domingo, 24 de febrero de 2019

Bizkaiko arrantzaleen hiztegia A


A
abadejo (B-a, M-d) - abadejo (A-ja), abadejue (B-a-g-j, M-d), abadejok (A-ja)
Def.: iz. “G. abadejo. F. lieu jaune. I. pollack. L. Pollachius pollachius”. Bar.: abario, abalaio.
Dok.: Anasagasti. «Abadejue, Pollachius, Abadejo.» / Anton Perez. «abadejo (abadejue) = (Pollachius pollachius). G. abadejo. F. lieu. I. pollack.»

abaka; abák (M-d) - abaka (B-a-l, M-d, E-jf), abaka aridxe (M-d)
Def.: iz. “G. abacá. I. abaca”. Cfr. piola. M-d: belak josteko antzinako kalamuaren antzeko haria. Orain ez da erabiltzen.

abakando (O-b) - abakando (A-ja), abakandua (L-pj), abakandu (E-jf-s, O-b); abakondo (B-a, M-d) - abakondua (M-d), abakondue (B-a, M-d)
Def.: iz. “G. abacanto, abocante, bogavante. L. Homarus vulgaris”. B-a: langosta lakoa baina beltzagoa.
Entz.: M-d: eskastu egin da hori ere, antzina atrapatzen ziren otzarekin, hemengoa akabatu egin zen. Terranoban dago horrelako asko.
Dok.: Azkue. «Abakondo 3º (B-b, G-zumay). (V. Abakando.)» «ABAKANDO (B-l), cierta langosta de mar, langouste ou écrevisse de mer. = Algunos creen que no es la misma langosta, sino un pez muy parecido llamado por algunos “bogavante”. Il y en a qui croient que ce n'est pas la langouste même, mais un poisson qui lui ressemble, appelé par quelques-uns “vogueavant” (sic), sorte de homard vert foncé.» / Anasagasti. «Abakondue, Homarus gammarus, Bogavante.» / Anton Perez. «abakondo (abakondue) = (Homarus vulgaris). G. bogavante. F. homard. I. european lobster.»

abalaio; abaladxo (L) - abaladxua (L)
Def.: iz. “G. abadejo. F. lieu jaune. I. pollack. L. Pollachius pollachius”. Bar.: abadejo, abario.
Dok.: Azkue. «ABALAIO (B-l), un pececillo de mar, petit poisson de mer

abanlari (M-d) - abanlaridxa (L), abanlaridxe (M-d)
Def.: iz. “G. remero. F. rameur. I. rower”. v. erremolari, abant.
Ez: O-b, erremolaxe.
Dok.: Azkue. «Abantari, remero, rameur

abant - abanta (L-pj)
Def.: iz. “G. remero. F. rameur. I. rower”. v. abanlari, erremolari.

abant egin; abánt (egin) (A-ja, B-a, M-d)
Def.: ad. “G. remar. F. ramer. I. to row”.
Zit.: erremu imintxen da abant itxeko (B-a) / abantzalie, abant eitxen dauena (M-d)
Dok.: Azkue. «Abant egin, remar, ramer

ABANTEAN; ABANTIEN (B-a-r, M-d); ABANTXIEN (B-j)
Def.: adv. (Ibili, joan). “G. remando”. v. erramutan.
Zit.: atxiñe dxute-san disen abantien / iñor estue abantien itxosora- (B-a) / abantien ibiltxe sien, txalupak (M-d)
Dok.: Azkue. «Abantean, remando, ramant

abante (A-ja, B-a-j, M-d, E-jf, L-pj, O-b) 1.
Def.: adv. (Joan, emon). “G. avante. I. ahead”.
Zit.: kasán da, abante, apaidxukas (B-a) / omon abante gedxau! / enbraga, abante, edo enbraga atzera / kasu baterako ba sus abante, da, gausa bapadarusu atzetik... / batek dxote baneko txistue, abante danak botaten (M-d) / abante goyas (L-pj) / bajora abante ru / abante emon bajorai (O-b)

ABANTEAN; ABANTIN (O-b)
Def.: adv.
Zit.: eta gero bajora, asten danin, martxan, abantin.. ba abantin jarten da.. bajoran kodastin [arrain bat] (O-b)

ABANTE DANA (B-r, M-d, O-b)
Def.: iz. (Emon). “G. avante toda”. v. abante guztia.
Zit.: omon abante dana! (M-d)

ABANTE GUZTIA; ABANTE GUSTIDXE (M-d)
Def.: iz. “G. avante toda”. v. abante dana.
Ez: O, makiña gusti.

ABANTE LIBRE (L-pj)
Def.: iz. (Emon). Enbarkazioaren martxa normala.
Zit.: emongo tzau portura abante libre (L-pj)

ABANTE LIBREAN; ABANTE LIBRIEN (B-r, M-d)
Def.: adv. M-d: enbarkazioa normalean ematen zaion martxan joatea. B-r: abante librea normala da.
Zit.: abante librin goyas (L-pj)
Ez: B-j, abante

abante (B-a-j) 2.
Def.: adv. aurrera barik abante esan daiteke, etxera sartzeko nahiz beste kontextu baten. Edozein tresna martxan dagoela esateko ere erabil daiteke.
Zit.: makiñi ba abante okin biarren (B-a) / ausiliara bádau abante / da okitxe-san su estanbayen, minitu bet ero bi ero gausie, da gero bota abante [radara] / da onek e lélengoku esan tzutena Peña de Orok.. abante dabil e? [aurrera jarraitzen du] / neu nabillela itxosun Bermion baporik esta ibilli abante (B-j)

ABANTE HEMENDIK; ABANTE AMETIK (M-d)
Def.: e. goazen hemendik.

abario; abaridxo (E-jf) - abaridxu (E-jf); abarixo (O-b) - abarixu (O-b)
Def.: iz. “G. abadejo. F. lieu jaune. I. pollack. L. Pollachius pollachius”. Juan Franciscok Muus eta Dahlström-en liburuko “abadejo”-ari ez eze, Pollachius pollachius; “carbonero” arrainari ere, Pollachius virens, hala deitu zion. Azkenengo honegatik bastotxuagoa dela eta Bilbon merkeago egiten duela esan zuen. Bar.: abadejo, abalaio.
Dok.: Azkue. «ABARIO (B-ond). (V. Abalaio.)»

aberia; aberidxa (M-d, L); aberidxe (B-j-p); aberixa (O-b)
Def.: ad. “G. averiarse. F. s'avarier. I. to sustain damage”.
Zit.: au aberidxe balekida [aberiatuko balitz] / ausiliara vamos a suponer aberidxe dala / e au aberidxe da! (B-j) / txalopa bat e.. ittosun topate'osu.. aberixata dala / motorra aberixa asku (O-b)

aberia; aberixa; aberi (B-g-p, M-d, E-jf) - aberidxa (L), aberidxe (B-a-j, M-d, E-jf), aberidxek (M-d [bé], E-jf)
Def.: iz. (Egon, euki). “G. avería. F. avarie”.
Zit.: aberidxe bákosu / aberidxe daku / ni aberidxegas nau (B-a) / aberidx(e)as ba topaten basu enbarkasiñue ekarten sendun erremorkan / dirue dakoye orrek, aberidxa badau ba erremorka pagateko / aberidxe okiñdxu (M-d) / aberidxe eronok euki leike (E-jf) / motorrak estabe on e aberixaik eta olaik eukitten (O-b)

abioi (M-d) - abioye (M-d)
Def.: iz. “G. avión. F. avion. I. aeroplane”. Enbarreen artean itsasoaren hondoan lotu ziren gerrako hegazkinak ere badaude.

a birar (egin) (B-a, M-d, O); a bidar (egin) (B-p)
Def.: ad. M-d: sarea enbarkatu arrastan. L-pj: elementuak altxatu.
Entz.: M-d: primeroak segundoari abisatzeko hiru txistu jotzen zituen.
Zit.: se sarritxen eitxen sendun dxun ba Kabargan da Basamendira pásaten siñenien, da, a birar, urandidxe dxote sunin a birar, estau gedxau-te (M-d)

abixoi, abixo - abixoya (L-pj)
Def.: iz. abotxaren antzeko arraina. Dimasek abusaren barruan arrastan atrapatzen den mota hori izan liteke.
Entz.: L-pj: arrastan atrapatzen da.
Dok.: Azkue. «ABIXOI (G-don), aguacío, pececillo sin sangre, parecido á la anchoa : abusseau, petit poisson dépourvu de sang, qui ressemble à l'anchois

aborrota (M-d); agorrota (B-j)
Def.: ad. Mek. M-d: motorraren ardatzak-edo heltzen dionean, trabatzen denean.
Zit.: motorrak estau etxaten kerik, espadau ároren bat agorrotata / e txumaserie eiñdxasku agorrota ero txumaserik agarra dosku ero (B-j) / aborrota eiñdxe (M-d)

abotx - abotxa (L-pj)
Def.: iz. “G. pez plata, pejerrey. L. Atherina hepsetus eta Atherina presbyter”. Bar.: abus.
Dok.: Azkue. «ABOTX (B-l). (V. Abixoi.)» «ABIXOI (G-don), aguacío, pececillo sin sangre, parecido á la anchoa : abusseau, petit poisson dépourvu de sang, qui ressemble à l'anchois

aboza; abosa (B-a, M-d, E-jf)
Def.: ad. “G. abozar. I. to stopper”. E-jf: “abozar”.
Zit.: káblie abosateko esaten da katie (B-a) / lísto dau! Abosata dau! / kate-márkie ataten da átzeko rollinetik, apur bet, da an ee abosaten dxako manda bídxetako- e.. bósie, bósie eitxen dxako abosa / sari ekarten denin kostadure, biraten da, parejin moduen, bákan, manda bidxek artun da- abosa ta bira ta abosa ta bira (M-d) / txo! abosa or, e? abosa ori txikota (E-jf) / abosaten dau, bíra! (O-b)

abra (M-d) - ábrie (M-d), abrak (M-d)
Def.: iz. Geo. “G. abra. F. havre. I. cove”. Normalean toponimo moduan erabiltzen da Bilbokoari deitzeko.

abrazadera; abrasadera (B-a, M-d) - abrasaderie (B-a, M-d), abrasaderak (B-a)
Def.: iz. “G. abrazadera”. M-d: txikota-edo tenkatzen duena.

abruzko; abrusko (M-d) - abruskua (M-d), abruskue (M-d)
Def.: iz. “G. gobio”. Bar.: buruzko, otsoburuzko. M-d: arrain buru handia.
Entz.: M-d: sarritan ikusten da Txorrokopuntako putzuan-eta, gozoa jaten.
Dok.: Azkue. «ABRUZKO (B-mu), pececillo no comestible de entre peñas : petit poisson non comestible, qui vit entre les roches

abus; abúx (B-a, M-d) - abuxe (B-a, M-d), abúxek (B-a); aus (E-s) - ause (E-jf-s) 1.
Def.: iz. “G. aguacío, pez plata, pejerrey. L. Atherina hepsetus eta Atherina presbyter”. Bar.: abusio, abotx. B-a: odol bakoa, zuri-zuria da. M-d: Sananderen “xula” esaten diote. v. sisangra. “Abixoi” izan liteke arrastan atrapatzen den mota.
Entz.: M-d: antzina asko ateratzen izan da portuetan. Puntal handi bat ipini zedazo handiekin, mazia bota eta atrapatzen zen saltzeko. Orain bapeztu egin da. Hori jaten dute Sananderen asko tabernetan, txikito bat edateko-edo. Kostako arraina da baina beste abus bat dago kanpokoa, kalakoa, ehun brazatan-eta atrapatzen da arrastako sareekin. Sananderen prezio ona egiten zuen. Urrezuria lakoa dauka barrua eta botikak egiteko erabilia da.
Dok.: Azkue. «ABUS (B-b), aguacío, un pececillo : abusseau, petit poisson. Var. de ABOTX.» / Ortuzar. «Abuxe: Pececillo llamado pejerrey. En sentido traslaticio llaman así a los chiquillos sin arranque.» / Anasagasti. «Abuse, Argentina sphyraena, Pez plata. Abuse, Atherina boyeri, Pege - Rey.» / Anton Perez. «abux (abuxé) = (Atherina presbyter). G. pejerrey, aguacioso, abichón. F. mochon, prêtre. I. atherine, smelt. Arrain izen hau adore gitxiko pertsonea izendatzeko ere erabiltzen da.»

abus; abúx (B, M-d) - abuxe (B, M-d); aus (E-s) - ause (E-s) 2.
Def.: adj. odolik ez daukan pertsona, lotua. Hotzakilari ere esaten zaio.
Zit.: da personi dana lotue: “txo! Abuxe sara su txo” / txo! Abuxe aix i txo! Ori esaten da amen be, txo! Abuxe aix ela? / odol baku sara txo!, abuxen antza dakosu (M-d) / ause sara-la? (E-s)

abusio - abusio (A-ja)
Def.: iz. “G. aguacío, pez plata, pejerrey”. Bar.: abus. A-ja: “aguacío”. Odol bako arraina da hori zuritxu hori.
Entz.: A-ja: gozoa da jateko.

adar (M-d [dár]) - adárrak (B-a-j, M-d)
Def.: iz. “G. antenas de las gambas, langostinos, etc.”. Boniri komentatu nion eta berak eguk-edo erantzun zidan.

admisinoa; asmisiño - asmisiñue (M-d)
Def.: iz. Mek. “G. admisión”.

adur (B-a - M-d - E-jf [dúr]) - adurre (B-a-j, M-d, E-jf)
Def.: iz. “G. baba del pescado, mucosidad de la anguila...”. v. arroka, baba, marmoka, moko.
Zit.: ño! Onek arrañek adurre dako (B-j) / abe ser dako adurre ba?! / abe onek adur asko dako! (B-a) / bokartape bai adurre omoten dau (M-d)
Dok.: Azkue. «ADUR: 1º (Bc), baba, bave

a ello (A-ja, B-j, M-d, E-jf, O-b-z)
Def.: adv. (Ibili). Arrain baten bila edo zeredozertan ibili beren beregi, ez bide batez.
Zit.: enbarkasiño asko a ello [langostatan] (A-ja) / ya a ello ibiltxen di esponjatan / olako enbarkasiñuk ixeten sin ba lebatzetan ibiltxe sinak, lebatzetan a ello / arrastan ibil giñenin a ello dxuten giñen e gaues marraixotan (M-d) / Ondarrun gánera a ello dxuten di órrek atrapaten [ataloak] (E-jf) / txalopak ibiltte sin marraxotan, a ello e? (O-b)

a elloko (M-d) - a ellokue (B-a-m, M-d)
Def.: adj. aproposkoa.
Zit.: au a elloku da [artxa ateratzeko haria] (B-a) / oten sin a elloko otzaratxuek (M-d)

afari; afai - afaidxe (B-j), afáidxek (M-d); afai-párte (M-d) - afai-pártie (M-d)
Def.: iz. arrantzale bakoitzari etxera eroateko dagokion arrain kantitatea. v. arrain-parte.
Zit.: ser? ba ekar daui afaidxe / ser? da esebes, bay por lo menos afaidxe ekar dauie (B-j) / prepara afáidxek! esatiles e montoyek ein / da árek imintxe sin otzaran, afai-párti etzeraa eruteko (M-d)

MAKINISTEAREN AFARIA; MAKIÑISTIN AFAIDXE (M-d)
Def.: iz. M-d: makinistak ez zeukan desenkarnatzeko obligaziorik tertzetan-eta, baina beti desenkarnatzen zuen kriel bat edo bi eta makiñistin afaidxe ematen zioten, aparte partitzen zena.

aforra (M-d)
Def.: ad. M-d: bela batu. Erria bela eta gero, batu.
Dok.: Astui. «Recoger la vela: BATU; AFORRA» (I7-191)

afrontoko manda - afrontoko mandie (B-j)
Def.: iz. “G. barlovento. I. windward”. v. haizeko manda.
Zit.: afrontoko mandati saus / afrontoko mandi dako artunde (B-j)

afrontosu dator (M-d)
Def.: e. M-d: eguraldia gogor dator.
Dok.: Azkue. «Afrontu (B-l-mu-tx, ...), intemperie, intempérie

agarra (A-ja, B-a-j-m, M-d, E-jf, O-b) 1.
Def.: ad. “G. agarrar”. Arrainak heldu amuari. v. heldu.
Zit.: epa! atune!, mautzo! mautzo! agarra deu (A-ja) / Jesus! diño, agarra tzo atunek / e! agarra dost! / kaseru gu dau esan, arrañek ondo agarraten tzola / esaten dauie, sarrak /.../ alaten obeto agarraten dauela atunek / atunek ba agarra eitxen txu (B-a) / atunek agarrakeran / e aur agarra dosku amar arrain, aur agarra dosku iru arrain (B-j) / neuri agarra dost! / e agarra dost! (B-m) / arrañek agarraten dauenien, au itxen da, baja, txoridxe / sarritxen ba, e! agarra da(u) bat arrañe, non agarra dau? ta ubillien / esko-apaidxue bota, da agarrate banin ba, gora / atunetan e, arrañek agarrate banin: Jesus! / luletan on da agarraten dau orrek / alardakue oten da bótata, arrañek agarra arte / kórtxue da ba, markaten dauena arrañek agarraten dauenien / koño! Areri agarra tzo da guri es [atunetan] (M-d) / atún batek agarra deu esta? (E-jf) / areik en jeneralin rutan dunin barku estotza agarraten.. agarrateotza, amen agarraten dabenin ero amen agarraten dabenin / an! sastarrin ero kaka-lekun agarra rau! (O-b)

agarra (B-p, M-d, E-jf) 2.
Def.: ad. “G. agarrar”. Arrastako sareak-eta hondoan trabatzea.
Zit.: agarra tzon onduri (B-p) / trábu da ondun agarraten dauenien / onduri agarra tz(agu) da páñu galdu du / an apurtu eitxe san apaidxue, ondun agarrata ta apurtu (M-d) / igual beraunek ondun agarra, palta apaidxue (E-jf) ARPIOAK HONDOARI AGARRA [F. crocher une ancre. I. to hold an anchor]: métro bi ero iru.. metro katé, katie, arpiuri, engrilleta, agarrateko obetuau / botaten dot arpiue.. da kalma-kalma bádeu.. ba agarrako tzu, aguentako tzu, kalma badeu.. baya aise apur bet bádeu, igual estotzu agarraten.. igual agarra lekitzu, ero es (E-jf)

agarra (B-j) 3.
Def.: ad. aborrota, agorrota.
Zit.: e txumaserie eiñdxasku agorrota ero txumaserik agarra dosku ero / suk itxitxen basu a, enpaketadure barik, agarra eingo lekidau / agarradi eiñdxosku motorrak.. motorrak agarra eiñdxau (B-j)

agarrada (M-d) - agarradie (M-d), agarradi (E-jf) 1.
Def.: iz. “G. agarrada”. Atunek edo arrainek kazan heltzen duten aldia.
Zit.: e amen agarradan artun du amar arrain [kaleran] / e se artu su or agarradan ba? saspi arrain (B-j) / agarrada ona okiñdxu, asko atrapa basus, agarrada ona edo esta ixen grano bi edo iru agarra dauinak / agarrada andidxe okiñdxu (M-d) / kasán, e? agarradi, amen e bosteko agarradi eukin gu ero, amabosteko agarradi eukin gu-ero / amen agarradan artun gus, ogei arrain, ero bost arrain (E-jf)

agarrada (B-j, M-d) - agarradie (B-j, M-d) 2.
Def.: iz. Mek. “G. agarrotamiento”. Cfr. aborrota. B-j: alkondarak (kamisie) eta pistoiak agarratu, heldu. B-m: pistoiak alkondaran agarratzea.
Zit.: párata ikusi saitxutie, bai, agarradi okiñdxu / agarradi eiñdxosku motorrak.. motorrak agarra eiñdxau (B-j) / agarradi okiñdxau motorrak (M-d)

agarrakera (M-d); agarraera - agarraeri (O-b)
Def.: iz. heltzea.
Zit.: agarrakera gogorra okitxen dau [zimarroiak] (M-d) / enjeneralin e, atunak agarraeri.. sei milla t'erdi (O-b)

aguazer; aguaser (M-d, O-b) - aguasera (B-a-j, M-d, E-jf, O-b)
Def.: iz. “G. aguacero. F. averse. I. heavy shower”. M-d: txubaskoa. B-j: itsasoan aguasera esaten da eta herrian euridxe. v. euri, txubasko.
Zit.: aur dakar aguasera (B-a) / beitu selako aguasera dakarren! / beitu selako aguasera étxako dauen! (B-j)

agura, agure (B-a, M-d) - agurie (B-a, M-d), aguri (O), agúrek (B-a-j)
Def.: iz. u-ren eraginez esaten da agure baina ikusten da plurala agurek dena eta ez *aguriek. M-d: merkantean gizonen artean kapitanari deitzeko modua, hau zaharra nahiz gaztea izan. Berari ez zaio esaten errespetu falta izango litzateke-eta.
Zit.: txo! Non dau agurie? (M-d)

agurearen ule; agurin ule - agurin uliek (B-p)
Def.: e. itsaso handia dagoenean ikusten den bitsa, ile zuriak bezala joaten delako.
Ez: B-j, M-d

aho; au - aué (B-j)
Def.: iz. “G. boca del pescado”.

