esin ekarri gorau, da eitxen da nuebomundukas bota / gero, ya arrañe ekarten
sunin sikutara esaten dxakona, ekarten sunin gora / dxosi su arrañe, artzen
batzu berasku gero a ekarten gorantz penasa ixeten da / au ondoko olatu da,
ordun ekarten dau erresakie (M-d) / ekarri gendun beratzi mille kilo / au
karbonerue, len espen [ez eben] ekarten (E-jf) / gu etorten gasenin ittosotik
ekarte'ou ba, dakasus, ogei kaja txitxarro o berrogei / bueno ekarri gendusen
atzo ba, serak, muxarrak / arrasteruk ekarten dabe, lantzin bat, bañe len gexa
ekarte ben [marraixua] / txitxarru-te erres ekarten di [trainean gora, errezago
enbarkatzen da beste arrain batzuk baino] (O-b)
elanbra - elanbrie
(B-l-r, M-d); erranbla (M-d, E-jf) -
erranbli (E-jf)
Def.: iz.
“G. rampa”.
elantxobetar - elantxobetarra
(B-r, M-d)
Def.: iz.
beharbada eta Rafaelen baieztapenaren haritik uxuxo izen generikoan sar liteke
hau ere. Frailecillo-aren ezaugarri
nagusienetako bat bere moko koloreduna da baina antza urteko sasoi guztietan ez
dauka ezaugarri hau eta izan alca eta arao-ren familiakoa da. M-d: bibitxoaren
antzeko txoria. B-r: uxuxoa da.
Ez: B-j-p
Dok.:
Anton Perez. «elantxobetarra = (Fratercula arctica). Frailecillo.»
elast (M-d [lást]) - elasta
(B-a, M-d)
Def.: iz.
“G. lastre. F. lest. I. ballast”. M-d: “lastre”.
Zit.: e!
elasta sartun bi du, átzien (B-a)
Ez: O-b, kargí.
Dok.:
Astui. «Lastre: ELASTA» (I7-191)
ELASTEAN; ELASTIEN (B-l,
M-d); ELASTRIAN (L-pj)
Def.: adv.
M-d: “vamos en lastre”. Hutsik doanean enbarkazioa. B-l: karga barik doanean
enbarkazioa.
Zit.:
elastrin doya ori (L-pj)
elektrizista; eletrisista
(M-d) - eletrisistie (M-d)
Def.: iz.
“G. electricista. I. electrician”.
elementu, elemento
(M-d) - elementuek (M-d)
Def.: iz.
M-d: arrastako sarearen mailetak eta alanbrak. v. kalamentu.
Zit.:
sídxau emokeran, elementuk bera dues (M-d) / a birar da ba elementuk altzaten
(L-pj)
elikotero (B-a, M-d) - elikoterue
(M-d), elikoteruek (B)
Def.: iz.
“G. helicóptero. I. helicopter”.
Entz.:
badirudi gaur egun ez direla gehiago erabiltzen. M-d: atunero batzuek daroate
atuna topatzeko.
eliz; élix (B-a-j,
M-d) - elixe (B-g-j-m eta M-d [é],
O)
Def.: iz.
“G. hélice. I. propeller”.
Entz.:
M-d: antzina izurdeekin gabiltzala bokartean pintatu egiten ziren helizeak
zuriz, bokartak ikusten badu ikaratzeko eta trainera joateko.
Dok.:
Urkidi-Apraiz. «elise (hélice)»
(B1-171)
eltxar (L-pj)
Def.: iz.
L-pj: hemen, lurrean atrapatzen genuenari arra
esaten genion eta itsasokoari eltxarra,
basatan atrapatzen genuena.
Dok.:
Azkue. «ELTXAR : 1º (B-l), gusanillo de las
marismas : aiche, ver des marécages.»
enbaja. Ik. enpaka
en banda (E-jf)
Def.: adv.
manu.
Zit.:
tenplá da, en banda deuen e txiko bat, seuk tenplá, ee atesotxuau imini (E-jf)
enbarga (M-d) 1.
Def.: ad.
“G. envergar”. M-d: bela jo bergan, bela amarratu bergan.
Ez: B-j,
O-b
enbarga (O-b) 2.
Def.: ad.
tretzetan kobla subilari lotzea.
enbarga (B-r, M-d) - enbargie
(M-d), enbárgak (B-r); enbargadura (M-d) - enbargadurie (M-d)
Def.: iz.
“G. envergue”. M-d: belak eroaten ditu, bergari amarratzen zaizkion txikotak.
B-x: bela amarratzekoak.
Ez: O-b, berga-orapillu.
Dok.:
Urkidi-Apraiz. (Txalupez) «Las velas se envergaban por su borde superior por
medio de unos trozos de cabo o envergues que aquí se llamaban enbargak.» (161) / Astui. «Envergues: ENBARGAK» (I7-191)
enbarka (A-ja, B-a-g-j-p, M-d, E-jf, L-l-pj, O-b) 1.
Def.: ad.
tr. eta intr. Tr.: sarea, traina, zakua, arraina, biberak, trasteak.. “G.
embarcar(se). F. embarquer. I. to embark”. Ant.: desenbarka.
Zit.: tr.: makiñe aminora, eta gero atunek enbarka /
ayek enbarkate yen arrañe [erlatibozkoa] (A-ja) / txisteas enbarka bi dis
[atunak] (B-a) / altza sarie, arrañe enbarka ero ser dauen (B-p) / enbarka su
kubiertara (B-j) / beran kargak enbarka, petrolidxuek, uré, edurre, da bibérak
eta danak enbarka (B-g) / atzetik enbarkaten dauie sarie / arrañe enbarkaten
sarabarduas / enbarka dot besegue (M-d) / salabardu de baa arrañe enbarkateko /
amalau enbarka biarrin ogei enbarkaten basus, sei arrañen bentaji an darusu (E-jf)
/ enbarka arraña (L-pj) / arrañe enbarkateko / estiborretik enbarkate'ou batela
barrure (O-b). Intr.: igual baten bat enbarka da motorrera (B-j) /
orduen ba aintxe enbarka naitxen kósta (B-p) / Bilbora dxuen da enbarka naitxen
polison / berrotamabi euskaldun enbarka giñen an (M-d) / ségidxen enbarka
naitxen e nabegaten e biarren ofisial (E-jf)
enbarka (M-d, E-jf) 2.
Def.: ad.
dirua irabazi, norberarentzat hartu, etab.
Zit.: asko
enbarka dau (M-d) / Bermion eongo san ori, semat eta lebas gedxau atrapa áren
arbidxek norberantzako, norberak e garbitxu da enbarka (E-jf)
enbarkadero (M-d) - enbarkaderue
(M-d)
Def.: iz.
“G. embarcadero”. Mundakan ez dela esaten izan dio.
enbarkazino; enbarkasiño
(A-ja, B-g-j, M-d) - enbarkasiñue
(B-g-j, M-d), enbarkasiño (A-ja), enbarkasiñok (A-ja); enbarkasino - enbarkasinu (E-jf); enbarkasiñoi,
enbarkasiño (L-j-pj) - enbarkasiñoya (L-pj), enbarkasiñoi (O-b)
Def.: iz.
“G. embarcación. F. embarcation”. Hauxe da untzi
eta holakoen ordez Dimasek alde handiz erabiltzen duen hitz generikoa.
Elantxoben eta Ondarroan txalopi ere
erabiltzen dute. O-b: normalean gure
txalopi esaten da.
Zit.:
aidxena da, enbarkasiñue amarraten den leku = aidxena / gero, enbarkasiñutaru
gillie / Bermion danak, enbarkasiño gustidxe dakotzu gónidxue / ba enbarkasiñun
erdi-ngeruen, or dau berrela / ba Bermion estau arrastako enbarkasiñorik (M-d)
BELAKO
ENBARKASIÑO (M-d)
Def.: iz.
“G. velero”. Gurago du berba hau belerue
baino, jatorragotzat dauka. v. beleru.
enbarke (M-d) - enbarkie
(B-a-j, M-d)
Def.: iz.
“G. embarque”. v. plaza.
Zit.:
seuen aitxek omon dosten enbarkie (B-a) / e ba sutano bakosu enbarkie? (B-j) /
enbarke gitxi dauela (M-d)
enbarra (B-p, M-d, O-b)
Def.: ad.
intr. behin bakarrik agertu da transitibo modura ere, ikusi azkenengo adibidea.
M-d: arrastan hondoari heltzea. Bonik esan zidan arrasteroen berba da, ez
eurena.
Zit.: an
enbarra itxen da (B-p) / enbarrata gaus (B-a) / enbarra ein gara / enbarra
eitxe sara / enbarra nai ba ameti barrure enue enbarra nai-txe / enbarraten
espasiñen / enbarrata gaus / an esta enbarraten ixen / ordun enbarra lei /
enbarrate siñenien ba “amen enbarra dot” (M-d)
enbarranka (B-j-p-r, M-d, O)
Def.: ad.
intransitiboa normalean. M-d: “embarrancar”. v. hondoa jo.
Zit.:
enbarrankako sara (B-r) / amen Gibelpin ein sauen enbarranka (B-j) /
enbarrankate sarenin e, kostan, edo, baixa baten ganin edo / Bakidxon saltze
bien, plaira enbarrankata ta otorten sin kridxadak (M-d) / nai tzut esan
uraundidxe, esteuela enbarrankateko peligrorik esteuelako (E-jf)
enbarre (B-a, M-d) - enbarrie
(B-a), enbárriek (M-d); enbarra (B-p) - enbárrak (M-d); enbarro
(O-b) - enbarru (O-b)
Def.: iz.
M-d: arrastan sareak hondoan topa ditzakeen kaskoa, abioia, harriak eta abar.
Zit.:
enbarra gogorrataus or, or estaa, parejarik pásaten (B-p) / ararte enbarrerarte
nik márka tas neuretzako mendídxek (M-d)
enbolada (M-d) - enboladie
(M-d)
Def.: iz. Mek. “G. embolada”. M-d: arrankakeraren
golpea, arranka-gurea.
enbraga (B-j-m, M-d)
Def.: ad. Mek. “G. embragar”. Ant.: desenbraga.
Zit.:
enbraga! (B-j) / enbraga, abante, edo enbraga atzera (M-d)
enbrage (B-a-j-m, M-d) - enbragie
(B-a-j, M-d)
Def.: iz. Mek. “G. embrague”. Juliani pluralean enbragak entzun diodalakoa daukat, -e eta -a amaieren arteko beste alternantzia bat izango litzateke.
enfila 1.
Def.: ad.
“G. enfilar una marca, un monte, etc.”.
Zit.:
Santamoro, au da, enfilata, Santa Eufemia.. (M-d) / Beko anadxia ta Goiko
anadxia.. aretxek enfilata (L-pj)
enfila (M-d) 2.
Def.: ad.
“G. enfilar”. M-d: arrastan zoazenean kablea artez eroateko enfilatu, motoien
gainera joan (monta) ez dadin. Artez eroan enbarkazioa. v. artez eroan.
Entz.:
M-d: arrastan ateak sarea zabaltzen duenean, aorduan egiten da enfilatu.
Zit.:
enfila kábliek (M-d)
enfilazino; enfilasiño
(M-d) - enfilasiñue (B), enfilasiñuek (M-d); enfilasiño - enfilasiñoya (L-pj)
Def.: iz.
“G. enfilación. F. alignement. I. leading line”. Pedro Juanen adibidea mendi
batena da.
engalla (M-d, L-j-l); enkalle
(B-a-j)
Def.: ad.
(Amua). Ant.: desengalla. M-d: pitxarekin, hariarekin edo zerekin den gailatik
buelta eman, zotzean sartu orduko.
Zit.: au
dau engallata / lélau ámu engalla bi da (M-d)
engranaje - engranajie
(B-j)
Def.: iz. Mek. “G. engranaje”.
engrane (B-m) - engranie
(B-m)
Def.: iz. Mek. “G. engrane, pieza de engranaje”.
Engranatzen direnak. Erdarazko hiztegietan ez dut “engrane”-rik ikusi,
“engranaje” bai. Geure aitak ere “engrane” esaten du.
Zit.:
distribusiñoko engranie (B-m)
engrasa (B-j-m, M-d)
Def.: ad.
“G. engrasar”.
engrasadore (B-a-m, M-d) - engrasadorie
(B-j, M-d), engrasadori (O-b), engrasadoriek (M-d)
Def.: iz.
“G. engrasador”. B-j: orain engrasadorie
esaten da, erdaraz. Ni itsasora sartu nintzenean-eta fogonerue deitzen zitzaion.
Zit.:
engrasadore, dxun naitxen (B-m)
engrase - engrasie
(B-j-m, M-d), engrásiek (B-j)
Def.: iz.
“G. engrase”.
Zit.: da
ori enpakataduriek, goteu- uren goteuas dako engrasie / estakoles amen engrasi
urena baiño / ba agarradi kaso baten ba estakolakon engraserik (B-j)
engrilleta (B-a, M-d, E-jf, O-b)
Def.: ad.
“G. engrilletar. I. to shackle”. Ant.: desengrilleta.
