arrantzalien fonotekie
domingo, 3 de noviembre de 2019
domingo, 24 de febrero de 2019
Bizkaiko arrantzaleen hiztegia A
A
abadejo (B-a, M-d) - abadejo
(A-ja), abadejue (B-a-g-j, M-d), abadejok (A-ja)
Def.: iz.
“G. abadejo. F. lieu jaune. I. pollack. L. Pollachius
pollachius”. Bar.: abario, abalaio.
Dok.:
Anasagasti. «Abadejue, Pollachius,
Abadejo.» / Anton Perez. «abadejo (abadejue) = (Pollachius pollachius). G.
abadejo. F. lieu. I. pollack.»
abaka; abák (M-d) - abaka (B-a-l, M-d, E-jf), abaka aridxe (M-d)
Def.: iz.
“G. abacá. I. abaca”. Cfr. piola. M-d: belak josteko antzinako kalamuaren
antzeko haria. Orain ez da erabiltzen.
abakando (O-b) - abakando
(A-ja), abakandua (L-pj), abakandu (E-jf-s, O-b); abakondo (B-a, M-d) - abakondua (M-d), abakondue (B-a, M-d)
Def.: iz.
“G. abacanto, abocante, bogavante. L. Homarus
vulgaris”. B-a: langosta lakoa baina beltzagoa.
Entz.: M-d:
eskastu egin da hori ere, antzina atrapatzen ziren otzarekin, hemengoa akabatu
egin zen. Terranoban dago horrelako asko.
Dok.:
Azkue. «Abakondo 3º (B-b, G-zumay). (V. Abakando.)» «ABAKANDO (B-l), cierta langosta de mar, langouste ou écrevisse de mer. = Algunos creen que no es la misma
langosta, sino un pez muy parecido llamado por algunos “bogavante”. Il y en a qui croient que ce n'est pas la
langouste même, mais un poisson qui lui ressemble, appelé par quelques-uns
“vogueavant” (sic), sorte de homard vert
foncé.» / Anasagasti. «Abakondue, Homarus
gammarus, Bogavante.» / Anton Perez. «abakondo (abakondue) = (Homarus
vulgaris). G. bogavante. F. homard. I. european lobster.»
abalaio; abaladxo (L)
- abaladxua (L)
Def.: iz.
“G. abadejo. F. lieu jaune. I. pollack. L. Pollachius
pollachius”. Bar.: abadejo, abario.
Dok.:
Azkue. «ABALAIO (B-l), un pececillo de mar, petit poisson de mer.»
abanlari (M-d) - abanlaridxa
(L), abanlaridxe (M-d)
Def.: iz.
“G. remero. F. rameur. I. rower”. v. erremolari,
abant.
Ez: O-b, erremolaxe.
Dok.:
Azkue. «Abantari, remero, rameur.»
abant - abanta
(L-pj)
Def.: iz.
“G. remero. F. rameur. I. rower”. v. abanlari,
erremolari.
abant egin; abánt (egin) (A-ja, B-a, M-d)
Def.: ad.
“G. remar. F. ramer. I. to row”.
Zit.:
erremu imintxen da abant itxeko (B-a) / abantzalie, abant eitxen dauena (M-d)
Dok.:
Azkue. «Abant egin, remar, ramer.»
ABANTEAN; ABANTIEN (B-a-r,
M-d); ABANTXIEN (B-j)
Def.: adv.
(Ibili, joan). “G. remando”. v. erramutan.
Zit.:
atxiñe dxute-san disen abantien / iñor estue abantien itxosora- (B-a) /
abantien ibiltxe sien, txalupak (M-d)
Dok.:
Azkue. «Abantean, remando, ramant.»
abante (A-ja, B-a-j, M-d, E-jf, L-pj, O-b) 1.
Def.: adv.
(Joan, emon). “G. avante. I. ahead”.
Zit.:
kasán da, abante, apaidxukas (B-a) / omon abante gedxau! / enbraga, abante, edo
enbraga atzera / kasu baterako ba sus abante, da, gausa bapadarusu atzetik... /
batek dxote baneko txistue, abante danak botaten (M-d) / abante goyas (L-pj) /
bajora abante ru / abante emon bajorai (O-b)
ABANTEAN; ABANTIN (O-b)
Def.: adv.
Zit.: eta
gero bajora, asten danin, martxan, abantin.. ba abantin jarten da.. bajoran
kodastin [arrain bat] (O-b)
ABANTE
DANA (B-r, M-d, O-b)
Def.: iz.
(Emon). “G. avante toda”. v. abante
guztia.
Zit.: omon
abante dana! (M-d)
ABANTE GUZTIA;
ABANTE GUSTIDXE (M-d)
Def.: iz.
“G. avante toda”. v. abante dana.
Ez: O, makiña gusti.
ABANTE
LIBRE (L-pj)
Def.: iz.
(Emon). Enbarkazioaren martxa normala.
Zit.:
emongo tzau portura abante libre (L-pj)
ABANTE LIBREAN; ABANTE LIBRIEN
(B-r, M-d)
Def.: adv.
M-d: enbarkazioa normalean ematen zaion martxan joatea. B-r: abante librea
normala da.
Zit.:
abante librin goyas (L-pj)
Ez: B-j, abante
abante (B-a-j) 2.
Def.: adv.
aurrera barik abante esan daiteke, etxera sartzeko nahiz beste kontextu baten.
Edozein tresna martxan dagoela esateko ere erabil daiteke.
Zit.:
makiñi ba abante okin biarren (B-a) / ausiliara bádau abante / da okitxe-san su
estanbayen, minitu bet ero bi ero gausie, da gero bota abante [radara] / da
onek e lélengoku esan tzutena Peña de Orok.. abante dabil e? [aurrera
jarraitzen du] / neu nabillela itxosun Bermion baporik esta ibilli abante (B-j)
ABANTE
HEMENDIK; ABANTE AMETIK (M-d)
Def.: e.
goazen hemendik.
abario; abaridxo
(E-jf) - abaridxu (E-jf); abarixo (O-b) - abarixu (O-b)
Def.: iz.
“G. abadejo. F. lieu jaune. I. pollack. L. Pollachius
pollachius”. Juan Franciscok Muus eta Dahlström-en liburuko “abadejo”-ari
ez eze, Pollachius pollachius;
“carbonero” arrainari ere, Pollachius
virens, hala deitu zion. Azkenengo honegatik bastotxuagoa dela eta Bilbon
merkeago egiten duela esan zuen. Bar.: abadejo, abalaio.
Dok.:
Azkue. «ABARIO (B-ond). (V. Abalaio.)»
aberia; aberidxa
(M-d, L); aberidxe (B-j-p); aberixa (O-b)
Def.: ad.
“G. averiarse. F. s'avarier. I. to sustain damage”.
Zit.: au
aberidxe balekida [aberiatuko balitz] / ausiliara vamos a suponer aberidxe dala
/ e au aberidxe da! (B-j) / txalopa bat e.. ittosun topate'osu.. aberixata dala
/ motorra aberixa asku (O-b)
aberia; aberixa; aberi (B-g-p, M-d, E-jf) - aberidxa (L), aberidxe (B-a-j, M-d, E-jf), aberidxek
(M-d [bé], E-jf)
Def.: iz.
(Egon, euki). “G. avería. F. avarie”.
Zit.:
aberidxe bákosu / aberidxe daku / ni aberidxegas nau (B-a) / aberidx(e)as ba
topaten basu enbarkasiñue ekarten sendun erremorkan / dirue dakoye orrek,
aberidxa badau ba erremorka pagateko / aberidxe okiñdxu (M-d) / aberidxe eronok
euki leike (E-jf) / motorrak estabe on e aberixaik eta olaik eukitten (O-b)
abioi (M-d) - abioye
(M-d)
Def.: iz.
“G. avión. F. avion. I. aeroplane”. Enbarreen artean itsasoaren hondoan lotu
ziren gerrako hegazkinak ere badaude.
a birar (egin) (B-a,
M-d, O); a bidar (egin) (B-p)
Def.: ad.
M-d: sarea enbarkatu arrastan. L-pj: elementuak altxatu.
Entz.:
M-d: primeroak segundoari abisatzeko hiru txistu jotzen zituen.
Zit.: se
sarritxen eitxen sendun dxun ba Kabargan da Basamendira pásaten siñenien, da, a
birar, urandidxe dxote sunin a birar, estau gedxau-te (M-d)
abixoi, abixo - abixoya (L-pj)
Def.: iz.
abotxaren antzeko arraina. Dimasek abusaren barruan arrastan atrapatzen den
mota hori izan liteke.
Entz.:
L-pj: arrastan atrapatzen da.
Dok.:
Azkue. «ABIXOI (G-don), aguacío, pececillo sin
sangre, parecido á la anchoa : abusseau,
petit poisson dépourvu de sang, qui ressemble à l'anchois.»
aborrota (M-d); agorrota
(B-j)
Def.: ad. Mek. M-d: motorraren ardatzak-edo
heltzen dionean, trabatzen denean.
Zit.:
motorrak estau etxaten kerik, espadau ároren bat agorrotata / e txumaserie
eiñdxasku agorrota ero txumaserik agarra dosku ero (B-j) / aborrota eiñdxe
(M-d)
abotx - abotxa
(L-pj)
Def.: iz.
“G. pez plata, pejerrey. L. Atherina
hepsetus eta Atherina presbyter”.
Bar.: abus.
Dok.:
Azkue. «ABOTX (B-l). (V. Abixoi.)» «ABIXOI (G-don), aguacío, pececillo sin sangre, parecido á la anchoa
: abusseau, petit poisson dépourvu de
sang, qui ressemble à l'anchois.»
aboza; abosa (B-a,
M-d, E-jf)
Def.: ad.
“G. abozar. I. to stopper”. E-jf: “abozar”.
Zit.:
káblie abosateko esaten da katie (B-a) / lísto dau! Abosata dau! / kate-márkie
ataten da átzeko rollinetik, apur bet, da an ee abosaten dxako manda bídxetako-
e.. bósie, bósie eitxen dxako abosa / sari ekarten denin kostadure, biraten da,
parejin moduen, bákan, manda bidxek artun da- abosa ta bira ta abosa ta bira
(M-d) / txo! abosa or, e? abosa ori txikota (E-jf) / abosaten dau, bíra! (O-b)
abra (M-d) - ábrie
(M-d), abrak (M-d)
Def.: iz. Geo. “G. abra. F. havre. I. cove”.
Normalean toponimo moduan erabiltzen da Bilbokoari deitzeko.
abrazadera; abrasadera
(B-a, M-d) - abrasaderie (B-a, M-d),
abrasaderak (B-a)
Def.: iz.
“G. abrazadera”. M-d: txikota-edo tenkatzen duena.
abruzko; abrusko (M-d)
- abruskua (M-d), abruskue (M-d)
Def.: iz.