AHOA ZARRATUTA DAUKA; AUÉ SARRATUTE DAKO (B-j)
Def.: e. arraina jan gura ezik edo jangartzu dagoenean.

ahotxiki; autxiki (M-d) - autxikidxe (M-d)
Def.: iz. Spondyliosoma cantharus? Dimasek irudiak ikusita behin Spondyliosoma cantharus au-txikidxe dela esan zuen, beste behin bera izan daitekeela, beste batean beseu-txillue erantzun zuen eta behin ezagutu ere ez zuen egin. Kontuan har bedi Dimasek sapaterue ez duela esaten eta hau izan daitekeela Mundakako berba arrain hori izendatzeko. M-d: muxarraren antzeko arraina baina kolore gorristagoa dauka, aho txikia dauka. v. zapatero.
Entz.: M-d: kostan atrapatzen da, beti jan da hemen. Gutxi atrapatzen da, ez da izaten masako arraina.
Ez: B-p

aidera (B-r - M-d - E-jf [ái], L-pj)
Def.: adv. hondotik gorantz datorren beseguagatik esaten da. Cfr. bola. v. bolan.
Entz.: E-jf: orduan kordela laburtu egin behar izaten da.
Zit.: apareju botaten dou aidera ba [L-pj: hondotik igual hogei brazara-ero] (L-pj)

aidetu (M-d [ái])
Def.: ad. ur handitik pasatzeko arrastan makina guztia emanda elementuak altxatzea, sareak eta dena. Santamorotik Arritxurako adibidea ipini zuen Dimasek.

aihen; aidxén (B-a-j, M-d) - aidxena (B-a-j-l-r, M-d), aidxénak (M-d)
Def.: iz. M-d: enbarkazinoa amarratzen den lekua, bertako buia eta amarra. B-l: barkua amarratzen den lekua.
Zit.: aidxenera gues / an satos itxosotik, ártun, seure aidxena (B-a) / aidxenin dau amarrata (B-r) / gu erdiko aidxenekuk esan garies (B-j) / bagus aidxenera amarraten (M-d)
Ez: E-s, amarra-leku; L-pj; O-b, katik.
Dok.: Azkue. «AIEN 2º (B-b), amarradero de lanchas, amarrage de barques. = Antes eran estacas; hoy generalmente argollas de hierro. Autrefois c'étaient des pieux solides; aujourd'hui on se sert généralement de chaînes.» / Ortuzar. «Aidxene. Lugar del puerto en donde se amarran las lanchas.»

aingeru (L) - aingerua (L)
Def.: iz. “G. pez angel, angelote. L. Squatina squatina”. v. billau.

aingira (E-jf, O-b) - aingiria (L-pj), aingiri (E-jf, O-b), aingirak (L-pj, O-b); angira (M-d), angire (B-a-g-j) - angire (A-ja), angirie (B-a-j-r, M-d) 1.
Def.: iz. “G. congrio. F. congre. I. conger eel. L. Conger conger”. A-ja eta B-r: “congrio”. M-d: sarditaren antzera egiten du, ziletik behera hezur txiki asko dauzka eta horregatik arrantzaleok ziletik gorakoa jaten dugu, hor ez dauka erdiko hezurra baino.
Entz.: M-d: zilean palu batekin jota hiltzen zen edo ganibetarekin lepoa ebakiz. Antzina zaku batekin eskegi egiten zen begitik buztanera eroan arte hezurrak. Atrapatzeko karnadak: bokarta, berdela, boga eskamatuta, txibia, tximinoia, amarratza. E-jf: ni ibilita nago aingiratan ere gaztetan. Aingiratako aparioari amutik amura lau braza-edo ipintzen zitzaizkion. L-pj: inoiz zilean jota ere hil dugu.
Dok.: Azkue. «ITXASAINGIRA (B-l), LEGATZ-AINGIRA (G), congrio ó anguila de mar, congre ou anguille de mer.» / Anasagasti. «Angirie, Conger conger, Congrio.» / Astui. «congrios (Aingirek)» (B4-144) / Urkidi. «congrios (angiriek)» (B3-373) / Anton Perez. «angire (angirie) = (Conger conger). G. congrio. F. congre. I. conger.»

AINGIRATAN (E-jf, L-pj); ANGIRETAN (A-ja, M-d)
Def.: adv.

ANGIRA BALTZA (M-d); ANGIRE BALTZA (B-a-r)
Def.: iz. M-d: kostakoa da. Kanpokoa baino gozoagoa jateko, gogorragoa.

ANGIRA-BIZARRA; ANGIRA-BIXARRA (M-d); ANGIRE-BIXARRA (B)
Def.: iz. Ophidion barbatum eta Ciliata mustela? M-d: arra bat edo bi edukiko ditu, bizartxu bi dauzka eta txokolate kolorea edo halakoa da. v. lebatz-aingira?
Ez: B-j

AINGIRA MELABARDA - AINGIRA MELABARDIA (L-pj)
Def.: iz. L-pj: txikina da.
Entz.: L-pj: gozoa jaten. Horiek Barran atrapatzen dira normalean.
Dok.: Azkue. «Aingira merrebalda (B-b-l), anguila barbuda, anguille barbue

ANGIRA-MORA (M-d) - ANGÍRA-MÓRIE (M-d); ANGIRE-MORA (B-o) - ANGIRE-MORIE (B-r); MORA (E-jf [rá], O) - MORI (E-jf [rí], O-b); AINGIRA MORO - AINGIRA MOROYA (L-pj); MORO - MOROYA (L)
Def.: iz. “G. morena, murena. F. murène. I. moray. L. Muraena helena”. M-d: angira baino meheagoa, laburragoa izaten da eta gris antzerakoa da pekekin. Sugearen antza dauka.
Entz.: M-d: hemen ez da jaten baina erabiltzen da Mallorcan eta Andaluzian paellarako. Haginkada txarra daukala esaten dute. L-pj: hori okerra da, arriskutsua da. Guk hemen ebaki eta bota egiten dugu baina Levanten-eta asko jaten da hori.
Dok.: Azkue. «Aingira morea. (V. Aingira.)» «AINGIRA-MOREA (B, G), anguila de pintas, anguille tachetée.» / Anasagasti. «Angire morie, Murena helena, Morena.»

ANGIRA ZURIA; ANGIRA SURIDXE (M-d); ANGIRE SURIDXE (B-r)
Def.: iz. M-d: kanpoan ur handiagoan, basatan-eta atrapatzen dena. Gainera ez dakit karuagoa izaten den.

aingira (O-b) - aingiria (L-pj), aingiri (E-jf, O-b) 2.
Def.: iz. “G. anguila. F. anguille. I. eel. L. Anguilla anguilla”. v. angila, sardita.
Dok.: Azkue. «AINGIRA (AN, B, BN, G, Sc, Sal.), anguila, anguille

ainkame (E-jf) - ainkami (E-jf)
Def.: iz. Muus eta Dahlström-en gidako “cazón” arrainari deitu zion.

aixar (M-d [xár]) - aixarra (B-a-j, M-d), aixárrak (B-r)
Def.: iz. “G. gusana”. B-r: harra lakoak, meheagoak. v. ar.
Zit.: gaur be on die or aixarretan (B-r)
Ez: Dimasek dio ez dela Mundakako berba, Mundakakoa arrá dela; O-b, arra
Dok.: Ortuzar. «Aixarra. Gusana, lombriz de mar. Muchacha guapa.»

akula (M-d, L, O), akule (B-a) - akule (A-ja), akulia (L), akulie (B-a, M-d), akuli (E-jf-s, O-b), akulek (B)
Def.: iz. “G. aguja. F. orphie, agouille. I. garfish. L. Belone belone”.
Entz.: B-a: gustu zantarra dauka eta ez da jaten. B-r: ez du balio jateko. M-d: Hezur berdea dauka eta ilunetan argia legez egiten du. Usain gogorra dauka eta orain jan ere ez akula. Kostako arraina da baina kanpoan ere atrapatzen da. Kostan kazan atrapatzen dira, lumarekin edo horrela. Antzina gerra-bueltan jaten genuen. Lebatzetako karnadatako ere erabiltzen zen, sardinarik edo antxobarik egoten ez zenean, hori eta txibia ipintzen zen amuan. Elantxoben akula-sareak egoten ziren. Akula-zopa egiten zuten Elantxoben eta esakera modura esaten zuten akula ona dela andre gazteari bularra ekartzeko. E-jf: bularrak hazteko (ona da).
Dok.: Azkue. «AKULA (B, G), aguja, cierto pez : aiguille, espèce de poisson (long et menu).» / Anasagasti. «Akulie, Scombedesocidue saurus, Paparda, Aguja.» / Anton Perez. «akule (akulie) = (Belone belone). G. aguja. F. orphie. I. garfish.»

akula bidegarde (M-d) - akula bidegardie (M-d), akula bidegardiek (M-d); akule bidegarde - akule bidegardie (B-g); akula biregarde - akula biregardi (O-b); akula bideberde (E-jf) - akula bideberdi (E-jf); akula melebarda (L) - akula melebardia (L)
Def.: iz. “G. pez espada, emperador. F. espadon. I. swordfish. L. Xiphias gladius”. 1. M-d: “pes espada”. 2. Julianentzat ez da “pez espada”, badian, bokart artean edo hala ateratzen den arrain txiki bat baino. Lekeition ere ez ei da, haitzean, kazan atunetan atrapatzen den beste bat baino. v. pez espada, txontxo-ezpata.
Dok.: Azkue. «Akula birigarda (B, G), aguja, pez más sabroso que AKULA : aiguille, poisson plus savoureux que AKULA.» / Anasagasti. «Akule bidagardie, Xiphias gladius, Pez espada, Emperador.» / Anton Perez. «akulebidegarda (akulebidegardie) (Xiphias gladius). G. pez espada, espadarte, emperador. F. espadon, epée. I. sword fish.»

akzidente; asidente (M-d)
Def.: iz. “G. accidente. F. accident. I. accident”.

ala (B-a-j-o - M-d - E-s [lá], L-j-pj, O-b) 1.
Def.: ad. (Aparioa (B-j, M-d, E-jf, O-b), kordela, kortxoa (B-j), sarea (M-d), tertza, txikota (M-d), atuna (B-a, M-d)...). “G. halar. I. to haul, to pull, to tow”.
Zit.: ala ori apaidxue! / kórtxu ala / da alate-san da áurreti kordela / dxo ondu da gero brása bat ero bi ala (B-j) / onek gixonak atun danak alá bi daui eurek [ubileko gizonek] / atxiñen eskus alate-san da [artea] (B-a) / baye gero itxasotik otorten senin apaidxu barrure, alaten senin barrure / da soidxie baitxe usate san, besegutan, apaidxu alateko / atune alaten egon da, grak! agarraten tzo atuna da eruen / gero selan ala, mandatik alaten dauiles, imintxen tzu bertan kostadun esta? Sarie alata (M-d) / da bera txanpeleta baja, apaidxu alateko / sirri-sarri ala / au trénpi ala / ónek e kankamo batzuk be barrure eskús ala / mediomundu eitxe su ala da gero gántxuas engantxa (E-jf) / ala txikota (L-pj) / ametik eskus alate ben ordun (L-j) / apaxu alatea gus (O-b)
Dok.: Ortuzar. «Ala. Levantar el aparejo.»

ala (M-d [lá]) 2.
Def.: ad. dirua irabazi
Zit.: orrek diro asko ala dxauk / asko ala dau (M-d)

alabado sea Dios! (B-a-g-j, M-d, E-jf)
Def.: ex. B-g: lehenengo atuna enbarkatzean esaten dena, lehen ere bai eta orain ere bai. v. Jaungoikoaren izenean!
Entz.: M-d: oraintxe ere esaten dugu tximinoitan, lehenengo tximinoia atrapatzen dugunean.

alador (B, M-d, E-jf) - aladora (B-a-l, M-d, E-jf, L-pj, O-b) 1.
Def.: iz. “G. virador, halador”. Juan Franciscok trainarekin ibiltzekoari ez eze piedrabolako aparioa alatzekoari ere hala deitzen dio. Pedro Juanek biradora ere erabiltzen dutela esan zidan baina normalean aladora esaten dela. v. birador.
Zit.: on eitte'ou sari bota aladorea, aladoreti pasa (O-b)

aladore (M-d) - aladorie (M-d) 2.
Def.: iz. tertza alatzen zuen gizona. Aurrekoaren bariantea da, berba amaierako desberdintasunak, -dor/-dore, bere garrantzia dauka hemen.
Entz.: M-d: bere ondoan beste gizon bat egoten zen arraina despeskatzeko. Soian, krielera alatzen egoten zen, ollaoa etortzen zenean soltatu egiten zuen.

alaerrio (M-d) - alaerriue (M-d, E-jf, O-b)
Def.: iz. alaerrioko aparioarekin ibiltzea. v. bizira.
Entz.: M-d: atrapatzen zenaren hirutarik bat kentzen zuen jabeak. B-r: hirutarik bat baporari ematen zitzaion. L-pj: atrapatzen zena bakoitza berarentzat izaten zen hori. Armadoreari ez zitzaion ematen bat ere. Korda bota orduko eta korda alatzen hasi orduko egiten zen hori.
Zit.: alaerriuko papardua (L-pj)

ALAERRIOAN; ALAERRIUAN (L-l-pj); ALAERRIUEN (B-a-r); ALAERRIUN (E-jf)
Def.: adv. alaerrioko aparioarekin.

alai (L-pj) - alaidxak (L-j-l), aladxak (L-pj)
Def.: iz. “G. percha”. Kazan joateko pertxa handiak, nagusiak. v. espelet, espet, botabara, pertxa.

alanbre (A-ja, E-jf), alanbra (B-j-l, M-d) - alanbre (A-ja), alanbria (L-j-pj), alanbrie (B-g-j, M-d), alanbri (E-jf, O-b-o-z), alanbrak (B-a-g, E-jf, O-b-o-z)
Def.: iz. “G. alambre. F. fil de fer. I. wire”.
Entz.: E-jf: orain ez da alanbrarik erabiltzen kazan, lehen hogeita hamabostekoa eta berrogeikoa erabiltzen ziren.

KARRETELEKO ALANBRIE (M-d)
Def.: iz. karreteleko alanbra arrastan.
Entz.: M-d: erremorkarako ere erabiltzen dute.

Esakera:

HOGETA HAMABOSTEKO ALANBREA BAINO MEHEAGOA ZARA; OGETAMABOSTEKO ALANBRI BAIÑO MEYAU SARA (M-d); HOGETA HAMABOSTEKO ALANBREA BAINO ARGALAGO DAGO HORI; OTAMABOSTEKO ALANBRI BAIÑO ARGALAU DAU ORI (B-a)
Def.: e. pertsona argalari esaten zaio. Hogeita hamabosteko alanbra meheena izaten zen atunetan.

alanbrezko; alanbresko (A-ja); alanbrazko; alanbrasko (B-j, M-d) - alanbraskue (M-d), alanbraskuek (M-d)
Def.: adj. “G. de alambre”.

alarda - alardie (B-j)
Def.: iz. arrantzan alardako aparioarekin ibiltzeko modua.

ALARDAN (B-g-j)
Ez: O-b

alas - alasa (E-jf, O-b) 1.
Def.: iz. pikea, alasin ibiltzeko sistema. v. pike.

ALASIAN (L-l); ALASIN (E-jf, O-b-z)
Def.: adv. E-jf: “a pulso”. Atunetan karnatarekin eta kainaberekin. Albora ekartzen duzu arraina. Bermearrekin gaudenean berbetan pikin esaten diegu geuk ere baina geure berba alasin da. L-j: “a cebo vivo”. O-z: “tanqueo”. v. pikean.
Zit.: alasin sabisenin (E-jf)

alas; alasa - alasie (B-a-j) 2.
Def.: iz. alasako aparioarekin ibiltzea.

ALASIEN (B-a); ALASAN (B-a)
Def.: adv. bizira alasako aparioarekin. Ez da erreza alasien eta alasan formen azpian zein oinarri dagoen jakitea, Bermeon *alas forma batetik etor litezke biak; alasien bai *alas edo bai *alase-tik ere etor liteke.
Ez: B-g

alasero - alaseruk (E-jf)
Def.: iz. alasean dabiltzanak. v. biberero.
Zit.: alaseruk estabe ekarri esebe-esebe / aundidxek, ónek e bibereruk, alaseruk (E-jf)

alba (M-d [bá]) - albie (B-a-j, M-d)
Def.: iz. “G. alba. F. aube. I. dawn of day”.
Zit.: bertan oten garixen, arek eta, erdi albie eiñ arte (B) / igual ba albí itxen da goiseko bóstetan / albí iñ órduko bóta kordie (B-j)

ALBA GORRI, HAIZE EDO EURI; ALBA GORRI, AIXE EDO EURI (B, M-d)
Def.: e. goizalde gorriak haizea edo euria dakarrela.

albokera (B-o) - albokeria (L), albokerie (B-g, M-d); albakora - albakori (O)
Def.: iz. 1. “G. listado”. M-d: izatez erdaraz zimarroia da. Orain deitzen diote atuneroek listaue, guk beti deitu diogu albokerie. 2. Goienetxeak irudiak ikusikeran “bacoreta”, Euthynnus alleteratus arrainari eman zion izena.
Ez: B-j
Dok.: Azkue. «Albokera 2º (B-l), albacora (santu), bonito, pez achatado, muy sabroso, no muy fuerte ni tan tempranero como el EGA-LABUR : bonite, poisson plat, très savoureux, pas aussi gros ni aussi hâtif que le EGA-LABUR.» / Anasagasti. «Albakorie, Alistaue, Katsuwonus pelamis, Listado.»

aldada (B-a, M-d) - aldadie (B-a-j, M-d); aldara (O-b) - aldaria (L-pj), aldari (O-b)
Def.: iz. (Egin). Arrantzan leku batetik beste batera joan, aldatu.
Zit.: e! Korrontak e atara gaitxus ba, lesterau, oesterau, edo égurau, edo nórterau, aldadi ein bi du lengo lekora / ño! Orrék e bígarren aldadi darue-do, aldada asko eitxen dau orrek-edo (B-a) / aldadatxu bet ingu / beste aldadatxu bet eingu da an etxaku ba tertxa batxuk ero gausie / eiñ aldadi igual amar miñituku-ta, e amén dxosten da! (B-j) / aldari ein biu [behar dogu, tximinoitan] (L-pj) / bueno aldaratxu bat ein bi'ou e, oestea-o (O-b)

aldadaka (M-d); aldaraka (O-b)
Def.: adv. (Ibili). M-d: leku batetik bestera ibiltzea.

aldikara - aldikari (E-jf); aldikera - aldikerie (M-d)
Def.: iz. barealdiaren osteko itsasaldia. Ant.: barealdi. v. itxasaldi.
Zit.: aur dator aldikerie (M-d) / aldikari deu oin e? da geldi! / igual eon da ba estau kentzen aldikari ba, segidxen e segidxen-segidxen-segidxen (E-jf)

aleta (M-d) - aletie (B-j, M-d), átzeko aletie (B-j), alétak (B-j, M-d)
Def.: iz. “G. aleta, codera”. Enbarkazioaren atzeko mandak, atzeko mandan aurrean amula izango litzatekeenaren parekoa.
Zit.: átzeko aletie apurtu dxasku / da selan dutzu enbarkasiñu? ba ondo du, átzeko aletatik ba ondo due.. (B-j) / aletati gues (M-d)
Ez: E-jf, ainki.

BABORREKO ALETIE (B-j, M-d)
Def.: iz. “G. aleta de babor”. v. baborreko hanka, hanka-abor.