Zit.: e!
engrilleta su ori? (B-a) / sarera dun malletie engrilletaten da (M-d) /
salabardu fijo deu, engrilletata, fijo / métro bi ero iru.. metro katé, katie,
arpiuri, engrilleta, agarrateko obetuau (E-jf)
enjaretau (M-d) - enjaretaue
(M-d); enjeretau (B-a) - enjeretaue (B-a), enjeretauek (B-a)
Def.: iz.
“G. enjaretado. F. caillebotis. I. lattice work”. M-d: trainaren azpian
ipintzen dena, kuberta gainean ipini beharrean. v. parrilla, trainol.
enkalla (M-d, O-b); enkalle
(B) 1.
Def.: ad. “G.
encallar. I. to run aground”. M-d: sikutan ipini. v. bara.
Zit.:
baraten edo enkallaten enbarkasiñue, “enkalla ein bi du” / enkalla ein gara
(M-d) / seta sus? da txalopi enkallatea gus (O-b)
Dok.:
Azkue. «ENKAILLA 1º (B, G), encallar, échouer.» / Ortuzar. «Enkalle. Encallar.»
enkalle. Ik. engalla
enkapilla (M-d, O-b), enkapille
(B-a, M-d); enkapulle (B-j)
Def.: ad.
“G. encapillar. F. capeller. I. to rig the yards”. M-d: txikota sartu bitan.
Zit.:
enkapillateko bítetan enkapillateko dárue, estrapo bat alanbraskue, da a
enkapillaten da, da gero merkantin biraten da alanbrias, bítetara, ori da
kalaborta / txikota enkapille / begidxek enkapilla / au sartzen da,
enkapillaten da, móllako bítan / soku da, palue, sartzen den-, enkapillaten
dena (M-d)
enkapilladura (M-d), enkapilladure
(B-a) - enkapilladurie (B-a, M-d)
Def.: iz.
“G. encapilladura. I. top-rigging”. M-d: bitan sartzeko begia.
enkarna (A-ja, M-d, E-jf-s, L-j-pj); inkarna (O-b)
Def.: ad.
“G. encarnar”. Ant.: desenkarna. v. enploma,
plamea.
Zit.: inkarna
eitte san etxín (O-b)
Entz.:
L-pj: mutikook zortzi urterekin bodegan ibiltzen ginen gu. Goizeko lauretan
altxatu, baporak itsasora joaten ziren eta guk amuak enkarnatzen genituen.
Tretzak orketan ipinita ekartzen zituzten bueltan eta treotzaran ipintzen
genituen.
enkortxadura, enkortxadure
(M-d) - enkortxadurie (M-d)
Def.: iz.
“G. encorchadura”.
Ez: B-j;
L-l; O-b
enpakau (L-pj); enpaka
(M-d, O-b); enbaja (B-a)
Def.: ad.
M-d: upela baten edo lata baten ipini arraina.
Zit.: gero
ori garbitxu tiñen, da due, kájetan enpakata ondo, kajetan imiñi txe gero
neberara. Da gero ba, errire be alan dator enpakata (M-d)
enpaketa (B-a, M-d)
Def.: ad.
“G. empaquetar”.
Zit.:
enpaketateko éjie, edo lemerie, bai. Da baitxe, oiñ e, oin be bonbak enpaketa
ta / da bástague, soltaten sendunin eitxen sendun e, enpaketa (M-d)
enpaketadura, enpaketadure
(B-l, M-d) - enpaketadurie (B-a-l-m,
M-d)
Def.: iz.
“G. empaquetadura”. Julianek enpakatadurie
esaten duelakoa daukat. M-d: ardatza edo lemera enpaketatzeko eta orain bonbak
ere bai. Kasu baterako helizeko bozinan ura-edo badakar sartzen zaion tira
bozinaren barruan urik ez sartzeko.
Entz.:
M-d: antzina egoten zen baporentzat, barruan edukitzen zuen berauna, berotarako
bastagoak-eta egiteko.
Zit.:
atxiñe ote san ba baporentzat, enpaketadurie, e, beraune okitxe bana barruen /
sarata kentzen tzoe ba enpaketadurakas da aurrekas da / enpaketadurek, usaten
die, atzeko bosiñien / enpaketadurin ganin due biarrien éjie / da orretako da
enpaketadurie, da, enpaketadurie baitxe imintxen dxako, atxiñeko baporetan,
bástaguen / enpaketaduri imintxe san bónbatan be, es galtziko urik (M-d)
enpalma (M-d)
Def.: ad.
M-d: bela bergan jo edo amarratu. Cfr. enpaloma.
enpaloma (B-r, M-d)
Def.: ad.
“G. empalomar. F. fourrer. I. to serve”. M-d: bela josikeran txikotarekin
ipintzen denean bela bera, bela txikotean jo. B-r: bela txikotarekin jostea.
Cfr. enpalma.
Dok.:
Astui. «Relingar: ENPALOMA(TU)» (I7-191)
enpata (A-ja)
Def.: ad.
“G. empatar”. v. entzera, iratzi.
Zit.: ámu
enpata (A-ja)
enpatxa (B-a-p, M-d, L-pj, O-b-p) 1.
Def.: ad.
M-d: aparioa nahastea.
Zit.:
enpatxa in gari ba fulanogas / palangri dau enpatxata (B-a) / enpatxaten basara
(B-m) / es enpatxateko, makiña gustidxen botaten san / ori era batera ixeten
san ba igual beranduau basatos ba enpatxa itxe siñen / enpatxaten sin kasu
baterako enbarkasiño bi- iru / sídxauen-da omoten batzasu ba eitxen dxatzu ba
atík e enpatxa, orreitxik enpatxaten di atíek (M-d) / amen a, erruk formaten
botzu, atunak gustik enpatxata bueltak artunda (L-j) / atxán ero enpatxa leike
a, da amendik esin librá [ankilla] (O-p)
enpatxa (M-d) 2.
Def.: ad.
“G. liar, enredar”.
Zit.:
nobidxotan edo enpatxata dauela (M-d)
enpatxo (B-g-j, M-d) - enpatxua
(L-j-pj), enpatxue (B-a-j-m, M-d), enpatxu (O-b), enpatxuek (M-d) 1.
Def.: iz.
M-d: aparioaren nahastea.
Zit.: e,
auntxe enpatxu iñdxu (B-a) / edo enpatxu eitxen sulakon beste baporagas (B-m) /
abe ser dako enpatxu ba! (B-j) / enpatxu librá, libra enpatxue, eso es. Libra
enpatxue. Enpatxo gogorra oten senin atxiñe esaten san: “au estau(e) libraten
mojape” / Jesus! enpatxuek e, gaué be sarri otorri enpatxu libraten / bakixu
kordelak e erute bin palangrak, edo tertzak. Da, erute bein, budxek. Da arek
budxek sarritxen be enpatxu edo eiñ dxa, ebai eitxen sien edo andik ebai edo enpatxutan
da ortik ebai txe / da txistu dxote banin, ba dxute sin bótaten, enpatxorik es
eitxeko, násterik es eitxeko. Baye a ta gusti be korrentakas edo arridxe gedxau
okiñdxauelakon batek edo txikidxaue, eitxen san, enpatxue / eitxe san konpañe,
datosen arrañek, konpañe. Beste sarritxen eitxe san, enpatxu sausen árte se
igual oten siñen e, iru-lau tertzetan-edo lau-bos tertzetan enpatxu, da ordun
eitxe sin kontá, arrañek, se sáltate ban enbarkasiño batetik béstera lagunek..
sálta. Da kontate sin beseguek eta gero enpatxu- akabate senien, amaitxute
senin a enpatxue, gero bakotxak berena. Da arek eitxe sin ba partidu (M-d)
enpatxo (M-d) - enpatxue
(B-j, M-d) 2.
Def.: iz.
(Arma). “G. lío”.
Zit.:
olako enpatxorik arma sunik! (B-j) / enpatxu arma dau arek / niri es ekarri
enpatxorik ona (M-d)
enploma (E-jf)
Def.: ad.
“G. encarnar”. v. enkarna, plamea.
Zit.: árek
tretzak enplomaten sin, ba karnatias, gatza emoneko karnatias (E-jf)
enrola (M-d); errola
(B-j)
Def.: ad.
“G. enrolar. F. enroler. I. to enlist”. Ant.: desenrola.
Zit.:
ibiltxeko aa motorren enrolata, motorrek a.. anajek-eta enrolata esta? baya,
bertan enrolateko páse bates (A-ja) / da ote san kapitxena, Ei- I- Iakue,
Sabala, bai. Da enrola dosten, como marmitón, marmitxoye enrola dosten Endeneko
portuen (M-d) / ni eoten nasen motorraundidxen e enrolata (E-jf)
entabla (B-r, M-d, L-pj, O-b)
Def.: ad.
enbarkazioari ohola ipini. M-d: lehenago armazoiak dira, gero hasten direnean
zarratzen, hori da entablatzea.
Zit.:
entablaten asi gara (M-d) / entablaten doos (L-pj)
entablazino; entablasiño
(B-r) - entablasiñue (B-a, M-d); entablasiñoi - entablasiñoya (L-pj), entablasiñoi
(O-b)
Def.: iz.
M-d: enbarkazioak daroan ohola eraiketatik.
Dok.:
Urkidi-Apraiz. «el forrado del casco (entablasiñue)»
(B1-197)
entrada (B-a) - entradie
(B-a-m, M-d)
Def.: iz. Geo. “G. entrada del puerto. F. entrée.
I. mouth”.
Zit.:
Pasajesen sartziko entradi dakosu, e, enfilasiñue ba, aulan (B-a) / segun e
selan dauen entradie Jijoikue ba Jijoire (B-m) / Ábri esaten txagu Bílboko
entradiri (B-j) / ni portó baten sartzen banai, ango entradie ya lo dakitx
(M-d) / Pasajeseko entradan [atrapatzen da amerikanoa] (E-jf)
entrepot (M-d); interpol
- interpola (B-j)
Def.: iz.
“G. contrabando, estraperlo”. “Entreport”-etik edo ei dator.
Zit.:
legien baporetik esiñdxe atara interpola / interpoleko tabakue [neuk proposatu
ondoren onartu zuen] / gause asko daus orain interpoletik (B-j) / entrepoteko
tabakue [neuk proposatu ondoren onartu zuen] (M-d)
entxaltxa (M-d)
Def.: ad.
bela edo sarea ere amarratu, jo.
Zit.:
kórtxue entxaltxa ta berauneko mandi be entxaltxa (M-d)
Ez: B-j
entxaltxadura (M-d) - entxaltxadurie
(M-d)
Def.: iz.
M-d: bela jota dagoena, amarrak. Sarean sendagarria egiten duena, etxeak.
entzado (B-a, M-d) - entzadue
(B-a-r, M-d), entzaduek (B-a [tx]); entzaro - entzaru (E-jf)
Def.: iz.
“G. encerados”. Euritik babesteko erropak. Ik. toldue. Bar.: entzerauak, entzerazko erropak. v. siesko erropak.
JAKENTZADOA;
DXAKENTZARU (E-jf)
Def.: iz.
entzadoen jakea. v. jakenarru.
PRAKA-ENTZADOA;
PRAKA-ENTZARU (E-jf)
Def.: iz.
entzadoen prakak. v. prakonezko.
entzera (B-a-j [tx], M-d, E-jf)
Def.: ad.
“G. empatar un anzuelo”. Entzera egin. v. enpata.
Zit.:
entxera ámuek / pikin ibiltxe sun ámue, entxera su (B-j) / pali da, entzeraten
den lekue (M-d) / ámu entzeraten básu / ámu entzerateko ero pítxi entzera ero
(E-jf)
Ez: A-ja, enpata; L-j-l, iratzi.
Dok.:
Azkue. «Entzera egin, atar, lier.»
entzera (B-a, M-d, O) - entzerie
(B-a-j [tx], M-d), entzeri (E-jf), entzerak (M-d)
Def.: iz.
amuarentzako marapiloa. B-j: antzina egiten izan zaio entzera besegutako
aparioari eta papardotako aparioari.
Entz.:
M-d: klase asko daude: paternosterra da bat, hiru bueltakoak, bikoak...
Dok.:
Azkue. «ENTZERA 2º (B-mu, G-zumay), nudo
especial para atar cordeles, nœud spécial
pour lier des cordes.»
entzerau - entzerauak
(L-pj)
Def.: iz.
“G. encerados”. Euritik babesteko erropak. Bar.: entzado.
ereza; eresa (M-d) -
eresia (M-d), eresie (M-d)
Def.: iz.
“L. Ensis siliqua”. M-d: “muergos”.
v. kutxilla.
Ez: B-a
Dok.:
Azkue. «EREZA (B-b-l), solen, marisco de mar
de concha larga y blanca, se oculta bajo la arena, se saca á gancho y se come :
solène, coquillage comestible, à coquille
longue et blanche, qui se trouve sous le sable, d'où on le tire avec un crochet.»
/ Anasagasti. «Muergue, Salen marginatus,
Navaja.»
erizo; erixo - erixua (L-pj)
Def.: iz.