“G. gobio”. Bar.: buruzko, otsoburuzko. M-d: arrain buru handia.
Entz.:
M-d: sarritan ikusten da Txorrokopuntako putzuan-eta, gozoa jaten.
Dok.:
Azkue. «ABRUZKO (B-mu), pececillo no comestible
de entre peñas : petit poisson non
comestible, qui vit entre les roches.»
abus; abúx (B-a,
M-d) - abuxe (B-a, M-d), abúxek (B-a); aus (E-s) - ause
(E-jf-s) 1.
Def.: iz.
“G. aguacío, pez plata, pejerrey. L. Atherina
hepsetus eta Atherina presbyter”.
Bar.: abusio, abotx. B-a: odol bakoa, zuri-zuria da. M-d: Sananderen “xula”
esaten diote. v. sisangra. “Abixoi”
izan liteke arrastan atrapatzen den mota.
Entz.:
M-d: antzina asko ateratzen izan da portuetan. Puntal handi bat ipini zedazo
handiekin, mazia bota eta atrapatzen zen saltzeko. Orain bapeztu egin da. Hori
jaten dute Sananderen asko tabernetan, txikito bat edateko-edo. Kostako arraina
da baina beste abus bat dago kanpokoa, kalakoa, ehun brazatan-eta atrapatzen da
arrastako sareekin. Sananderen prezio ona egiten zuen. Urrezuria lakoa dauka
barrua eta botikak egiteko erabilia da.
Dok.:
Azkue. «ABUS (B-b), aguacío, un pececillo : abusseau, petit poisson. Var. de ABOTX.» / Ortuzar. «Abuxe:
Pececillo llamado pejerrey. En sentido traslaticio llaman así a los chiquillos
sin arranque.» / Anasagasti. «Abuse, Argentina
sphyraena, Pez plata. Abuse, Atherina
boyeri, Pege - Rey.» / Anton Perez. «abux (abuxé) = (Atherina presbyter).
G. pejerrey, aguacioso, abichón. F. mochon, prêtre. I. atherine, smelt. Arrain
izen hau adore gitxiko pertsonea izendatzeko ere erabiltzen da.»
abus; abúx (B, M-d)
- abuxe (B, M-d); aus (E-s) - ause (E-s) 2.
Def.: adj.
odolik ez daukan pertsona, lotua. Hotzakilari ere esaten zaio.
Zit.: da
personi dana lotue: “txo! Abuxe sara su txo” / txo! Abuxe aix i txo! Ori esaten
da amen be, txo! Abuxe aix ela? / odol baku sara txo!, abuxen antza dakosu
(M-d) / ause sara-la? (E-s)
abusio - abusio
(A-ja)
Def.: iz.
“G. aguacío, pez plata, pejerrey”. Bar.: abus. A-ja: “aguacío”. Odol bako arraina
da hori zuritxu hori.
Entz.:
A-ja: gozoa da jateko.
adar (M-d [dár]) - adárrak
(B-a-j, M-d)
Def.: iz.
“G. antenas de las gambas, langostinos, etc.”. Boniri komentatu nion eta berak eguk-edo erantzun zidan.
admisinoa; asmisiño - asmisiñue (M-d)
Def.: iz. Mek. “G. admisión”.
adur (B-a - M-d - E-jf [dúr]) - adurre (B-a-j, M-d, E-jf)
Def.: iz.
“G. baba del pescado, mucosidad de la anguila...”. v. arroka, baba, marmoka, moko.
Zit.: ño!
Onek arrañek adurre dako (B-j) / abe ser dako adurre ba?! / abe onek adur asko
dako! (B-a) / bokartape bai adurre omoten dau (M-d)
Dok.:
Azkue. «ADUR: 1º (Bc), baba, bave.»
a ello (A-ja, B-j, M-d, E-jf, O-b-z)
Def.: adv.
(Ibili). Arrain baten bila edo zeredozertan ibili beren beregi, ez bide batez.
Zit.:
enbarkasiño asko a ello [langostatan] (A-ja) / ya a ello ibiltxen di esponjatan
/ olako enbarkasiñuk ixeten sin ba lebatzetan ibiltxe sinak, lebatzetan a ello
/ arrastan ibil giñenin a ello dxuten giñen e gaues marraixotan (M-d) /
Ondarrun gánera a ello dxuten di órrek atrapaten [ataloak] (E-jf) / txalopak
ibiltte sin marraxotan, a ello e? (O-b)
a elloko (M-d) - a ellokue
(B-a-m, M-d)
Def.: adj.
aproposkoa.
Zit.: au a
elloku da [artxa ateratzeko haria] (B-a) / oten sin a elloko otzaratxuek (M-d)
afari; afai - afaidxe (B-j), afáidxek (M-d); afai-párte
(M-d) - afai-pártie (M-d)
Def.: iz.
arrantzale bakoitzari etxera eroateko dagokion arrain kantitatea. v. arrain-parte.
Zit.: ser?
ba ekar daui afaidxe / ser? da esebes, bay por lo menos afaidxe ekar dauie
(B-j) / prepara afáidxek! esatiles e montoyek ein / da árek imintxe sin
otzaran, afai-párti etzeraa eruteko (M-d)
MAKINISTEAREN
AFARIA; MAKIÑISTIN AFAIDXE (M-d)
Def.: iz.
M-d: makinistak ez zeukan desenkarnatzeko obligaziorik tertzetan-eta, baina
beti desenkarnatzen zuen kriel bat edo bi eta makiñistin afaidxe ematen zioten, aparte partitzen zena.
aforra (M-d)
Def.: ad.
M-d: bela batu. Erria bela eta gero, batu.
Dok.:
Astui. «Recoger la vela: BATU; AFORRA» (I7-191)
afrontoko manda - afrontoko mandie
(B-j)
Def.: iz.
“G. barlovento. I. windward”. v. haizeko
manda.
Zit.:
afrontoko mandati saus / afrontoko mandi dako artunde (B-j)
afrontosu dator (M-d)
Def.: e.
M-d: eguraldia gogor dator.
Dok.:
Azkue. «Afrontu (B-l-mu-tx, ...), intemperie, intempérie.»
agarra (A-ja, B-a-j-m, M-d, E-jf, O-b) 1.
Def.: ad.
“G. agarrar”. Arrainak heldu amuari. v. heldu.
Zit.: epa!
atune!, mautzo! mautzo! agarra deu (A-ja) / Jesus! diño, agarra tzo atunek / e!
agarra dost! / kaseru gu dau esan, arrañek ondo agarraten tzola / esaten dauie,
sarrak /.../ alaten obeto agarraten dauela
atunek / atunek ba agarra eitxen txu (B-a) / atunek agarrakeran / e aur agarra
dosku amar arrain, aur agarra dosku iru arrain (B-j) / neuri agarra dost! / e
agarra dost! (B-m) / arrañek agarraten dauenien, au itxen da, baja, txoridxe /
sarritxen ba, e! agarra da(u) bat arrañe, non agarra dau? ta ubillien /
esko-apaidxue bota, da agarrate banin ba, gora / atunetan e, arrañek agarrate
banin: Jesus! / luletan on da agarraten dau orrek / alardakue oten da bótata,
arrañek agarra arte / kórtxue da ba, markaten dauena arrañek agarraten dauenien
/ koño! Areri agarra tzo da guri es [atunetan] (M-d) / atún batek agarra deu
esta? (E-jf) / areik en jeneralin rutan dunin barku estotza agarraten..
agarrateotza, amen agarraten dabenin ero amen agarraten dabenin / an! sastarrin
ero kaka-lekun agarra rau! (O-b)
agarra (B-p, M-d, E-jf) 2.
Def.: ad.
“G. agarrar”. Arrastako sareak-eta hondoan trabatzea.
Zit.:
agarra tzon onduri (B-p) / trábu da ondun agarraten dauenien / onduri agarra
tz(agu) da páñu galdu du / an apurtu eitxe san apaidxue, ondun agarrata ta
apurtu (M-d) / igual beraunek ondun agarra, palta apaidxue (E-jf) ARPIOAK
HONDOARI AGARRA [F. crocher une ancre. I. to hold an anchor]: métro bi ero
iru.. metro katé, katie, arpiuri, engrilleta, agarrateko obetuau / botaten dot
arpiue.. da kalma-kalma bádeu.. ba agarrako tzu, aguentako tzu, kalma badeu..
baya aise apur bet bádeu, igual estotzu agarraten.. igual agarra lekitzu, ero
es (E-jf)
agarra (B-j) 3.
Def.: ad.
aborrota, agorrota.
Zit.: e txumaserie
eiñdxasku agorrota ero txumaserik agarra dosku ero / suk itxitxen basu a,
enpaketadure barik, agarra eingo lekidau / agarradi eiñdxosku motorrak..
motorrak agarra eiñdxau (B-j)
agarrada (M-d) - agarradie
(M-d), agarradi (E-jf) 1.
Def.: iz.
“G. agarrada”. Atunek edo arrainek kazan heltzen duten aldia.
Zit.: e
amen agarradan artun du amar arrain [kaleran] / e se artu su or agarradan ba?
saspi arrain (B-j) / agarrada ona okiñdxu, asko atrapa basus, agarrada ona edo
esta ixen grano bi edo iru agarra dauinak / agarrada andidxe okiñdxu (M-d) /
kasán, e? agarradi, amen e bosteko agarradi eukin gu ero, amabosteko agarradi
eukin gu-ero / amen agarradan artun gus, ogei arrain, ero bost arrain (E-jf)
agarrada (B-j, M-d) - agarradie
(B-j, M-d) 2.
Def.: iz. Mek. “G. agarrotamiento”. Cfr. aborrota.
B-j: alkondarak (kamisie) eta pistoiak agarratu, heldu. B-m: pistoiak
alkondaran agarratzea.
Zit.:
párata ikusi saitxutie, bai, agarradi okiñdxu / agarradi eiñdxosku motorrak..
motorrak agarra eiñdxau (B-j) / agarradi okiñdxau motorrak (M-d)
agarrakera (M-d); agarraera
- agarraeri (O-b)
Def.: iz.
heltzea.
Zit.:
agarrakera gogorra okitxen dau [zimarroiak] (M-d) / enjeneralin e, atunak
agarraeri.. sei milla t'erdi (O-b)
aguazer; aguaser (M-d,
O-b) - aguasera (B-a-j, M-d, E-jf,
O-b)
Def.: iz.
“G. aguacero. F. averse. I. heavy shower”. M-d: txubaskoa. B-j: itsasoan aguasera esaten da eta herrian euridxe. v. euri, txubasko.