ESTIBORREKO ALETIE (B-j, M-d)
Def.: iz. “G. aleta de estribor”. v. estiborreko hanka, hanka-estibor.
Zit.: estiborreko aletatik, datost aixie (B-j)

alga - algak (B-a)
Def.: iz. “G. alga. F. algue. I. alga, sea-weed”. Cfr. auka, leutz. v. oraldi.
Ez: M-d

algarete (O-b); algaretin (E-jf, O-b); algatian (M-d), algatien (B-a, M-d)
Def.: adv. algaretien edo algatien esaten zuen galdetu nionean Dimasi, lehenengoa erdararantz doala erantzun zidan. M-d: “al garete”, trabes. Arrain gutxi edo txarto dabilenagatik ere esaten da.
Zit.: ori enbarkasiñu algatin dabil [= gutxi atrapatzen] / ori patroye algaretin dabil / da érderas algatien, geuk auntxe eitxen dun moduen, algatien [txarto] (M-d) / igual apaidxu algaretin e askotan (E-jf) / ser? ba amen, algaretin gas / motorra aberixa asku, eta algarete gas / algaretin na (O-b)

algateko (B-a) - algatekue (B-a, M-d)
Def.: adj. eskasa. Erdarazko “al garete”-tik dator.
Zit.: éstauela márkaten ondo, algateko aparatutisela / Bermioko euskerie, da Mundekakue, algatekue (B-a) / parrotxen e tamañokue edo, asitxuau ixeten da, baye da, algateku dxateko [latxa] / bokar baltza da... e, e esta- arrain algateku da baye esta oten askorik ori / da aurtengo udi ba algateku ixan da, igual auntxe urridxe ixengo da obie / da barko bat e, algatekue / Mundekan e erderas kostan iñon baiño gedxau eitxe san atxiñe. Erderi algatekue, algateku baye erderas eitxe san / da, neguen-da kálarako dxuten sinien, ba egualdi algatekue esta ta ordun ixaten san farol berdie dudán (M-d)

ali (B - M-d [á]), ali-ali (M-d)
Def.: adj. arrain gutxi ateratzen duen patroia. v. aliado, balba, busgorri.
Zit.: ori bapora ali dok (B) / gure patroye áli da / txo! Ori ali-ali dok! (M-d)

aliado (B-a, M-d) - aliadue (B-Garro, M-d)
Def.: adj. arrain gutxi ateratzen duen patroia. v. ali-ali, balba, busgorri.
Ez: L-pj, ganorabako patroya; E eta O, makala.

aljiba (M-d), aljibe (B-a) - aljibie (B-a, M-d), aljibek (B-a); arkibe - arkibie (B-l-r)
Def.: iz. Cfr. sanbonbo. M-d: barruan barik kanpoan egoten diren biberoak, fondeata edo moilaren kontran-eta ipinita. B-x: txibiak ipintzeko kaxa bat. B-l: uretan dagoena, egurrezkoa zuloekin, txibia-edo bizirik edukitzeko. v. txibia-kaja.
Zit.: txibidxi botaten gus aljibara (M-d)
Dok.: Astui. «Vivero: BIBERUE; ARKIBIE» (I7-191)

alkauete (M-d) - alkauetie (B-j, M-d), aixe alkauetie (M-d), aixe alkauetiek (M-d)
Def.: iz. Dimasen azalpenaren arabera benetan egingo duen haizearen aurretik ibiltzen diren haizetxuak dira, kasu baterako mendebala emanda suesteko haizetxua dagoenean, “vientos variables”. B-j: borraska iragartzen duen hegoako haizea. Normalean haizea hegoatik hasten da gogorra denean.
Zit.: amen alkauetie! / amen dau alkauetie / amen dator alkauetie! (B-j)

alkitran (M-d) - alkitrana (B-j)
Def.: iz. “G. alquitrán. F. goudron”. v. breye.
Entz.: B-j: lehen estopa tarteetara-eta botatzen zen.

alkondara (M-d) - alkondarie (M-d)
Def.: iz. “G. camisa. F. chemise. I. shirt”. v. marinera.
Dok.: Azkue. «ALKANDORA (B, G), camisa de hombre, chemise d'homme

allega (B-a, M-d); alla (O-b)
Def.: ad. “G. llegar. F. arriver. I. arrive”. v. heldu.
Zit.: da aren parajera allegaten sarenien aregas e norte-, norte-sur, andik gora dau arridxe, andik gora dau arridxe allega arte, allega arte Lagako baixie, Lagako baixera allegate sarenien, andik gora dau arie / triuen, bi daus biarrien, da batepakarrik artzen dau arrañe barrure. Allegaten denin erritxi dauena, arraiñe saltzen dxunda dau a, erritxik allegaten denien, enparejaten da bestias (M-d) / ondio uraundixan gas, ondio plaide eska jun, eska alla (O-b)

allikot (E-jf) - allikota (E-jf); alluet (B, M-d) - allueta (B-r, M-d), alluta (M-d)
Def.: iz. “G. aligote”. Pagellus familiako arraina. M-d: beseguaren antzeko arraina, bere kolorea dauka. Arraia bakoa.
Entz.: M-d: udan atrapatzen da alluet txikitxua hemen, gero urriaren bueltan, azaroan, abenduan eta negu bueltan alluet handiagoa atrapatzen da aparioekin.
Dok.: Azkue. «ALIGOT (B-ond-pl, G-don), aligote (AN-ond), pez muy sabroso, parecido al besugo, de cabeza más pequeña : poisson très savoureux, ressemblant au rousseau, mais ayant la tête plus petite.» / Anasagasti. «Allueta, Pagellus acarne, Aligote.» / Anton Perez. «alluet (allueta) = (Pagellus acarne). G. aligote. F. pageot. I. axillary bream.»

almanake (B-a, M-d) - almanakie (B-j, M-d)
Def.: iz. “G. almanaque. F. almanach. I. almanac”.
Entz.: B-j: urtean-urtean erosi behar izan duzu almanakea, eguzkiaren gauzak jakiteko.

almandraba (M-d) - almandrabie (M-d)
Def.: iz. “G. almadraba”. M-d: labirinto baten moduko artea. Cadizeko golkoan egoten zen zimarroiak atrapatzeko.

almazen - almasena (O-b)
Def.: iz. “G. lonja”. Arrastakoakatik esaten da, baxurakoak bodegak dira. Cfr.: bodega, loia, txalupa-etxe.

a lo

A LO BERMEO (M-d)
Def.: adv. Mundakako erara barik Bermeoko erara plameau karnata.

A LO MUERTO (M-d)
Def.: adv. M-d: lepoz uger egitea.

A LO SARE (E-jf)
Def.: adv. lehengo sareak planeatzen ziren legez planeatu. E-jf: zabal.
Zit.: a lo sare planeakous.. oiñ amendik áurrera a lo sare (E-jf)

aloja (B-j, M-d) - alojie (B-j, M-d), alójak (B-a-j)
Def.: iz. M-d: atabela baino upela handiagoa, zortzi arroaren bat antxoba sartzen zen.
Entz.: B-j: arbiak edukitzen ziren. Hogeita hamabost, hogeita hamazazpi aloja edukitzen dituzu negu guztirako. Besegutakoa eta papardotakoa.
Zit.: kofradire dxun da aloja bi ekarrii arbidxenak (B-j)

alta y baja (M-d) - alta y bajie (M-d)
Def.: iz. Mek. Cfr. triple. M-d: pistoi biko baporezko makina izaten zen, áltakue eta bájakue. v. erreblesible.

alternador (M-d) - alternadora (B-j, M-d)
Def.: iz. Mek. “G. alternador. F. alternateur. I. alternator”.

altor (B-a-j - E-jf [tór]) - altorra (B-a-j), altora (E-jf), altórak (E-jf); atór (M-d) - atorra (M-d)
Def.: iz. M-d: trainaren pañoa. v. orri.
Zit.: altór gedxau sartun bi datzo oneri trañeri / altor gedxau emon bi datzo oneri trañeri (E-jf)
Dok.: Astui. «los paños o ALTORRAK» (B4-106)

altura (M-d), alture (B) - alturie (B-a, M-d), alturi (E-jf) 1.
Def.: iz. “G. pesca de altura”. M-d: bokartean eta atunetan-eta ibiltzen direnak.
Zit.: alturekoo arrasteruk-eta daroe katé (A-ja) / batzuk ote sien ba, dxuten sinak alturara, korréuek / alturako enbarkasiñuek / Asoresera ta dutzus-de, orrek e di alturakue (M-d)

ALTURAN (M-d, L-j); ALTUREN (A-ja, B-o)
Def.: adv. (Ibili). “G. en la pesca de altura”.
Zit.: amaka urte merkantetan, alturen (A-ja) / amen Mundekan batelerue da, estena, estabillena alturen (M-d)

altura (M-d), alture (M-d) - alturie (B-p, M-d), alturak (M-d) 2.
Def.: iz. (Euki, emon, hartu). “G. altura”. B-a: “altura”.
Zit.: Eako alturen on garies / Vígoko alturen edo, oesterau badau borraskie (B-a) / sestanti da alturi artzeko / alturak eta artzeko / alturak artzeko eguskidxeas / amar graduko alturi edo dakonin (or) ya artze sendun / ártzen sunin e, alturie, trasportadoras dxun bixu plánora / Dxatan oesteko mandatik? Baye se alturetan? / se errunbotan satos edo? Se alturetan saus e-, satos edo? / se alturetan gaus edo? / se alturan dauen da ori, markaten tzoena da sonarra [hemen jaso ez diren beste adibide batzuetan ere agertu da se alturetan, se alturan behin bakarrik] / gaur sondak markaten tzu se alturetan datorren arrañe / a eitxe su, a apunte, sema brasetan da se alturetan da, ori dauen [enbarreak] / da arekas eitxen sendun artun alturek, áren alturekas gero pasaten siñen líbrutara / an orduen, se alture dakon e, tal ixarrek, edo planetiek / berak omoten tzules alturie, suk imintxen sendun alturie aprosimaue, sestantien da (M-d)

altza (E-jf [tzá])
Def.: ad. “G. levantar”. Santurtziko adibideak ugariagoak dira.
Zit.: ba klaro, esin de altzá órrek arrain gustidxek e fréskurako, esta? (E-jf)

amante (M-d) - amantie (M-d)
Def.: iz. “G. amante”. M-d: arrastan makinillatik roldanara doan alanbra.

amarra (A-ja, B-a-g-j-p, M-d, E-jf, O-b); amarratu (O-b-z)
Def.: ad. “G. amarrar”. Itsasontziak eta txikotak-eta.
Zit.: ori do, apayuri amarrata / portun amarrata (A-ja) / oiñ amarraten dues / amarrata gaus / amarraten gues / aur daus ainbeste barko, iru barko amarrata, saltziko / amarra ori txikota bíten! (B-a) / txiko bat, emote su áurretik, amarraten da katerara / igual ba amarra su búdxera ero muéllera / da Muselen amarrate-san garis / bajamaran dau motorra da amarrata saus (B-j) / bagus aidxenera amarraten / mollara amarrata au enbarkasiñue / len e, ukusten sendun flóti amarrata [Bermeon] / amarra, guk e, Muselen baiño gedxau amarraten gendun Jijoyen / se? ondo amarrata itxi su enbarkasiñue?.. bai.. aidxénetan edo, non eitxen den ba, koño aidxenin ondo itxi su enbarkasiñu amarrata? (M-d) / bajora amarrate benin, gixona jute san etxea / amarra bajora katitan! / oneik, pasan astin amarratu sin de.. andik eta.. martxurarte / bota ori txikotoi amarratzeko! (O-b)
Dok.: Azkue. «AMARRA 3º indet. de AMARRATU, atar, attacher

amarra (M-d, E-jf) - amarrie (M-d), amarri (O), amarrak (L-pj)
Def.: iz. “G. amarra. F. amarre. I. hawser”. Amarratzeko txikota.
Zit.: amarra lusik emoten disenin (E-jf)
Dok.: Azkue. «AMARRA 1º (AN, B, BN, G, L, R), ligadura, ligature

PORTOAMARRA (B-j, M-d) - PORTOAMARRIE (B-j, M-d), PORTOAMARRAK (B-a-j, M-d)
Def.: iz. M-d: aiheneko amarra, portukoa. Buiara edo moilara ematen direnak. B-j: enbarkaziotik buiara ematen den txikota.
Zit.: ia prepara portoamarrak! (M-d)

amarradore (M-d) - amarradoriek (M-d)
Def.: iz. “G. amarrador”. Enbarkazioak amarratzea lanbide duen gizona.

amarrakera (B-a)
Def.: iz. amarrakera, lotzeko modua.
Zit.: enkapille ba segun se sentidotan, txikotagas bada e amarrakera bat-eu, itxen dana ba (B-a)

amarratz - amarratza (A-ja, E-jf-s), amarratzak (E-jf); amorrotz (B-a, M-d) - amorrotza (B-a, M-d)
Def.: iz. “G. pulpo. F. poulpe. I. cuttle-fish, poulp, octopus. L. Octopus vulgaris”. v. olagarro.
Entz.: M-d: kostakoa da, badago gero amorrotz txikia kaletan atrapatzen dena arrastan baina kostakoa gozoagoa da. Atrapatzen dira sarean edo arrainari helduta baina ostantzean hemen ez dago inor amarratzetan dabilenik. Lehen karabinariak egoten ziren galegoak eta haiei ematen genien jateko. Orain ez, orain amarratza karua da.
Dok.: Azkue. «Amarratz 1º (B-ea-ond), pulpo : poulpe, pieuvre.» / Anasagasti. «Amorrotxa, Octopus vulgaris, Pulpo común.» / Anton Perez. «amorrotz (amórrotza) = (Octopus vulgaris). G. pulpo. F. poulpe, pièvre. I. octopus.»

amerikano - amerikanu (E-jf); merikano (L) - merikanua (L)
Def.: iz. “G. herrera. L. Lithognathus mormyrus”. Zalantzan nago Santurtzin eta Zierbenan “americano” deitzen dioten bera ote den. v. errio-arrain.
Entz.: E-jf: beti egiten du prezio altua, karu, zazpiehun edo zortziehun edo, geuri.

amodera. Ik. modera

amore emon; amure emon
Def.: ad. “G. dar amor, ceder, amainar”.
Zit.: onek ee aulan ongo da iru-lau ordun da gero asko da amure emoten [eguraldi txarra] / ordun enbesde berape titu da seupe titu ba eitxe su ba, berak e gu dauenin ero, amure apurtxu bet emon [arrainari], o aguenta apurtxu bet / estau emote-san orrengañe amure [txikot batek] / arrañek amure emon dau [B-j: edo kala egin du edo mila gauza] / arpiguek e amure emoten dosku da karriten gues (B-j) / amore emon dau arrañek (M-d)

amu (A-ja [á]), amo (B-g-j - M-d - E-jf [á], L-j-l-pj, O-b) - amua (L-l-pj), ámue (B-a, M-d), ámu (A-ja, E-jf, O-b), amuak (L-l-pj), ámuek (B-a-j, M-d), ámuk (A-ja, E-jf, O-b)
Def.: iz. “G. anzuelo. F. hameçon. I. hook”.
Dok.: Azkue. «AMU, hamu 1º (c), anzuelo, hameçon

AMURA; ÁMURE (A-ja)
Def.: adv. A-ja: “al anzuelo”.
Zit.: gu ibil gara betí ámure, ámure, al anzuelo (A-ja)

AMU-BAKAR; AMO-BAKAR - AMO-BAKARRA (B, M-d, E-jf [á- bá], O)
Def.: iz. M-d: lebatzetan erabiltzen zen amua, pelenka eta berdekia ipintzen ziren. Gizon bakoitzak amu bat edukitzen zuen.

AMU-BAKARREAN; ÁMO-BAKARRIEN (B-a, M-d); ÁMO-BAKARRIN (E-jf); ÁMO-BÁKARRAN (B-j)
Def.: adv.
Zit.: atxiñen lebatzetan, ibiltxe-san da ámo andidxe, esta? Amo-bakarrin ibiltxe-san disenien (B-a) / ámo-bákarran ibiltxe-san disenin lebatxetan (B-j) / ámo-bakarrin ibiltxen sanin (E-jf)

AMO-FALTA (M-d) - ÁMO-FALTIE (B-a), AMO-FALTAK (B-a, M-d)
Def.: iz. tertzan ipintzeko errepuestorako eroaten ziren potxerean jotako amuak. B-a: koblak, amuarekin eta pitarekin.

AMO-LAPUR (L-pj) - AMO-LAPURRA (L-pj), AMO-LAPURRE (B-a - M-d - E-jf [ámo], O-b); LAPUR-AMO - LAPURR-ÁMUE (B-a-j); LAPURRE (E-jf)
Def.: iz. M-d: lebatzetan amu-bakarraz gain ipintzen zen amu bat besegua, txitxarroa edo arrain txikia atrapatzeko.
Dok.: Azkue. «AMU-LAPUR (AN, B, G), anzuelo pequeño torcido, petit hameçon tordu

AMO OKER - AMO OKERRA (M-d, O-b)
Def.: iz. mustur okerra daukan amua. v. amu porrosto.

AMO PORROSTO (B-a) - AMO PORROSTUE (B-a)
Def.: iz. mustur okerra daukan amua. v. amu oker.
Entz.: B-a: berdeletako, lupinatako-eta aolan.
Ez: B-j
Dok.: Azkue. «PROOSTUA (B-b), AMU-LAPUR (AN, B, G), anzuelo pequeño torcido, petit hameçon tordu

amuda (M-d), amude (B-j) - amudie (B-g, M-d), amúdek (B-j)
Def.: iz. “G. zapi”. M-d: atunetako karnada. v. maluta.
Entz.: M-d: orain amorrotzaren antzekoa ere badago baina antzina lastoa erabiltzen zen, artoaren orria. Zuritzeko egiten zen lixibatan sartu, gero horiek amuan lotzen ziren polito-polito, fin-fin. Orratzak sartu ohol batean edo kortxo batean eta orratz-puntekin egiten zen orraztu, haria legez lotzen zen. Arrantzale bakoitzak egin behar ditu bere aparioarentzako amudak. B-a: kazan atuna eta zimarroiak-eta atrapatzeko. Orri horia ipintzen da lehenengo eta gero zuria gainetik. Gizon bakoitzak bereak egin behar ditu.

amula (M-d), amule (B) - amulie (B-l, M-d), amuli (E-jf), amúlak (E-jf); amura, amure - amurie (B-j), amuri (O-b), amure (A-ja), amúrek (A-ja, B-j)
Def.: iz. “G. amura. F. bau, amure. I. beam”. M-d: “amura”.
Dok.: Azkue. «AMULA 2º (B), amura, amures.» / Astui. «Amuras: AMULEK. Puño de amura: AMULIE» (I7-191)

Enbarkazioarena:

BABORREKO AMULIE (B-a-l, M-d); BABORREKO AMURIE (B-j), BABORREKO AMURI (E-jf); AMURA-ABOR - AMURA-ABORRA (O-b)
Def.: iz. M-d: “amura de babor”.

ESTIBORREKO AMULIE (B-a-r, M-d); ESTIBORREKO AMURI (E-jf); AMURA-ESTIBOR - AMURA-ESTIBORRA (O-b)
Def.: iz. M-d: “amura de estribor”.

Belarena:

BELEAREN AMULEA; BÉLIN AMULIE (M-d)
Def.: iz. amula-gantxotik berga-burura doan belaren ertza, txikota eta bela.
Ez: B-a

amulada (M-d) - amuladie (M-d)
Def.: iz. ez dirudi amulatik bereizten denik. Normalean bestea esaten da. M-d: enbarkazioak aurrean dauzkan bi mandak, amuladak: baborreko amula eta estiborreko amula.
Ez: B-j

AMULADAN (M-d)
Def.: adv. (Joan).
Zit.: amuladan gus, brankas e gogor dau-te (M-d)

amuladaka (M-d); amureka (B-j)
Def.: adv. (Joan). M-d: atunetan ere sarri enbarkazioarekin brankaz joan beharrean apur bat manda hartuta joatea, apur bat amore ematen.
Zit.: amureka gues (B-j) / amuladaka gues (M-d)

amula-gantxo (M-d) - amula-gantxu (E-s), amula-gantxuek (M-d); amule-gantxo - amule-gantxue (B-r); amura-gantxo - amura-gantxu (O-b)
Def.: iz. M-d: amulan aurrean bela engantxatzeko eroaten den gantxo bat, bela gero izatzeko. B-r: bela engantxatzeko burdinazko gantxo bat.
Dok.: Astui. «Ganchos del costado: AMULE-GANTXUEK» (I7-191)

amuzki; amuski (B-a, M-d) - amuskidxe (B-a-j, M-d, E-jf), amuxkixe (O-b [s?]), amuski (A-ja) 1.
Def.: iz. ohar bedi ondorengo definizioak ez datozela guztiz bat dokumentazioarekin. M-d: itsasotik etortzen zenean aparioa barrura, ondino amuan ekartzen zen karnadari esaten zaio. B-a: antzina besegutako nahiz papardotako palangran erabiltzen zen karnata, botakar-tatoak. B-j: beseguak edo papardoak jan ez duen karnata. Amuetan datorkizu.
Zit.: abe! Ser dator amuskidxe ba! (B-j) / amuskidxe dator barrure, amuskidxe asko, karnatak osorik (E-jf)
Dok.: Azkue. «AMUZKI (B-mu-pl, G), cebo, carnada en salmuera, para pescar : appât, amorce pour la pêche.» / Ortuzar. «Amuzkidxe. Carnada puesta en el anzuelo.»

amuzki 2. Ik. txamuski

andan (B-a [dán]) - andana (M-d); andana (M-d)
Def.: iz. (Eroan, hartu). “G. velocidad”. Oraindik konprabatzekoa litzateke zergatik Dimasek mugagaberako eta singularrerako andana erabili duen. Alejandrok ere badirudi andana mugagaberako erabili duela. Kontuan eduki behar da berak antzinako berba dela dioela, gaur egun korridxe edo korridu esaten dela. v. korri.
Zit.: ño! Andana andidxe darue e? / beitu orren andana! ño! Andana- andidxe daru gero (B-a) / ixurdakas dxuen, da, artzen dauenin andana arrañe atateko / andana gitxi (dako) orrek (M-d)

andana (M-d, E-jf) - andanie (M-d), andani (E-jf), andának (M-d)
Def.: iz. lotuta botatzen diren mailatzeko sareak edo langustatan hogeita hamar otzarako taldea, batera lotuta daudenak.
Entz.: E-jf: beste batzuk hogeikoak, hamabostekoak, guk hogeita hamar otzarako andana ibiltzen genuen [langustatan].