“G. erizo de mar”.
erlai (O-o-p) - erlaxe
(O-b), erlaxak (O-b); erlax; erlaxa (O-o) - erlaxi
(O-o-p-z)
Def.: iz.
olarroa, aurki. O-o: haize asko dagoenean eta olatua apurtzen denean, horixe da
erlaxa, baina itxasoan, plaian [hondartzan] ez. O-p: olatua errementatzen
denean. v. ardi, bekereka, kordero, olarro, olatx.
Zit.:
erlai bakarrak [“poca espuma”-gatik galdetu nien] / selako egueldixe dakasu?
te, erlai bakarratas (O-p) / axi asko bara erlaxa aundixak eoten dis / erlai
gitxien eoten da, kostan beti (O-o)
Dok.:
Azkue. «ERLAX : 2º (B-ond), olas pequeñas que
levanta el viento en alta mar, lames que
le vent soulève en haute mer.»
erlaika; erlaike (O-b)
Def.: adv.
erlaiak ateratzen.
Zit.:
axi erlaike da / axi erlaike da ta erlaxatas (O-b)
erlinga (M-d) - erlingie
(B-r, M-d), erlingi (E-s), erlingak (M-d); erlenga - erlengia
(L-pj)
Def.: iz.
(Emon). “G. relinga”. Belari ipintzen zaion txikota atezatzeko-eta, aurrean
eroaten duena berga-burutik eta gantxora.
Entz.:
M-d: belak eroaten ditu haize handia dagoenean bela txikitzeko.
Dok.:
Azkue. «ERLINGA (B-l), relinga, cuerda que tiene
la vela á barlovento : ralingue, corde
qui tient la voile au vent.» / Astui. «Caída de proa: ERLINGIE. Relinga: ERLINGA» (I7-191) / Alvar.
«erlingie (relinga, cuerda que refuerza la vela a su alrededor)»
erloju, erlojo (B-a, M-d) - erlojue
(B-g, M-d)
Def.: iz.
“G. reloj”.
Entz.:
M-d: gerrian eroaten zuen erlojua patroiak. Lehen erlojua eta konpasa, ez zen
egoten besterik.
ermitaño (M-d) - ermitañue
(B-j, M-d)
Def.: iz.
“G. ermitaño”. M-d: karakol txikiek barruan edukitzen dutena.
erosi (A-ja)
Def.: ad.
“G. comprar. F. acheter. I. to buy”. Ant.: saldu.
Zit.:
Bermion erosi gendun ori [Santa Ageda] / guk a bígarren eskuko- erosi gendun /
Ondarrun erosi san [Nuestro angel] (A-ja)
erpa (M-d [pá]) - erpie
(M-d)
Def.: iz.
“G. brazos del pulpo” galderaren erantzuna. v. erro.
erramu (A-ja), erramo
(B-j, M-d) - erramue (B-j-r, M-d), erramu (A-ja, O); erremo (B-a) - erremue
(B-a), erremu (E-s, O-b)
Def.: iz.
“G. remo. F. rame, aviron. I. oar”. Erramue
eta erremue-ren artean lehenengoa
onartu zuen Dimasek eta bigarrena ez. M-d: “remo”.
Dok.:
Urkidi-Apraiz. «remos (erremuek)»
(B1-161) / Astui. «Remo: ERRAMUE; ERREMUE» (I7-191)
ERRAMUTAN (B-r, M-d); ERRAMUTEN
(A-ja); ERREMUTAN (B-a, L-pj, O-b)
Def.: adv.
(Ibili, joan). “G. a remo, remando”. Erramutan
eta erremutan-en artean lehenengoa
aukeratu zuen Dimasek bigarrena gaitzetsiz. v. abantean.
Zit.:
erramuten yoten siren, amabi edo amairu gison (A-ja) / batelak onek, e,
erramutan ibiltxen dinak (M-d) / erremutan ibiltte sirinian (L-pj)
ERRAMU
NAGOSIA; ERRAMO NAGOSIDXE (M-d)
Def.: iz.
M-d: patroiaren erramua. Handiagoa da besteak baino, pala zabalagoa dauka.
Ez: B-j:
ez dut ezagutu patroirik erramuekin.
erranbla. Ik. elanbra
erras (A-ja [rrás]); errés
(B-a-g-p, M-d)
Def.: “G.
a ras de”. M-d: uren erres = azalean.
Ondun erres = hondotik braza erdi bat
edo gauza. Itxasun erres = kosta.
Zit.: emén
átxetan aa, urén errás ibiltxen dis a, guk esaten tzu, ee.. txurlinkoi esaten
tzu guk (A-ja) / urén erres / bokarta nai txitxarro kumie, ikustemadauie, urén
errés edo olan e métro bat edo, dzzzi!! onek e, kófriek (B-a) / Ogoñun
erres-erres pasaten garie (B-g) / da ori sergeri da, uren erresin due, áulan
ubilladatxuk itxen e (B-m) / kostin erres botaten dau krie lebatzak (B-p) /
kosterres. Ori da kostin erres susenien / armasoyek, urteten dauina, ori dau
kubertan errés, ori da kontrakaela / plasona da, e, asurre erdikun e erres
aulan mamiñe atara / urén errés / ondotik erres / ondun erres / onduen plegate
senin apaidxue, tertzak, tertzak ondun plegata, plegá gudau esan ba ondun,
ondun erres dxota / itxasun erres: kostie (M-d)
errebaja (B-a-j, M-d)
Def.: ad. Mek. (Makina). M-d: gutxitu. v. amodera, errekorta, geldirago imini,
gitxitu.
Zit.:
errebaja apurtxu bet! / apurtxu bet errebaja ba! / makiñi apurtxu bet errebaja
/ motorra errebaja (B-j)
errebira (M-d); errebire (B-p)
Def.:
ad. errunboa kanbiatu, buelta eman.
Zit.:
errebire ta pópi emon farolari (B-p) / ba larotamar brasara sartun nai, esate
baterako, ba oiñ errebirakot, béste errunbo baten, kasu baterako dxun nai
sudosteka ta oiñ errebirakot e larotamar brasan ia, norarte nuen / au mendidxe
aregas imiñdxot, oiñ ámetik errebirakot nórtin bárrure igual (M-d) / barkua
errebirateko [emoten da esprina] (L-pj)
errebiro (M-d) - errebirue
(M-d)
Def.: iz.
“G. reviro”. Txikot bat.
?errebisa; errebixa
(M-d), errebise (B-a) - errebixie (B-a [s], M-d) 1.
Def.: iz.
tertzaren punta bietako txikotak, begia emanda egoten zirenak. Braza erdikoak
edo izango ziren. Errebisatik behera joaten zen kordela eta hau baino lodiagoa
izaten zen.
ERREBIXETAN
IMINI DOGUZ TERTZAK; ERREBIXETAN IMIÑDXU TERTZAK (M-d)
Def.: e.
M-d: papardotako tertzak edo tuntuxak kordel barik, tuntuxera amarratu barik,
aidean azalean.
?errebisa; errebixa (L),
errebixe (B, M-d) - errebixie (B), errebixek (M-d); errebix
- errebixe (O) 2.
Def.: iz.
“G. rizo. F. garcette de ris, hanet. I. reef-points, knittle”. Bela nagusia
txikitu eta amarratzekoak haize gogorra egoten zenean. v. erriz, errizadurak.
erreblesible (M-d) - erreblesiblie
(M-d), makiña erreblesiblie (M-d)
Def.: iz. Mek. ez dakit reblisiblie edo horrelakoren bat ere ez ote duen esaten. Cfr.
triplie. M-d: pistoi biko baporezko makina izaten zen. v. alta y baja.
errebollo (L, O-b) - errebollu
(E-jf-s, O-b)
Def.: iz.
“G. rodaballo. F. turbot. I. turbot. L. Psetta
maxima”. Bar.: rodaballo.
Dok.:
Azkue. «Erreboillo (B-ond, G-don), rodaballo (pez de mar), turbot (poisson de mer).»
/ Anasagasti. «Errebollue, Scopthalmus
maximus; Rodaballo, sollo.»
erreboluzino; errebolusiño
(B-a-j, M-d) - errebolusiñuek (M-d)
Def.: iz. Mek. “G. revolución”.
Zit.: gu
dau esan, motorra bádue, milla errebolusiñon, ba élise dula bósteunien (B-j)
erreborno (B-a, M-d) - errebornue
(B-a-g, M-d)
Def.: iz.
“G. remolino”. M-d: arrainak uretan armatzen duen mugimendua.
Zit.:
apurtxu mari dauenin áltu esta ikusten, beran errebornue, a- erresaki otiles
ukusten da [Otzarrigatik] (B-g)
ATZEKO
ERREBORNUE (M-d)
Def.: iz.
“G. estela” galderaren erantzuna.
errebotean; errebotin
(E-jf)
Def.: adv.
arraina enbarkazioaren barrura etorri, txaluparen azpitik eskapatzeko. v. erretiradan.
Zit.: se
antxine sarritxen, igual arrañek e- etorte san errebotin, enbarkasinun barrune (E-jf)
erredera (M-d) - errederie
(M-d), errederak (M-d)
Def.: iz.
“G. redera”. Sarea josten duten andreak. Cfr. saregile.
erredin (M-d) - errediñe
(B-a-r, M-d); erregin (O-b) - erregiñe (O-b)
Def.: iz.
Mundakan normalean sarabardue esaten
dela dio Dimasek. M-d: salabardoa lakoa baina txikitxua. B-r: eskuz ibiltzen
duzu, ezkirak-eta batzeko eta.
Entz.:
M-d: bermeotarrek deitzen diote atunetako karnada-eta egiten dutenean
biberoetarako. Salabardo nagusiarekin barik erredinarekin enbarkatzen dute.
O-b: lehenagoko motor koxkorrek ez zeukaten horrelako puntalik eta
erreginarekin enbarkatzen zuten arraina.
Zit.:
atunetako karnadi ta eitxen dauenin biberutarako, errediñegas enbarkaten dauie
(M-d)
erregata (M-d) - erregatak
(M-d)
Def.: iz.
“G. regata. I. regatta”. Bar.: erregatiu.
erregateo; erregatiu
(M-d) - erregatiue (M-d); errebatibo (B-a) - errebatibue (B-a)
Def.: iz.
“G. regateo, regata. F. régate à rames”. v. estropada.
Zit.:
Mundeka ta Bermio erregatiuen dxuen da Bermiok atrapa bala [Izaro] (M-d)
errege (M-d) - erregie
(B, M-d), besegun erregie (M-d)
Def.: iz.
“G. rey, palometa roja. L. Beryx
decadactylus”. Beseguen erregea. v. papardo
gorri.
erreka (M-d) - errekie
(M-d)
Def.: iz. Geo. Itsasadarra esateko normalean erridxue esaten duen arren inoiz errekie ere esan du.
Zit.:
Pedernaleseko errekie (M-d)
errekadu (egin) (B-j)
Def.: ad.
gizon bati beharra eskaintzea enbarkazio batean. Herrian zentzu zabalago batean
harremanak eskatzea da, lagunen artean erabilia edo sarriago beharbada mutilak
neskari irteten hasteko eskatzea.
Zit.: da
gero, ónek eiñdxostin Sollubekuk errekadu / suri gixon bat-atortzu errekadu
itxen (B-j)
errekala (B-a, M-d) 1.
Def.: ad.
tr. M-d: hondoa jo ondoren altxatu aparioa.
Zit.:
sondate su te, semat errekala su? (B-a) / errekala su? (M-d)
errekala (B-j, M-d, L-pj) 2.
Def.: ad.
“G. recalar”.
Zit.: non
eingu errekala ba? / Kábure errekala / Ogoñure gus errekalaten (B-j) / Kábun
púntera errekala du / Ogoñora errekala du (M-d) / enbes de Lekittora etorri ba
Matxitxakora errekala rau / Ogoño ganera errekala rau (L-pj)
errekalada - errekaladie
(M-d); errekalara - errekalaria (L-pj)
Def.: iz.
“G. recalada”.
Zit.:
errekalaria eiñddau baporapaa- ederra eiñddau (L-pj)
ERREKALADAN (M-d)
Def.: adv.
(Etorri). M-d: kanpotik egunak eginda porturantz etortzea.
errekalado (B-a, M-d) - errekaladue
(B-a, M-d)
Def.: iz.
M-d: hondotik zenbat altxatzen duzun aparioa.
Entz.:
M-d: arrain batzuetan hondoaren kontra, beste batzuetan braza bete gorago edo
braza bi beherago-edo, lau braza gorago edo igual ur erdian ere bai.
Zit.: se
errekalado dakosu ba? / errekaladu da ba auri, e, sondie egin da ba: piesa ta
erdi. Ba auri errekaladu imin bi du / da imin bixu errekalado onien, ba, ondue,
arridxe dxoten dala bákarrik / guk errekaladu daku, piesa ta erdi / atzo, ainbeste
beseu ekar su, se errekaladotan? (B-a)
erreklama (M-d) - erreklama
(M-d)
Def.: iz.