Zit.: aur
dakar aguasera (B-a) / beitu selako aguasera dakarren! / beitu selako aguasera
étxako dauen! (B-j)
agura, agure (B-a,
M-d) - agurie (B-a, M-d), aguri (O), agúrek (B-a-j)
Def.: iz. u-ren eraginez esaten da agure baina ikusten da plurala agurek dena eta ez *aguriek. M-d: merkantean gizonen artean kapitanari deitzeko modua,
hau zaharra nahiz gaztea izan. Berari ez zaio esaten errespetu falta izango
litzateke-eta.
Zit.: txo!
Non dau agurie? (M-d)
agurearen ule; agurin ule - agurin uliek (B-p)
Def.: e.
itsaso handia dagoenean ikusten den bitsa, ile zuriak bezala joaten delako.
Ez: B-j,
M-d
aho; au - aué (B-j)
Def.: iz.
“G. boca del pescado”.
AHOA
ZARRATUTA DAUKA; AUÉ SARRATUTE DAKO (B-j)
Def.: e.
arraina jan gura ezik edo jangartzu dagoenean.
ahotxiki; autxiki (M-d)
- autxikidxe (M-d)
Def.: iz. Spondyliosoma cantharus? Dimasek irudiak
ikusita behin Spondyliosoma cantharus
au-txikidxe dela esan zuen, beste
behin bera izan daitekeela, beste batean beseu-txillue
erantzun zuen eta behin ezagutu ere ez zuen egin. Kontuan har bedi Dimasek sapaterue ez duela esaten eta hau izan
daitekeela Mundakako berba arrain hori izendatzeko. M-d: muxarraren antzeko
arraina baina kolore gorristagoa dauka, aho txikia dauka. v. zapatero.
Entz.:
M-d: kostan atrapatzen da, beti jan da hemen. Gutxi atrapatzen da, ez da izaten
masako arraina.
Ez: B-p
aidera (B-r - M-d - E-jf [ái], L-pj)
Def.: adv.
hondotik gorantz datorren beseguagatik esaten da. Cfr. bola. v. bolan.
Entz.:
E-jf: orduan kordela laburtu egin behar izaten da.
Zit.:
apareju botaten dou aidera ba [L-pj: hondotik igual hogei brazara-ero] (L-pj)
aidetu (M-d [ái])
Def.: ad.
ur handitik pasatzeko arrastan makina guztia emanda elementuak altxatzea,
sareak eta dena. Santamorotik Arritxurako adibidea ipini zuen Dimasek.
aihen; aidxén
(B-a-j, M-d) - aidxena (B-a-j-l-r,
M-d), aidxénak (M-d)
Def.: iz.
M-d: enbarkazinoa amarratzen den lekua, bertako buia eta amarra. B-l: barkua
amarratzen den lekua.
Zit.:
aidxenera gues / an satos itxosotik, ártun, seure aidxena (B-a) / aidxenin dau
amarrata (B-r) / gu erdiko aidxenekuk esan garies (B-j) / bagus aidxenera
amarraten (M-d)
Ez: E-s, amarra-leku; L-pj; O-b, katik.
Dok.:
Azkue. «AIEN 2º (B-b), amarradero de lanchas,
amarrage de barques. = Antes eran
estacas; hoy generalmente argollas de hierro. Autrefois c'étaient des pieux solides; aujourd'hui on se sert
généralement de chaînes.» / Ortuzar. «Aidxene.
Lugar del puerto en donde se amarran las lanchas.»
aingeru (L) - aingerua
(L)
Def.: iz.
“G. pez angel, angelote. L. Squatina
squatina”. v. billau.
aingira (E-jf, O-b) - aingiria
(L-pj), aingiri (E-jf, O-b), aingirak (L-pj, O-b); angira (M-d), angire (B-a-g-j) - angire
(A-ja), angirie (B-a-j-r, M-d) 1.
Def.: iz.
“G. congrio. F. congre. I. conger eel. L. Conger
conger”. A-ja eta B-r: “congrio”. M-d: sarditaren antzera egiten du,
ziletik behera hezur txiki asko dauzka eta horregatik arrantzaleok ziletik
gorakoa jaten dugu, hor ez dauka erdiko hezurra baino.
Entz.:
M-d: zilean palu batekin jota hiltzen zen edo ganibetarekin lepoa ebakiz.
Antzina zaku batekin eskegi egiten zen begitik buztanera eroan arte hezurrak.
Atrapatzeko karnadak: bokarta, berdela, boga eskamatuta, txibia, tximinoia,
amarratza. E-jf: ni ibilita nago aingiratan ere gaztetan. Aingiratako aparioari
amutik amura lau braza-edo ipintzen zitzaizkion. L-pj: inoiz zilean jota ere
hil dugu.
Dok.:
Azkue. «ITXASAINGIRA (B-l), LEGATZ-AINGIRA (G), congrio ó anguila de mar, congre ou anguille de mer.» / Anasagasti. «Angirie, Conger conger, Congrio.» / Astui.
«congrios (Aingirek)» (B4-144) / Urkidi. «congrios (angiriek)» (B3-373) / Anton Perez. «angire (angirie) = (Conger
conger). G. congrio. F. congre. I. conger.»
AINGIRATAN (E-jf, L-pj); ANGIRETAN
(A-ja, M-d)
Def.: adv.
ANGIRA
BALTZA (M-d); ANGIRE BALTZA (B-a-r)
Def.: iz.
M-d: kostakoa da. Kanpokoa baino gozoagoa jateko, gogorragoa.
ANGIRA-BIZARRA;
ANGIRA-BIXARRA (M-d); ANGIRE-BIXARRA (B)
Def.: iz. Ophidion barbatum eta Ciliata mustela? M-d: arra bat edo bi
edukiko ditu, bizartxu bi dauzka eta txokolate kolorea edo halakoa da. v. lebatz-aingira?
Ez: B-j
AINGIRA
MELABARDA - AINGIRA MELABARDIA (L-pj)
Def.: iz.
L-pj: txikina da.
Entz.:
L-pj: gozoa jaten. Horiek Barran atrapatzen dira normalean.
Dok.:
Azkue. «Aingira merrebalda (B-b-l), anguila barbuda, anguille barbue.»
ANGIRA-MORA
(M-d) - ANGÍRA-MÓRIE (M-d); ANGIRE-MORA (B-o) - ANGIRE-MORIE (B-r); MORA (E-jf
[rá], O) - MORI (E-jf [rí], O-b); AINGIRA MORO - AINGIRA MOROYA (L-pj); MORO -
MOROYA (L)
Def.: iz.
“G. morena, murena. F. murène. I. moray. L. Muraena
helena”. M-d: angira baino meheagoa, laburragoa izaten da eta gris
antzerakoa da pekekin. Sugearen antza dauka.
Entz.:
M-d: hemen ez da jaten baina erabiltzen da Mallorcan eta Andaluzian paellarako.
Haginkada txarra daukala esaten dute. L-pj: hori okerra da, arriskutsua da. Guk
hemen ebaki eta bota egiten dugu baina Levanten-eta asko jaten da hori.
Dok.:
Azkue. «Aingira morea. (V. Aingira.)» «AINGIRA-MOREA (B, G), anguila de
pintas, anguille tachetée.» /
Anasagasti. «Angire morie, Murena helena,
Morena.»
ANGIRA
ZURIA; ANGIRA SURIDXE (M-d); ANGIRE SURIDXE (B-r)
Def.: iz.
M-d: kanpoan ur handiagoan, basatan-eta atrapatzen dena. Gainera ez dakit
karuagoa izaten den.
aingira (O-b) - aingiria
(L-pj), aingiri (E-jf, O-b) 2.
Def.: iz.
“G. anguila. F. anguille. I. eel. L. Anguilla
anguilla”. v. angila, sardita.
Dok.:
Azkue. «AINGIRA (AN, B, BN, G, Sc, Sal.),
anguila, anguille.»
ainkame (E-jf) - ainkami
(E-jf)
Def.: iz.
Muus eta Dahlström-en gidako “cazón” arrainari deitu zion.
aixar (M-d [xár]) - aixarra
(B-a-j, M-d), aixárrak (B-r)
Def.: iz.
“G. gusana”. B-r: harra lakoak, meheagoak. v. ar.
Zit.: gaur
be on die or aixarretan (B-r)
Ez:
Dimasek dio ez dela Mundakako berba, Mundakakoa arrá dela; O-b, arra
Dok.:
Ortuzar. «Aixarra. Gusana, lombriz de
mar. Muchacha guapa.»
akula (M-d, L, O), akule
(B-a) - akule (A-ja), akulia (L), akulie (B-a, M-d), akuli
(E-jf-s, O-b), akulek (B)
Def.: iz.
“G. aguja. F. orphie, agouille. I. garfish. L. Belone belone”.
Entz.:
B-a: gustu zantarra dauka eta ez da jaten. B-r: ez du balio jateko. M-d: Hezur
berdea dauka eta ilunetan argia legez egiten du. Usain gogorra dauka eta orain
jan ere ez akula. Kostako arraina da baina kanpoan ere atrapatzen da. Kostan
kazan atrapatzen dira, lumarekin edo horrela. Antzina gerra-bueltan jaten
genuen. Lebatzetako karnadatako ere erabiltzen zen, sardinarik edo antxobarik
egoten ez zenean, hori eta txibia ipintzen zen amuan. Elantxoben akula-sareak
egoten ziren. Akula-zopa egiten zuten Elantxoben eta esakera modura esaten
zuten akula ona dela andre gazteari bularra ekartzeko. E-jf: bularrak hazteko
(ona da).
Dok.:
Azkue. «AKULA (B, G), aguja, cierto pez : aiguille, espèce de poisson (long et menu).» / Anasagasti. «Akulie, Scombedesocidue saurus, Paparda, Aguja.»
/ Anton Perez. «akule (akulie) = (Belone belone). G. aguja. F. orphie. I.
garfish.»
akula bidegarde (M-d) - akula
bidegardie (M-d), akula bidegardiek
(M-d); akule bidegarde - akule bidegardie (B-g); akula biregarde - akula biregardi (O-b); akula
bideberde (E-jf) - akula bideberdi
(E-jf); akula melebarda (L) - akula melebardia (L)
Def.: iz.
“G. pez espada, emperador. F. espadon. I. swordfish. L. Xiphias gladius”. 1. M-d: “pes espada”. 2. Julianentzat ez da “pez
espada”, badian, bokart artean edo hala ateratzen den arrain txiki bat baino.
Lekeition ere ez ei da, haitzean, kazan atunetan atrapatzen den beste bat
baino. v. pez espada, txontxo-ezpata.
Dok.:
Azkue. «Akula birigarda (B, G), aguja, pez más sabroso que AKULA : aiguille, poisson
plus savoureux que AKULA.» / Anasagasti. «Akule
bidagardie, Xiphias gladius, Pez
espada, Emperador.» / Anton Perez. «akulebidegarda (akulebidegardie) (Xiphias
gladius). G. pez espada, espadarte, emperador. F. espadon, epée. I. sword
fish.»
akzidente; asidente
(M-d)
Def.: iz.