andana gorri - andana gorridxe (M-d), andana gorrixe (O-b), andana gorri (A-ja), andana gorrixak (O-b); andara gorri - andara gorridxa (L-l-pj), andara gorridxe (E-jf), andara gorridxek (E-jf); anda gorri (B-a) - anda gorridxe (B-a-m), anda gorridxek (B-a)
Def.: iz. berez dagoen arrain multzoa. Izurdeak sortutakoari gorridxe esaten zaio. Dimasek bokar gorridxe ere deitu zion. Cfr. gorri. M-d: lau edo bost brazatan-edo gorri ikusten den arrain multzoa. B-a: bokarta izaten da, berdelak eta horiek ez dute ateratzen gorririk. B-m: izurde barik dagoena, bere kitan. E-jf: gorri txikiak, tatotxuak.
Entz.: B-a: jeneralean iparrarekin egoten dira. M-d: normalean iparra egoten zenean egoten ziren andana gorriak. L-pj: han ez zegoen konpañerik, atrapatzen zuenarentzat izaten zen hura. L-l: haizearen alde joaten da. Beti haizekaldea hartuta egiten zen etxada.

andandori (B-a) - andandoridxe (B-r)
Def.: iz. kantarrabia, kaina, erriotik datorren murmoia. B-r: Izaroraino etortzen da erriotik behera. Neguan, hotz dagoenean. B-l: neguan egoten da batez ere. v. kain, kantarrabi.
Ez: B-j, E-jf

andanibel (M-d) - andanibela (M-d)
Def.: iz. “G. andarivel”. M-d: esate baterako eskiatzen joaten direnak handik doaz, andanibela izatea legez. Merkanteetan pisudun gauza bat moilatik ekartzeko erabiltzen zen kasu baterako.
Zit.: pixudun gausa bat mollatik ekarteko, igual enbarkateko ta “andanibela prepara” (M-d)

Andramari; Andramai (B-a) - Andramáidxek (B-a-j, M-d)
Def.: iz. “G. Andramaris”. Bermeoko jaiak.
Entz.: M-d: orain kostera erdia da, antzina San Rokeak izaten zen kostera erdia hemen.

angila; angille (M-d) - angillie (M-d)
Def.: iz. “G. anguila. F. anguille. I. eel. L. Anguilla anguilla”. v. aingira, sardita.

angira. Ik. aingira

angola (M-d) - angolie (M-d), angólak (M-d)
Def.: iz. arrastako sarea txikotean jota dagoen puntu biren tartea, josita dagoen puntu batetik hurrengorakoa. Cfr. etziek. M-d: etxeak arrastako sarean.

angula (M-d) - ángule (A-ja), angulia (L-j), angulie (M-d), anguli (O-b), angúlek (B-j)
Def.: iz. “E. txitxardin. G. angula. I. the brood of eels”.
Entz.: M-d: antzina portuan hiltegia egoten zen lekuan atrapatzen zen eta Mundakako ospitalaren azpian ere bai.
Dok.: Azkue. «ANGULA (B, G), cría de anguila : civelle, frai d'anguilles

ANGULATAN; ANGULETAN (M-d)
Def.: adv.

angulero (M-d) - anguleruek (M-d)
Def.: iz. “G. angulero, pescador de angulas”.
Zit.: anguleruk-eta ibiltxe sin an, áretan eskillaretan (M-d)

angulo (L-pj) - angulua (L-pj)
Def.: iz. L-pj: angularen modukoa baina luzeagoa. L-j: arrain txikitxua da, piko luzea dauka. L-l: zuritxua da.
Entz.: L-pj: inoiz atunak-eta erabiltzen du hori.
Dok.: Azkue. «ANGULO (B-l), pez de hocico largo, parecidoi á la aguja, oscuro, no comestible; su largura como de dos palmos : poisson au museau très long, qui ressemble à l'aiguille, foncé; n'est pas bon à manger; sa longueur est à peu près de deux empans

anillo (M-d) - anillue (M-d) 1.
Def.: iz. ankillak daroan eraztuna.

anillo (B-j, M-d) - anillue (M-d), anílluek (B-j) 2.
Def.: iz. “G. anilla, tipo de instalación de amarre en el muelle”. Los barcos en la mar y su maniobra en puerto liburuko 48. orrialdeko “anilla”-ri Dimasek emandako erantzuna.

ankerara (B-a, M-d)
Def.: adv. M-d: brankaz joan beharrean musturretik hartuta, mandara joatea. B-a: trabes.

ankilla (M-d), ankille (B-r) - ánkille (A-ja), ankillie (B-a, M-d), ankíllak (M-d)
Def.: iz. (Bira, bota, erria). “G. ancla, áncora. F. ancre. I. anchor”. Cfr. arpio. v. arrankilla.
Zit.: ankilliri imintxen dxako, ankilli amarraten da érpetatik, txikota, érpetatik / ankilli birateko / atunetan da, botaten dauie, ankillie, atzetik, “ancla flotante”, botaten dauie / ankillitarue txiliprosta / sarik fonditeko ankillie / ankilliri be gastaña-sépie-s imintxe san ankilli fondo-moteko / ankillie karrie da, e, etzonin aguentaten enbarkasiñuri, karri:ndo, esatiles korriten, etzola agarraten e, onduri ankilliek / fírme eitxen sunien ankillie (M-d)
Ez: O-b, arpeue.
Dok.: Azkue. «Ankilla (B), ancla, ancre

ankillarri (M-d) - ankillarridxe (M-d)
Def.: iz. antzinako ankilla. Harri bat sartu, gaztaina-zepa bigunak estrapoekin okertu eta iltze bat sartzen zitzaion ez korritzeko. Bar.: arrankilla.
Entz.: M-d: enbarkazio txikietan erabiltzen zen.
Ez: B-a

ankla - ánkli (E-jf)
Def.: iz. “G. ancla flotante”. E-jf: “ancla flotante”. Popatik erriatzen duguna. v. baltsa, txupoi.

anpormaixo (L-j-l) - anpormaixua (L-j-l), anpurmaixua (L-pj)
Def.: iz. “G. alca”. L-l: piko lodi-lodia eta gorriska dauka [ez ete da “frailecillo” izango?].
Entz.: L-pj: gutxi ikusten da hori txoriori.

antekamara (B-m) - antekamarie (B-m)
Def.: iz. Mek. “G. antecámara”.
Entz.: B-m: orain ez da erabiltzen. Antzinako Yeregiek eta metxadun horiek edukitzen izan dute.

antena (B-a, M-d) - anténak (B-a, M-d, O-b)
Def.: iz. “G. antena”. Dimasen irudi batean arrastero batek aurreko palutik eta atzekora goian daramatzanak. O-b: irratiarenak eta aparato guztienak.

anteoi (M-d) - anteoye (B-l, M-d), anteoi (O-o)
Def.: iz. M-d: arrastako sareak biratzekoa. Astuna bada aparejo realarekin egiten da. O-o: anteoia polea batekoa izaten da eta aparejo real polea bikoa izaten da.
Zit.: anteoyas birateko / sari kaloyetati dator esta? anteoyen / igual esiñdxe enbarka puntalagas, anteoyegas / anteoyek, die, sensillun dusenak / da gero sakú etorte senien, emoten tzoen anteoye ta gora (M-d)

anteona (B-l, M-d)
Def.: ad. M-d: “anteonar”. Arrastakoa da. [Erdarazko hiztegietan “anteonar”-rik ez da agertzen.]
Zit.: e anteona ori! (M-d)

anteonada (M-d) - anteonadak (M-d)
Def.: iz.
Zit.: semat anteonada omon tzasu sariri? (M-d: zenbat bider egin duzun birada) (M-d)

antxoba (B-j, M-d, L-j) - antxobe (A-ja), antxobia (M-d, L-pj), antxobie (B-j, M-d), antxobi (E-jf, O-b); antxoga (B-a) - antxogie (B-a) 1.
Def.: iz. “G. anchoa, anchova, boquerón. F. anchois. I. anchovy. L. Engraulis encrasicholus”. Ondarroan antxoi ere esaten delakoa daukat. v. bokart.
Dok.: Azkue. «ANTXOBA (B, G), antxua (G-don), anchoa (pescado), anchois (poisson).» / Anasagasti. «Bokarta, Antxoie; Engraulis encrasicholus, Boquerón, Anchoa.»

ANTXOBATAN (A-ja, B-j, M-d, E-jf, L-pj, O-b-p)
Def.: adv. antxobak atrapatzen. v. bokartean.
Zit.: antxobatan ibil giñinin / antxobatan gabis (E-jf)

ANTXOBATARA; ANTXOBATA (O-b)
Def.: adv.
ANTXOBA GAZI; ANTXOBA GASI – ANTXOBA GASIDXE (M-d) +
Def.: M-d: bokarta gazitzen zen antzina besegutako eta papardotako-eta, hura izaten zen bokar gasidxe, edo antxoba gasidxe. V. Bokar gazi.


antxoba - antxobi (O-b) 2.
Def.: iz. zakilaren izen ludikoa. v. berdel, tolet, txitxarro.

antxobilla (M-d, L) - antxobillia (L-pj), antxobillie (B-e-l-o-p, M-d, E-jf); antxogille (B-a)
Def.: iz. M-d: lebatz kumea.

antzar (M-d) - antzarra (B-r - M-d [án], L-pj, O-b)
Def.: iz. “G. ganso. F. oie. I. gander, goose”.
Entz.: M-d: behin edo bi bider ezagutu dut antzarrak Mundakako jaietan, moila puntatik haitzetara txikota ipinita.
Dok.: Azkue. «ANTZAR (B, G), antzara (ANc), ganso, ansar, oie

aor; aur (A-ja)
Def.: adv. Or [hor] adberbioaren forma indartua izateaz gain esklamazioen hasikera edo egitura egin bat dela dirudi. Cfr. han.
Zit.: aur gorri! / aur blankure! (A-ja)

aorkaperro (M-d) - aorkaperrue (M-d); orkaperro (B-a) - orkaperrue (B-a-l)
Def.: iz. “G. ahorcaperros. I. running knot”.

apar (B-a - M-d - E-jf [pár]) - aparra (A-ja, B-a-j, M-d, E-jf, L-pj, O-b)
Def.: iz. B-j: enbarkazioak ateratzen duena. M-d: enbarkazioak aurrean ateratzen duen bitsa. E-jf: motorra martxa askorekin doanean atzetik uzten duen estela. L-pj: barkuak ateratzen duena. Pedro Juani aurrekoa zen galdetu nion eta aurrekoa edo albokoa zela erantzun zidan.
Zit.: abe! Ser dakar aparra orrepa?! Korri andidxe dakar edo, apár andidxe dakar orrek / abe, aparra ser dakar ba?!  (B-a) / beitu selako aparra dakarren orrek! (B-j) / koño! Aparra ser daru orrek motorra(p)a! [atzetik] / bapór batzu deus e, apár gedxau ataten dabenak beste batzu baiño, bardin mártxan (E-jf)
Dok.: Azkue. «APAR 1º (AN-b, Gc), espuma, écume

aparato (B-a, M-d, E-jf, O-b) - aparatue (B-a, M-d), aparatu (E-jf, O-b), aparatuk (E-jf, O-b)
Def.: iz. “G. aparato”. Tresnak: sonarra, gonioa, Deka...
Zit.: len aparatorik esan egoten ta olan- olan topaten san arrañe (A-ja) / leiñ es euan aa ongo- aparatorik es eser (L-pj) / on aparatuk topaten dabe [ardora] / ba ikuste'osu igual arrain pixkat aparatun ikuste'osu, beyan dana (O-b)

aparejo-real (M-d) - aparejo-reala (B-l, M-d, O); aparejo - apareju (O-z).
Def.: iz. “G. aparejo real”. Pedro Juanek Lekeition dobleko aparidxua ere deitzen ziotela esan zidan. M-d: zakuan pisu handia dagoenean, anteoiaz ezin bada, aparejo realaz enbarkatzen da arraina. O-o: anteoia polea batekoa izaten da eta aparejo real polea bikoa izaten da. O-z: burdinazkoa.
Zit.: prepara apareju! (O-z)

apareju - apareju (A-ja)
Def.: iz. “G. aparejo”. Bar.: apario.

aparia; apaidxa (M-d); apaidxe (B-a-j)
Def.: ad. “G. aparejar”. M-d: barruko trasteak enbarkatu: traina, biberak eta abar. Ant.: desaparia. v. petretxa.
Zit.: apaidxeten gues / apaidxe ein bi du gaur (B-a) / bidxar apaidxe eingo garies (B-j) / apaidxaten gues (M-d)
Ez: E-jf, trastik sartzen goyes.

apario; aparidxo (L-l-pj) - aparidxua (L-pj), aparidxuak (L-pj); apaidxo (B-a-g-j-m, M-d, E-jf-s) - apaidxue (B-a-g-j, M-d, E-jf), apaidxu (E-jf-s), apáidxuek (B-a-g, M-d), apáidxuk (E-jf); apaxo (O-b-o-z) - apaxu (O-b), apaxuk (O-z)
Def.: iz. “G. aparejo”. Bar.: apareju.
Zit.: su básos itxosoraa apayus, da bótaten su aa apayu uretara (A-ja) / papardotakue-.. asaleko apaidxu da (M-d)
Dok.: Azkue. «APAILLU (L-côte), aparejo para pescar, engin pour la pêche.» / Ortuzar. «Apaidxo. Aparejo.»

ALAERRIOKO APAIDXUE (M-d); ALARRIUKO APAXU (O)
Def.: iz. M-d: tertzak bota ondoren papardotan gizon bakoitzak erriatzen zuen aparioa, gora eta behera ibili behar izaten zen.

ALARDAKO APAIDXUE (B-j, M-d)
Def.: iz. M-d: fondo emanda zaudenean aidean botatzen duzun aparioa, botata egoten da arrainak heldu arte. B-j: pikea etorri zenean sarda topatu, kordelekin amua ipini, bota karnada hila eta bota aparioa, alardan.
Ez: O-b

ALASAKO APAIDXUE (B-a-j); ALASEKO APAIDXUE (B-j)
Def.: iz. B-j: papardotan arraina topatzeko erabiltzen zena, besigutako ez zuen balio. Berauna amuak ipinita eta karnada barik izaten zen. Arraina topatzen zenean korda botatzen zen gainera. Atrapatzen izan direnak gizonentzat izaten izan dira. B-a: tertzak botata zeudenean papardoak atrapatzeko gizonek euren aparioak botatzen izan dituztenean. Berauna amuarekin izaten zen, beraunari ganibetarekin distira ateratzen zitzaion, bizira erabiltzen zen aparioa eta papardoa botakarra-edo zelakoan joaten zen. Papardo haiek norberarentzat izaten ziren.  Dimasek dio Mundakan ez dela esaten eta alaerrioko aparioa dela, ez dela beste bat. Julianen azalpenak badirudi yoyo dela, alaerriokoa.

BARRUKO APARIDXUA (L-pj); BARRUKUA (L-l-pj), BARRUKU (O-b-o-z)
Def.: iz. espetetik erriatzen den hirugarren aparioa: puntakoa, erdikoa eta barrukoa. O-b: motzena barrukoa izaten da. v. berreleko aparioa, samora.

BELORTZIO (O-b)
Def.: iz. badirudi artikulu barik erabiltzen dela. Espeletetik lau apario erriatzen direnean puntakoa, punterengoa.

BERRELEKO APAIDXUE (B-a, M-d); BERRELEKUE (B-g); BERRÉL - BERRELA (B-g-m)
Def.: iz. botaberatik erriatzen den hirugarren aparioa: puntakoa, erdikoa eta berrelekoa. Berreletik hurren dagoena. v. samora, barrukoa.
Ez: O-b

ERDIKO APARIDXUA (L-pj); ERDIKO APAIDXUA (M-d), ERDIKO APAIDXUE (B-j); ERDIKO - ERDIKO (A-ja), ERDIKUA (L-l-pj), ERDIKUE (B-g-m), ERDIKU (O-b-o-z); ERDIA, ERDIDXE (B-g, E-jf)
Def.: iz. botaberako erdiko aparioa.

ESKU-APARIOA; ESKO-APAIDXUE (B, M-d), ESKOKO APAIDXUE (B-a)
Def.: iz. eskuz erabiltzen den aparioa.

ESKU-APARIOAN; ESKO-APAIDXUEN (M-d)
Def.: adv. esku-aparioan, esku-aparioarekin arrantzan.
Zit.: oiñ e gitxiau bai- bay len e angiretan esko-apaidxuen, angiretan oten sin or e / baye or deitxuten dxakon "kisketien". Esatiles apaidxu gora ta bera mobite senien lebatzetan esko-apaidxuen / arrastan be atrapaten da, baye, esko-apaidxun amen gitxi atrapaten da merue (M-d)

KABRA-APAIDXU (E-jf); KÁBRA-APAREJU (A-ja)
Def.: iz. kabratarako aparioa. E-jf: hagaxka (barillatxu bat) eroaten du goitik behera, berauna eta jeneralean amu bi, bat luzetxuagoa bestea baino. Lau amukoa ere egoten da baina Elantxoben jeneralean amu birekin erabiltzen da.

KAKA-LEKUKO APARIOA; KAKA-LEKOKO APAIDXUE (B-a), KAKA-LEKOKO APAIDXUEK (M-d); KAKA-LEKOKUE (B-m); KAKA-TOKIDXE (E-jf); KAKA-TOKIKO APAIDXU (E-jf); KAKATAKO (B-g) - KAKATAKUE (B-g), KAKATAKUEK (B-g)
Def.: iz. kazan atzetik erriatzen diren aparioak. Juan Franciscoren kaka-tokidxe, lekua ezeze aparioa ere izan daitekeelakoa daukat. Berak esan didanez atzean erdi-erdi-erdian joaten da. v. sastarretako aparioak.
Entz.: B-g: bat eroaten genuen geuk. E-jf: berauna ura ikutzen joaten da, palu barik. Sei edo zortziko txikota, sokala [eroaten du].

KAZAKO APARIOA; KASAKO APAIDXUE (M-d)
Def.: iz. “G. aparejo de cacea”.

OBENGAKO APAIDXUE (M-d)
Def.: iz. “G. el tonto”. Obengatik doan aparioa. B-j: luzeena izan da. v. penola, traketekoa.

PALOKO - PÁLOKUK (E-jf)
Def.: iz. obengilloetatik erriatzen diren aparioak.
Entz.: E-jf: beraun barik joaten dira.

PENOL - PENOLA (O-b-p)
Def.: iz. “G. el tonto”. Kazako aparioa. O-b: gorengo joaten dena atzean tente. v. obengako aparioa, traketekoa.

PUNTAKO APAIDXUA (M-d); PÚNTEKO APAIDXUE (B-j); PÚNTETAKO APAIDXUE (M-d); PUNTAKUA (L-j-l-pj), PUNTAKU (O-b-o-z); PÚNTEKUE (B-m), PÚNTEKO (A-ja); PUNTEA, PÚNTIE (B-g), PÚNTI (E-jf)
Def.: iz. botaberaren puntako aparioa. O-b: luzeena izaten da.

SAMORA - SAMORI (E-jf)
Def.: iz. berreletik erriatzen den aparioa. E-jf: “zamora”. v. barrukoa, berreleko aparioa.

SASTARRETAKO APAIDXUE (B-a), SASTARRETAKO APAIDXUEK (B-a, M-d); SASTÁRRAK (B-m, M-d)
Def.: iz. kazan atzetik erriatzen ziren aparioak. v. kakalekuko aparioak.
Entz.: B-a: labur-labur doaz kiloko beraunekin.

TÁNGOKO APAIDXUE (B-g)
Def.: iz. tangotik edo tanganillotik doan aparioa.

TRAKETEKO (E-jf) - TRAKETEKU (E-jf); TRAKETEKO APAIDXU (E-jf)
Def.: iz. “G. el tonto”. v. obengako aparioa, penola.
Entz.: E-jf: apariorik luzeena izaten zen baina kendu egin zen, guk ez dugu erabiltzen. Andiño-koek-eta erabiltzen dute, ez beti baina arraina jan gura ez dagoenean, abuztuan, gutxiago agarratzen duenean. Antzina txalupa txikietan popan belarentzat palu bat egoten zen eta bertatik joaten zen. Motor hazitxuagoak etorri direnean atzeko palutik eta popara hagaxka (barilla) bat egoten zen bela izatzeko-eta, gizonak atrapatzeko moduan kankamoa amarratu eta handik erriatzen zen.

UBERAKO APARIDXUAK (L-pj); UBERAKO (O-p) - UBERAKUK (O-p-z); UGERAKO - UGERAKUK (O-b)
Def.: iz. uberako aparioak, ubilleko aparioak. v. ubilleko aparioa.