“G. reclame”. M-d: bera palua baino ohol gogorragokoa da. Ziloa dauka, handik
pasatzen da ustaga.
Dok.:
Astui. «Orificio paso (reclame) de driza: ERREKLAMA» (I7-191)
errekonozidu; errekonosidu
(M-d)
Def.: ad.
perituak galdarak-eta aztertu.
Zit.:
errekonosidu galdárak / alan il san e peritue Bermion, bapor bat errekonositen
e dxuen, da, galdarik errementa (M-d)
errekonozimentu; errekonosimiento
(M-d) - errekonosimientue (M-d)
Def.: iz.
perituaren azterketa.
Zit.:
peritu dator e errekonosimientora (M-d)
errekorta (M-d)
Def.: ad.
gutxitu, geldirago ipini makina. v. amodera,
errebaja, geldirago imini, gitxitu.
Ez: B-j
erremanga (M-d) - erremanga
(M-d), erremangak (M-d)
Def.: iz.
“G. remanga”. M-d: ezkira egiteko sarabardoa.
Entz.:
M-d: Mundakan neuk bakarrik egiten dut.
erremat (M-d) - erremata
(M-d); erremate - errematie (B-j)
Def.: iz.
“G. remate”. Julianen errematie eta errematien kontuan hartuta *erremate suposa dezakegu mugagaberako;
dena den, kontuan hartu Dimasek darabilena eta baita Bermeoko errematan bariantea ere.
ERREMATEAN; ERREMATIEN (B-j,
M-d); ERREMATAN (B-j-m)
Def.: adv.
(Bota, joan). M-d: erkideak haserretu eta euren artean subasta egin,
enbarkazioa nork hartu. B-r: nork eman gehiago, subasta modura.
Zit.:
enbarkasiño bat-unin errematien / e! sutanon enbarkasiñu errematin dula! (B-j)
/ bapora errematin bótate senien, asarratu, da nok gedxau omon, éuren ártien,
errematien / an enbarkasiñu dxun da errematien (M-d) / errematera botate san
(L-pj)
Oha.: errematien aipatu nion neuk Juliani eta
ez dakit lehenengotan neure eraginez erabili zuen bariante hori eta ez errematan.
errementa (B-a, M-d) 1.
Def.: ad.
“G. romper la ola. F. briser la mer. I. to break the sea, to dash”. v. apurtu, hausi.
Zit.:
olarru da, itxosuk errementaten dauenien (B-a)
errementa (B-a, M-d, L-j) 2.
Def.: ad.
M-d: artea desegin, zabaldu. Karga handia dagoenean zulotxuren bat badauka
igual bertatik desegin.
Zit.:
mediomunduk etxa bi dies, arrañek tiritu itxen dauelakon da, seu be ikaratu
itxe sara tirituten ba, errementa barik (B-a) / ártik errementa osku (M-d) /
estaidxen errementa sariak (L-j)
erremero - erremeru
(O-b)
Def.: iz.
oholen-eta azpian egoten diren meroak. Meroa Bonirentzat hondokoa izango
litzateke. Cfr. mero.
Entz.:
O-b: jateko erremeroak askoz balio gutxiago edukitzen du meroak baino.
erremolari (B, M-d) - erremolaridxa
(L-pj), erremolaridxe (B-a, M-d); erremolai (O-b) - erremolaxe (O-b)
Def.: iz.
“G. remero. F. rameur, godilleur. I. rower, oarsman”. v. abanlari.
erremorka (M-d, O-b); erremolka
(B)
Def.: ad.
“G. remolcar. F. remorquer. I. to tow”. M-d: “toar”.
Zit.: beti
eoten di korren txarrak eta sari elixin ee.. lotzen bosu, a suk erremorka bi su
(O-b)
Dok.:
Alvar, Irigoien. «erremorka» (remolcar)»
ERREMORKAN (B-j, M-d); ERREMOLKAN
(B-a); ERREMORKIN (O-b)
Def.: adv.
(Ekarri, eroan, etorri, hartu, joan). “G. a remolque, remolcando”. v. atoian.
Zit.:
sutanok erun dau erremorkan ba bengano / ser pasa dxatxu ba? e au artun bi dot
erremorkan / bueno! e bagus erremorkan / niri estas toka erremorkan erunkeran
ba erutie, bay ostantxin eruten da, kati erdidxen pisu emoteko (B-j) /
enbarkasiñue bádarusu erremorkan / enbarkasiño bi edo dakasus erremorkan /
erremorkan dator (M-d) / algaretin na, bai, beste barko baten sain, ba seu artu
erremorkin de etxea ekarteko (O-b)
erremorka (B-j); erremork
(M-d) - erremorka (M-d) 1.
Def.: iz.
“G. remolque. F. remorque. I. towage”. Zentzu orokorrean nahiz zehatzean.
Zit.: baye
erremorka baten igual ogetalau ordu ero ogei ordu-ero, hay que poner en pie de
guerra / da erun dot nik erremorka bat ee, asíi.. idxe Dákarretik etaa
Teneriferarte baten erun du, bidxén árte bat (B-j) / dirue dakoye orrek,
aberidxa badau ba erremorka pagateko / sosiedadi eiñdxe, erremorkantzako /
erremorka omo leixu alanbris be (M-d) / motorra aberixa asku, eta algarete gas,
eta erremorka eskatze'ou [erdarazko “remolque” edo erremorkako txikota izango
da?] (O-b) / txiko bat dana espesiala ba, erremorkeako (O-z)
erremorka; erremork
(M-d) - erremorka (M-d, O-z); erremorkako txikot (M-d) - erremorkako txikota (B-j-l-p, M-d, O); erremorkeko txikot - erremorkeko txikota (L-pj) 2.
Def.: iz.
erremorkako txikota.
Zit.:
beste enbarkasiño bateri emoten batzasu seure erremorka (M-d) / ata [atara]
erremorka ta.. (O-z)
ERREMORKA
ARTUN BI TZAGU (M-d)
Def.: e.
erremorkadorak txikota hartzen dio erremorkakoari.
ERREMORKA
EMON BI TZAGU (M-d)
Def.: e.
aberiata dagoenak esaten du.
erremorkador (M-d, E-jf) - erremorkadora
(M-d, L-pj, O-b), erremorkadorak
(B-a); erremorkaor - erremorkaora (L-pj)
Def.: iz.
“G. remolcador”. Beste untziari erremorkekua
deitu zion Pedro Juanek.
errepara (M-d)
Def.: ad.
“G. reparar, arreglar”. v. arregla.
erreparazino; erreparasiño
- erreparasiñue (M-d); erreparasiñoi
Def.: iz.
“G. reparación”.
Zit.: ona
otorten di ba erreparasiñorako / errepa:siñun datosenin datos ona (M-d) / se a
eon da erreparasiñoin (O-b)
erreponpa - erreponpia
(L-j)
Def.: iz.
badirudi barkuaren balantzada arinak izan daitezkeela, enbarkazioa
korrentakatik-edo ondo ez dagoenean. Ez dakit balantzada den edo bera sortzen
duen korrenta.
Dok.:
Azkue. «Erreponpa (B-l), contracorriente de un río, contre-courant d'une rivière.»
errepujo (M-d) - errepujue
(B-l-r, M-d)
Def.: iz.
“G. rempujo. F. paumelle, paumet. I. sailmaker's palm”. M-d: bela-orratzari
buruan sakatzeko erabiltzen zen erdian burdinazko zer bat zeukan larrua.
erres. Ik. erras
erresaka (B-a-j, M-d) - erresakie
(B-a-r, M-d), erresaki (E-jf, O-b); erresaka (L-pj) 1.
Def.: iz.
“G. resaca. F. ressac. I. surf”. Erresaka
daukat Lekeition artikuluarekin, espero zitekeen erresakia-ren ordez. v. gorabehera.
Zit.:
erresaka andidxe deu (B-a) / erresakakas baporak amarrata (B-m) / erresaka
andidxe dau (M-d)
Dok.:
Azkue. «Erresaka : 1º (B, G), corriente, resaca : courant, ressac.»
erresaka - erresaka
(L-l) 2.
Def.: iz.
txitxarro multzo handiak sortzen zuen korrenta edo mugimenduari ere deitzen
zitzaion. v. ubillada 2, ubillu, ureten 2.
Entz.:
erresakari melenak erriatzen zitzaizkion. L-l: bera erresaka jotzen bazenuen
amuko [txitxarro] bat egoten zen.
Zit.:
erresaka, erresaka an doya, erresaka! (L-l)
erretiradan (B-j)
Def.: adv.
B-j: etxada egikeran arraina zeure barrura etorri eta eskapatu egiten dizunean.
v. errebotean.
Entz.:
B-j: harri handi batzuk botatzen izan dira orduan estiborreko mandatik.
Izurdetako ere bai eta txapazkoek ere badauzkate txapak botatzeko burdina
lotuta; edo bandarriarekin motorrean jotzen hasten dira, ia arraina ikaratzen
den. Batzuetan ikaratuko du, zenbat arrain dagoen. Arrain asko bada han doakizu
erretiradan. Zati bat geratzen zaizu beharbada eta beste guztia kanpora joan
zaizu.
Zit.:
arrañe erretiradan dusku! [joaku] (B-j)
erria (A-ja, M-d, E-jf-s, L-pj, O-b-o), errie (B-a-j, M-d) 1.
Def.: ad.
(Belak, bandera, sonda, txikotak, aparioa, tertzak, sarea, artea, traina,
nuebomundoa, zedazoa, batela..). “G. arriar”.
Zit.:
apayuk erriata, pikén (A-ja) / erri txikotak! / sondie erri ondora ta ala ta
gero brasie / banderi espadau erriten esin su dxuen [itsasora] / guri banderie
erriko-skue, seguruen-seguruen eguastenin erriko daue / arti errite sunien,
akaba su artie, bay txikota errite su óndiño / baborretik erriten dau trañe /
ori da txoridxe. Erriteko, púntako apaidxu edo erdiko apaidxue / atxiñe ba
latin-palotik errite san e obengie / altzateko, da erriteko botaberie / ametik
erriten san apaidxue / beli goidxen dauenien, atesa, edo errie, eskota da ori /
sarabardue esta allegaten, nuebomundukas erriten da / da au da enbarkasiñotik
mediomundu errita / tirak dues, sardangotik errita / da erriten sin tertzak,
uetenari / da segun se ur, erriten dxako onenbeste malleta edo arenbeste
malleta / bosteun metro dakotas errita / parejik alanbri be gedxau erriten dau
/ daus bakak erriten daui- erriten dauinak sarie, “estilo bou”, mandatik, da
bakatakosus, erriten dauinak parejiles, atzetik / pentzaten dauenin patroyek
neiku erri dauena, elementue neiku-, bidxepardin erri bi dauie, neiku elemento
erri dauena, ba ordun eitxen da frena / erria lau grilleta edo bos grilleta
diñotzu kapitxenak, da errite su, da, gero “ponle el sepo” / erriten denin atie
[arrastan] / esaten tzu primeruk ba “erri marka bat”, edo “errie márka bi” edo
iru marka, edo lau marka errie, markatie, kate-mallatie, markak / manún es
erriteko, atesun erriteko gudau esan “teso” erriteko (M-d) / bateliku erriaten
da askotan / batela erriakous / puntaleko txikota erriate su / lelengo asten
sara- balixi erriaten-erriaten-erriaten (E-jf) / txikota erria (L-pj)
Dok.:
Azkue. «Erria (B, G), arriar : amener,
baisser.» / Ortuzar. «Erridxe.
Aflojar, echar los aparejos.»
ERRIA! (B-a, L-l, O-b)
Def.: ex.
erriatzeko agindua. Bire-bira
bikotearekin gertatzen den legez, hemen ere esklamazioa a-duna izaten da Bermeon. Julianek, dena dela, errie! ere esaten du.
Zit.: erri
geldi-geldike! (B-j) / danak barrun das? da bai, erria! erria txikotak eta saka
ittosoa (O-b)
PRAKAK
ERRITEN (M-d)
Def.: e.
kaka egiten. Antzeko esakerak daude barruko herrietan ere, erria erabili beharrean beste aditzen batekin: frakak soltau, etab.
erria (M-d), errie
(M-d) 2.
Def.: ad.
hil.
Zit.: e
beran bururi erri txo [B-j: esaten da baina gutxi] (B-j) / illdxe, erri tzo
beren bururi (M-d)
erria (M-d), errie
(M-d) 3.
Def.: ad.
umea izan. Julianek esakera hau galtzen doala esan zuen, hain dotorea ez dela
ere gaineratuz.
Zit.: e!
Sutanak erri dau imie (B-j)
Ez: L-pj, bota rau arbidxa; O-b
erria (M-d), errie
(M-d) 4.
Def.: ad.
gauza bati utzi.
Zit.:
setentan, ya, erri nauen, arrastie (M-d)
erria, errie (B-j,
M-d) 5.
Def.: ad.
farol berdea amatatu. Dimasek azaldu zidanez lehen farolak txikotekin erriatzen
eta izatzen ziren, ordurik letorke esakera hau. B-j: farol berdea amatatu. Amata esan beharrean.