“G. accidente. F. accident. I. accident”.
ala (B-a-j-o - M-d - E-s [lá], L-j-pj, O-b) 1.
Def.: ad.
(Aparioa (B-j, M-d, E-jf, O-b), kordela, kortxoa (B-j), sarea (M-d), tertza,
txikota (M-d), atuna (B-a, M-d)...). “G. halar. I. to haul, to pull, to tow”.
Zit.: ala
ori apaidxue! / kórtxu ala / da alate-san da áurreti kordela / dxo ondu da gero
brása bat ero bi ala (B-j) / onek gixonak atun danak alá bi daui eurek [ubileko
gizonek] / atxiñen eskus alate-san da [artea] (B-a) / baye gero itxasotik
otorten senin apaidxu barrure, alaten senin barrure / da soidxie baitxe usate
san, besegutan, apaidxu alateko / atune alaten egon da, grak! agarraten tzo
atuna da eruen / gero selan ala, mandatik alaten dauiles, imintxen tzu bertan
kostadun esta? Sarie alata (M-d) / da bera txanpeleta baja, apaidxu alateko /
sirri-sarri ala / au trénpi ala / ónek e kankamo batzuk be barrure eskús ala /
mediomundu eitxe su ala da gero gántxuas engantxa (E-jf) / ala txikota (L-pj) /
ametik eskus alate ben ordun (L-j) / apaxu alatea gus (O-b)
Dok.:
Ortuzar. «Ala. Levantar el aparejo.»
ala (M-d [lá]) 2.
Def.: ad.
dirua irabazi
Zit.:
orrek diro asko ala dxauk / asko ala dau (M-d)
alabado sea Dios! (B-a-g-j, M-d, E-jf)
Def.: ex.
B-g: lehenengo atuna enbarkatzean esaten dena, lehen ere bai eta orain ere bai.
v. Jaungoikoaren izenean!
Entz.:
M-d: oraintxe ere esaten dugu tximinoitan, lehenengo tximinoia atrapatzen
dugunean.
alador (B, M-d, E-jf) - aladora
(B-a-l, M-d, E-jf, L-pj, O-b) 1.
Def.: iz.
“G. virador, halador”. Juan Franciscok trainarekin ibiltzekoari ez eze
piedrabolako aparioa alatzekoari ere hala deitzen dio. Pedro Juanek biradora
ere erabiltzen dutela esan zidan baina normalean aladora esaten dela. v. birador.
Zit.: on
eitte'ou sari bota aladorea, aladoreti pasa (O-b)
aladore (M-d) - aladorie
(M-d) 2.
Def.: iz.
tertza alatzen zuen gizona. Aurrekoaren bariantea da, berba amaierako
desberdintasunak, -dor/-dore, bere
garrantzia dauka hemen.
Entz.:
M-d: bere ondoan beste gizon bat egoten zen arraina despeskatzeko. Soian,
krielera alatzen egoten zen, ollaoa etortzen zenean soltatu egiten zuen.
alaerrio (M-d) - alaerriue
(M-d, E-jf, O-b)
Def.: iz.
alaerrioko aparioarekin ibiltzea. v. bizira.
Entz.: M-d:
atrapatzen zenaren hirutarik bat kentzen zuen jabeak. B-r: hirutarik bat
baporari ematen zitzaion. L-pj: atrapatzen zena bakoitza berarentzat izaten zen
hori. Armadoreari ez zitzaion ematen bat ere. Korda bota orduko eta korda
alatzen hasi orduko egiten zen hori.
Zit.:
alaerriuko papardua (L-pj)
ALAERRIOAN; ALAERRIUAN (L-l-pj);
ALAERRIUEN (B-a-r); ALAERRIUN (E-jf)
Def.: adv.
alaerrioko aparioarekin.
alai (L-pj) - alaidxak
(L-j-l), aladxak (L-pj)
Def.: iz.
“G. percha”. Kazan joateko pertxa handiak, nagusiak. v. espelet, espet, botabara, pertxa.
alanbre (A-ja, E-jf), alanbra
(B-j-l, M-d) - alanbre (A-ja), alanbria (L-j-pj), alanbrie (B-g-j, M-d), alanbri
(E-jf, O-b-o-z), alanbrak (B-a-g,
E-jf, O-b-o-z)
Def.: iz.
“G. alambre. F. fil de fer. I. wire”.
Entz.:
E-jf: orain ez da alanbrarik erabiltzen kazan, lehen hogeita hamabostekoa eta
berrogeikoa erabiltzen ziren.
KARRETELEKO
ALANBRIE (M-d)
Def.: iz.
karreteleko alanbra arrastan.
Entz.:
M-d: erremorkarako ere erabiltzen dute.
Esakera:
HOGETA
HAMABOSTEKO ALANBREA BAINO MEHEAGOA ZARA; OGETAMABOSTEKO ALANBRI BAIÑO MEYAU
SARA (M-d); HOGETA HAMABOSTEKO ALANBREA BAINO ARGALAGO DAGO HORI; OTAMABOSTEKO
ALANBRI BAIÑO ARGALAU DAU ORI (B-a)
Def.: e.
pertsona argalari esaten zaio. Hogeita hamabosteko alanbra meheena izaten zen
atunetan.
alanbrezko; alanbresko
(A-ja); alanbrazko; alanbrasko (B-j, M-d) - alanbraskue (M-d), alanbraskuek (M-d)
Def.: adj.
“G. de alambre”.
alarda - alardie
(B-j)
Def.: iz.
arrantzan alardako aparioarekin ibiltzeko modua.
ALARDAN (B-g-j)
Ez: O-b
alas - alasa (E-jf,
O-b) 1.
Def.: iz.
pikea, alasin ibiltzeko sistema. v. pike.
ALASIAN (L-l); ALASIN (E-jf,
O-b-z)
Def.: adv.
E-jf: “a pulso”. Atunetan karnatarekin eta kainaberekin. Albora ekartzen duzu
arraina. Bermearrekin gaudenean berbetan pikin
esaten diegu geuk ere baina geure berba alasin
da. L-j: “a cebo vivo”. O-z: “tanqueo”. v. pikean.
Zit.:
alasin sabisenin (E-jf)
alas; alasa - alasie (B-a-j) 2.
Def.: iz.
alasako aparioarekin ibiltzea.
ALASIEN (B-a); ALASAN (B-a)
Def.: adv.
bizira alasako aparioarekin. Ez da erreza alasien
eta alasan formen azpian zein oinarri
dagoen jakitea, Bermeon *alas forma
batetik etor litezke biak; alasien
bai *alas edo bai *alase-tik ere etor liteke.
Ez: B-g
alasero - alaseruk
(E-jf)
Def.: iz.
alasean dabiltzanak. v. biberero.
Zit.:
alaseruk estabe ekarri esebe-esebe / aundidxek, ónek e bibereruk, alaseruk
(E-jf)
alba (M-d [bá]) - albie
(B-a-j, M-d)
Def.: iz.
“G. alba. F. aube. I. dawn of day”.
Zit.:
bertan oten garixen, arek eta, erdi albie eiñ arte (B) / igual ba albí itxen da
goiseko bóstetan / albí iñ órduko bóta kordie (B-j)
ALBA
GORRI, HAIZE EDO EURI; ALBA GORRI, AIXE EDO EURI (B, M-d)
Def.: e.
goizalde gorriak haizea edo euria dakarrela.
albokera (B-o) - albokeria
(L), albokerie (B-g, M-d); albakora - albakori (O)
Def.: iz.
1. “G. listado”. M-d: izatez erdaraz zimarroia da. Orain deitzen diote
atuneroek listaue, guk beti deitu
diogu albokerie. 2. Goienetxeak
irudiak ikusikeran “bacoreta”, Euthynnus
alleteratus arrainari eman zion izena.
Ez: B-j
Dok.: Azkue.
«Albokera 2º (B-l), albacora (santu), bonito, pez achatado, muy sabroso, no muy
fuerte ni tan tempranero como el EGA-LABUR : bonite, poisson plat, très savoureux, pas aussi gros ni aussi hâtif que
le EGA-LABUR.» / Anasagasti. «Albakorie,
Alistaue, Katsuwonus pelamis,
Listado.»
aldada (B-a, M-d) - aldadie
(B-a-j, M-d); aldara (O-b) - aldaria (L-pj), aldari (O-b)
Def.: iz.
(Egin). Arrantzan leku batetik beste batera joan, aldatu.
Zit.: e!
Korrontak e atara gaitxus ba, lesterau, oesterau, edo égurau, edo nórterau,
aldadi ein bi du lengo lekora / ño! Orrék e bígarren aldadi darue-do, aldada
asko eitxen dau orrek-edo (B-a) / aldadatxu bet ingu / beste aldadatxu bet
eingu da an etxaku ba tertxa batxuk ero gausie / eiñ aldadi igual amar
miñituku-ta, e amén dxosten da! (B-j) / aldari ein biu [behar dogu,
tximinoitan] (L-pj) / bueno aldaratxu bat ein bi'ou e, oestea-o (O-b)
aldadaka (M-d); aldaraka
(O-b)
Def.: adv.
(Ibili). M-d: leku batetik bestera ibiltzea.
aldikara - aldikari
(E-jf); aldikera - aldikerie (M-d)
Def.: iz.
barealdiaren osteko itsasaldia. Ant.: barealdi. v. itxasaldi.
Zit.: aur
dator aldikerie (M-d) / aldikari deu oin e? da geldi! / igual eon da ba estau
kentzen aldikari ba, segidxen e segidxen-segidxen-segidxen (E-jf)
aleta (M-d) - aletie
(B-j, M-d), átzeko aletie (B-j), alétak (B-j, M-d)
Def.: iz.
“G. aleta, codera”. Enbarkazioaren atzeko mandak, atzeko mandan aurrean amula
izango litzatekeenaren parekoa.
Zit.:
átzeko aletie apurtu dxasku / da selan dutzu enbarkasiñu? ba ondo du, átzeko
aletatik ba ondo due.. (B-j) / aletati gues (M-d)
Ez: E-jf, ainki.
BABORREKO
ALETIE (B-j, M-d)
Def.: iz.
“G. aleta de babor”. v. baborreko hanka,
hanka-abor.
ESTIBORREKO
ALETIE (B-j, M-d)
Def.: iz.
“G. aleta de estribor”. v. estiborreko
hanka, hanka-estibor.
Zit.:
estiborreko aletatik, datost aixie (B-j)
alga - algak (B-a)
Def.: iz.
“G. alga. F. algue. I. alga, sea-weed”. Cfr. auka, leutz. v. oraldi.