UBILLEKO APAIDXUE (B-a, M-d); UBILLEKUE (B-m); UBIL - UBILLE (E-jf), UBÍLLEK (E-jf); UBILLETAKUK (E-jf)
Def.: iz. ubille-tik erriatzen den aparioa. v. uberako aparioa.
Entz.: E-jf: berauna ura ikutzen joaten da. Sei edo zortziko txikota, sokala [eroaten du].

aparioa egin; apaidxue (egin) (B-a-p, M-d)
Def.: ad. larrua jo, aparioa egin.
Zit.: apaidxu ein tzo orrek / apaidxu itxen daus orrek (B-a) / se ein tzasu apaidxu-la? / se, apaidxu ein tzasu? (B-p) / apaidxun bille dabil (M-d)

aparta (B-a-p, M-d)
Def.: ad. “G. apartar, clasificar el pescado”.
Entz.: M-d: etxada guztietan egin behar da, peskadilla peskadillarekin, txitxarroa txitxarroarekin...
Zit.: arrañe apartaten (O-b)

apur (M-d) - apúrrek (B-j, M-d); anpúr (B-a) - anpurre (B-a), anpúrrek (B-a)
Def.: iz. M-d: lebatzaren gibela, arbiak eta kontraixoak.
Ez: E-jf; L-pj, tripa-barruak; O-b, urdallak.
Dok.: Ortuzar. «Anpurrek. Tripas de merluza. A ellas tiene derecho el pescador que logre la pieza. Es plato preciado en Bermeo.»

apurtu (A-ja, M-d, E-jf, O-b)
Def.: ad. “G. romper la ola. F. briser la mer. I. to break the sea, to dash”. v. errementa, hausi.
Zit.: olatu apurtuten deuenin / itxosu apurtuten deu / itxosu apurtuten asite deu! (E-jf) / ño! itxasu apurtzen etorri ra! (L-pj)

ar - arrá (B-j, M-d)
Def.: adj. lisu plantatzen ez den txikota, alanbrea edo pita. Arra erabili arren Dimasek txikot emie ez dela erabiltzen dino.
Zit.: au txikota arrá da / txikota igual ba gogorrau eta kosturie, ño! au e txikota arrá da / alanbri be bai, au arrá da (B-j) / pítxi be arrá oten da (M-d)

TXIKOT ARRÁ (M-d)
Def.: iz. M-d: bihurtuta irteten duena.

arandela (M-d) - arandelie (M-d)
Def.: iz. “G. arandela”.

arbi (B-a - M-d [bí]) - arbidxa (L-l-pj), arbidxe (B-a-j-m, M-d, E-jf-s), arbixe (O-b), arbí (A-ja), arbídxek (B-a, E-jf), arbixak (O-b), arbik (A-ja)
Def.: iz. “G. hueva de peces”.
Entz.: B-m: makailoarena badian erabiltzen izan da sardina egiteko. Gero biberoetan karnata egiten izan dugunean horko arrainari emateko ere erabiltzen izan dugu baina antzina badiarako.
Zit.: arbidxa botaten ortxe asten da besiua [gabon-bueltan] (L-l)
Dok.: Azkue. «ARBI 4º (Bc, G-zumay), raba (santu), ovario de los peces, ovaire des poissons

ARBIRA DAGO; ARBIRE DAU (M-d)
Def.: e. arraina arbira edo arbiarekin hobeto atrapatzen da.

arbia bota 1.
Def.: ad. mareatu ondoren botaka egin.
Zit.: aur dau arbidxe botaten (M-d)

arbia bota 2.
Def.: ad. umea izan andre batek. v. erria 3.
Zit.: bota rau arbidxa (L-pj)

arboladura (M-d), arboladure (B-a) - arboladurie (B-a, M-d)
Def.: iz. “G. arboladura. F. mâture. I. mast and spars”. M-d: barruko elementu guztiak: tximinia, kaseta, paluak eta dena da arboladura.

ardao; ardáu (M-d)- ardaue (B-j), ardau (O-b)
Def.: iz. “G. vino. F. vin. I. wine”.
Dok.: Azkue. «ARDAO (Bc), vino, vin

ardi (B-a - M-d [dí]) - ardidxe (B-a, M-d), ardixak (O)
Def.: iz. “G. cabrillas. F. moutons. I. white caps”. M-d: itsasoan bitsa dagoenean, zuri dagoenean. v. bekereka, erlai, katxot, kordero.
Zit.: ardí asko deu (B-a) / ño! Ardi asko dxauk / ardi asko dako (M-d)
Ez: B-j, bekerekak; L-pj, katxotera roo.
Dok.: Azkue. «ARDI : 1º (c, Matth. XII-11), oveja, brebis

ardor (A-ja - M-d [dór]) - ardora (A-ja, B-a-j-l-r, M-d, E-jf-s, L-pj, O-b), ardórak (B-a)
Def.: iz. “G. ardora”. M-d: ilargirik ez dagoen gau ilunean ikusten den arraina lanpara bat biztuko balitz legez. Egunez ez dago ardorik.
Entz.: E-jf: goi iluna badago ardora urrunetik ikusten da. Berdeletan izaten da jeneralean. O-b: orain gutxi ikusten da. Orain aparatuekin, lehenago begiekin ikusten zen ardora.
Zit.: ba orrek eitxen deu a gauás ardora [arrain batek] (A-ja) / e amen dau ardora! (B-a) / ño! Ardor e- ardór gogorra eiñdxau! [cfr. bufada] (M-d) / beitu selako ardora deuen an e- ardora! (E-jf) / ño! ardora ra au! (O-b)
Dok.: Anton Perez. «ardora = Bokart, sardina eta beste arrain pelagiko txikien multzoak itsas azalean gauaz egiten duen fosforeszentzia (-erd. ardora).»

ARDOREAN; ARDOREN (A-ja); ARDORIAN (L-pj), ARDORIEN (B-a, M-d), ARDORIN (E-jf)
Def.: adv. (Joan, ibili). “G. a la ardora”. M-d: gau iluna dagoenean errutan joan antxoba, sardina edo berdela topatzen.
Entz.: Dimas ez da gogoratzen ondo ze urtetatik hona hasi zen ardoreko arrantza, berrogeita zortzi, bederatzi edo berrogeita hamargarren urteak aipatu zituen. B-j: antzina, gure aita-eta ibiltzen izan direnean itsasora debekatuta egon da ardora eta egunez bakarrik ateratzen izan da arraina. Azkar batzuek albako etxadatxua egiten izan dute eta gero egunezko arraina dela esan.
Zit.: au e, astelenin ardorin due / ardorin gues (B-a) / asi sinin baporak ardorien / amen e plaidxen ibiltxen giñin ardorien / gaues esan dxuten ardorien orduen / ordun esan ixaten oingules e ardorin-da (M-d) / gero, etor san au ardorin dxun... / ardorin ibil giñinin (E-jf)
Dok.: Astui. «ARDORIEN o a la ardora» (B4-108)

ardoreru, ardorero - ardoreruk (A-ja, E-jf)
Def.: iz. ardorean dabiltzanak.
Zit.: ónek e ardoreruk, asi sin, antxobi- antxobi atrapaten (E-jf)
Ez: B-j

arenke (B-o) - arenkie (B-a)
Def.: iz. “G. arenque. F. hareng. I. herring”. Bar.: arinka. v. sardina zahar.
Dok.: Anasagasti. «Arenkie, Clupea arengus, Arenque.» / Anton Perez. «arenke (arenkie) = (Clupea arengus). G. arenque. F. hareng. I. herring. Sardiñe zaharra ere esaten zaio. Handia denean arenkoié.»

areuna. Ik. aritzuna

argi (B-j - M-d [gí]) - argidxe (B-j, M-d), argidxek (B-j, M-d)
Def.: iz. “G. luz. F. lumière. I. light”.
Zit.: amata ori átzeko argidxe! [sarritan esaten da ardorean] (B-j) / erremorkadorak eruten dau, argí bi (M-d)
Dok.: Azkue. «ARGI : 1º (c), luz, lumière

ARGIRA; ARGIRE (B-j, M-d)
Def.: adv. “G. pesca a la luz”. ITSASOA enziklopediako 4. liburuko 104. orrialdeko argazkiak ikusita eman zuen erantzuna.
Dok.: Astui. «ARGIRE o a la luz» (B4-108)

ARGI BERDEA; ARGI BERDIE (M-d)
Def.: iz. M-d: kofradian itsasotik ere ikusteko moduan ipintzen zen argia, berdea dudan irtengo den ez den.

ARGI GORRIA; ARGI GORRIDXE (M-d)
Def.: iz. M-d: etxeguna egin behar zenean ipintzen zen argia.

SITUAZINOKO ARGIAK; SITUASIÑOKO ARGIDXEK (M-d)
Def.: iz.: “G. luces de situación”.

argolla (M-d), argolle (B-a) - argollia (L-pj), argollie (B, M-d)
Def.: iz. “G. argolla. F. boucle”. M-d: enbarkazioaren txikota amarratzeko.

arima (M-d), arime (B-a) - arimia (L-pj), arimie (B-a-j, M-d), arimi (O-b)
Def.: iz. M-d: alanbrek eta txikotek barruan daukaten txikota. v. madre 2.
Dok.: Azkue. «ARIMA : 1º (AN, B, L, S), alma, âme

arinka (M-d), arinke (M-d) - arinkie (M-d), arinki (E-jf); arinka zahar; arinka sar (M-d) - arinka sarra (M-d)
Def.: iz. “G. arenque. F. hareng. I. herring”. Bar.: arenke. M-d: sardina sikua. v. sardina zahar.
Entz.: M-d: antzina Galiziatik-eta etortzen ziren atabaletan arinka sikuak. Orain ikusten da baina gutxi.

arinkoi (B, M-d) - arinkoya (M-d, L), arinkoye (B)
Def.: iz. “G. arencón. I. large herring”. M-d: sardina eta arenkearen antzekoa, handia.
Entz.: M-d: hemen ez da jaten baina Portugalen-eta bai.
Dok.: Anasagasti. «Arinkoie, Arenkoie; Clupea sprattus; Espadín.» / Anton Perez. «Ik. arenke»

aritza (M-d) - aritzie (M-d)
Def.: iz. Geo. “G. playa. F. plage. I. beach”. M-d: orain plaidxie esaten da gehiago.
Dok.: Azkue. «Arentza (B-pl), areetza (B-tx), areeta (B), arietza (B-mu), playa, plage

aritzuna (M-d) - aritzunak (M-d); areuna (M-d), areune - areunie (B-r, M-d)
Def.: iz. Geo. Aretzuna - aretzunie ere bota zizkidan beste egun batean Dimasek. Ez dakit benetako bariantea izango den edo areunie galdetzeagatik nahastuko zen. M-d: hogei - hogeita hamar metroko zirkunferentzian dagoen are unada. v. hare-unada.
Entz.: M-d: burutoak atrapatzen ziren horietan antzina. Leku askotan dauzkazu: Izaron, Bakion, Akatx kanpoan eta abar.
Zit.: Otzarrin lesteko mandan? or areuni itxen da (M-d)

arkada (B-a-j, M-d) - arkadie (B-a, M-d), arkádak (B-j) 1.
Def.: iz. “G. arcada”. Arrainak kubertan ipintzeko egurrezko kaxoiak. M-d: guardarrainak eta neberan atuna ipintzekoak.
Zit.: ser? lau arkada artun dus (B-j)+
Ez: O-b, guardarrañak.

arkada; arkara (E-jf) - arkárak (E-jf) 2.
Def.: iz. guardarrainak, kubertan arraina ipintzeko dauden kaxoiak.

arkeo (B-a, M-d) - arkeue (B-a-j, M-d, O-b); arkio - arkiua (L-pj), arkiue (B-a)
Def.: iz. “G. arqueo. I. tonnage”. B-a: “arqueo”. M-d: ze tonelaje eroango duen.
Dok.: Urkidi-Apraiz. «arqueo (arkiue)» (B1-164)

arku, arkó (B-j) - arkua (L-j), arkue (B-j, M-d), arku (A-ja [kú], O-b)
Def.: iz. trainak egiten duen uztaia edo arkua.
Zit.: eskoko mandara pása! Eskoko mandan dakosu arkó obiaue-ta! / estau arkó ona ta ori eskoko mandi batunde dakosu! Ein apurtxu be txikoterau! (B-j) / sarin arkú (O-b)
Dok.: Azkue. «ARKO : 2º (c), arco, arc. (??)»

ARKUAREN BARRUAN DAGO; ARKUN BARRUN DAU (M-d)
Def.: e. trainaren barruan dagoela arraina.

arkupe - arkupi (O-p-z)
Def.: iz. treinak apurtuta egoten zirenean-edo eroaten ziren lekua. O-p: hemen bietara esan da, treina igual apurtuta eta “eroaizu arkupera” edo “tinglaura”. v. tinglau.
Zit.: arkupea eruxu (O-p)

arma (B-a - M-d [má], L-j-l, O-b)
Def.: ad. (Zakua, sareak, traina, barandilla, soia, mendiak edo markak..). “G. armar; formar el saco, etc.” Ant.: desarma.
Zit.: apaidxe da, armá (B-a) / saku armateko ba orka ein bi da / saku armaten dausenien / eitxe san etxadie, antxobiri, da gero eitxen sendun saku arma / onek sillutako, txikota, barandillie, armateko / kandelerukas armaten da barandillie botabera bategas / da sare bakotxatako berrotamar metro luserie. Gero, armaten da relinga bigas, goiku da kórtxue, da beku da beraune / antxobatako ba trañe erun bixu, armata / da sardanguek armaten dau boltzie / sari armako su onetara [primeroak dinotso segundoari] / ori da segun e selan armata dauen sarie, batzuk armaten dauie e, bósgarren edo láugarren e mállan, beste batzuk e, laugarren etzin gudot esan, edo bosgarren etzin armaten dauie / amen be asi biko (di) pelájik armaten / onetie lebasalintzako.. soidxi armate sana kostaduen / Dxata, seroye armata, kabun (M-d) / da bietzak ataten disenin eitxen da, armá eitxen da / txarto armata eon leike [txarto eginda sarea] (L-l) / kortxu sarratu daru, arma, eitte'ou guk (O-b)

ARGI ARMATA (E-jf)
Def.: adv. lata. Ant.: ito armata.
Zit.: trañée latá bádeu, da, latá, baa dekolako páño gitxi emonda, e, argí, argí armata, argí, armata argí (E-jf)

ITO ARMATA; ITXÓ ARMATA (E-jf)
Def.: adv. Ant.: argi armata. E-jf: zarratu. Zenbat eta itoago ba paño gehiago.

armadore (B-a-m, M-d, L-pj) - armadorie (B-a-p, M-d), armadori (E-jf, O-b), armadoriek (B-a-p, M-d), armadorik (O-b)
Def.: iz. “G. armador. F. armateur. I. ship-owner”. v. jaube, nagosi.
Zit.: au armadori da (B-j)

armamento (M-d) - armamentuek (M-d)
Def.: iz. “G. armamentos”. M-d: guardarrainak, panelak, erramuak, traina eta elementu guztiak. v. trasteak.
Ez: B-j

armazoi; armasoi (B-a, M-d), armaso (L-pj) - armasoya (L-pj), armasoye (B-j, M-d), armasoi (O-b), armasoyek (B-a-j, M-d, E-jf), armasoik (O-b)
Def.: iz. “G. costilla, armazón”. Ontziaren eraikuntzakoa, enbarkazioan baborretik estiborrera doazen ohol luzeak. O-b: “cuadernas”.
Entz.: B-a: haritza da.
Zit.: armasoittan da [astillerian egiten] (O-b)

armazoi-buru; armasoi-buru (B-a, M-d) - armasoi-burue (B-a), armasoi-buruek (B-p, M-d)
Def.: iz. karela gainean doan armazoi tartea.

armoma - armomia (L-pj), armomi (E-jf)
Def.: iz. “G. gato marino, alitán. F. grande roussette. I. large-spotted dogfish. L. Scyliorhinus stellaris. v. moma 1.
Dok.: Azkue. «ARMOMA (B-l), pitarrosa, un pez de mar sin escamas, poco apreciado : poisson de mer sans écailles, peu apprécié, lit.: chassieuse

aro (M-d) - árue (M-d) 1.
Def.: iz. “G. aro, circunferencia del salabardo, mediomundo..”.
Dok.: Azkue. «ARO 7º (B-m), haro (BN-baig, S), aro, cerceau

EZKIRATAKO ARO; ESKIRETAKO ARO (M-d) - ESKÍRETAKO ÁRUEK (M-d)
Def.: iz. ITSASOA entziklopediako lehenengo liburuan, 208. orrialdeko 16 zenbakidun irudiko “esquileros”.
Entz.: M-d: arraina amarratuta ateratzen ditugu guk ezkirak hauekin.

aro (M-d) - áruek (B-j, M-d) 2.
Def.: iz. Mek. M-d: pistoiak daramatzanak gasak eskapa ez dezan.

aro - aró (A-ja) 3.
Def.: iz. “G. tiempo atmosférico. I. weather”. v. denpora, eguraldi.

arotz (B-a [tx]) - arotza (B-a [tx], E-jf, O-b), arotzak (O-b)
Def.: iz. untzitegiko behargina.
Dok.: Azkue. «AROTZ : 1º (B, G, L-côte), carpintero, charpentier

arpeo; arpeu (O-b) - arpeue (O-b); arpio (B-a, M-d, E-jf) - arpiua (L-pj), arpiue (B-a, M-d, E-jf); arpigo - arpigue (B-j)
Def.: iz. “G. rezón. F. grapin, hérisson. I. grapnel, grappling”. Ankilla klase bat. Cfr. ankilla, arrankilla. B-a: “ancla”.
Zit.: arpiu botakus / prepara arpiue! (E-jf)
Dok.: Azkue. «ARPIO (Bc, G) 1º arpón, rizón (santu) : harpon, grappin.» / Astui. «Rezón: ARPIUE» (I7-191) / Anton Perez. «arpigo (arpigue) = Aingura. Ancla. Hau arpigue txikijeije (txikiegia) da (ik. ankilla) (-erd. arpeo).»

arpoi (M-d [pói]) - arpoya (L-pj), arpoye (B-a, M-d), arpói (O-b), arpóyek (B-a)
Def.: iz. (Jo). “G. arpón. F. harpon. I. harpoon”.
Entz.: M-d: izurdeak-eta atrapatzeko.
Zit.: arpoy dxota dakosu arrañe (M-d) / onek arpoyek.. ori ixurdi dxoteko nai e edoser (B-a)
Dok.: Azkue. «ARPOI (B, G) 1º arpón, harpon

arpolari - arpolaridxa (L-pj)
Def.: iz. “G. arponero”. Arpoia erabiltzen duena.

arponero (M-d) - arponerue (B-j), arponeruek (M-d)
Def.: adj. andreen atzetik ibiltzen den gizona.
Zit.: ño! Arponeru dok ori (M-d)

arrada (M-d) - arradie (M-d)
Def.: iz. M-d: arrainak arrain zantarrak azpitik segian dauzkanean gora egiten duen azaldukera. Musturrarekin jota izurdeek aidean ateratzen duten arraina.

ARRADAN (M-d)
Def.: adv.

arradaka (B-a-j-m, M-d), arraraka (L-j, O-o)
Def.: adv. M-d: musturrarekin jota izurdeek aidean ateratzen dutenean arraina. B-j: atzetik segitu egiten diotelako eskapatzen doan arrainaren mugimendua. L-j: denak saltoka. Arraina gorrituta, bitsetan dagoenean, eskama eta denak aidean.
Zit.: beitu arradaka due! / beitu botakarra arradaka due! (B-j) / ixurdak imiñdxaue arradaka arrañe (M-d) / arraña arraraka roo (L-j) / arrañak urtete ban, arraraka urtete ban, arraraka, eurak- eurak ixurdak eoten sin jatea (O-o)

arraia; arraya - arraye (A-ja); arraidxa (M-d), arraidxe (B-a, M-d) - arraidxie (B-a, M-d); arradxa (E-jf) - arrádxak (E-jf); arraxa (O-b) - arraxi (O-b), arraxak (O-b)
Def.: iz. “G. raya”. Raja familiakoak orokorrean.
Dok.: Azkue. «ARRAIA (B-b), raya, pez marino : raie, poisson de mer.» / Anasagasti. «Arraijjie, Raja clavata, Raya común.» / Anton Perez. «arraije (arraijie) = (Raia sp. sp.). G. raya. F. raie. I. ray, skate.»

HARRIKO ARRAIEA; ARRIKO ARRAIDXIE (B-g-o)
Def.: iz. Goienetxeak irudietan “raya santiaguesa” (Raja naevus) eta “raya pintada” (Raja montagui) arrainei deitu zien.
Entz.: B-g: gozoena dagoena.
Dok.: Anasagasti. «Arriko arraijjie, Raja babis; Raya noviega, Picón.»

arrain (A-ja - B-a-j-p-r - M-d - E-jf-s [rráin], L-j-pj, O-b) - arraña (L-j-l-pj), arrañe (A-ja, B-g-j-m-p, M-d, E-jf-s, O-b-z), arrañak (L-l-pj, O-b), arráñek (A-ja, B-a, E-jf-s) 1.
Def.: iz. “G. pez, pescado. F. poisson. I. fish”.
Zit.: esta emeko arrañe ori / ta yoten sintzen béstee arráin giau kosten / oiñ estau arrañik or, besegurik estau or (A-ja) / arrañe on da ba total asko (B-a) / arraiñ asko due / arrain gitxi due / arraiñ asko da / orrek e, ba estakar irureun arru antxoba baiño, kaso baten, arrañe da! [nahiko da, kantitatea da] (B-j) / arrain seyé [mailatik irazten dena] (M-d) / kóntu e! ónek e- ónek e isurdak e arrañe dabille [darabilte] (E-jf) / arrain gitxixan soñu dabill e? arrain gitxi dabillela esaten dabe (O-b)
Dok.: Azkue. «ARRAIN 1º (B, BN, L, S), pez, pescado : poisson, pêche

ARRAINEAN; ARRAÑIEN (M-d); ARRAÑIN (O-o)
Def.: adv. zitazioa manjuban dabiltzan izurdeena da.
Zit.: dabiltzasenin bertan ixúrdak e arrañien / arrañin dues [arrainaren bila izurdeak martxa guztian] / bokartien, ixurdan, ixurdako arrañien (M-d) / andik e- aparte igual be eingo rabe, ixurda batzuk igual arrañe billatu, da bestik sumaten dabenin, arrañin dasela, asten dis martxa gustin (O-o)

ALFARAKO ARRAÑA (L-pj), ÁLFARAKO ARRAÑE (M-d); ÁLFAKO ARRAÑE (B-a), ALFARAKO ARRAIN TXARRA (L)
Def.: iz. M-d: Alfara eroaten zen arraina, balio gutxikoa.
Entz.: M-d: orain edozerk balio du baina antzina bokarta ere Alfara sarri.