Zit.: e
erri dauie! / erri daui farola! (B-j) / farola erri dauie (M-d)
erria, errie (B-r,
M-d) 6.
Def.: ad.
“G. cotizar”.
Zit.: da
espasu errieten, dirue (B-r) / suk espasu errie dirue selan kobrako su? / da
ordun errite san emeretzi peseta / seitxík kobrá bi dau arek gedxau? Koño! Erri
dauelakon (M-d)
erria en manda (M-d); errienbanda
(B-a); erriamanda (O-b); erriemanda (B-j); errimanda (B-j)
Def.: ad.
“G. arriar en banda”. M-d: esku gainean erria beharrean, manuan, doala!
Zit.: ori
errienbanda [atezuan barik txikota manuago erriatzeko, atrakaturik dauden biren
arteko solasa] (B-a) / erriemandaidxok! Itxidxok! [eztabaida bati uzteko] (B-j)
/ erriamanda! (O-b)
errialdi (M-d)
Def.: iz.
errialdi, erriatzen den aldia.
Zit.:
bapora lotuta badau ba igual eitxen tzun errialdi bat edo beste [alaerrioan]
(M-d)
erribera (M-d)
Def.: adv.
diru asko edukitzea.
Zit.: Abe
Mari arek badxakok, erribera dxakok arek dirue (M-d)
erriendo (L-pj); errindo
(M-d)
Def.: adv.
“G. filando”. Erriatzen. M-d: errunbo batean doa enbarkazioa.
Entz.:
L-pj: lebatzetan, atunetan, aingiratan edo edoze arrantzan esaten da.
Zit.: sus
errindo apaidxue, errindo alanbrie ta ori (M-d)
Ez:
Ondarroan ez, antza.
errifadura (M-d) - errifadurie
(M-d); errefadure (B-l) - errefadurie (B-l)
Def.: iz.
M-d: enbarkazioaren itxura, erdi ingurutik aurrerantz dakarren aldatsa, goia.
B-l: aurrea eta atzea altu badauzka eta erdia baxua errefadure andidxe dako. Desberdintasun gutxi badauka errefadure gitxi dako.
Dok.:
Astui. «Arrufo: ERRIFADURIE» (I7-191)
errima (M-d, E-s); errime
(B-j-p, M-d)
Def.: ad.
“E. hurreratu, hurbildu. G. arrimarse”. Ant.: zabaldu.
Zit.: ei
badaespadan e onantz errime arrain apur bet topa du-ta / e an dau léku ara
errime! [atrakatzeko] (B-j) / ona kostara errima be esan eitxen gero gerratik
ona [izurdea] / Mendi baltz esan tzut, Kalabarriko posue, Ogoñora errimata /
ordenak bai oten die ba esate baterako errimadu badator ba “sabaldu apur bet”
edo “errima geitxuau” [primero eta segundoaren artean] / enbarkasiño bat igual
etzetik etorri txe, errime itxe siñen / atraka da ba errimaten denin
enbarkasiñue móllara / bertan e, Plantxara, Ixarora errima baiño, errima bi da
gedxau, Otzarrire [pasatzeko] (M-d)
errio
Def.: iz.
“G. ría”.
Zit.:
erredxun dxadxoten da [angula] (L-j) / karnati eiñdde igual errixutan (O-z)
errio-arrain; erridxo-arrain
- erridxo-arrañe (B-o, M-d)
Def.: iz.
“G. herrera, americano. L. Lithognathus
mormyrus”. v. amerikano.
Entz.:
M-d: errioko sarreretan-eta atrapatzen zen.
Dok.:
Anasagasti. «Errijjo arrañe, Lithognatus
mormyrus, Pez herrera.» / Anton Perez. «errijoarraiñ (errijoárraiñe) =
(Pagellus mormyrus). G. herrera. F. morme. I. marmor brean.»
erriz; erríx (M-d) -
errixek (B-r, M-d)
Def.: iz.
(Hartu). “G. rizo. F. garcette de ris, hanet. I. reef-points, knittle”. M-d:
bela laburtzeko txikotxuak. v. errebixak,
errizadurak.
Dok.:
Azkue. «Erriz : 1º (B, G), rizos de velas, ris
des voiles.» / Astui. «Rizos: ERRISEK» (I7-191)
erriza; errixe (M-d)
Def.: ad.
“G. tomar rizos”. M-d: bela txikitu errizadurekin.
ERRIZA
EGIN BEHAR DOGU TRIPEA; ERRIXE EIN BI DU TRIPIE (M-d)
Def.: e.
M-d: “hay que apretar el cinturón”.
errizadura; errixadura
(M-d) - errixadurak (M-d); errixadur (M-d)
Def.: iz.
(Hartu). “G. rizo. F. garcette de ris, hanet. I. reef-points, knittle”. M-d:
bela laburtzeko txikotxuak.
erro (M-d [rró], O-b) - errue
(B-a, M-d), errú (O-b), erruak (L-pj), errúek (B-a), erruk
(O-b) 1.
Def.: iz.
“G. tentáculos del pulpo, jibión, etc.” v. erpa,
giñarro.
Dok.:
Azkue. «ERRO : 5º (Bc, G-zumay), tentáculos
del pulpo, jibión, etc. : tentacules du
poulpe, du calmar, etc.»
erro - errua
(L-j-l), erruak (L-j) 2.
Def.: iz.
trainari egiten zaizkion sartak.
Zit.: amen
a, erruk formaten botzu, atunak gustik enpatxata bueltak artunda [atunetako
arteetan] (L-j)
errol - errola
(E-jf)
Def.: iz.
(Altzatu). “G. rol. F. rôle. I. ship's articles, muster, bill”.
Zit.: se
altza, e errola altza lekisu seuk nai sunin, baya beiñ altzaten basu, esin su
erria e? / oin geus, ikarias beti errola altzateko, errola altzateko on bi sara
apurtxu bet, e seguru (E-jf)
erromero (M-d) - erromerue
(B-o-r)
Def.: iz.
M-d: meroaren antz-antza dauka, askok igarri ere ez.
Entz.:
M-d: urte baten ondo atrapatu zen erromeroa baina gero hori galdu egin zen.
Dok.:
Azkue. «Erromero (B-b-ond), remora, pez pequeño, muy lindo : rémore, échénéide, petit poisson très joli.»
errozio; errosidxo
(M-d) - errosidxue (B-p, M-d)
Def.: iz.
“G. rocío”. M-d: kasu baterako salta enbarkaziora eta txikotak eta tosta
bustita egoten dira.
Entz.:
M-d: terrel hotzak daudenean egoten da hori.
errueda (M-d) - erruedie
(M-d), lemako erruedie (M-d); errubera - erruberak (O-b)
Def.: iz.
M-d: bolantea.
Entz.:
M-d: lehen eskuko lema erabiltzen zen, orain ez, orain dena da errueda.
errun (M-d [rrún]) - erruna
(M-d), errune (B-l)
Def.: iz.
“G. run”. M-d: tostarik tostara dagoen lekua. B-l: igual ba lebatzetan
dabiltzanean bakoitzak bere erruna edukitzen du, bere lekua aparioa botatzeko.
v. arteun.
Zit.: ori
errune neuri da e! (B-l)
Dok.:
Azkue. «ERRUN : 2º (B-b-mu), manga, anchura de
una embarcación, largeur d'un navire.
OREKAN EGOTEKO ERRUNA OSPITALA DA, la manga en que se está
á la rema (para sostener la lancha en la cala en equilibrio) es el OSPITAL (nombre de un banco de la lancha), l'endroit d'où l'on rame (pour
tenir la cale du bateau de pêche en équilibre) s'appelle OSPITAL (nom d'un banc du bateau). — 3º (B), el banco del medio de la
lancha, le banc du milieu du bateau de
pêche.» / Astui. «Espacios entre bancadas: ERRUNEK» (I7-191)
errunbo (M-d, E-jf) - errunbue
(M-d), errunbu (E-jf), errúnbuek (M-d); errenbo (B-g-j) - errenbue
(B-r), errénbuek (B-r); runbo (M-d [rún], O-b) - runbua (L-pj), rúnbue (M-d), runbu
(O-b) 1.
Def.: iz.
“G. rumbo. F. rumb. I. course”.
Zit.: e se
errunbotan dxun bi du Bermiora ba? (B-a) / Kalafaltzon errenbun bóta du /
se-rrenbo sus ba? da, oesteka (B-j) / se errunbotan satos edo? / se errunbotan
dau e Matxaku edo? / se alture dakon, da se, se errunbotan dauen [esaten dizu
almanakeak] / edose errunbotan / ameko kala gustitako errunbutakosus, da
se-rrunbotan botaten den, apaidxue / Mundekatik se errunbo erun bixun edo Ma-
Matxakutik se errunbo erun bixun edo / “filando” da erri:ndo, bai da errunbo
baten du enbarkasiñue / sus errunbo baten da, kostauti dxoten batzu, ori da
trabeseko aixie / danak e errunbo baten ya, plántata era batera / lelau
Basamendi dxote su, da, danataus onek errunbo baten esate baterako / káli topa
ta lísto oten siñen, da, ya errunbun plantata / da gero errunbun plantaten
denien, aurdun da “rumbo de largada” / beronen errunbuen, urteten dauen ixarra
da, polarra / da segidu bertan errunbuen da topate su Okarantzako sikutie / da
sonidue, noix flójuen dauen, an errunbun
dau. Semat eta sonido altuau dauen, errunboti fuera saus / errunbu
emoten tzules berak sudostetik edo lestetik / da a sonidue, eitxen su marka.
Márka, da omoten tzu errunbue / sari botateko errunbue / errunbu márkateko ta
orretako (bai), trasportadora / bai márkata dakotas eskiñen baten errunbo
gustidxek / neure plano baten eingo tzut márka errunbuek / trasportadoratakotzu
larotamar- e, e, eun da larogei gradú, eun da larogei gradu, da andik e ba,
errunbu bótateko / trabestu ein gara, esaten da ori be. Errunbu kanbidxa ta
trabes planta / sídxaue da, errunbu kanbidxaten / segun susen kanbidxaten
errunbu, esatiles e, gorau edo / da bertan Kanalen, artze sunin errunbue
Murutarako / edose errunbo artzen dau [bokartak]/ berak-u dauen errunbu artzen
dau e arrañek (M-d) / Kalapaltzorako errunbun (E-jf) / se runbo rarusu te? ba,
nordestin nu (O-b)
errunbo (M-d) - errunbue
(M-d); errenbo (B-j) - errenbue (B-r) 2.
Def.: iz.
(Egin). M-d: harriren bat jo duelako edo sikutan lotu denean harriren batek
enbarkazioari oholean, azpian eginiko ziloa.
Zit.: ure
pásati baiño gidxau da peligru igual errenbo bat ein barik ero gausie
[entablazioa businduta dagoenean] (B-j) / aspidxen errunbu ein dxako / errunbu
eiñ eskero ba, ola bixu ostabe / errunbu eiñdxa sues su portora / edo sikutan
lotu denin arridxen batek ein tzolakon errunbue, edo, itxasun dxo sulakon e
trónkun bat eta ein tzo errunbue (M-d)
errutan. Ik. rutan
ertxe. Ik. etze
eskala-gato (M-d) - eskala-gatue
(M-d), eskilla-gatue (M-d)
Def.: iz.
“G. escala de viento o de gato”.
eskama - eskamia
(L-j), eskamie (B-a, M-d), eskami (E-jf, O-z)
Def.: iz.
“G. escama. F. écaille. I. fish-scale”.
Zit.: onek
eskami deko (E-jf) / eskami eukitten dau naiku (O-z)
Dok.:
Azkue. «ESKAMA : 2º (B, G), escama de peces, écaille de poisson.»
eskamada (M-d) - eskamadie
(B-a, M-d)
Def.: iz.
(Bota, emon). M-d: sarabardoa ibilkeran-eta trainetik irteten duen arrainaren
eskama sueltua. B-a: salabordoarekin sardina edo bokarta enbarkatzen zaudela
arrainari eskapatzen dion eskama. Itsasoan dena eskama ikusten da.
Zit.:
eskamadi botaten dau / da sakue dau eskamadi emoten beti (M-d)
eskamatu (B-j, M-d)
Def.: ad.
“G. escamar”. M-d: eskama kentzea.
eskapa (B-a-r, M-d, E-jf-s, L-j-l, O-b)
Def.: ad.
transitiboa. “G. escapar. I. to escape”.
Zit.:
txirristadi gu dau esan, eskapa ein tzule (B-a) / fitxie esiñdxe arilldxu se
eskapa itxen tzu / arrañen batek eskapa badau-edo / ya trínkata dau, estako
nondik eskapa [arrainak] / da igual enbarkasiño bat-au an, eskapa batzo edo,
albotik ein batzo, berak eitxeko etxadie / arrañek eskapaten tzu / andik
eiñdxosku edo ortik eiñdxosku edo eskapa dosku edo / kortxo ganetik eskapaten
dauenin arrañek / txikoteti da aurreko mandatik eskapaten dauenien / lístue
eskapateko / an ukuste sunien e lañue, otorten-otorten, eskapa portora (M-d) /
jeneralmente esteu eskapaten, oin, dxaten deu, ero esteu dxaten [zimarroiak]
(E-jf) / estau eskapaten (L-j) / eskutik eskapa nau e arrañak (L-l) /
berdelak-eta ariñ eskapaten dabe e? (O-b)
eskapakera - eskapakerie
(M-d)
Def.: iz.