Ez: M-d
algarete (O-b); algaretin
(E-jf, O-b); algatian (M-d), algatien (B-a, M-d)
Def.: adv.
algaretien edo algatien esaten zuen galdetu nionean Dimasi, lehenengoa erdararantz
doala erantzun zidan. M-d: “al garete”, trabes. Arrain gutxi edo txarto
dabilenagatik ere esaten da.
Zit.: ori
enbarkasiñu algatin dabil [= gutxi atrapatzen] / ori patroye algaretin dabil /
da érderas algatien, geuk auntxe eitxen dun moduen, algatien [txarto] (M-d) /
igual apaidxu algaretin e askotan (E-jf) / ser? ba amen, algaretin gas /
motorra aberixa asku, eta algarete gas / algaretin na (O-b)
algateko (B-a) - algatekue
(B-a, M-d)
Def.: adj.
eskasa. Erdarazko “al garete”-tik dator.
Zit.:
éstauela márkaten ondo, algateko aparatutisela / Bermioko euskerie, da
Mundekakue, algatekue (B-a) / parrotxen e tamañokue edo, asitxuau ixeten da,
baye da, algateku dxateko [latxa] / bokar baltza da... e, e esta- arrain
algateku da baye esta oten askorik ori / da aurtengo udi ba algateku ixan da,
igual auntxe urridxe ixengo da obie / da barko bat e, algatekue / Mundekan e
erderas kostan iñon baiño gedxau eitxe san atxiñe. Erderi algatekue, algateku baye
erderas eitxe san / da, neguen-da kálarako dxuten sinien, ba egualdi algatekue
esta ta ordun ixaten san farol berdie dudán (M-d)
ali (B - M-d [á]), ali-ali
(M-d)
Def.: adj.
arrain gutxi ateratzen duen patroia. v. aliado,
balba, busgorri.
Zit.: ori
bapora ali dok (B) / gure patroye áli da / txo! Ori ali-ali dok! (M-d)
aliado (B-a, M-d) - aliadue
(B-Garro, M-d)
Def.: adj.
arrain gutxi ateratzen duen patroia. v. ali-ali,
balba, busgorri.
Ez: L-pj, ganorabako patroya; E eta O, makala.
aljiba (M-d), aljibe (B-a)
- aljibie (B-a, M-d), aljibek (B-a); arkibe - arkibie (B-l-r)
Def.: iz.
Cfr. sanbonbo. M-d: barruan barik kanpoan egoten diren biberoak, fondeata edo
moilaren kontran-eta ipinita. B-x: txibiak ipintzeko kaxa bat. B-l: uretan
dagoena, egurrezkoa zuloekin, txibia-edo bizirik edukitzeko. v. txibia-kaja.
Zit.:
txibidxi botaten gus aljibara (M-d)
Dok.:
Astui. «Vivero: BIBERUE; ARKIBIE» (I7-191)
alkauete (M-d) - alkauetie
(B-j, M-d), aixe alkauetie (M-d), aixe alkauetiek (M-d)
Def.: iz.
Dimasen azalpenaren arabera benetan egingo duen haizearen aurretik ibiltzen
diren haizetxuak dira, kasu baterako mendebala emanda suesteko haizetxua
dagoenean, “vientos variables”. B-j: borraska iragartzen duen hegoako haizea.
Normalean haizea hegoatik hasten da gogorra denean.
Zit.: amen
alkauetie! / amen dau alkauetie / amen dator alkauetie! (B-j)
alkitran (M-d) - alkitrana
(B-j)
Def.: iz.
“G. alquitrán. F. goudron”. v. breye.
Entz.:
B-j: lehen estopa tarteetara-eta botatzen zen.
alkondara (M-d) - alkondarie
(M-d)
Def.: iz.
“G. camisa. F. chemise. I. shirt”. v. marinera.
Dok.:
Azkue. «ALKANDORA (B, G), camisa de hombre, chemise d'homme.»
allega (B-a, M-d); alla
(O-b)
Def.: ad.
“G. llegar. F. arriver. I. arrive”. v. heldu.
Zit.: da
aren parajera allegaten sarenien aregas e norte-, norte-sur, andik gora dau
arridxe, andik gora dau arridxe allega arte, allega arte Lagako baixie, Lagako
baixera allegate sarenien, andik gora dau arie / triuen, bi daus biarrien, da
batepakarrik artzen dau arrañe barrure. Allegaten denin erritxi dauena, arraiñe
saltzen dxunda dau a, erritxik allegaten denien, enparejaten da bestias (M-d) /
ondio uraundixan gas, ondio plaide eska jun, eska alla (O-b)
allikot (E-jf) - allikota
(E-jf); alluet (B, M-d) - allueta (B-r, M-d), alluta (M-d)
Def.: iz.
“G. aligote”. Pagellus familiako
arraina. M-d: beseguaren antzeko arraina, bere kolorea dauka. Arraia bakoa.
Entz.:
M-d: udan atrapatzen da alluet txikitxua hemen, gero urriaren bueltan, azaroan,
abenduan eta negu bueltan alluet handiagoa atrapatzen da aparioekin.
Dok.:
Azkue. «ALIGOT (B-ond-pl, G-don), aligote
(AN-ond), pez muy sabroso, parecido al besugo, de cabeza más pequeña : poisson très savoureux, ressemblant au
rousseau, mais ayant la tête plus petite.» / Anasagasti. «Allueta, Pagellus acarne, Aligote.» / Anton
Perez. «alluet (allueta) = (Pagellus acarne). G. aligote. F. pageot. I.
axillary bream.»
almanake (B-a, M-d) - almanakie
(B-j, M-d)
Def.: iz.
“G. almanaque. F. almanach. I. almanac”.
Entz.:
B-j: urtean-urtean erosi behar izan duzu almanakea, eguzkiaren gauzak jakiteko.
almandraba (M-d) - almandrabie
(M-d)
Def.: iz.
“G. almadraba”. M-d: labirinto baten moduko artea. Cadizeko golkoan egoten zen
zimarroiak atrapatzeko.
almazen - almasena
(O-b)
Def.: iz.
“G. lonja”. Arrastakoakatik esaten da, baxurakoak bodegak dira. Cfr.: bodega,
loia, txalupa-etxe.
a lo
A LO
BERMEO (M-d)
Def.: adv.
Mundakako erara barik Bermeoko erara plameau karnata.
A LO
MUERTO (M-d)
Def.: adv.
M-d: lepoz uger egitea.
A LO SARE
(E-jf)
Def.: adv.
lehengo sareak planeatzen ziren legez planeatu. E-jf: zabal.
Zit.: a lo
sare planeakous.. oiñ amendik áurrera a lo sare (E-jf)
aloja (B-j, M-d) - alojie
(B-j, M-d), alójak (B-a-j)
Def.: iz.
M-d: atabela baino upela handiagoa, zortzi arroaren bat antxoba sartzen zen.
Entz.:
B-j: arbiak edukitzen ziren. Hogeita hamabost, hogeita hamazazpi aloja
edukitzen dituzu negu guztirako. Besegutakoa eta papardotakoa.
Zit.:
kofradire dxun da aloja bi ekarrii arbidxenak (B-j)
alta y baja (M-d) - alta y
bajie (M-d)
Def.: iz. Mek. Cfr. triple. M-d: pistoi biko
baporezko makina izaten zen, áltakue
eta bájakue. v. erreblesible.
alternador (M-d) - alternadora
(B-j, M-d)
Def.: iz. Mek. “G. alternador. F. alternateur. I.
alternator”.
altor (B-a-j - E-jf [tór]) - altorra (B-a-j), altora
(E-jf), altórak (E-jf); atór (M-d) - atorra (M-d)
Def.: iz.
M-d: trainaren pañoa. v. orri.
Zit.:
altór gedxau sartun bi datzo oneri trañeri / altor gedxau emon bi datzo oneri
trañeri (E-jf)
Dok.:
Astui. «los paños o ALTORRAK» (B4-106)
altura (M-d), alture
(B) - alturie (B-a, M-d), alturi (E-jf) 1.
Def.: iz.
“G. pesca de altura”. M-d: bokartean eta atunetan-eta ibiltzen direnak.
Zit.:
alturekoo arrasteruk-eta daroe katé (A-ja) / batzuk ote sien ba, dxuten sinak
alturara, korréuek / alturako enbarkasiñuek / Asoresera ta dutzus-de, orrek e
di alturakue (M-d)
ALTURAN (M-d, L-j); ALTUREN (A-ja,
B-o)
Def.: adv.
(Ibili). “G. en la pesca de altura”.
Zit.:
amaka urte merkantetan, alturen (A-ja) / amen Mundekan batelerue da, estena,
estabillena alturen (M-d)
altura (M-d), alture
(M-d) - alturie (B-p, M-d), alturak (M-d) 2.
Def.: iz.
(Euki, emon, hartu). “G. altura”. B-a: “altura”.
Zit.: Eako
alturen on garies / Vígoko alturen edo, oesterau badau borraskie (B-a) /
sestanti da alturi artzeko / alturak eta artzeko / alturak artzeko eguskidxeas
/ amar graduko alturi edo dakonin (or) ya artze sendun / ártzen sunin e,
alturie, trasportadoras dxun bixu plánora / Dxatan oesteko mandatik? Baye se
alturetan? / se errunbotan satos edo? Se alturetan saus e-, satos edo? / se
alturetan gaus edo? / se alturan dauen da ori, markaten tzoena da sonarra
[hemen jaso ez diren beste adibide batzuetan ere agertu da se alturetan, se alturan behin bakarrik] / gaur sondak markaten tzu
se alturetan datorren arrañe / a eitxe su, a apunte, sema brasetan da se alturetan
da, ori dauen [enbarreak] / da arekas eitxen sendun artun alturek, áren
alturekas gero pasaten siñen líbrutara / an orduen, se alture dakon e, tal
ixarrek, edo planetiek / berak omoten tzules alturie, suk imintxen sendun
alturie aprosimaue, sestantien da (M-d)
altza (E-jf [tzá])
Def.: ad.
“G. levantar”. Santurtziko adibideak ugariagoak dira.
Zit.: ba
klaro, esin de altzá órrek arrain gustidxek e fréskurako, esta? (E-jf)
amante (M-d) - amantie
(M-d)
Def.: iz.
“G. amante”. M-d: arrastan makinillatik roldanara doan alanbra.
amarra (A-ja, B-a-g-j-p, M-d, E-jf, O-b); amarratu (O-b-z)
Def.: ad.
“G. amarrar”. Itsasontziak eta txikotak-eta.