ARRAIN AZULA; ARRAIÑ ASULE (M-d)
Def.: iz. “G. pescado azul”. M-d: buztanak uve formatzen duena.

ARRAIN FRESKO (M-d) - ARRAIN FRÉSKUE (B-a-r, M-d)
Def.: iz. “G. pescado fresco”.
Zit.: béntarik ónenak, arrain freskuri, normalmente e? normalmente iseten da: Aviles (E-jf)

ARRAIN GRANO (M-d) - ARRAIN GRANUE (M-d)
Def.: iz. ardorean ikusten den arrain sueltua. v. fueta.

ARRAIN KONJELAU - ARRAIN KONJELAUE (M-d)
Def.: iz. “G. pescado congelado”.

ARRAIN LODIA; ARRAIN LODIDXE (B-a-j, M-d); ARRAIN LORIDXE (E-jf)
Def.: iz. arrain masa handia. v. muralla.
Zit.: asko danien, salaborduas noixipein, ra! Da patroyetiñotzo: etxa gidxau, etxa gidxau, ba a da ba arrain lodidxe dalakon, bai, masí gidxau etxateko (B-a) / ño! arrain lodidxe du amen e? / arrain lodidxe da [B-j: arraiñ asko da] (B-j) / dxun de arrañe topaten, arrañe- arraiñ ona doyela, arrain loridxe doyeroo, arraiñ asko (E-jf)

ARRAIN LOHI - ARRAIN LODXAK (L-l)
Def.: iz. besigutan joaten zenean atrapatzen ziren bestelako arrainak: kolaioak, lotzak, etab. Cfr. arrain marraixo, arrain txiki, arrain zantar.

ARRAIN-MARRAIXO (M-d) - ARRAIN-MARRAIXUEK (M-d)
Def.: iz. M-d: gure sasoian deitzen zitzaien itsukiak, pitarrosak, lotxak, txitxarroak eta horrelako arrain nahastekoei.
Entz.: M-d: jendearen artean partitzen zen hori, ez zen botatzen bentara.
Dok.: Ortuzar. «Arrañ-marrajo. Peces de clase inferior, que comen la carnada del aparejo.»

ARRAIN-MARRAIXOTAN (B-a-j[s])
Def.: adv.
Zit.: arrain-marraisotan gues (B-j)

ARRAIN TXIKIA; ARRAIN TXIKIDXE (B-a), ARRAIN TXIKIDXEK (M-d)
Def.: iz. M-d: lebatzetan zaudenean atrapatzen diren arrain txikiak: txitxarroa, besegua, txilloa, lirioa, itsukia... v. arrain zantar 1.

ARRAIN ZABALA; ARRAIN SABALA (B-j-m, M-d, E-jf, O-b)
Def.: iz. “G. banco poco denso”. M-d: zabal topatzen den arraina, gorririk formatu barik. v. sare-arrain.
Zit.: see arrain du ba? ta arrain sábala / arrain sabala due (B-j) / arrain sábala due (M-d)

ARRAIN ZABAL JU - ARRAIN SABAL DXUE (B-a)
Def.: iz. arraina zabal doanean baina asko, arrain asko.
Zit.: ámen dator dxuau [arrain zabal batuagoa] (B-a)
Ez: B-j, M-d

ARRAIN ZURIA; ARRAIN SURIDXE (B-a-j, M-d)
Def.: iz. “G. pescado blanco”.

AZALEKO ARRAINA; ASALEKO ARRAÑE (O-z)
Def.: iz. azalean dabilen arraina.

ESKUGANEKO ARRAÑE (M-d); ESKOGANEKO ARRAÑE (B)
Def.: iz. M-d: moila gainean andreek-eta saltzen zuten arraina.

HONDOKO ARRAINA; ONDOKO ARRAÑA (L-l), ONDOKO ARRAÑE (A-ja)
Def.: iz. hondoan dabilen arraina.
Zit.: au ondoko arrañe da (A-ja)

IZURDAKO ARRAINA; IXURDAKO ARRAÑE (M-d); IXURDEKO ARRAÑE (B-a)
Def.: iz. “G. manjúa”. Izurdeak ateratzen zuen arraina. v. manjuba.

KAZAKO ARRAINA; KASAKO ARRAÑE (M-d); KAZARRAINA; KASARRAÑE (B-j-p)
Def.: iz. M-d: kazan atrapatzen den arraina: atuna, zimarroia, txitxarroa, lupina...
Zit.: papardu jeneralmente da kasarrañe (B-j)

OJAKO ARRAÑE (B-g-p, M-d)
Def.: M-d: masa bat ez den arraina, haragia sueltua daukana.
Zit.: ojako arrañe da ori, papardue (B-p)

PÁSEKO ARRAÑE (M-d)
Def.: iz. “G. pez de paso”.

SARE-ARRAÑE (E-jf)
Def.: iz. “G. banco muy poco denso”. E-jf: “pesca ancha”. Arrain zabala, sareetarako moduko arraina. Arrain zabala baino sare-arraina erabiltzen dugu gehiago. v. arrain zabal.
Zit.: txo! sare-arrañe asi de e? [bolandero bakarrak gehitukeran] (E-jf)

SUERTE-ARRAIN - SUERTE-ARRAÑE (M-d); SUERTARRAIN (B-j) - SUERTARRAÑE (E-jf), SUERTARRAÑEK (B-j)
Def.: iz. suertez atrapatzen diren arrainak. Atunetan enbarkazio bati suertatzen zaio arrainak harrapatzea eta besteei ez. Beste zentzu baten ere erabil daiteke, gutxitan ikusten den arrain bat atrapatzen denean ere erabiltzen da, errio-arraina esate baterako. M-d: suerte-arraina da ba joan-joan-joan eta batek jo.

arrain (M-d) - arrañe, arrañek (M-d) 2.
Def.: iz. arrain formadun koraineta. v. bailarina.
Zit.: dxoste sunin e korañetan edo arrañin edo dana dala / sarabarduk-eta eitxeko ta arrañek-eta eitxeko-ta [betaurrekoak behar ditu] / ogetamar arraiñ-edo dakotas ya preparata (M-d)

arrain (M-d) - arrañe (M-d) 3.
Def.: iz. (Arma). “G. lío”. v. enpatxo, mazamorra.
Zit.: arrañe arma dau (M-d)
Ez: B-j

arrain (M-d) - arrañe (M-d) 4.
Def.: adj. pertsona okerra. v. tertza faltau, txikot faltau.
Zit.: ori andritxik ba, erdi arrañe bada, ba, ori tertza faltaue da (M-d)
Dok.: Ortuzar. «Arrañe. Pesca; individuo de malas cualidades.»

arraingaizto; arraingaisto (O-b) - arraingaistu (O-b)
Def.: iz. “G. marsopa”. v. mazopa.
Entz.: O-b: hemen asko egoten zen lehen. Arrain txarra da, izurdearen kontrarioa da hori. Lehenago, gu gazteak ginenean, hemen sardinatan ibiltzen ginen maziarekin, sarea botatzen zenuenean arraingaiztoak etortzen zitzaizkizun eta sare guztia jan egiten zuten horiek.
Dok.: Azkue. «Arraingaizto (B-ond), pez grande, malo, de la familia de marsupiales : poisson gros et dangereux, de la famille des marsouins

arraingorri (M-d) - arraingorridxe (B-g, M-d)
Def.: iz. perloia, kukutza, koloa. Frufrunak irudiak ikusieran “cuco”-ri, Trigla pini arrainari deitu zion. Kukutzetik desberdindu zuen.
Ez: E-jf, kukutza edo neskazarra.
Dok.: Azkue. «Arraingorri (B-l), escarcho, certa, mazote (santu), un pez muy rojo : diable de mer, poisson d'un rouge très vif.» / Anasagasti. «Arraingorrijje, Neskasarra; 1. Trigla cuculos, Arete cuco. 2. Trigla lyra; Garneo, Gallina, Trigla.» / Igelmo, Iribar, Lerga. «los «Arraingorri» (Trigla lucerna, L.)» (Inventario-107)

arrain-parte (B-a, O-b) - arrain-pártie (B-j-m-r, M-d), arrain-parti (E-jf, O-b); partie (B-j-m)
Def.: iz. arrantzale bakoitzari etxera eroateko dagokion arraina. v. afari.
Zit.: seure partí estarusu? (B-m) / arrain-parti eurok eitte ben [pixeruak] (L-l)

arrain tropikal (M-d) - arrain tropikala (M-d)
Def.: iz. “C. burro, pez ballesta. F. baliste. I. triggerfish. L. Balistes carolinensis”. v. Bartolo, kotxino.
Ez: B-p

arrain zahar - arrain sarra (M-d)
Def.: adj. asko dakienagatik, azeriagatik esaten da. v. atun zahar, zimarroi.
Zit.: txo! Su arrain sarra sa txo! (M-d)

arrain zakar; arrain sakar (O-b) - arrain sakarra (O-b)
Def.: iz. arrain handia, kaela esate baterako. Zitaziokoak arrain eskasak dira.
Zit.: masamorri, antxobi, ixaten san, arrain sakarretako: txitxarru, berdela, betandixe, bogi (O-b)

arrain zantar; arrain santar (B-a) - arrain santarra (B-a, M-d), arrain santarrak (M-d [sán], E-jf) 1.
Def.: iz. arrain zantarra, arrain txarra. M-d: lebatzetan zaudenean atrapatzen diren arrain txikiak: txitxarroa, besegua, txilloa, lirioa, itsukia.. E-jf: kostara hiltzen etortzen diren arrain haundiak, beltzak. v. arrain txikiak.
Zit.: ser dakar aurrepa? orrek enbarkasiñupa? ta, e! Arrain santarra dakar, Álfako arrañe / arrain santarretan due (B-a)

arrain zantar - arrain sántarra (B-j, M-d) 2.
Def.: adj. arrain zantarra, okerra.
Zit.: e ori arrain santarra da (B-j) / arrain santarra sara su! (M-d)

arrain-zopa; arrain-sopa (M-d) - arrain-sopie (M-d)
Def.: iz. “G. sopa de pescado”. v. sopa de peskao.
Ez: B-j

arrain zuri - arrain suridxa (L-pj)
Def.: iz. L-pj: espi handidunak dira horiek. v. esperloi, esparloi.
Entz.: L-pj: atun janaleak. Kristoren etxean ikusi norberak eta han datoz! atuna ekarri orduko kostadora [kazan] praust!

arranka (B-a-j-m, M-d) 1.
Def.: ad. Mek. (Makina, motorra). “G. arrancar”.
Zit.: ni ibil nayen motor danak dxakiñdxot arrankaten / eitxe-san daui motortxu arranka / arrankate su ausiliara (B-j)

arranka (B-j, E-jf) 2.
Def.: ad. etxerako bidea hartu.
Zit.: se-ingo sue ba? e ba laster ee, eguerdidxe dxan da arrankaku (B-j) / orrek arranka dau, onek arranka dau / au barruko mandi ikuskous da espada eser ba arranka eingous (E-jf)

arrankada (B-g-j, M-d)
Def.: iz. Mek. (Emon). “G. arrancada”.

arranke - arrankie (B-m)
Def.: iz. Mek. “G. arranque, motor de arranque”.

arrankilla (M-d, L-pj) - arrankillie (M-d); arrankila - arrankili (E-jf)
Def.: iz. “G. ancla”. Bar.: ankillarri. Pedro Juanek ere, Juan Franciscok legetxe, harridunari deitu zion hala. E-jf: egurrezko beso bi eta harria erdian.
Dok.: Azkue. «Arrankilla (B-l), potada (santu), ancla hecha de palos sujetos á una piedra, ancre faite avec des bâtons attachés à une pierre. (De ARRI-ANKILLA.)»

arrantxa (M-d)
Def.: ad. “G. arranchar”. M-d: trasteak ondo ipini, estibatu.

arrantxo (M-d) - arrantxue (B-a, M-d)
Def.: iz. “G. rancho”. M-d: lo egiten zen lekua. Aurrekoan lo egiten zen eta atzekoan biberak-eta edukitzen ziren.
Ez: E-jf, bodegi.

ÁTZEKO ARRANTXUE (M-d)
Def.: iz. “G. rancho de popa”. v. atzeko bodegea, atzeko kubertazpia.

ÁURREKO ARRANTXUE (M-d)
Def.: iz. “G. rancho de proa”. v. aurreko bodegea, aurreko kubertazpia.

arrantza
Def.: ad. arrantzatu, atrapatu, heldu.
Zit.: onek apaidxuk estau arrantzaten, edo onek arrañek estau arrantzaten, edo onek korañetik estau arrantzaten (M-d) / arrantzateko probetxurik estaonin (L-pj) / selan arrantzaten dan, makallautan (L-j) / oreka ra, aixiai ipintteotze muturre, eon datxin txalopi susen, arrantzateko, apaxukin / or lau bat illebetin-ero ondo arrantzaten dabe [lebatza] / estabela arrantzaten ondo ta bajorak serbait dakarrela (O-b)

arrantza (O-b) - arrantzi (O-b); arraintxa (M-d); arraintxe (B)
Def.: iz. “G. pesca”. v. arrantzu.
Zit.: e berasku emon txo! bai, esta esaten arraintxeko [arrantzarako] ona (B-j) / arraintxa ona edo eitxen basan, gauien, ba atate bin boti / arrantzako enbarkasiñuti orrek (M-d) / ser ein bi doten e litoral eitxeko, litoral de primera, arrantzarako (E-jf) / bermiarren arrantzi one- onek lebasalina ra ba, auxe kasia ta gero berdeletan e neguan (L-l) / arrantzako opesidxuan, ur-txikiña esaten gendun.... / lenoko sarrak a, ori erabiltxeben ba arrantzarako (L-pj) / apaxu bota, atune ya- makala danin-de, gitxi atrapaten danin-de, karretias igual ta! niri eskasta gustaten ori arrantzioi se arrantza- eskasa da-ta / arrantza onak [eduki dituztela dinoela uste dut] / fondu botaten basendun, arrantzako [arrantzarako] / on arrantzako, sare fiñe da ona / ordun ya, laga su arrantzi [etxera etortzeko] (O-b)
Dok.: Azkue. «ARRANTZA 2º (B, Lc), pesca, pêche.» / Ortuzar. «Arrantza. Tarea de pescar.»

ARRANTZAN (M-d, E-jf-s, L-pj, O-b-z); ARRAINTZAN (M-d); ARRAINTXAN (M-d); ARRAINTXEN (B-a-g-j-l-o, M-d)
Def.: adv. (Ibili, joan). “G. pescando”. E-jf: “pescando”. v. arrantzuan.
Zit.: semiri gustaten dxatzo arraintxen dxutie / ori esta arraintxeko [= para pescar] / au be abille arraintxen [apario bat] / arraintxen sausenien (B-a) / arrantzan estau sueldorik (E-s) / gero ein gendun e andik etorri da gero ba berton arrantzan / ba oin gabis ba arrantzan / apaidxo baten doyes ámo bidxek, da arrantzan be abillaue da [aparioa] / gu elantxobetarrak iru ero eon giñin.. daa kas- arrantzan dxunde moto- txalopakas (E-jf) / aingiratan ero erose arrantzan (L-pj) / Bermion ibili sin arrantzan / ondo ibiltten giñan arrantzan / ondo ibiltte san ori gixonoi arrantzan (O-b)

arrantzale - arrantzalie (M-d), arrantzali (E-jf); arraintzale (B-j [tx], M-d) - arraintzalie (B-a-g-r, M-d), arraintzaliek (M-d) 1.
Def.: iz. M-d: “pescador”, itsasora dabilena. v. peskadore, itxasgizon.
Zit.: arraintxali esan san e? [morroi bat] / da aitxe arraintxali esan da / arraintxale onak esan di ondarrutarrak / ondarrutarra be esan da beti arraintxale ona, da abille e? / ori arraintxale ona da (B-j)
Dok.: Azkue. «Arrantzale : 1º (B, G, S), pescador, pêcheur

arrantzale (O-b) - arrantzali (O); arraintzale - arraintzalie (M-d) 2.
Def.: adj. arrantzan abila.
Zit.: arraintzali da [asko atrapatzen duen enbarkazioa] (M-d) / semat eta sari- beti de.. fiña, arrantzalia [sare finagoa, arrantzaleagoa] / enjeneral apaxu ona, arrantzalia beti / arrantzali re e? [Belortzio, aparioa] (O-b)

arrantzu, arrantzo (M-d, E-jf) - arrantzue (E-s), arrantzu (E-jf); arraintzo (B-g, M-d) - arraintzue (M-d)
Def.: iz. “G. pesca”. Lehenengo zitazioak azkenengoekin konparatuz gero ikusten da zentzu konkretua nahi orokorra atrapatzen dituela.
Zit.: ori esta arraintzuko txori esta (A-ja) / arraintzo onak atrapa daui, arrain andidxe (B-g) / arrantzo ederra eiñdxu / arraintzo desenti ein sunien / arraintzo ona eitxen basan ba boti beteten san / kasako arraintzue / arraintzoko urte ona ixen da / arraintzu geruau galduau due (M-d) / au arrantzue nik esto pentzaten aumentako danik / arrantzue, estaipa, triste-triste (E-s) / arrantzo ona ein gus, arrantzo politxe ein gu ero [“arrantzo ona eiñdxu” esaldia neuk proposatu ondoren esan zuen hau] / arrantzo ona dakagus / esku [ez dogu] eiñ eser eroo arrantzo eskasak-ero / au ee papardun arrantzu galdu de (E-jf)
Dok.: Azkue. «Arrantzu 1º (B, BN-s, Sc), oficio de pescador, métier de pêcheur.» / Anton Perez. «arráintzu (arráintzue). = Harrapatutako arrain multzoa. Harrapaketa. (Pesca, captura). Arráintzu handije eiñ'dju atzo". "Gaur eztau arráintzu modurik.»

ARRANTZUAN; ARRAINTZUN (A-ja)
Def.: adv. “G. pescando”. v. arrantzan.
Zit.: arraintzun dabil (A-ja)

arrasketa (B-a, M-d, O-b) - arrasketie (B-a-j, M-d), arrasketak (B-j, M-d, O-b)
Def.: iz. Dimasen definizioaz gain portzebak eta muxilak hartzeko ere erabiltzen zela gehitu daiteke. M-d: pintura eta ugerra kentzeko tresna, forma askotakoak daude.
Entz.: M-d: antzina erabiltzen zen lima zaharra, zabala, egiten zen okertu sutan eta zorroztu.

arraspa (B-j)
Def.: ad. amudak orraztu. v. orraztu.

arraspa (M-d) - arraspie (B-a-j, M-d), arráspak (B-a)
Def.: iz. M-d: amudak orraztekoak, ohol bati edo kortxo bati orratzak sartuz egiten ziren. B-a: amudak egiteko orratzak sartuta dauzkan oholtxua. v. orrazi.

arrasta (M-d)
Def.: ad. “G. arrastrar en la pesca de arrastre”.

arrasta (M-d) - arrastie (B-a-p, M-d)
Def.: iz. “G. arrastre”.
Zit.: arrastik estako fama txarra baiño (B-p) / da batzutiñoye au piedrabolie txárraue dala arrasti baiño (B-a)
Dok.: Ortuzar. «Arraste. Pesca de arrastre.»

ARRASTAN (B-a-j-p, M-d, L-l-pj, O-b-o); ARRASTEAN, ARRASTIN (E-jf, O-b-z)
Def.: adv. (Ibili). “G. en la pesca de arrastre”.
Zit.: da onek ondarrutarrak eta onek lekeitxarrak-eta ibiltxen dis arrastan / gu eskaris ibilli arrastan (B-a) / ni enas ibili sekule arrastin (E-jf)

arrasteru, arrastero (B-a-p, M-d, E-jf-s, O-b) - arrasterue (B-j, M-d), arrasteru (A-ja, O-b), arrasteruak (L-l), arrasteruek (B-a-p, M-d), arrasteruk (A-ja, E-jf, O-b)
Def.: iz. “G. arrastrero”. Arrastan ibiltzeko enbarkazioa.

arrautza (M-d) - arrautzia (M-d), arrautzie (M-d), arrautzak (M-d)
Def.: iz. “G. huevas”. v. arbi.
Dok.: Azkue. «ARRAUTZA (AN, B, G), huevo, œuf

arregla (B-j, M-d)
Def.: ad. “G. arreglar, reparar”. v. errepara.
Zit.: aberidxe arregla arte konpañe (M-d)

arribada (B-g) - arribadie (B-a); arribara - arribari (O-b)
Def.: iz.: “G. arribada. F. arrivée. I. falling off”.