Zit.:
arrañek eskapakerie ba irugarren mállatik e, irugarren kankamotik eiñdxauenien
(M-d)
eskartxio; eskartxidxo -
eskartxidxua (L-pj)
Def.: iz.
L-pj: arrain txiki bat da [tamainuan pantxu
baño seoser alakua esan zuen].
Entz.:
L-pj: ur handian eta plaietan atrapatzen da hori.
Dok.:
Azkue. «ESKATXIO (B-l), un pez, un poisson. (V. Katxe, 2º.)»
eskastu (B-a, M-d)
Def.: ad.
eskastu, desagertu.
Zit.:
arrañe on da ba total asko, oin deu eskastute / arrañek eskastu eiñdxiseles ba
oiñ estau Álfako arrañik (B-a) / oiñ e ya ori errasie eskastu eiñdxe, eskastu
eiñdxe total, eskastu da / abakondue be ori be eskastu eiñdxe / eskastu da
total, total, total, total eskastu da ori be / mayetzen erdidxetarako ya
eskastuten da / barbañe eskastu eiñdxe. Ba atrapaten da granu esta bay eskastu
eiñdxe / oiñ eskastuta dau dana ta, orrek e eskiñadak an daus baye, arrañe
falta / edo egualdi txarra datorrelakon edo, arrañe eskastu delakon edo,
señeruek e ixate ban e, banderie bai / da, asi san eskastuten, gitxitxuten
jéntie / da gero ba jénterik es itxasorako, jenti- eskastu, da jentie
eskastuten bada enbarkasiñuen estau sereiñik (M-d)
eskatz (M-d [kátz]) - eskatza
(M-d)
Def.: iz.
“G. cocina. F. cuisine. I. kitchen”. Badirudi batzuek normalean ez dutela
erabiltzen. v. kozina.
Dok.:
Azkue. «Eskatz (Bc), cocina, cuisine.
(Contr. de ESKARATZ, 2º.)» / Ortuzar. «Eskatza. (Eskaratza). Cocina.»
eskegi; eskéi (B-a-r,
M-d)
Def.: ad.
“G. varar”. v. bara.
Zit.:
eskeitxen gues bárkue / aurra elanbrara gus eskeitxen (B-a) / motorra eskei
(B-r) / enbarkasiñue nora darusu? da baraderora eskeitxen / enbarkasiñu
eskeitxen gus aspidxek eitxeko / oiñ elanbrataus, eskeitxeko edo, imintxeko
enbarkasiñuk e garbitxuteko ta pintxeteko ta orretako (M-d)
eskillara (M-d) - eskillarie
(M-d)
Def.: iz.
“G. escalera”. Barrura igateko.
eskillara-real (M-d) - eskillara-reala
(M-d)
Def.: iz.
“G. escala real”. M-d: barandillekin ipintzen den eskilara.
eskinada; eskiñada
(M-d) - eskiñadie (M-d), eskiñadak (M-d)
Def.: iz. Geo. M-d: harriaren eta harearen
bitartea. v. harri-ertz, harri-eskina, harri-egal.
Entz.:
M-d: eskinadetan breka, barbarina eta horrelako arraina egoten da.
eskobilla (L-pj, O-b) - eskobillia
(L-j-pj), eskobilli (E-s, O-b-p)
Def.: iz.
“G. brus, cepillo”. v. brus.
ESKOBILLA
BIGUNA; BIUNA (L-j-l)
Def.: iz.
v. brus gaza, brus bigun.
ESKOBILLA
GARRATZ - ESKOBILLA GARRATZA (L-j-pj, O-b)
Def.: iz.
belarra-eta kentzeko izaten zena. v. brus
garratz.
ESKOBILLA
GOZO; ESKOBILLA GOSO (O-b) - ESKOBILLA GOSÚ (O-b)
Def.: iz.
Pedro Juani “eskobilla gasa”, artikulu eta guzti, jaso banion ere, Josuk eta
Luisek “biuna” esaten zela erantzun zidaten, bestea gaitzetsiz. v. brus bigun, brus gaza.
eskota; eskót (M-d) -
eskota (A-ja, B-a-r, M-d, L-pj, O-b)
Def.: iz.
“G. escota. F. écoute. I. sheet”. M-d: belak atzeko mandatik atezatzeko daukan
txikota.
Entz.:
M-d: popadan bazoaz erria egin behar da gehiago boltsa formatzeko eta ankerara
joateko estutu egin behar duzu.
Dok.:
Azkue. «Eskota (Bc, G), escota, cierta cuerda de las lanchas : écoute, cordage des bateaux de pêche.
(??)» / Urkidi-Apraiz. «escotas (eskotak)»
/ Astui. «Escota: ESKOTA» (I7-191) / Alvar. «eskota»
(“empuñidura”-ri kosta guztian emaniko erantzuna)
eskotilla (M-d), eskotille
(B-a) - eskotillie (B-a), eskotilli (O)
Def.: iz.
“G. escotilla. F. écoutille. I. hatch, hatchway”. M-d: arraintxoetako eta baita
neberetako sarrera ere.
esku, eskó (M-d) - eskue (B-a-j-r, M-d), eskuko txikota (M-d), eskoko txikota (B-l, M-d)
Def.: iz.
M-d: trainaren atzerengo txikota, biradorera doana. Hogei edo hogeita bost
metro-edo edukitzen ditu. B-j: aurrea baino lodiagoa izaten da atezuago eroan
behar delako. Kasu baten nire denboran hogeita bikoa bada aurrea hamaseikoa edo
hamazortzikoa. v. eskuko tira.
Zit.:
atara eskue! [bodegatik] (B-r)
esku - eskua (L-l);
esku-manda - esko-mandie (B-j); esku-parte
Def.: iz.
“G. las manos”. Trainaren atzeko aldea. Ant.: txikot, txikot-manda.
Zit.:
esko-mandi datosku málleta / eskoko mandara pása! Eskoko mandan dakosu arkó
obiaue-ta! E? arrañek ein barik ametik efetue, ori seuk ukuste-su batunde duna
ero gausie, korrontaitxik, esate su: e eskorau ein apur bet! / da are ser
gu-san dau? ba eskorau eitxi etxadie (B-j) / erdire dxun bi badeu ero
txikoterau badoye ero, eskurau badoye (E-jf) / da igual e, eitten dxatzu au
eskua batun eitten dxatzu / eskutik eskapa nau e arrañak (L-l) / beuneku..
eukitten dau pixo gexa esku-partin, txikotin baño (O-b)
eskuikara - eskuikaria
(L); eskukera (B-o, M-d) - eskukerie (M-d); eskokera (B-a-g) - eskokerie
(B-a-g)
Def.: iz.
“G. tembladera. F. torpille marbrée. I. electric ray. L. Torpedo marmorata”. M-d: elektrizitatea ematen duen arraia klasea.
Arraiaren berdin-berdina da baina buztanean sua dauka. Biribila da
buztanarekin, arrain biguna. B-a: arraia lakoa, zeredozer ilunagoa. Buztanetik
helduz gero kalanbrea ematen du.
Entz.: M-d:
kostan atrapatzen da, erreketan eta horrela. Mallorcan azala kenduta jaten zen,
guk ez dugu jaten. Hemen ere inoiz jan da andreek engainatuta plazan, azala
kenduta arraiaren berdin-berdina delako.
Dok.:
Azkue. «Eskuikara (B-b-l), torpedo, pez que hace temblar á quien le toca : torpille, poisson qui donne une secousse à
ceux qui le touchent.» / Anasagasti. «Eskukarijje, Torpedo marmorata, Tremielga. Eskokerie, Eskoarrañe; Dasyatis pastinaca; Pastenaca, chucho.»
/ Anton Perez. «eskuikara (eskuikarie) = (Dasyatis pastinaca). G. cachucho. F.
pastenague. I. sting ray. Arrain honek ezten luze pozointsu bat dauka bere
buztanaren erdigunean eta oso zauri mingarriak sor daikez eskuan. Hortik bere
izena.»
eskurik eskura; eskurik eskure
(B-j, M-d)
Def.: adv.
(Egin, emon). M-d: kasu baterako antzina bokartean ibiltzen ginen
Donostiatik-eta, igual ez zen kobratzen hamabostean, orduan armadoreak hamarna
hogerleko edo gauza aurreratzen zuen. Partila egiten zenean atzera erria egin
behar izaten zuen hori marinelak.
Zit.: emon
eskurik eskure bos mille bana ogorloko ero gausie (B-j) / amarna ogorloko
eskurik eskura emon / eskurik eskure eiñdxu (M-d)
esku-txikot - esku-txikotak
(L-l, O-b)
Def.: iz.
trainaren eskua eta txikota. Babor-estibor
bikotearen antzekoa.
Zit.: esku-txikotetan
(L-l) / amen, asko onetakarres bi, bueno bi, esku-txikotetan [tranpillak,
kaloiak] (O-b)
eskuz; eskús (B-j,
M-d, E-jf, L-j-l)
Def.: adv.
“G. a mano”.
Zit.:
dxosi, da eskús alá (B-j) / buek enbarkaten dau eskus, sakorarte eskús / da
erriten da ondora txikotagas, txikota. Da gero biraten da eskus [nuebomundoa]
(M-d)
espadin (M-d) - espadiña
(M-d), espadiñe (B-g-o, M-d), espadiñek (M-d)
Def.: iz.
“G. sable”. M-d: arrain luzea, zapala manda bietatik, distiratsua, urrezuria
legez dauka haragia. B-g: angiraren gainako arraina baina estua eta
zapal-zapala. Hagin zorrotzak dauzka eta zuri-zuria da. Espadinak eta gardak
usain arraro bat daukate, txiz-hatsa. Batzuek sáblie esaten diote. v. sable.
Entz.:
M-d: kalan, ehun braza eta larogei braza urean-eta, lebatzetan-eta
dabiltzanean, palangrekin atrapatzen da. Arrain gozoa da. Galegoek berakatzetan
ipintzen zuten, gero frijitu eta majo egoten zen. B-g: pita berehala ebakitzen
du eta atrapatzeko alanbra ipintzen zaio. Palangrekin ateratzen zuten. Batzuek arrain
gozoa dela diote.
Dok.:
Anasagasti. «Sablie, Espadiñe; Trinchiaurus
lepturus, Pez sable.» / Anton Perez. «espadiñ (espadiñe) = (Trichiurus
lepturus). G. pez sable. F. poisson sabre. I. largehead hairtail. Arrain hau
eta garrikue antzekoak dira.»
espalda (B-a) - espaldia
(L-j), espaldie (B-a-j) 1.
Def.: iz.
“G. chicote proel del braguero o jareta”. B-a: brageroaren aurreko manda.
Entz.:
B-j: normalean espalda biratzen da lehenengo, buelta guztian doalako.
Zit.: bíra
espaldie! [B-j: ez da esaten “ala espaldie”] / ori espaldiee atesa (B-j) / para
espaldia! (L-j)
Ez: M-d
Dok.:
Astui. «Para cerrar el cilindro se utilizaba el “bragerue”, tirando de sus
extremos llamados “espaldie” el proel y “berrela” el popel.» (La pesca en
Bermeo en el siglo XIX-12). Bertan trainaren irudi bat ikus daiteke.
espalda (M-d) - espaldie
(M-d) 2.
Def.: iz.
M-d: norbere atzea edo trainaren atzea.
Entz.:
M-d: arraina espaldara badoa harriak botatzen zaizkio handiko alderdira
ikaratzeko.
Zit.:
arrañe espaldati dator / arrañe espaldara due / espaldati dau (M-d)
espaldea; espaldie
(B-a-j)
Def.: ad.
B-a: “ciar”.
Entz.:
B-j: lehen erabiltzen zen zentzua itsasoan, motorra trainaren gainean,
txikitxuak badian igual, sartu erramu handia eta lagun biren arte trainetik
irteteko.
Zit.:
espaldi órtik áurretik! (B-a) / espaldi b'ia! (B-j)
esparbel (M-d) - esparbela
(M-d)
Def.: iz.
“G. esparavel o atarraya”. M-d: esku batean batuta lasunak-eta atrapatzeko
zabaletara botatzen zen sarea.
Entz.:
M-d: antzina-antzina erabiltzen zen, nik Sibiliako errioan ere ikusi dut hori.
espardel (M-d) - espardela
(B-j-l, M-d, L-pj, O-b)
Def.: iz.
“espardec”, “spar-deck” ingelesez. M-d: guardakolaren gainea.
esparloi (M-d) - esparloye
(B-a, M-d), esparloyek (B-a-r); esperloi, esperlo - esperloya (L),
esperloi (O-b)
Def.: iz.