Zit.: ori
do, apayuri amarrata / portun amarrata (A-ja) / oiñ amarraten dues / amarrata
gaus / amarraten gues / aur daus ainbeste barko, iru barko amarrata, saltziko /
amarra ori txikota bíten! (B-a) / txiko bat, emote su áurretik, amarraten da
katerara / igual ba amarra su búdxera ero muéllera / da Muselen amarrate-san
garis / bajamaran dau motorra da amarrata saus (B-j) / bagus aidxenera
amarraten / mollara amarrata au enbarkasiñue / len e, ukusten sendun flóti
amarrata [Bermeon] / amarra, guk e, Muselen baiño gedxau amarraten gendun
Jijoyen / se? ondo amarrata itxi su enbarkasiñue?.. bai.. aidxénetan edo, non
eitxen den ba, koño aidxenin ondo itxi su enbarkasiñu amarrata? (M-d) / bajora
amarrate benin, gixona jute san etxea / amarra bajora katitan! / oneik, pasan
astin amarratu sin de.. andik eta.. martxurarte / bota ori txikotoi
amarratzeko! (O-b)
Dok.:
Azkue. «AMARRA 3º indet. de AMARRATU, atar, attacher.»
amarra (M-d, E-jf) - amarrie
(M-d), amarri (O), amarrak (L-pj)
Def.: iz.
“G. amarra. F. amarre. I. hawser”. Amarratzeko txikota.
Zit.:
amarra lusik emoten disenin (E-jf)
Dok.:
Azkue. «AMARRA 1º (AN, B, BN, G, L, R), ligadura,
ligature.»
PORTOAMARRA
(B-j, M-d) - PORTOAMARRIE (B-j, M-d), PORTOAMARRAK (B-a-j, M-d)
Def.: iz.
M-d: aiheneko amarra, portukoa. Buiara edo moilara ematen direnak. B-j:
enbarkaziotik buiara ematen den txikota.
Zit.: ia
prepara portoamarrak! (M-d)
amarradore (M-d) - amarradoriek
(M-d)
Def.: iz.
“G. amarrador”. Enbarkazioak amarratzea lanbide duen gizona.
amarrakera (B-a)
Def.: iz.
amarrakera, lotzeko modua.
Zit.:
enkapille ba segun se sentidotan, txikotagas bada e amarrakera bat-eu, itxen
dana ba (B-a)
amarratz - amarratza
(A-ja, E-jf-s), amarratzak (E-jf); amorrotz (B-a, M-d) - amorrotza (B-a, M-d)
Def.: iz.
“G. pulpo. F. poulpe. I. cuttle-fish, poulp, octopus. L. Octopus vulgaris”. v. olagarro.
Entz.:
M-d: kostakoa da, badago gero amorrotz txikia kaletan atrapatzen dena arrastan
baina kostakoa gozoagoa da. Atrapatzen dira sarean edo arrainari helduta baina
ostantzean hemen ez dago inor amarratzetan dabilenik. Lehen karabinariak egoten
ziren galegoak eta haiei ematen genien jateko. Orain ez, orain amarratza karua
da.
Dok.:
Azkue. «Amarratz 1º (B-ea-ond), pulpo : poulpe,
pieuvre.» / Anasagasti. «Amorrotxa, Octopus
vulgaris, Pulpo común.» / Anton Perez. «amorrotz (amórrotza) = (Octopus
vulgaris). G. pulpo. F. poulpe, pièvre. I. octopus.»
amerikano - amerikanu
(E-jf); merikano (L) - merikanua (L)
Def.: iz.
“G. herrera. L. Lithognathus mormyrus”.
Zalantzan nago Santurtzin eta Zierbenan “americano” deitzen dioten bera ote
den. v. errio-arrain.
Entz.:
E-jf: beti egiten du prezio altua, karu, zazpiehun edo zortziehun edo, geuri.
amodera. Ik. modera
amore emon; amure emon
Def.: ad.
“G. dar amor, ceder, amainar”.
Zit.: onek
ee aulan ongo da iru-lau ordun da gero asko da amure emoten [eguraldi txarra] /
ordun enbesde berape titu da seupe titu ba eitxe su ba, berak e gu dauenin ero,
amure apurtxu bet emon [arrainari], o aguenta apurtxu bet / estau emote-san
orrengañe amure [txikot batek] / arrañek amure emon dau [B-j: edo kala egin du
edo mila gauza] / arpiguek e amure emoten dosku da karriten gues (B-j) / amore
emon dau arrañek (M-d)
amu (A-ja [á]), amo
(B-g-j - M-d - E-jf [á], L-j-l-pj, O-b) - amua
(L-l-pj), ámue (B-a, M-d), ámu (A-ja, E-jf, O-b), amuak (L-l-pj), ámuek (B-a-j, M-d), ámuk
(A-ja, E-jf, O-b)
Def.: iz.
“G. anzuelo. F. hameçon. I. hook”.
Dok.:
Azkue. «AMU, hamu 1º (c), anzuelo, hameçon.»
AMURA; ÁMURE (A-ja)
Def.: adv.
A-ja: “al anzuelo”.
Zit.: gu
ibil gara betí ámure, ámure, al anzuelo (A-ja)
AMU-BAKAR;
AMO-BAKAR - AMO-BAKARRA (B, M-d, E-jf [á- bá], O)
Def.: iz.
M-d: lebatzetan erabiltzen zen amua, pelenka eta berdekia ipintzen ziren. Gizon
bakoitzak amu bat edukitzen zuen.
AMU-BAKARREAN; ÁMO-BAKARRIEN
(B-a, M-d); ÁMO-BAKARRIN (E-jf); ÁMO-BÁKARRAN (B-j)
Def.: adv.
Zit.:
atxiñen lebatzetan, ibiltxe-san da ámo andidxe, esta? Amo-bakarrin ibiltxe-san
disenien (B-a) / ámo-bákarran ibiltxe-san disenin lebatxetan (B-j) /
ámo-bakarrin ibiltxen sanin (E-jf)
AMO-FALTA
(M-d) - ÁMO-FALTIE (B-a), AMO-FALTAK (B-a, M-d)
Def.: iz.
tertzan ipintzeko errepuestorako eroaten ziren potxerean jotako amuak. B-a: koblak,
amuarekin eta pitarekin.
AMO-LAPUR
(L-pj) - AMO-LAPURRA (L-pj), AMO-LAPURRE (B-a - M-d - E-jf [ámo], O-b);
LAPUR-AMO - LAPURR-ÁMUE (B-a-j); LAPURRE (E-jf)
Def.: iz.
M-d: lebatzetan amu-bakarraz gain ipintzen zen amu bat besegua, txitxarroa edo
arrain txikia atrapatzeko.
Dok.:
Azkue. «AMU-LAPUR (AN, B, G), anzuelo pequeño
torcido, petit hameçon tordu.»
AMO OKER -
AMO OKERRA (M-d, O-b)
Def.: iz.
mustur okerra daukan amua. v. amu
porrosto.
AMO
PORROSTO (B-a) - AMO PORROSTUE (B-a)
Def.: iz.
mustur okerra daukan amua. v. amu oker.
Entz.:
B-a: berdeletako, lupinatako-eta aolan.
Ez: B-j
Dok.:
Azkue. «PROOSTUA (B-b), AMU-LAPUR (AN, B, G), anzuelo pequeño torcido, petit hameçon tordu.»
amuda (M-d), amude
(B-j) - amudie (B-g, M-d), amúdek (B-j)
Def.: iz.
“G. zapi”. M-d: atunetako karnada. v. maluta.
Entz.:
M-d: orain amorrotzaren antzekoa ere badago baina antzina lastoa erabiltzen
zen, artoaren orria. Zuritzeko egiten zen lixibatan sartu, gero horiek amuan
lotzen ziren polito-polito, fin-fin. Orratzak sartu ohol batean edo kortxo
batean eta orratz-puntekin egiten zen orraztu, haria legez lotzen zen.
Arrantzale bakoitzak egin behar ditu bere aparioarentzako amudak. B-a: kazan
atuna eta zimarroiak-eta atrapatzeko. Orri horia ipintzen da lehenengo eta gero
zuria gainetik. Gizon bakoitzak bereak egin behar ditu.
amula (M-d), amule
(B) - amulie (B-l, M-d), amuli (E-jf), amúlak (E-jf); amura, amure - amurie (B-j), amuri
(O-b), amure (A-ja), amúrek (A-ja, B-j)
Def.: iz.
“G. amura. F. bau, amure. I. beam”. M-d: “amura”.
Dok.:
Azkue. «AMULA 2º (B), amura, amures.» / Astui. «Amuras: AMULEK. Puño de amura: AMULIE» (I7-191)
Enbarkazioarena:
BABORREKO
AMULIE (B-a-l, M-d); BABORREKO AMURIE (B-j), BABORREKO AMURI (E-jf); AMURA-ABOR
- AMURA-ABORRA (O-b)
Def.: iz.
M-d: “amura de babor”.
ESTIBORREKO
AMULIE (B-a-r, M-d); ESTIBORREKO AMURI (E-jf); AMURA-ESTIBOR - AMURA-ESTIBORRA
(O-b)
Def.: iz.
M-d: “amura de estribor”.
Belarena:
BELEAREN
AMULEA; BÉLIN AMULIE (M-d)
Def.: iz.
amula-gantxotik berga-burura doan belaren ertza, txikota eta bela.
Ez: B-a
amulada (M-d) - amuladie
(M-d)
Def.: iz.
ez dirudi amulatik bereizten denik. Normalean bestea esaten da. M-d:
enbarkazioak aurrean dauzkan bi mandak, amuladak: baborreko amula eta
estiborreko amula.
Ez: B-j
AMULADAN (M-d)
Def.: adv.
(Joan).
Zit.:
amuladan gus, brankas e gogor dau-te (M-d)
amuladaka (M-d); amureka
(B-j)
Def.: adv.
(Joan). M-d: atunetan ere sarri enbarkazioarekin brankaz joan beharrean apur
bat manda hartuta joatea, apur bat amore ematen.
Zit.:
amureka gues (B-j) / amuladaka gues (M-d)
amula-gantxo (M-d) - amula-gantxu
(E-s), amula-gantxuek (M-d); amule-gantxo - amule-gantxue (B-r); amura-gantxo
- amura-gantxu (O-b)
Def.: iz.
M-d: amulan aurrean bela engantxatzeko eroaten den gantxo bat, bela gero
izatzeko. B-r: bela engantxatzeko burdinazko gantxo bat.
Dok.:
Astui. «Ganchos del costado: AMULE-GANTXUEK» (I7-191)
amuzki; amuski (B-a,
M-d) - amuskidxe (B-a-j, M-d, E-jf),
amuxkixe (O-b [s?]), amuski (A-ja) 1.
Def.: iz.
ohar bedi ondorengo definizioak ez datozela guztiz bat dokumentazioarekin. M-d:
itsasotik etortzen zenean aparioa barrura, ondino amuan ekartzen zen karnadari
esaten zaio. B-a: antzina besegutako nahiz papardotako palangran erabiltzen zen
karnata, botakar-tatoak. B-j: beseguak edo papardoak jan ez duen karnata.
Amuetan datorkizu.