ARRIBADAN (B-a, M-d, E-jf); ARRIBARAN (E-jf, L-pj, O-b)
Def.: adv. (Etorri, joan, sartu). “G. de arribada”. Juan Franciscok bai arribadan eta bai arribaran esaten duelakoan nago, arribaran ziurragotzat daukat beharbada.
Zit.: e! Selan satosi ba? Arribadan, aixe asko dago-ta edo, edo itxoso andidxe edo aixe asko dau ta arribadan gatos / arribadan gues (B-a) / arek ukuste banin orrek e atzien arribadan sartzen san [millabarrikak] (M-d) / or on di Vígon ainbeste denporan arriba(d)an / dxun Pasajesera arribadan / arribaran goyes (E-jf) / su arribaran etorten siñian (L-pj) / egueldi txarra ra ta arribaran gus / arribaran gatos [O-b: Ondarroara. Arribaran gus = beste portu batera] (O-b)

arroka (M-d) - arroka (M-d)
Def.: iz. “G. mucosidad de la anguila” galderaren erantzuna. Arroka gehiago esaten dela dio adurre baino. v. adur, baba, moko.
Ez: B-a

arrollada (B-j) - arrolladie (B-j, M-d), arrolladak (M-d)
Def.: iz. B-j: poparean joan, itsaso handi batek heldu (agarra) eta aurreko amularaino sartu enbarkazioa [sakakada gogorra ematen diola esan gurako du]. M-d: itsasoak enbarkazioari ematen dion lantzada, amularen gainera doanean. Musturra beherantz eta atzea altxatu egiten dio itsasoak.
Entz.: B-j: horren gaina makina eroan beharrean makina gutxiago ipintzen da (suabetxuau). Niri neure bizi guztian behin suertatu zait, oso gutxitan gertatzen da. Bildurra hartzeko gauza da.
Zit.: e olako arrolladarik eitxen enbarkasiñuek! / séma mártxa gidxau arrollada gidxau (B-j)

ARROLLADAN (M-d)
Def.: adv.
Zit.: arrolladan due (M-d)

arrua, arrue (B-a-m, M-d) - arruie (M-d); arru (B-j, E-s, O-b-z)
Def.: iz. “G. arroba”. M-d: “arroba”, hamai kilo eta erdi.
Zit.: amar árruko etxadi iñdxu (B-j) / ogei árru beséu ekar daui ta neskatillek igaro dauie buruen (B-a) / se bokart ekar sue? ba, irureun árrue (M-d) / mille arru papardo (E-s)

arsikatu (M-d)
Def.: ad. apur bat sikatu, guztiz sikatu barik.
Zit.: árti atara ta arsikatu-ngu (M-d)

arte (B-a-p-r, M-d) - artia (L-pj), ártie (B-a-g-p, M-d), ártiek (B-a), ártik (E-s)
Def.: iz. “G. arte de pesca”.
Zit.: gu berrotamar brásako ártetxukas (M-d)

ARDOREKO ÁRTIE (B-j, M-d)
Def.: iz. ardorean erabiltzen zena. B-j: neure denboran 160 brazakoa. v. ardoreko train.

PIKEKO ÁRTIE (B-j)
Def.: iz. lehengo train txikia. B-j: 120 brazakoa-edo, kaida 45 edo, txikitxuagoa ardorekoa baino. v. pikeko train.

arteun - arteuna (L-pj)
Def.: iz. “G. run”. L-pj: lehengo enbarkazioetan armazoi batetik eta bestera egiten den tartea (pormaten dan uekua). v. errun.
Zit.: bueno ekarri ori- tangarta ta nun do ba?-ta arteunian.. seiñ arteunetan? aurrian ero atzekun ero nun d(o:) ba? (L-pj)
Dok.: Azkue. «Arteun (B-l), run (santu), hueco entre tablones de la lancha, en que se tiene el pescado : sentineau, sorte de réservoir pratiqué entre les planches d'un bateau, où l'on conserve le poisson

artez eroan; artes eruen (M-d)
Def.: ad. “filar” galderari eman zion erantzuna. v. enfila.

artza - artzia (L-l-pj), artzí (O-b); artz (M-d) - artzá (B-a-g [tx], M-d, E-jf)
Def.: iz. “G. gaza”. M-d: atunetako, amuan egiten zaio hariarekin, bertan palan amarratzen dena da. L-pj: amuan ipintzen zitzaion, palan, hariarekin egindakoa, hari lotzeko (enpalmateko) loroa edo juta.
Entz.: B-a: antzina hari zuriarekin egiten izan da, orain hari gorriarekin egiten da.
Dok.: Azkue. «ARTZA 2º (B-b-l-ond), gaza (santu), pieza de hilo o de alambre con que se recubre el anzuelo en la pesca de alta mar : filin ou fil de fer avec lequel on recouvre l'hameçon pour la pêche en haute mer.» / Astui. «(Berdeletako) Los anzuelos son del 8 y se empatan con hilo de tipo “Dalia” de color rojo, formando una gaza enrollada llamada “Artxa”.» (B4-135)

artzari - artzarixe (O-b)
Def.: iz. artzak egiteko haria.

asetu (B-a, M-d)
Def.: ad. B-a: enbarkazioaren egurra bustikeran zabaldu eta handitu. Egurra asetu arte enbarkazio guztiek egiten dute ura, asetzen denean mastika eta dena botatzen du kanpora eta ez du egiten urik.

asiento - asientue (B-m)
Def.: iz. Mek. “G. asiento”.
Zit.: bálbulin asientue (B-m)

askatu (O-b)
Def.: adv. “G. soltar, largar”. v. erria, safa.
Zit.: askatu atzeko txikota / askatu aurreko txikota / txo! askatuixus orreik txikotok! (O-b)

asoja (B-a-j)
Def.: ad. trinkatu marapiloa. v. mordidu.
Zit.: esko bidxekas ondo asoja (B-a) / au báda- gixon-murtxillie, itxen da.. asoja lárrei, da atxo-murtxilli esta eitxen / atxo-murtxilli esta asojaten. Atxo-murtxilli esta morditen (B-j)

asta (M-d) - astie (B-a-j, M-d), asti (O-b)
Def.: iz. “G. asa de balde, salabardo, etc.”
Dok.: Azkue. «AZTA : 6º (B-l-m-ond), asa, anse

aste (B-j - E-jf [té], O-b) - asti (E-jf [tí], O-b), astik (E-jf)
Def.: iz. “G. semana. F. semaine. I. week”.
Zit.: da dxute-san gari aulan, ba amabosta eitxen, iru aste eitxen (B-j) / antxobi, asté onak, lau milloko astik-eta / da ein ben aste bi ero iru onak / aste bi aprobetxa gendun, politxek, aste bi politxek ein gendun, baya gero falla ban antxobik ostabe / askenengo astí ónena esate baterako ónena ein gus, a txitxarruas / ba aste ona ein gendun éuretan egun bídxetan (E-jf) / aste ona euki rabe e? (O-b)

astilleria; astilleidxe (B-a, M-d) - astilleidxe (B-a, M-d)
Def.: iz. “G. astillero. F. chantier. I. ship yard”. Lekua. Juliani mugagabean astilei hartu diodala uste dut. Ez daukat ziurtasunik astilei edo astillei den, -dxe amaiera barik dena dela. v. astillero.

astillero (M-d), astilleru (M-d) - astillerua (L-pj), astillerue (B-a, M-d), astilleru (O-b)
Def.: iz. “G. astillero. F. chantier. I. ship yard”. Lekua eta bertako arotza ere bai Dimasentzat. Alejandrok arotzari deitu zion, lekuari astilleidxe. Bonirentzat lekua baino ez da.

asto (M-d [tó]) - astue (B-a, M-d), astu (O), astúek (B-a) 1.
Def.: iz. “G. caballete”. M-d: arrastako sareak eskegitzekoak. B-a: artea eskegitzeko eta sikatzeko.
Dok.: Azkue. «ASTO : 2º (c), sostén de andamios, support d'échafaudages

asto - astú (O-o-z) 2.
Def.: iz. “G. burro”. Makailaoaren familiako arraina. O-z: “burro”. Arrastean esaten zaio. v. makallo baltz.
Entz: O-o: gure partean ez da atrapatzen, Gran Solen atrapatzen dute. Zenbat eta norterago gehiago dago hori. O-z: hemen ez du balio baina hor ondo saltzen da.

asto-ganeko - asto-ganekua (L-l)
Def.: iz. kordan joaten zenean atzean egoten zen mutiltxua.

ata (M-d) - átie (M-d)
Def.: iz. M-d: itsasoko txoria.
Entz.: M-d: norteko haize hotzak datozenean neguan etortzen dira hona Mundakako badira eta errekara. Ez dakit jaten diren, inoiz atrapatu ere ez.
Dok.: Azkue. «ATA 1º (B, G), ganso, oie

atabaka (L-pj) - atabakia (L-pj); atabakera (E-jf) - atabakeri (E-jf, O-b) 1.
Def.: iz. pitak eta aparioak eta amudak-eta gordetzeko kaxatxu bat. Definizio honetan bat datoz Pedro Juan eta Juan Francisco, Azkuerena desberdina da. L-pj: marineroek edukitzen zuten kutxa loroak eta aparioak ipintzeko. v. palasa.
Dok.: Azkue. «ATABAKA : 1º (B-l), urna de votación en que deciden los señeros si la marinería saldrá ó no á pescar, urne de vote dans laquelle les guetteurs déposent leur bulletin pour décider si oui ou non les pêcheurs peuvent sortir

atabakera (E-jf) - atabakeri (E-jf) 2.
Def.: iz. apario berriak, amuak, sokalak eta horiek gordetzeko kutxa. v. baul, kaixa.

atabel (M-d) - atabela (M-d)
Def.: iz. M-d: aloja baino upela txikiagoa, aloja erdi ingurukoa.
Ez: B-a

atalo (B-a, M-d) - atalo (A-ja), atalua (M-d), atalue (B-a, M-d), atalu (E-jf-s)
Def.: iz. “G. pez luna, moma. F. poisson-lune. I. sunfish. L. Mola mola”. v. peixa.
Entz.: M-d: azalean hegoa aterata dela egoten denean plin, plan, orduan esaten dugu lo dagoela. Eguraldi bareak daudenean eta haize barik bost edo sei ikusten dira era batera. Ataloak aidean saltatzen duenean eguraldi ona egoten da eta esakera dago hiru bider saltatzen duena euskalduna dela. Hemen ez da jaten, Ondarroan, berriz, lepotik zabaltzen da eta barruko haragi zuri-zuria gatz askorekin egosten da, orritu, berakatza olioarekin bota eta angulak legez dago, gozo. B-a: batzuek jan egiten dute baina dena dauka koipea, Bermeon ez da jaten. Azalean ibiltzen da lotan-lotan eguzkia eta eguraldi ona dagoenean. E-jf: guk ez dugu jaten baina Ondarroan asko jaten da.
Zit.: lo dau, atalue (M-d) / aur atalu lo! (E-s)
Dok.: Azkue. «ATALO 3º (B-b), pez-luna, pez de forma redonda, de una sola aleta, se mueve balanceando : poisson-lune, poisson de forme ronde, à une seule nageoire, qui nage en se balançant.» / Anasagasti. «Atalue, Mola mola, Pez luna.» / Anton Perez. «atalo (atalue) = (Mola mola). G. pez luna. F. poisson lune. I. sunfish.»

atara (B-a-o, M-d, E-jf)
Def.: ad. “G. capturar, sacar, extraer”. Cfr. atrapa, hartu, koxi.
Zit.: sarditi da, amen portutan ataraten dana / congrio rosado, emen Bermion esta ataraten (B-a) / arrastan ataraten da ori (B-o) / bokart asko atara du / tximinoitxen gusenin be beti ataraten du / oiñ ataraten dauen karraspidxue, e sarikas ataraten dauie / atxiñe ibiltxe san, antxobi ataraten ixurdias / arri-aritan ba ataraten sendun e brekie edo tximinoye / len ataraten gendun lebatza ondo / pelajikas ataraten dauie, frantzesak, atrapaten daui antxobie / atxiñe amen sardiñi ataraten san / pes espadi nois ataraten da ba? / besegue atarateko, atxiñe, atxiñe, usaten san bokarta / alaerriun ataraten basendun iru papardo, bat kentzen tzun baporak / barkukadak ataraten gendun e bakaladillie / papardu beti ataraten da, asalien / aixarrak ataraten die ba basatan / áukakas atarate sien, esaten sana arrañe bedardxalie / au arrañe, ataraten gendun arrastan / lebas rosaue esta ataraten amen / brekak atara gendusen e sortzi edo / oiñ e fasil ataraten tzu sardiñi ta bokarta be / luletan da gabiltzasela ataraten du au (M-d) / aingira gedxau ataraten da oin / au Mediterraneun ataraten da au / korañetias ataraten dis, bai bai, ataraten dis bákarrak [neskazarrak] / kábri atara su (E-jf)
Dok.: Azkue. «ATARA (Bc), sacar, extraer : retirer, extraire

Arrain asko atrapatuko dela adierazteko esklamazio modura erabiltzen diren esakerak:

DUNGULU ATAKO TZAGU! (B-a, M-d)

IKÚ ATAKO TZAGU! (B-a)

MAZAMORREA ATARAKO DEUTSAGU ARRAINARI!; ÑO! MASAMORRI ATAKO TXAGU ARRAÑERI! (B-j)

MAZIA ATARAKO DEUTSAGU ARRAINARI!; MASIDXE ATAKO TZAGU ARRAÑERI! (M-d)

MELADEA ATARAKO DEUTSAGU ARRAINARI!; MELADI(A) ATAKO TZAGU ARRAÑERI! (M-d); MELADI ATAKO TZAGU! (B-a)
Ez: B-l, O-b (meladia ez eze beste sinonimoak ere ez dira erabiltzen antza)

TXIRRITXEA ATARAKO DEUTSAGU ARRAINARI!; TXIRRITXI ATAKO TZAGU ARRAÑERI! (B-a)

ate (B-a eta M-d [té], O-o) - atie (M-d), atíek (B, M-d), atik (O-b-o-z) 1.
Def.: iz. “G. puerta utilizada en la pesca de arrastre. I. trawl door”.

ate (M-d [té]) - atie (M-d), atíek (B-p) 2.
Def.: iz. ateekin behar egiten duen arrastako enbarkazioa.
Zit.: atí:tan-da ibiliko patroye esan san ori (B-p) / nire anaidxi be ate baten ibil san e gerra-dénporan / anai sarra / ba ati:tan ibil san / ateko patroye (M-d)

aterantz (B-a, M-d); ateranzka; ateraska (B-j)
Def.: adv. M-d: kanporantz. v. ateko bandan.
Zit.: ateras gues [aterantz, kanpora zoazela] (B-a) / ateraska gues (B-j)
Dok.: Azkue. «ATERUTZ (B-l), “hácia fuera”, “au large”; ATERANTZEAN (B-l), “al ir hácia fuera”, “vers le large”.» [Azkuek lehenengo ATERANTZEAN Lekeitiokoa dela dio eta gero Bermeokoa dela] / Astui. «Salir hacia la mar, hacia afuera: ATERANTZ; ATARANTZ; ATEKO MANDARANTZ» (I7-191)

ateza; atesa (B-a-j, M-d, E-jf-s, O-b)
Def.: ad. (Tertzak, txikota). “G. tesar, atesar, tensar”. Tertzakatik esaten denean hauek libratzea esan nahi du, tertzak luzatu eta dauzkaten bihurrak kendu, gero prest uzten dira hurrengo egunerako euren zotzetan sartuta-eta.
Zit.: ori espaldiee atesa (B-j) / txikota atesaten su esta? (M-d) / atesa trixie / kóntri atesa (E-jf) / amen e sari e, atesateko be bai tte gausa gustittako aparejillu bir ixate san (O-b)
Dok.: Azkue. «ATEZA, atezau (B-l-ond), estirar una cuerda : tendre, étirer une corde

atezakada
Def.: iz. atezakeran emandako kolpea-edo.
Zit.: erremorkako txikota, txikota, da imintxen dxakon, sarritxen defentzak erdi-erdi-erdidxen amarrata, pixuitxik, esatiles e, atesakadarik estaidxen emon (M-d)

atezu; atesu (M-d); ateso (E-jf, O-b)
Def.: adv. “G. teso”. Ant.: manu.
Zit.: latá da, ee atesu, latá... atesu dxota / dau e sarie batunau, esatiles, da semat eta sare- esatiles e, atesuau imiñi, dau e sari atesuau / lau malla sartzen batzasu etzeko, due, sarie atesuau / e! selan dau ori atesuau au báiño ba? / ori txikota atesuei dau / ori txikota atesueidxe dau (M-d) / abosate su ateso deuela txikota / atesuau (E-jf)
Dok.: Azkue. «Atezu (B-l-ond), tirantez, tensión : étirement, tension

ATEZUAN; ATESUEN (B-a-j, M-d)
Def.: adv. (Egon, erria). Ant.: manuan. M-d: “teso”.
Zit.: atesun imiñi ori txikota! (B-j) / txiko bat atesun on biarrien apur bat e, bádako sénue, a da tramie / atesun erriteko gudau esan “teso” erriteko (M-d)
Dok.: Azkue. «ATEZUAN DAGO (B-l), está tirante, il est bien tendu

atoian; atoyan (L-l)
Def.: adv. “G. a remolque”. v. erremorkan.
Zit.: atoyan eruteko (L-l)

ator. Ik. altor

atrakada (M-d) - atrakadie (M-d)
Def.: iz. “G. atraque”.
Zit.: da atrakadie ba májo eiñdxu, ona eiñdxu / atrakada ona eiñdxu (M-d)
Ez: B-j, maniobra.

atraka (B-a-j-o, M-d, E-jf, O-b)
Def.: ad. intr. (transitiboa ere izan daiteke batzuetan). Estiborretik/estiborres, baborretik/baborres, átzes (M-d: de popa). “G. atracar. F. accoster, se mettre à quai. I. to lay a ship alongside, to berth”.
Zit.: e áuna atraka ámen dau leku-ta! (B-a) / e nora atrakaku ba? / e átraka Mólle barrire / e non atrakaku ba? / kofradidxen áurrin atraka / ba atraka sara kostadora, emon sus kriélak.. igual arrain gitxias estalakon atraka igual kofradiren áurrera / an atrakate-san die [balandroak] (B-j) / atrakate sara su, da besti datortzu- sure estiborreko mandara atrakaten / Bermeoko portun atraka gara / atraka mollara / móllara atraka gara / atraka eskillarara saltateko / estiborres atrakako gara (M-d) / estiborretik atraka garis [“vamos a atracar de estribor” galdetuta] / ámen kostaura atraka garis / estiborreko mandi atrakakus móllara / au estiborra atrakakus móllara (E-jf) / atraka molla [mollara] / atraka giñanin molla [mollara] / molla, atrakate sasenin (O-b)
Dok.: Azkue. «ATRAKA (G). (V. Atreka.)» «ATREKA (Bc, G-mot), atracar (una lancha), atterrir (un canot). = Es voz extraña, como muchas otras de nuestros pescadores. C'est un mot étranger, comme beaucoup d'autres en usage parmi nos pêcheurs»

atrapa (B-a-g-j-l-p-r, M-d, E-jf-s, L-pj, O-b-p); atrapau (L-pj)
Def.: ad. “G. capturar”. Cfr. atara, hartu. v. koxi.
Zit.: mundekarrak atun gitxi atrapa dauie / oiñ eskirek atrapaten dauie, bay gitxi e? (B-r) / or asko atrapa du arrañe guk (B-g) / da etxadi-gin, ba estun atrapa arraiñ asko e / eguno estot atrapa e? [sapatillue] / beseu-txillo asko atrapa du / arek egun baten atrapa sauen e bosteun killo beseu / da arrañe atrapaten dauie basiles [B-j: asko] (B-j) / iñoix e atrapa du se-sango tzupa, ba amar metroku ta bai / atxiñe botakarre- botakarragas, atrapate sin atunek (M-d) / jeneralmente amendik, Elantxobetik eta lestera atrapaten da orii arrañe / arrañe geruau estuau, atrapa bada klaro [trainaren barruan] / len esan atrapaten au / guk arrañe atrapa gus, iges baiño geitxuau (E-jf) / atrapa rou iñoix [manta] / boteran botaten basendun eseuan an a- arrañik atrapaterik (L-pj) / atun batzuk atrapa gendusen / da leatza ondo atrapaten dabe atrapaten asten disenin e? (O-b) / ori iñois pasa ra antxobatan gu.. da arrañik atrapa es da ittosun geldittu (O-p)
Dok.: Azkue. «ATRAPA (B), arrebatar, coger : ravir, prendre, cueillir

atras (B-j - M-d - L-pj [trás])
Def.: iz. .. (Emon M-d, L-pj). “G. atrás”. Atzera, atzerantz. Ant.: abante.
Zit.: baporak, okitxe bin, sábli beyen, abante, da sábli goidxen, atras / bráso bi, esatiles e brásue kanbidxaten sune sáblias, atraserako edo abanterako / da diñoste se: “atras omon!” Selan omongo tzat atras, enbarrin gane-gane-ganin nau-te! (M-d)

ATRÁS! (B-j)
Def.: ex. atzera emateko edo atzerantz egiteko agindua. Nahiz eta atzera! ere erabiltzen den eta azken hau jatorragotzat eduki berak.