M-d: tiburoiaren antzekoa, handiagoa, lepoko espita handia dauka. v. arrain zuri.
Entz.:
M-d: atunetan sarri egiten zuen atuna alatzen egon, heldu eta bera eroan.
Dok.:
Azkue. «ESPARLOI (B-b-l), esparroi (B-ond, G),
pez espada que persigue á los toninos ó delfines, tiene la mandíbula superior
en forma de espada con dos cortes : espadon,
voilier, gros poisson qui poursuit les dauphins; il a une sorte d'épée à
l'extrémité de la mâchoire supérieure et une immense nageoire dorsale.»
esparrago (B-j, M-d) - esparrague
(M-d), esparraguek (B-j)
Def.: iz. Mek. “G. espárrago”.
espartzu (M-d) - espartzua
(L-j), espartzue (M-d)
Def.: iz.
“G. esparto”. Lehenagoko txikot zantarra. L-pj: txikot biguna, arin faltatzen
zuena.
Entz.:
M-d: mailetak forratzeko erabiltzen zen. Amarratzeko txikotak ere egon dira.
Dok.:
Azkue. «Espartzu, cuerda de juncos, corde
de joncs. (Duv. ms.)»
espartzuzko - espartzoskuek
(M-d)
Def.: adj.
“G. de esparto”.
Zit.:
txikotak oten sin espartzoskuek (M-d)
esperan (M-d)
Def.: adv.
kofradian argi berdea egoten zenean itxaroten irteteko edo ez.
espet - espeta (O-b)
- espétak (O-b-z)
Def.: iz.
“G. percha”. Kazan joateko kainabera handiak, nagusiak. Bar.: espelet. v. alai, botabara, pertxa.
espetol - espetola
(O-b)
Def.: iz.
espetari eusten dion ohola, hagina. v. hagin,
pertxa-leku, pertxol.
Entz.:
O-b: sartu karelaren gainean eta bat eroaten da orain. Lehenago hagin bi
eroaten zituen, zelako eguraldia dagoen. Eguraldi txarra bazen espeta gora
altxatu behar zen, bestela sartu egiten zen uretan. Eguraldi ona bazegoen,
espeta behera bajatzen zen.
espi (E-jf [pí], L-pj, O-b) - espidxa (L), espidxe
(E-jf), espixe (O-b), espixak (O-b); espitxa (M-d) - espitxie
(M-d)
Def.: iz.
“G. aguijón de peces”. v. su.
Zit.: espi
txarra rakar orrek e? (O-b)
Ez: B-j, sue.
Dok.:
Azkue. «ESPI (B, G), espina de los peces, arête des poissons. (?)» «EZPI : 1º (B-l, G-ori), aguijón de peces, corne ou dard de poisson.»
espigoi - espigoye
(B-j, M-d)
Def.: iz. Geo. “G. espigón”. Julianek jarri zidan
adibidea Elur-fabrikatik aurrera jarraitu ondoren irteten duen muturra izan
zen. Badirudi berarentzat izen arrunta baino gehiago toponimoa dela. v. molla-buru.
espillu - espillua
(L-l), atzeko espillua (L-l)
Def.: iz.
tretzak botatzeko erabiltzen zen, jinezkoa izaten zen. v. trankero, txirritxa 2, txitxast.
espitxa (M-d), espitxe
(B-a) - espitxie (B-a-j, M-d) 1.
Def.: iz.
“G. espiche. F. épite. I. peg spile”. M-d: kasu baterako iltze batek irteten
badu zorrozten den ohol zatia iltzeak irten duen lekutik sartzeko.
espitxa (M-d) - espitxie
(M-d) 2.
Def.: adj.
M-d: edozertan sartzen diren andreak. v. arrain
zantar, garda.
espitxa 3. Ik. espi
esplozino; esplosiño
(B-m, M-d) - esplosiñue (B-j-m, M-d)
Def.: iz. Mek. (Egin). “G. explosión”. M-d:
motorrak arrankakeran egiten duen leherpena. Abante ematen duenean,
bun-bun-bun-bun.
esprin (B-j - M-d - O-b [prín]) - espriña (L-pj), espriñe
(B-j, M-d, O-b), espríñek (M-d)
Def.: iz.
(Emon). “G. spring, esprín. I. spring”. M-d: amarrata zaudenean moilan atzea
zabaltzeko ematen den txikota.
Entz.:
L-pj: barkua errebiratzeko, moilatik zabaltzeko. Atras eman eta barkuak
mugimendua egin dezan, maniobra egiteko da esprina.
Zit.: emon
esprín bet! / emoidxok esprin bet or! [“dale un esprín ai!” ere esan zuen
erdaraz] (B-j) / emoixu orrei esprin bat! (O-b)
estaga. Ik. ustaga
estai (B-a [és], M-d [tái]) - estaidxa (L), estaidxe
(B-a [és], M-d), estaidxak (L), estaidxek (B-a [és], M-d) 1.
Def.: iz.
“G. estay, vientos. I. stay”. Dimasek eginiko arrastero baten irudian aurreko
paluko kruzetatik-edo enbarkazioaren aurrera doazen zer bi dira. Alejandrok ere
berak eginiko baxurako enbarkazio batean aurreko palutik aurrera zihoazen hiru
barila zeuden bientuek deitu zienak.
Nik estaidxek ziren galdetu nionean
baietz erantzun zidan, bientuek
erdaraz esaten dela gehituz. M-d: merkantean esaten da, hemen ez. v. biento, gartxi.
Dok.:
Azkue. «ESTAIA : 1º (B-l, Gc), obenques,
cuerdas con que se levantan y bajan los mástiles : haubans, cordages à l'aide desquels on lève et on abaisse les mâts.»
estai (L-j-l) - estaidxak
(L-j-l), estadxak (L-pj), atzeko estaidxak (L-pj) 2.
Def.: iz.
kazan atzean joaten ziren palu txiki bi. v. obengillo.
estanpa (B-a, M-d) - estanpia
(L-pj), atzeko estanpia (L-pj), estanpie (M-d), átzeko estanpie (M-d), estanpi
(E-jf), atzeko estanpi (E-jf [á],
O-b), estánpak (E-jf)
Def.: iz.
“G. estampa”. M-d: popapea. v. popape.
Entz.:
E-jf: orain apur bat biribilean daukatena antzina baporek popa luze edukitzen
zuten, zapala baina luzea, goruntzean. Atzeko luzea eta zorrotza. Orain dotoreago
doa, beteago atzeko partea.
estatxa (M-d, L-pj) - estatxia
(L-pj), estatxie (B-a-j-r, M-d), estatxi (O-b-p), estátxak (B-a-j, M-d)
Def.: iz.
“G. estacha. F. aussière. I. hawser”. Cfr. kalabort. M-d: fondo ematen dena
enbarkazio txikietan, mehea. Merkanteetan estatxa txikot lodiagoa da
amarratzeko. B-j: merkanteenak dira.
Dok.:
Azkue. «Estatxa (AN-ond, B-b, G-don), estacha, cuerda delgada de que se sirven
los pescadores en sus faenas : filin,
corde mince dont se servent les pêcheurs dans leurs travaux. (?)»
estiba (M-d, O); estibe
(B-a)
Def.: ad.
“G. estibar. F. arrimer, charger. I. to stow”.
estiba (M-d), estibe
(B-a) - estibie (B, M-d)
Def.: iz.
“G. estiba, estiva. F. arrimage. I. stowage”.
estibor (M-d) - estiborra
(B-j-o-r, M-d, E-jf, O-b); estiborreko
alde - estiborreko aldi (O-b)
Def.: iz.
“G. estribor. F. tribord. I. starboard”. O-b: “estribor”.
Zit.:
estiborretik enbarkate'ou batela barrure / Ixarretxe laga aborretik eta
estiborrea pixka bota ta / estiborrea laga, Ondarrurako [Txata] / bóta estiborrea!
(O-b)
estopa (B-a-j, M-d)
Def.: ad.
“G. estopear”. Ohol bitarteetan estopa sartu. v. galafatea.
Zit.: olá
du estopata (B-a) / motorraa ser? ur-apurtxu bet eitxen dosku da amen nun
karpinteru bille, estopateko (B-j)
estopa (B-j, M-d) - estopie
(B-a-r, M-d), estopi (O)
Def.: iz.
“G. estopa. F. étoupe. I. oakum”. M-d: ohol bitarteetan sartuta dauden zintak.
Klase bikoak dira: bat da kotoiaren antzekoa eta bestea da kalamua edo lihoa
edo halakoa, alkitranaz dago hori galafateata enbarkazio guztia.
estrameridiana - estrameridianie
(M-d)
Def.: iz.
“G. extrameridiana”. M-d: eguzkia bere zenitetik pasata dagoenean hartzen den
altura.
estrapu, estrapo (M-d)
- estrapue (B-l-r, M-d), estrapu (A-ja, O-o); estrepo (L-pj) - estrepua (L-pj), estrepu
(E-s); estropo (B-a) - estropue (B-a)
Def.: iz.
“G. estrobo. F. estrope. I. loop”. M-d: toletean erramua sartzeko kalamuzkoa.
Dok.:
Azkue. «Estrepo (B-b-l), estrovo, rosca que sujeta el remo al escálamo : estrope, anneau qui assujettit la rame au
tolet.» / Astui. «Estrobo: ESTREPUE» (I7-191)
estrella (M-d) - estrellie
(B), itxasoko estrellak (M-d)
Def.: iz.
“G. estrella de mar”.
Entz.:
M-d: haitzetan egoten ziren.
estropada (M-d) - estropadie
(B-r, M-d), estropadak (O-b); estrepara - estreparak (L-pj)
Def.: iz.
“G. regata. F. régate à rames”. v. erregateo.
eta! (L-pj)
Def.: ex.
kazan arrainak heldu duela patroiari jakinarazteko botatzen den oihua. v. deutsa!, eutso!, Jesus!
Entz.:
L-pj: orduan patroiak makina geldiago ipintzen zuen harik eta maniobra egin
artean. Berak ikusten zuen hura noiz enbarkatzen zen eta abante.
Zit.:
etaaa! / eta! eldu nau [heldu nau, deust] (L-pj)
etorri (L-pj, O-b); otorri
(B, M-d)
Def.: ad.
“G. venir a puerto, aproximarse la embarcación, el pescado, los pájaros a la
costa...”.
Zit.: San
Pédrutan urten da Coruñara da gero- Madalen bísperan, Madalena pásata
etorte-san garis Bermiora (B-j) / da udan otorten da kasatxitxarru-
kasatxitxarro txikidxe / tximinoi barridxe datorrenin ona Kanalaure ta ona /
negun otorten di txirriñek (M-d) / martiñakas etorten da atune / gu, e San
Pedruk dxaidxek eukikeran, Avilesetik be etzera etor bi garis.. ee Elantxobera
gatos (E-jf) / papardua etorte san ona (L-pj) / sardiñi ero, txitxarru ero, se
etorte san, axe atrapaten aste giñan / gero etorte san berdela (O-b)
etxa (B-a-j)
Def.: ad.
(Tertzak, botaberak, obengilloak, edurra, aparioa, mazia..). v. bota.
Zit.:
oestin etxa du da atrapa du lau mille kíllo / étxaik arridxe! (B-j) / igual
gidxau dakosu plamita, da, patroyetiño “e urandire sartun garis, da es etxa gidxau,
ebai” [tertzak botatzen] / kálan be bardin, kálara allegaten danien, iñok estau
etxa biar berak e, abise artien [señeroagatik] / txístu dxo, da, an dus danak
etxaten / eun da berrogei tertza-ta etxa bi dies / trankeru da tertzak, tertzak
étxateko / gaur e larogei brasan étxaku / sondaten dau ta ba emen piesa bat-eu,
bueno, piesa batetik etxaku / botaberak etxa orduko / beste batzuk etxaten daui
obengilluek / beyen deus neberan, gixon bi edo, kajak imintxen da bat edurre
etxaten / pikin dusenien andik etxaten daui apaidxo bat / da patroyetiñotzo:
etxa gidxau, etxa gidxau, ba a da ba arrain lodidxe dalakon, bai, masí gidxau
etxateko / au mediomundu etxaten da aulan, erdire / mediomunduek étxa, sakora
(B-a) / tertzak etxateko markak / da, bat etxate-san da manda baten, ori
orkulue (B-p)
etxada (B-a-j-p, M-d) - etxade
(A-ja), etxadie (B-j, M-d), etxadak (M-d); etxara (O-b) - etxaria
(L-j-pj), etxari (E-jf, O-b), etxarak (L-j-pj, O-b)
Def.: iz.
(Egin). “G. largada”.