Zit.: abe!
Ser dator amuskidxe ba! (B-j) / amuskidxe dator barrure, amuskidxe asko,
karnatak osorik (E-jf)
Dok.:
Azkue. «AMUZKI (B-mu-pl, G), cebo, carnada en
salmuera, para pescar : appât, amorce
pour la pêche.» / Ortuzar. «Amuzkidxe.
Carnada puesta en el anzuelo.»
amuzki 2. Ik. txamuski
andan (B-a [dán]) - andana
(M-d); andana (M-d)
Def.: iz.
(Eroan, hartu). “G. velocidad”. Oraindik konprabatzekoa litzateke zergatik
Dimasek mugagaberako eta singularrerako andana
erabili duen. Alejandrok ere badirudi andana
mugagaberako erabili duela. Kontuan eduki behar da berak antzinako berba dela
dioela, gaur egun korridxe edo korridu esaten dela. v. korri.
Zit.: ño!
Andana andidxe darue e? / beitu orren andana! ño! Andana- andidxe daru gero (B-a)
/ ixurdakas dxuen, da, artzen dauenin andana arrañe atateko / andana gitxi
(dako) orrek (M-d)
andana (M-d, E-jf) - andanie
(M-d), andani (E-jf), andának (M-d)
Def.: iz.
lotuta botatzen diren mailatzeko sareak edo langustatan hogeita hamar otzarako
taldea, batera lotuta daudenak.
Entz.:
E-jf: beste batzuk hogeikoak, hamabostekoak, guk hogeita hamar otzarako andana
ibiltzen genuen [langustatan].
andana gorri - andana gorridxe
(M-d), andana gorrixe (O-b), andana gorri (A-ja), andana gorrixak (O-b); andara gorri - andara gorridxa (L-l-pj), andara
gorridxe (E-jf), andara gorridxek
(E-jf); anda gorri (B-a) - anda gorridxe (B-a-m), anda gorridxek (B-a)
Def.: iz.
berez dagoen arrain multzoa. Izurdeak sortutakoari gorridxe esaten zaio. Dimasek bokar
gorridxe ere deitu zion. Cfr. gorri. M-d: lau edo bost brazatan-edo gorri
ikusten den arrain multzoa. B-a: bokarta izaten da, berdelak eta horiek ez dute
ateratzen gorririk. B-m: izurde barik dagoena, bere kitan. E-jf: gorri txikiak,
tatotxuak.
Entz.:
B-a: jeneralean iparrarekin egoten dira. M-d: normalean iparra egoten zenean
egoten ziren andana gorriak. L-pj: han ez zegoen konpañerik, atrapatzen
zuenarentzat izaten zen hura. L-l: haizearen alde joaten da. Beti haizekaldea
hartuta egiten zen etxada.
andandori (B-a) - andandoridxe
(B-r)
Def.: iz.
kantarrabia, kaina, erriotik datorren murmoia. B-r: Izaroraino etortzen da
erriotik behera. Neguan, hotz dagoenean. B-l: neguan egoten da batez ere. v. kain, kantarrabi.
Ez: B-j,
E-jf
andanibel (M-d) - andanibela
(M-d)
Def.: iz.
“G. andarivel”. M-d: esate baterako eskiatzen joaten direnak handik doaz,
andanibela izatea legez. Merkanteetan pisudun gauza bat moilatik ekartzeko
erabiltzen zen kasu baterako.
Zit.:
pixudun gausa bat mollatik ekarteko, igual enbarkateko ta “andanibela prepara”
(M-d)
Andramari; Andramai (B-a) - Andramáidxek (B-a-j, M-d)
Def.: iz.
“G. Andramaris”. Bermeoko jaiak.
Entz.:
M-d: orain kostera erdia da, antzina San Rokeak izaten zen kostera erdia hemen.
angila; angille (M-d)
- angillie (M-d)
Def.: iz. “G.
anguila. F. anguille. I. eel. L. Anguilla
anguilla”. v. aingira, sardita.
angira. Ik. aingira
angola (M-d) - angolie
(M-d), angólak (M-d)
Def.: iz.
arrastako sarea txikotean jota dagoen puntu biren tartea, josita dagoen puntu
batetik hurrengorakoa. Cfr. etziek. M-d: etxeak arrastako sarean.
angula (M-d) - ángule
(A-ja), angulia (L-j), angulie (M-d), anguli (O-b), angúlek
(B-j)
Def.: iz.
“E. txitxardin. G. angula. I. the brood of eels”.
Entz.:
M-d: antzina portuan hiltegia egoten zen lekuan atrapatzen zen eta Mundakako
ospitalaren azpian ere bai.
Dok.:
Azkue. «ANGULA (B, G), cría de anguila : civelle, frai d'anguilles.»
ANGULATAN; ANGULETAN
(M-d)
Def.: adv.
angulero (M-d) - anguleruek
(M-d)
Def.: iz.
“G. angulero, pescador de angulas”.
Zit.:
anguleruk-eta ibiltxe sin an, áretan eskillaretan (M-d)
angulo (L-pj) - angulua
(L-pj)
Def.: iz.
L-pj: angularen modukoa baina luzeagoa. L-j: arrain txikitxua da, piko luzea
dauka. L-l: zuritxua da.
Entz.:
L-pj: inoiz atunak-eta erabiltzen du hori.
Dok.:
Azkue. «ANGULO (B-l), pez de hocico largo,
parecidoi á la aguja, oscuro, no comestible; su largura como de dos palmos : poisson au museau très long, qui ressemble à
l'aiguille, foncé; n'est pas bon à manger; sa longueur est à peu près de deux
empans.»
anillo (M-d) - anillue
(M-d) 1.
Def.: iz.
ankillak daroan eraztuna.
anillo (B-j, M-d) - anillue
(M-d), anílluek (B-j) 2.
Def.: iz.
“G. anilla, tipo de instalación de amarre en el muelle”. Los barcos en la mar y su maniobra en puerto liburuko 48.
orrialdeko “anilla”-ri Dimasek emandako erantzuna.
ankerara (B-a, M-d)
Def.: adv.
M-d: brankaz joan beharrean musturretik hartuta, mandara joatea. B-a: trabes.
ankilla (M-d), ankille
(B-r) - ánkille (A-ja), ankillie (B-a, M-d), ankíllak (M-d)
Def.: iz.
(Bira, bota, erria). “G. ancla, áncora. F. ancre. I. anchor”. Cfr. arpio. v. arrankilla.
Zit.:
ankilliri imintxen dxako, ankilli amarraten da érpetatik, txikota, érpetatik /
ankilli birateko / atunetan da, botaten dauie, ankillie, atzetik, “ancla
flotante”, botaten dauie / ankillitarue txiliprosta / sarik fonditeko ankillie
/ ankilliri be gastaña-sépie-s imintxe san ankilli fondo-moteko / ankillie
karrie da, e, etzonin aguentaten enbarkasiñuri, karri:ndo, esatiles korriten,
etzola agarraten e, onduri ankilliek / fírme eitxen sunien ankillie (M-d)
Ez: O-b, arpeue.
Dok.:
Azkue. «Ankilla (B), ancla, ancre.»
ankillarri (M-d) - ankillarridxe
(M-d)
Def.: iz.
antzinako ankilla. Harri bat sartu, gaztaina-zepa bigunak estrapoekin okertu
eta iltze bat sartzen zitzaion ez korritzeko. Bar.: arrankilla.
Entz.:
M-d: enbarkazio txikietan erabiltzen zen.
Ez: B-a
ankla - ánkli (E-jf)
Def.: iz.
“G. ancla flotante”. E-jf: “ancla flotante”. Popatik erriatzen duguna. v. baltsa, txupoi.
anpormaixo (L-j-l) - anpormaixua
(L-j-l), anpurmaixua (L-pj)
Def.: iz.
“G. alca”. L-l: piko lodi-lodia eta gorriska dauka [ez ete da “frailecillo”
izango?].
Entz.:
L-pj: gutxi ikusten da hori txoriori.
antekamara (B-m) - antekamarie
(B-m)
Def.: iz. Mek. “G. antecámara”.
Entz.:
B-m: orain ez da erabiltzen. Antzinako Yeregiek eta metxadun horiek edukitzen
izan dute.
antena (B-a, M-d) - anténak
(B-a, M-d, O-b)
Def.: iz.
“G. antena”. Dimasen irudi batean arrastero batek aurreko palutik eta atzekora
goian daramatzanak. O-b: irratiarenak eta aparato guztienak.
anteoi (M-d) - anteoye
(B-l, M-d), anteoi (O-o)
Def.: iz.
M-d: arrastako sareak biratzekoa. Astuna bada aparejo realarekin egiten da.
O-o: anteoia polea batekoa izaten da eta aparejo
real polea bikoa izaten da.
Zit.:
anteoyas birateko / sari kaloyetati dator esta? anteoyen / igual esiñdxe
enbarka puntalagas, anteoyegas / anteoyek, die, sensillun dusenak / da gero
sakú etorte senien, emoten tzoen anteoye ta gora (M-d)
anteona (B-l, M-d)
Def.: ad.
M-d: “anteonar”. Arrastakoa da. [Erdarazko hiztegietan “anteonar”-rik ez da
agertzen.]
Zit.: e
anteona ori! (M-d)
anteonada (M-d) - anteonadak
(M-d)
Def.: iz.
Zit.:
semat anteonada omon tzasu sariri? (M-d: zenbat bider egin duzun birada) (M-d)
antxoba (B-j, M-d, L-j) - antxobe
(A-ja), antxobia (M-d, L-pj), antxobie (B-j, M-d), antxobi (E-jf, O-b); antxoga (B-a) - antxogie (B-a) 1.
Def.: iz.
“G. anchoa, anchova, boquerón. F. anchois. I. anchovy. L. Engraulis encrasicholus”. Ondarroan antxoi ere esaten delakoa daukat. v. bokart.
Dok.:
Azkue. «ANTXOBA (B, G), antxua (G-don), anchoa
(pescado), anchois (poisson).» / Anasagasti. «Bokarta,
Antxoie; Engraulis encrasicholus,
Boquerón, Anchoa.»
ANTXOBATAN (A-ja, B-j, M-d, E-jf, L-pj, O-b-p)
Def.: adv.
antxobak atrapatzen. v. bokartean.
Zit.:
antxobatan ibil giñinin / antxobatan gabis (E-jf)
ANTXOBATARA; ANTXOBATA
(O-b)
Def.: adv.
ANTXOBA
GAZI; ANTXOBA GASI – ANTXOBA GASIDXE (M-d) +
Def.: M-d:
bokarta gazitzen zen antzina besegutako eta papardotako-eta, hura izaten zen bokar gasidxe, edo antxoba gasidxe. V. Bokar gazi.
antxoba - antxobi
(O-b) 2.