ATRASEAN; ATRASIEN (B-p, M-d); ATRASIN (O)
Def.: adv. (Egon, ipini, joan, planta). M-d: atzerantz doanean, lema zarratu manda batera eta popadan-popadan plantata egon enbarkazioa. Orakan ere ipintzen da sarri atrasean.
Zit.: enbarkasiñu dau e atrasien / kápan be imintxen da sarritxen, enbarkasiñue atrasien, da atrasien plántaten da, popadan plantaten da enbarkasiñue / iru pitada = atrasin gues / atrasin du biraten [baka bat] (M-d)

atraskada (M-d), atraskadatxu (B-j, M-d)
Def.: iz. atzez ematen den paladatxua.
Zit.: atraskadatxu bet émon! (B-j) / emon atraskadatxu bat e otor barik élixera-edo! (M-d)

atsalde; atzalde (M-d) - atzaldie (M-d)
Def.: iz. “E. arratsalde. G. tarde. I. afternoon”.

atso-buelta; atzo-buelta (M-d) - atzo-bueltie (M-d)
Def.: iz. atso-marapiloa egikeran, txarto egikeran ematen den buelta.
Ez: B-a-j

atso-marapillo. Ik. marapillo

atun (B-a-j-r - M-d - E-jf - O-b-z [tún]) - atune (A-ja, B-a-g-j-p, M-d, E-jf-s, O-b-z), atunak (O-z), atúnek (A-ja, B-a, M-d, E-jf)
Def.: iz. “G. albacora, bonito del norte, atún blanco. F. thon blanc, germon. I. long-finned tuna, white tuna. L. Thunnus alalunga, Germo alalunga”. A-ja: “bonito”. v. hegaluze.
Entz.: M-d: norteko kostera izaten da San Pedroetan hasi eta azarora arte-edo. Kanarietara eta Azoresera-eta badoaz neguan ere bai.
Dok.: Azkue. «ATUN 1º (c), atún, thon.» / Anasagasti. «Atune, Thunnus alalunga, Albacora, Atún blanco, Bonito.» / Astui. «bonito del norte (Atune)» (B4-126) / Anton Perez. «atun (atune) = (Thunnus alalunga). G. atún blanco, bonito del norte. F. thon blanc, germon. I. white tuna.»

ATUNETAN (A-ja, B-a-j-r, M-d, E-jf-s, L-pj)
Def.: adv.
Zit.: ónek atunetan yoten siren / gu atunetan ibil garanen (A-ja) / atunetan sues (B-j) / atunetan gabis / juniun.. amarrin urten gendun, atunetan (E-jf)

ATUNETARA; ATUNETA (O-b)
Def.: adv.
Zit.: mare bat ein biou atuneta / bolintxeru sekula esta juten atuneta (O-b)

ATUN BIRIBILA; ATUN BIRIBILLE (B-g-j, M-d, E-jf), BIRIBILLA (M-d)
Def.: iz. Cfr. tomatero. M-d: bost kilotik zortzi kilorako atuna. Hamar kilotik gorakoa atun andidxe da. B-g: bost kilo eta erdi, sei kilotik gora, zazpi kilo eta zortzi kiloraino. Gero atun andidxe da. B-j: bost-sei kilokoa.
Zit.: atun txikidxen be, sarrí, pasa da.. batzutis atun txikidxe bay- joe! atun txikidxe- txiki-txikidxe da au! da béste batek e, e atun txikidxe (da) baya, atun biribiltxue, e? esatiles, trónkotxuaue (E-jf)
Dok.: Astui. «bonitos de 4 a 7 kgs. (Biribillek)» (B4-126) / Anton Perez. «5-6 Kg. ingurukoari atunbíribille.»

ATUN BIRIBILA LEGEZ DAGO; ATUN BIRIBILLALES DAU (M-d)
Def.: e. M-d: neska morroskonakatik esaten da.

ATUN HANDIA; ATUN ANDIDXE (B-g-j, M-d); ATUN AUNDIDXE (E-jf)
Def.: iz. M-d: hamar kilotik gorako atuna. B-g: zortzi kilotik gorako atuna. B-j: hamar kilokoa.

ATUN ZAHARRA; ATUN SARRA (M-d)
Def.: adj. asko dakienari eta azeriari esaten zaio. v. arrain zahar, zimarroi 2.
Zit.: txo! Su atun sarra sara (M-d)

atunburu (M-d), atunburo (B-a) - atunburue (B-a, M-d)
Def.: adj. M-d: tontoa.
Zit.: txo! Atunburu sara'la? (B-a) / txo! atunburuaue sara txo! atunburuaue / atunburuaue sara! (B-j) / su atunburu aix. Bistan estakopa ser den ba! / txo! Atunburu aix ela? Selan eiñdxok au? (M-d)

atuneru, atunero (B-a, M-d, O-b) - atunerua (L-j-pj), atunerue (B-a, M-d), atuneru (A-ja, O-b), atuneruek (B-m, M-d), atuneruk (E-jf)
Def.: iz. “G. barco atunero”. Atunetan ibiltzen den enbarkazioa. v. atunzale.

atuneta (M-d, E-jf) - atunetie (B-m-r, M-d), atuneti (E-jf, O-b)
Def.: iz. M-d: atunaren kostera esatea legez.
Zit.: ba atuneti akabate-san sanin dxute-san sara.. (B-j) / aurtengo atuneti ona ixan da (M-d) / da ordun ser ein gendun gupe? ba, atuneti itxi, da antxobatan asi / atuneta obi isen da [aurtengoa igazkoa baino] (E-jf)
Dok.: Azkue. «Atuneta (B, ...), atunketa (L), pesca del atún, pêche du thon

atunzale; atunsale (M-d) - atunsalia (L-l), atunsalie (B-a), atunsaliek (M-d)
Def.: iz. “G. barco atunero”. Atunetan, alturan ibiltzen den enbarkazioa. v. atuneru.
Dok.: Azkue. «Atunzale (B-l, L, Duv. ms), pescador de atún, pêcheur de thon

atx. Ik. hatx

atxamart - atxamarta (O-b)
Def.: iz. kazako amua. v. txarpa.
Dok.: Azkue. «ATXAMARTA (G-don-zumay), conjunto de cuatro anzuelos fuertemente unidos en forma de ancla, que usan los pescadores para coger mubles sin cebo, de golpe : aragne, araignée, réunion de quatre hameçons fortement enlacés, en forme d'ancre, dont les pêcheurs se servent pour prendre sans appâts des mulets, en tirant vivement

atxika, atxike (B-a-j-p)
Def.: ad. “G. achicar”. Cfr. jitu, jolatu.
Zit.: ori batela atxike su? / atxike sáidxie! (B-j)

ATXIKAIK! (M-d)
Def.: ex. “G. ¡achica!”. Badirudi Dimasek ez zuela onartzen atxika aditza, horrelako aginduren batean-edo erabiltzen zela aipatu zuen.
Entz.: M-d: baporetan lurrunaren indarrarekin egiten zen.

atxike - atxikie (B-j)
Def.: iz. “G. bomba de mano”. v. eskuko bonba.

atzandel (O-b) - atzandela (E-jf, O-b), atzandelak (A-ja, O-b); atxandel (B-a, M-d) - atxandela (M-d), atxandelak (B-a-j)
Def.: iz. “G. dedín”. Bar.: aztandel. M-d: kordelak eskuak ez ebakitzeko atzamarrean ipintzen zen trapua edo bizikletaren gurpilaren goma. B-a: alatzeko atzamarretan ipintzen dira, ostantzean sokalak eta pitak ebaki egiten du eta batzuei maskurra atera.
Entz.: M-d: behin atzamarra gogortu arte erabiltzen zen, gero batere ez.

atze (M-d) - atzia (L-pj), átzie (B-j, M-d), átzi (E-jf, O-b)
Def.: iz. “G. popa. F. poupe. I. poop, stern”. v. popa.
Zit.: bai se jénte dau a, ondo preparata dau átzen [lebatzetan aparioa botatzeko] (A-ja) / átxera dxu:n da ékarri an dakosu a-ta (B-j)

ATZE BIRIBILA; ÁTZE BIRIBILLE (B-a, M-d)
Def.: adj. “G. popa redonda”.
Entz.: M-d: enbarkazio gehienak dira atze biribilak, lehen "cola pato" edukitzen zutenak egoten ziren.
Zit.: enbarkasiño geidxenati atze biribillek (M-d)

ATZE EBAGIA; ÁTZE EBAIDXE (B-a, M-d)
Def.: iz. “G. popa cuadrada”. v. popa ebagi, popa zapal.
Entz.: M-d: antzina egoten ziren popa ebagiak. Ranplerue-k dauka atze ebagia.
Zit.: ranplerupe dako atze ebaidxe (M-d)

ATZEAREN GANERA; ÁTZIN GÁNERA (B-a, M-d)
Def.: adv. Ant.: áurrin gánera (B-g). M-d: atzea baxuago aurrea baino.
Entz.: B-a: zaharrek esaten dute kazan hobeto heltzen diola atunak. M-d: atunetako, kazarako ona da.
Zit.: bárku átzin ganera bádau (B-a) / átzin ganera on bi dau enbarkasiñuek e atunetan (M-d)

atzeko...
Def.: izlag. berba batzuetan lexikalizatuta agertzen den arren guztiz beharrezkoa ez den osagaia. Ik.: atzeko bergea, atzeko latina. Ant.: aurreko...

atzeko - atzeku (O-b)
Def.: iz. “G. patrón”. Atzeku! ere esan zuen Bonik, berari deitzeko. v. patroi.

auenbolo (B-o, M-d) - auenbolua (M-d), auenbolue (B-g-j, M-d)
Def.: iz. Dimasek ematen duen definiziotik eredu literariorako “ahoanbolo” proposatzeko asmoa nuen baina, dirudienez, beheko herrietan ere dokumentatzen dira antzeko formak: “amambolo” [Alvarrek San Vicente de la Barqueran dokumentatzen du], “alambolo” [dokumentatzen dute Fauna marina de la costa vasca-n Sanandererako lebatzari deitzeko] eta “abambolo de cantil” [Fauna marina de la costa vasca-n Trachyrhynchus scabrus RAFINESQUE-ri deitzeko]. Azkenengo honi frantsesez “grénadier” jarri diote, Anton Perezek ematen dion izen berbera, alperrik izen zientifiko desberdina eman. Goienetxeak ere azaldu zidan, Dimasen antzera, arrain desberdin biri deitzen zaiela horrela. Batak azal latzagoa edukiko luke besteak baino. Haragi zuri-zuria dauka bietariko batek edo biek beharbada. Ur handikoa dela esan zidala uste dut. B-j: itxura itsusia dauka. Arrain zuria da. M-d: itotzen denean urdailak ahotik irteten dion arraina. Lotxaren antzeko beste arrain bati ere esaten zaio, buztana luzenga daukana. Kaletako arraina da.
Entz.: B-j: lehen itsasora botatzen izan dira baina orain aprobetxatu egiten dira. Azala, eskamatu beharrean, kendu egin behar izaten zaio.
Dok.: Anasagasti. «Lotxie, Auenbolue; Phycis blennioides, Brotola de fango.» / Anton Perez. «auenbolo (auenbolue) (Coryphenoides rupestris). G. granadero. F. grénadier. I. grenadier, soldier.»

auka (M-d [ká]) - aukie (M-d), aukak (M-d)
Def.: iz. M-d: itsasoko belarrak. Nahiko zabala da, bolatxuak legez dauzka, sakata pa! pa! egiten da.
Entz.: M-d: antzina bolatxua amuan ipinita bedar-jaleak ateratzen ziren. Portuan egoten zen hori, galdu egin da. Haitzetan ere asko galdu da kostan.
Ez: B-a
Dok.: Azkue. «AUKA 1º (B-b-mu), liquen, especie de musgo que se adhiere a las peñas en la costa : liche, sorte de mousse qui s'attache aux rochers sur les côtes

aurre (M-d) - aurria (L-pj), áurrie (B-j, M-d), áurri (E-jf, O-b) 1.
Def.: iz. “G. proa. F. proue. I. bow, prow”. v. branka.
Zit.: dxuten siñen áurrera ta txapela artun da aulan, a birar (M-d)

aurre (M-d) - áurrie (B-a-j-r, M-d), áurreko txikota (M-d) 2.
Def.: iz. M-d: traina botakeran lehenengo doan txikota, kortxora doana. Hirurogei edo larogei metro edukitzen ditu. v. aurreko tira.

aurreko - aurreku (O-b)
Def.: iz. “G. proel”. v. proel.

aurrelari - aurrelaridxe (M-d), aurrelaridxek (M-d)
Def.: iz. kazan aurrean joaten diren lagunak.
Zit.: da atunetan, kasula bat (dxuten) san aurrelaridxentzako (M-d)

aurtzara (M-d [áur]); áurtzera (B-a)
Def.: adv. M-d: aurtzola sartuta joatea.
Zit.: áurtzera gues (B-a)
Ez: B-j
Dok.: Azkue. «Aurtzaka (Bc, G), navegar con viento contrario, á orza ú orzando : naviguer avec vent debout, à la bouline, au plus près.» / Astui. «Navegar ciñendo, de bolina: AURTZA-KA» (I7-191)

aurtzol (M-d) - áurtzola (M-d)
Def.: iz. “G. orza”. M-d: belan zoazenean barrutik uretara ateratzen den zer bat enbarkazioa haizera eroateko hobeto.
Dok.: Azkue. «AURTZA (B-b-l, G), aurtzol (B-b), orza, cierta tabla que se cuelga del costado de la lancha para navegar de bolina : semelle, sorte de planche qu'on suspend d'un côté de l'embarcation, pour naviguer à la bouline, au plus près.» / Urkidi-Apraiz. «orza (aurtzola edo ortzola)» (B1-162) / Astui. «Orza: AURTZOLA; ORTZOLA» (I7-191)

auxiliar. Ik. motor auxiliar

azal, ur-azal; asál (M-d, E-jf) - asala (B-j, M-d) 1.
Def.: iz. “G. superficie del agua”. Cfr. ur-ertz.
Zit.: imin leitxe, asalen bere bai imin leitxe [piedrabola] (A-ja) / ori oten da, e, asalien, beren egue atata dala [ataloa] / okitxen txus portzebak orrek e kasu baterako aulako tronko andi bat edo, kaja andi bat edo, gausa.. gausa andi bat itxasun asalin / ori otorten da asalien [ezkira gorria] / gitxi ba gora bera dxakitxen da non egoten den arrañe, da illuntzitan ukusi be bai asalien da / blankuri da, antxogie, bokarta, dauenien, asal-ganien oten da, asal-ganin oten da, sarritxen e, buru-agiridxen / driba-sari be asaleku da (M-d) / asal-asalin bolata on sales dana atrapa / báda ur txikidxen-da, ba.. asalerau deueles apaidxue (E-jf) / asalin be topa rabes a ittota-ta [izurdeak] (L-pj) / da papardotako kordi eoten da, asalin (O-b) UR-AZAL: [arraina] ur-asalin-de dabillenin (E-jf)
Dok.: Azkue. «AZAL : 2º superficie (del agua), superficie de los asuntos : surface (de l'eau), face des affaires

azal; asal (B-g-j - M-d [sál], L-pj, O-b) - asala (A-ja, B-a-j, M-d, E-s, L-pj, O-b) 2.
Def.: iz. “G. cáscara de mojojón, quisquilla..., piel de peces...”.
Zit.:  baya deko aa, asalaa sera, lakatza deko [lixak] (A-ja) / asal fin-fin-fiñe dakona (B-j) / an asala kenduta dxate san [eskuikara] / da orretako asala be me-me-me-meye, suabe-suabie. Da eskira baltzatako, asal gogorra (M-d) / estilo colayo- unicamente, daukola- asala latzaua [armoma] (L-pj) / onei eitteotze asala kendu (O-b)
Dok.: Azkue. «AZAL (AN-est-lar, Bc, BN-am, Gc, L) : 1º corteza (de árboles, frutas, etc.) : écorce (des arbres), peau des fruits, etc..»

azal; asál (E-jf)
Def.: adv. azal, azalean. v. plater.
Zit.: da betik estator esebe, ba arrañe asalau dauelakon / ori da asalau dabillelakon, porke beti estabil ondun kontra, arrañe / papardu arrañe da.. ondun kóntra estana dxuten, jeneralmente dxuten da, asalau / sergeri ba asaltxuau dxuten da [ugerduan baino] / bótate su e apaidxue beseuteko, e! estau ondún ee ertxán, apurtxu bet e asalau dau / ikuste su asaltxu datorrena da, bíre gelditxuau! (B-j) / asalin dxuten dales jeneralmente neiku asál [ardora] / da koño, braerekuk igual asaletik olan e asál, braerekuk asál, estotzo itxiten arrañeri, ero sariri kalaten / asál datos ónek braerekuk / koño asál dator [traina] (E-jf)

azaldu; asaldu (A-ja, B-a-j-r, M-d, E-jf)
Def.: ad. azalera agertu.
Zit.: da eurek ixurdetabiltzes dxangiuen, asalduteko bokarta / iru-lau blankure asalduten dies (B-a) / arrañe eitxen da asaldu (B-j) / a berdela dator ondotik, da (estaui) topaten, igual amen asalduten da, aurdun asten di arraintxen / áidera da, ondun estauenien, as- asaldute dauenin arraña, ondotik asaldute dauena gorantz / sartun ondora ta asaldu, sartun da asaldu, ori da sondafonduen / kasu baterako mandxungie, asalduten da, ixurdakas esta? / asalduten dxatzu / se arrañe asalduten den lekun ba danak alkartuten di bertara (M-d) / ori de arrañe- ixurdi dxun, da arrañe ondutik altza gora, asaldu (E-jf)

azaldukera - asaldukerie (B-a, M-d)
Def.: iz. arrainaren azaleratzea.
Zit.: arrañek eitxen daue(nin) e asaldukerie, ori da arradie, rrrrrra! asaldukerie (M-d)

azaldun; asaldun (M-d)
Def.: adj.
Zit.: kasoye da, e asaldun arrañe, asala kentzekue (M-d)

azeitero - aseitero (A-ja)
Def.: iz. “G. paíño común. L. Hydrobates pelagicus. v. matxiplaka, millabarrika.

azelera; aselera (B-j, M-d)
Def.: ad. “G. acelerar”. Ant.: desazelera. M-d: makina gehiago eman.

azerozko; aserosko (A-ja, B-a) - aseroskue (B-a-j)
Def.: adj. “E. altzairuzko. G. de acero”.
Zit.: aserosko alanbre [kazan] (A-ja) / aserosko alanbrie, berrogeiku edo berrotabostekue (B-a)

azpi; aspí (B-j, M-d) - aspidxa (M-d), aspidxe (B-j, M-d, E-jf), aspidxek (B-j, M-d)
Def.: iz. “G. parte inferior de la embarcación, redes, etc.”.
Zit.: aspidxe pintxeten gues / aspidxe pintxeteko / pikaue da aspi-sápala (B-j) / kolanegretan-da ibiltxen giñenien, bogi sartzen badxatzun aspire eskiretako be esendun eitxen / tenkak, bai, aspidxen imintxen sana / enbarkasiñuri omoten dxakon aspidxen, patentie / aspidxen errunbu ein dxako / da enbarkasiñun aspidxen pasa, sikatuteko pintxateko / patenti da ba, emoten dxakona aspidxen bedarra es eitxeko / aspirako [patentea] / karena bakixu ser den, aspidxe garbitxu / aspidxa garbiteko / legés, da aspidxe, bai, uretan barrun duna da “obra viva” / enbarkasiñu eskeitxen gus aspidxek eitxeko, aspidxek garbiteko edo / esatiles aspidxek e, garbitxuteko ta pintxateko, tenkak / enbarkasiñuk arrá dako, aspidxetan / koronin aspidxeri deitxuten dxako “papuek” / aspidxe sarratu [trainarena] / gero, aspidxen, beraunetik eta sakora due malloye / se apurtuten bádxatzu sari aspitxik (M-d) / plaidxan dxo gus enbarkasinue aspidxe garbisteko (E-jf)

aztandel - astandela (L-j-pj), astandelak (L-j)
Def.: iz. “G. dedín”. Kordelak eskuak ez ebakitzeko atzamarrean ipintzen zen trapua edo bizikletaren gurpilaren goma. Bar.: atzandel. L-pj: atuna alatzeko-eta, aparioa alatzeko ere bai.
Dok.: Azkue. «AZTANDEL (B-l-m), dedil de paño que se usa en la pesca del atún, doigtier dont on se sert à la pêche du thon

No hay comentarios:

Publicar un comentario