Zit.: e!
aur deu ba sera argidxek, etxadi iñdxe deu ori / igual amar etxada egin da
etzera arrain barik (B-a) / bos mille killo breka atrapa dun etxada baten (B-j)
/ lau etxada eingus / sapalun etxadi-ñdxu / eitxe bin sardiñin etxadie esta? /
eiñ etxadi sardiñiri / da an gorridxe! Gero eitxen san etxadi areri, trañegas /
neuri be kuadra dxast e atrapaten e, amar tonelada besegu etxada baten /
Marona. Ordu bi txa erdiko etxadie okitxe ban / Plai Asunerarte, arrastan
dxuten da, etxada baten / kánpun e, e igual gau gustidxen etxada baten be bai, jenti
lo itxeko / da in tzon etxadie Gibeleko baixiri / batek artzen dau beti arrañe,
etxada gustidxak artzen dau, batek [trioan] / etxada gustitan arrañe aparta
bixu / arrastan e, okiñdxu etxadak ederrak / orko etxadati norte-, nórtin-
nórtin edo éguen / da etxadape makinilla barik e sarri bira biar eskus /
esatiles eiñ etxadie, da sarratuteko trañe, brageru dau pásata kankamutatik /
ein beste etxada txiki bat eta gaue eikeran ba portora / etxadi itxeko trañe
baja bi deles / eguskidxeri atzi emonda eitxen san etxadie / suk ein su etxadi
esta? Da su saus arrañe enbarkaten, etxadi-ñdxe arrañe enbarkaten / batelin
dxuten di lagun bat edo bi, argidxegas gero baporak etxadi-txeko ta argira /
tíntatu ta ségidxen baporera, da etxadi ein / etxadarik etxadara lo itxen du /
ixurdako etxadi ixeten senien / ein blankuran edo etxadie, edo ardorin ein
etxadie (M-d) / etxara bat eiñyou ta artu rous e, bi mille kilo antxoa (O-b)
ETXADAN (B-j, M-d)
Def.: adv.
(Joan). Sarea botatzen
Zit.:
etxadan gues (B-j) / ni asten nai ámetik etxadan [adibide bat jartzen] / ameti
dxuten san txikota, etxadan / trañé etxa- etxadan dunien / etxadan susenien /
trañe botaten bada, “etxadan nue” / suseles bertan, biarrin esatiles etxadan
(M-d)
DEPENEKO
ETXARIA (L-l)
Def.: iz.
L-l: korrientea batera eta haizea bestera, depenera
(L-j-l) botatzen dena. L-pj: haizearen
kontra zaudenean. Traina libratzeko maniobra asko egin behar duzu. Ant.:
eratako etxada. v. kontrako etxada.
DESERAKOA;
DESERAKU (O-b)
Def.: iz.
deserako etxada, kontrako etxada, depeneko etxada.
ÉRATAKO
ETXADIE (B-a-j), ÉRATAKO ETXARI (E-jf), ÉRETAKO ETXADIE (M-d), ERARAKO ETXARIA
(L-pj), ERAKO ETXARI (O-b)
Def.: iz.
Juan Franciscok érarako etxari ere
esan zuelakoan nago. M-d: baborra haizera ipintzen den etxada. L-pj: haizearen
fabore botatzen duzunean. Ant.: kontrako etxada, depeneko etxada.
Zit.:
erako etxari eiñyot (O-b)
KÓNTRAKO
ETXADIE (B-a-j, M-d); KONTRA-ETXARI (E-jf)
Def.: iz.
M-d: haizea estiborretik ipintzen den etxada. B-j: eratakoa baino maniobra
txarragoa da. Ant.: eratako etxada. v. depeneko
etxada.
Zit.: da
igual e ba musturre atrapateko ein bi tzasu kontrako etxadie (M-d)
etxadaka (B-j, M-d); etxaraka
(E-jf)
Def.: adv.
etxadak egiten. Ondarroan ere andra bati etxaraka
entzun nion.
Zit.: an
daus etxadaka an baltxuen / áuntxek asi dies etxadaka Burdeosen (B-j) /
etxadaka daus (M-d) / etxaraka-etxaraka-etxaraka-etxaraka da, éra batera, e!
gedxau etxararipes (E-jf)
etxe-, etze-
Def.:
adberbioak sortzeko erabiltzen den izena: etxean, etxerantz... Etxea, portua.
Zit.: basatos
etzera (A-ja) / an egunien, així on sales mendebala, órrek etzin on sin urten
barik (B-p) / da otor giñen, Ondarrutik etzerantz, Bermiora / abadejuk atrapate
sinak, ba eitxe sin gasitxu, da etzerantz otorten giñenien, ba partidu (M-d) /
araso batzuk eukin gendun eitxeko ta etzera etor giñin / gu, e San Pedruk
dxaidxek eukikeran, Avilesetik be etzera etor bi garis (E-jf) / satosenin
runbun aa etxerutz / etxera etorri biar ixateben / ero danok etxian, ero danok
itxasora (L-pj) / gabon bueltan.. etorten giñan etxea / biskaittar gustik danok
gas amarrata etxin / erun ein bi nasu, etxea [aberiata dagoen txalopak dinotso
beste bati] / korrelatiban ipintte'osunin ba ya.. etxeakoo, kanporus juteko oo
/ beste barko baten sain, ba seu artu erremorkin de etxea ekarteko / a etxea
etorren-da [patroi bat, enbarkazino bat] (O-b) / etxetik urtendakun, biarra-ero
eitten dabe (O-z)
etxegun - etxeguna
(L-pj); etxeun (L) - etxeuna (L-j-pj); etzegun (B-a [tx], M-d) - etzegune
(B-a, M-d, E-jf)
Def.: iz.
(Egin). Elantxoben g bokalartean ez
dut garbi entzuten, kontuan hartu beste berba batzuetan galdu egiten dela.
Itsasora irteten ez den eguna.
Zit.:
etxegun asko danin / egualdi santarra dau, da etzegune ein bi de gaur (B-a) /
oin San Rokitan estau etzegunik, Andramaidxetan baiño / gure dénporan ba
tuntuxak eskeitxe sin etzegunetan / árek eitxe sien etzegunetan, ba, prepara
arridxek amarrata / etzegun eiñdxu, edo eiñdxu etzegune, batera nai béstera
(M-d)
Ez: O-b
Dok.:
Ortuzar. «Etsegun. Día en que no
salen a pescar.»
etze (M-d [tzé]) - etziek
(M-d); ertxé (B-a) - ertxíek (B-a)
Def.: iz.
sarea txikotean jota dagoen puntu biren tartea, josita dagoen puntu batetik
hurrengorakoa. Cfr. angola.
Entz.:
M-d: batzuek jotzen dute lau etxerik lau etxera kortxoa.
eukalito (M-d) - eukalitue
(M-d); okalito (B-a) - okalitue (B-a), okálituek (B-a); okalitxo
- okalitxua (L-l)
Def.: iz.
“G. eucalipto. I. eucalyptus”.
Dok.:
Urkidi-Apraiz. «eucalipto (eukalitue)» (B1-159)
euri (M-d - E-jf [rí]) - euridxa
(L), euridxe (B-a-j, M-d, E-jf-s), eurixe (O-b), euridxak (L-pj), eurídxek
(B-a, M-d)
Def.: iz.
“G. lluvia. F. pluie. I. rain”.
Zit.:
euridxe da, da euridxe danien ba bakixu / aur dakas euridxek / edo itxosuen,
emén básaus, emen esta euririk, da emen euridxe da / euridxe datorrenin ba
guardasola imiñi (B-a) / euridxek etxako dau (B-r) / beitu selako euridxe
etxako dauen! (B-j) / euridxek ixen diles / euridxe-edo báda ba gordeta
[tuntuxak] / illuntzera, atzaldera eiñdxau euridxek (M-d) / laster da euridxe
(E-s) / euridxe danin (E-jf)
Dok.:
Azkue. «EURI : 1º (AN, B, BN, G, R, S),
lluvia, pluie.»
euri-laintx (O-b) - euri-lantxe
(O-b)
Def.: iz.
“G. llovizna. F. bruine”. Euri-laintx
eta euri-lantx ere entzun dudala uste
dut. v. euri-zirin, euri-lanbur, zirimiri.
Zit.: au
euri-laintx aluau (O-b)
euri-lanbur (M-d) - euri-lanburre
(B-a - M-d [rí-lán], O-b)
Def.: iz.
“G. llovizna. F. bruine”. v. euri-zirin,
euri-ziri, euri-lantx.
Dok.:
Azkue. «Euri-landur (B-mu), llovizna.»
euri-sarta (M-d) - euri-sartie
(M-d), euri-sartak (M-d)
Def.: iz.
M-d: arraia formadun lainoak.
Ez: B-j
euri-truxo (M-d) - euri-truxuek
(M-d), euri-truxuk (O); euri-trusko - eurí-trúskue (B-a)
Def.: iz.
M-d: euri asko denean, zaparrada gogorrak.
Zit.: abe
trúskue! Eurí-trúsku dator emen (B-a) / joe! Olako euri-truxurik! (M-d)
Dok.:
Azkue. «TRUIXU (B), lluvia fuerte, forte pluie. ¡ONEK DIRA EURI-TRUIXU EDERRAK! (B-mu)»
euritsu; euritzu - euritzue (M-d), euritzuek (M-d)
Def.: adj.
“G. lluvioso. F. pluvieux”.
Zit.:
ipar-lañuek esta orrenbeste euritzue, mendebal-lañutie euritzuek, mendebal-lañuek,
iparra baiño euritzuaue (M-d)
euri-zirin; euri-sirin - euri-siriñe (O-b); euri-ziri; euri-siri
(M-d) - eurí-síridxe (B-a, M-d)
Def.: iz.
“G. llovizna. F. bruine”. v. euri-lanbur,
euri-laintx, zirimiri.
Dok.:
Azkue. «euri-zirin (B-l-m), llovizna, bruine.»
eutso!; éutzo! (B-r,
M-d)
Def.: ex.
kazan arrainak heldu duela patroiari jakinarazteko botatzen den oihua. Bar.:
deutsa!, mautso! v. Jesus! eta!
Zit.:
eutxo punten! / eutxo erdidxen! (B-g)
eutso amua!; éutzo ámue!
(M-d)
Def.: ex.
izorra hadi!
Ez: B-j
Dok.:
Ortuzar. «¡Eutso amue! Exclamación
que expresa una idea de repulsión.»
ezkira; eskira (M-d),
eskire (A-ja, B-a) - eskire (A-ja), eskirie (B-a-r, M-d), eskírek
(B-r)
Def.: iz.
“G. quisquilla, camarón. F. crevette”. Bar.: izkira. B-a: itsaso-kanpokoa
urtsuagoa da, mamin gutxiago dauka.
Dok.:
Azkue. «EZKIRA : 1º (B-b-l), quisquilla,
crangón, camarón, cierto crustáceo muy apreciado en las mesas como entremés : crevette, chevrette, certain crustacé très
apprécié comme entremets.» / Anasagasti. «Eskirie, Crangon crangon, Camarón gris.» / Anton Perez. «ezkire (ezkirie) =
(Leander serratus). G. camarón, esquila, quisquilla. F. crevette. I. prawn.»
EZKIRATAN; ESKIRETAN
(M-d)
Def.: adv.
Zit.:
eskiretan ixen gara (M-d)
EZKIRA
BALTZA; ESKIRA BALTZA (M-d); ESKIRE BALTZA (B-e)
Def.: iz.
M-d: harri tartean atrapatzen da, azal gogorra dauka. B-e: ezkira zuria baino
handiagoa.
EZKIRA
GORRIA; ESKIRA GORRIDXE (M-d); ESKIRE GORRIDXE (B-a-j[kí-gó])
Def.: iz.
Bar.: izkira gorri. M-d: ez da kostakoa lakoa, txikitxua da.
Entz.:
M-d: azalean etortzen da kanpotik, Caribetik-edo, multzoan etortzen da eta
jakia da atunentzat eta baleentzat.
Dok.:
Anasagasti. «Eskire gorrijje, Palaemon
serratus; Quisquilla, camarón.»
EZKIRAR;
ESKIRAR (M-d) - ESKIRARRA (M-d)
Def.: iz.
M-d: ezkira klase bat, beltzagoa, grisaren antzekoa eta lisua.
Entz.:
M-d: guk ez dugu erabiltzen ez arrantzarako ez jateko ere. Besteen tartean
atrapatzen da baina bota egiten dugu.
EZKIRA
ZURIA; ESKIRA SURIDXE (M-d); ESKIRE SURIDXE (B-a-e)
Def.: iz.
M-d: Mundakako itsasadarrean atrapatzen da putzuetan Gernika alderditik, azala
mehe-mehea dauka, karnadatako hobea da ezkira zuria beltza baino.
ezkiratako aro. Ik. aro
ezpeleta; espelet
(L-pj) - espeletak (L-j-pj)
Def.: iz.
“G. percha”. Kazan joateko kainabera handiak, nagusiak. Lekeition Luisek hau
baino alaidxak berba nahiago zuen.
Bar.: espet. v. alai, botabara, pertxa.
Dok.:
Azkue. «EZPELETA : 1º (B-l), vara, vergas que se
ponen una á cada lado de la lancha y en ellas se fijan tres aparejos para
bonitear (pescar bonitos) : tangon,
perches qui se mettent de chaque côté de la chaloupe, et auxquelles on fixe
trois lignes pour capturer les thons.»
No hay comentarios:
Publicar un comentario