Def.: iz.
zakilaren izen ludikoa. v. berdel, tolet, txitxarro.
antxobilla (M-d, L) - antxobillia
(L-pj), antxobillie (B-e-l-o-p, M-d,
E-jf); antxogille (B-a)
Def.: iz.
M-d: lebatz kumea.
antzar (M-d) - antzarra
(B-r - M-d [án], L-pj, O-b)
Def.: iz.
“G. ganso. F. oie. I. gander, goose”.
Entz.:
M-d: behin edo bi bider ezagutu dut antzarrak Mundakako jaietan, moila puntatik
haitzetara txikota ipinita.
Dok.:
Azkue. «ANTZAR (B, G), antzara (ANc), ganso,
ansar, oie.»
aor; aur (A-ja)
Def.: adv.
Or [hor] adberbioaren forma indartua
izateaz gain esklamazioen hasikera edo egitura egin bat dela dirudi. Cfr. han.
Zit.: aur
gorri! / aur blankure! (A-ja)
aorkaperro (M-d) - aorkaperrue
(M-d); orkaperro (B-a) - orkaperrue (B-a-l)
Def.: iz.
“G. ahorcaperros. I. running knot”.
apar (B-a - M-d - E-jf [pár]) - aparra (A-ja, B-a-j, M-d, E-jf, L-pj, O-b)
Def.: iz.
B-j: enbarkazioak ateratzen duena. M-d: enbarkazioak aurrean ateratzen duen
bitsa. E-jf: motorra martxa askorekin doanean atzetik uzten duen estela. L-pj:
barkuak ateratzen duena. Pedro Juani aurrekoa zen galdetu nion eta aurrekoa edo
albokoa zela erantzun zidan.
Zit.: abe!
Ser dakar aparra orrepa?! Korri andidxe dakar edo, apár andidxe dakar orrek /
abe, aparra ser dakar ba?! (B-a) / beitu
selako aparra dakarren orrek! (B-j) / koño! Aparra ser daru orrek motorra(p)a!
[atzetik] / bapór batzu deus e, apár gedxau ataten dabenak beste batzu baiño,
bardin mártxan (E-jf)
Dok.:
Azkue. «APAR 1º (AN-b, Gc), espuma, écume.»
aparato (B-a, M-d, E-jf, O-b) - aparatue (B-a, M-d), aparatu
(E-jf, O-b), aparatuk (E-jf, O-b)
Def.: iz.
“G. aparato”. Tresnak: sonarra, gonioa, Deka...
Zit.: len
aparatorik esan egoten ta olan- olan topaten san arrañe (A-ja) / leiñ es euan
aa ongo- aparatorik es eser (L-pj) / on aparatuk topaten dabe [ardora] / ba
ikuste'osu igual arrain pixkat aparatun ikuste'osu, beyan dana (O-b)
aparejo-real (M-d) - aparejo-reala
(B-l, M-d, O); aparejo - apareju (O-z).
Def.: iz.
“G. aparejo real”. Pedro Juanek Lekeition dobleko
aparidxua ere deitzen ziotela esan zidan. M-d: zakuan pisu handia
dagoenean, anteoiaz ezin bada, aparejo realaz enbarkatzen da arraina. O-o:
anteoia polea batekoa izaten da eta aparejo
real polea bikoa izaten da. O-z: burdinazkoa.
Zit.:
prepara apareju! (O-z)
apareju - apareju
(A-ja)
Def.: iz.
“G. aparejo”. Bar.: apario.
aparia; apaidxa
(M-d); apaidxe (B-a-j)
Def.: ad.
“G. aparejar”. M-d: barruko trasteak enbarkatu: traina, biberak eta abar. Ant.:
desaparia. v. petretxa.
Zit.:
apaidxeten gues / apaidxe ein bi du gaur (B-a) / bidxar apaidxe eingo garies
(B-j) / apaidxaten gues (M-d)
Ez: E-jf, trastik sartzen goyes.
apario; aparidxo
(L-l-pj) - aparidxua (L-pj), aparidxuak (L-pj); apaidxo (B-a-g-j-m, M-d, E-jf-s) - apaidxue (B-a-g-j, M-d, E-jf), apaidxu
(E-jf-s), apáidxuek (B-a-g, M-d), apáidxuk (E-jf); apaxo (O-b-o-z) - apaxu
(O-b), apaxuk (O-z)
Def.: iz.
“G. aparejo”. Bar.: apareju.
Zit.: su
básos itxosoraa apayus, da bótaten su aa apayu uretara (A-ja) / papardotakue-..
asaleko apaidxu da (M-d)
Dok.:
Azkue. «APAILLU (L-côte), aparejo para pescar, engin pour la pêche.» / Ortuzar. «Apaidxo. Aparejo.»
ALAERRIOKO
APAIDXUE (M-d); ALARRIUKO APAXU (O)
Def.: iz.
M-d: tertzak bota ondoren papardotan gizon bakoitzak erriatzen zuen aparioa,
gora eta behera ibili behar izaten zen.
ALARDAKO
APAIDXUE (B-j, M-d)
Def.: iz.
M-d: fondo emanda zaudenean aidean botatzen duzun aparioa, botata egoten da
arrainak heldu arte. B-j: pikea etorri zenean sarda topatu, kordelekin amua
ipini, bota karnada hila eta bota aparioa, alardan.
Ez: O-b
ALASAKO
APAIDXUE (B-a-j); ALASEKO APAIDXUE (B-j)
Def.: iz.
B-j: papardotan arraina topatzeko erabiltzen zena, besigutako ez zuen balio.
Berauna amuak ipinita eta karnada barik izaten zen. Arraina topatzen zenean
korda botatzen zen gainera. Atrapatzen izan direnak gizonentzat izaten izan
dira. B-a: tertzak botata zeudenean papardoak atrapatzeko gizonek euren
aparioak botatzen izan dituztenean. Berauna amuarekin izaten zen, beraunari
ganibetarekin distira ateratzen zitzaion, bizira erabiltzen zen aparioa eta
papardoa botakarra-edo zelakoan joaten zen. Papardo haiek norberarentzat izaten
ziren. Dimasek dio Mundakan ez dela
esaten eta alaerrioko aparioa dela, ez dela beste bat. Julianen azalpenak
badirudi yoyo dela, alaerriokoa.
BARRUKO
APARIDXUA (L-pj); BARRUKUA (L-l-pj), BARRUKU (O-b-o-z)
Def.: iz.
espetetik erriatzen den hirugarren aparioa: puntakoa, erdikoa eta barrukoa.
O-b: motzena barrukoa izaten da. v. berreleko
aparioa, samora.
BELORTZIO
(O-b)
Def.: iz.
badirudi artikulu barik erabiltzen dela. Espeletetik lau apario erriatzen
direnean puntakoa, punterengoa.
BERRELEKO
APAIDXUE (B-a, M-d); BERRELEKUE (B-g); BERRÉL - BERRELA (B-g-m)
Def.: iz.
botaberatik erriatzen den hirugarren aparioa: puntakoa, erdikoa eta berrelekoa.
Berreletik hurren dagoena. v. samora,
barrukoa.
Ez: O-b
ERDIKO
APARIDXUA (L-pj); ERDIKO APAIDXUA (M-d), ERDIKO APAIDXUE (B-j); ERDIKO - ERDIKO
(A-ja), ERDIKUA (L-l-pj), ERDIKUE (B-g-m), ERDIKU (O-b-o-z); ERDIA, ERDIDXE
(B-g, E-jf)
Def.: iz.
botaberako erdiko aparioa.
ESKU-APARIOA;
ESKO-APAIDXUE (B, M-d), ESKOKO APAIDXUE (B-a)
Def.: iz.
eskuz erabiltzen den aparioa.
ESKU-APARIOAN; ESKO-APAIDXUEN
(M-d)
Def.: adv.
esku-aparioan, esku-aparioarekin arrantzan.
Zit.: oiñ
e gitxiau bai- bay len e angiretan esko-apaidxuen, angiretan oten sin or e /
baye or deitxuten dxakon "kisketien". Esatiles apaidxu gora ta bera
mobite senien lebatzetan esko-apaidxuen / arrastan be atrapaten da, baye,
esko-apaidxun amen gitxi atrapaten da merue (M-d)
KABRA-APAIDXU
(E-jf); KÁBRA-APAREJU (A-ja)
Def.: iz.
kabratarako aparioa. E-jf: hagaxka (barillatxu bat) eroaten du goitik behera,
berauna eta jeneralean amu bi, bat luzetxuagoa bestea baino. Lau amukoa ere
egoten da baina Elantxoben jeneralean amu birekin erabiltzen da.
KAKA-LEKUKO
APARIOA; KAKA-LEKOKO APAIDXUE (B-a), KAKA-LEKOKO APAIDXUEK (M-d); KAKA-LEKOKUE
(B-m); KAKA-TOKIDXE (E-jf); KAKA-TOKIKO APAIDXU (E-jf); KAKATAKO (B-g) -
KAKATAKUE (B-g), KAKATAKUEK (B-g)
Def.: iz.
kazan atzetik erriatzen diren aparioak. Juan Franciscoren kaka-tokidxe, lekua ezeze aparioa ere izan daitekeelakoa daukat.
Berak esan didanez atzean erdi-erdi-erdian joaten da. v. sastarretako aparioak.
Entz.:
B-g: bat eroaten genuen geuk. E-jf: berauna ura ikutzen joaten da, palu barik.
Sei edo zortziko txikota, sokala [eroaten du].
KAZAKO
APARIOA; KASAKO APAIDXUE (M-d)
Def.: iz.
“G. aparejo de cacea”.
OBENGAKO
APAIDXUE (M-d)
Def.: iz.
“G. el tonto”. Obengatik doan aparioa. B-j: luzeena izan da. v. penola, traketekoa.
PALOKO -
PÁLOKUK (E-jf)
Def.: iz.
obengilloetatik erriatzen diren aparioak.
Entz.:
E-jf: beraun barik joaten dira.
PENOL -
PENOLA (O-b-p)
Def.: iz.
“G. el tonto”. Kazako aparioa. O-b: gorengo joaten dena atzean tente. v. obengako aparioa, traketekoa.
PUNTAKO
APAIDXUA (M-d); PÚNTEKO APAIDXUE (B-j); PÚNTETAKO APAIDXUE (M-d); PUNTAKUA
(L-j-l-pj), PUNTAKU (O-b-o-z); PÚNTEKUE (B-m), PÚNTEKO (A-ja); PUNTEA, PÚNTIE
(B-g), PÚNTI (E-jf)
Def.: iz.
botaberaren puntako aparioa. O-b: luzeena izaten da.
SAMORA -
SAMORI (E-jf)
Def.: iz.
berreletik erriatzen den aparioa. E-jf: “zamora”. v. barrukoa, berreleko aparioa.
SASTARRETAKO
APAIDXUE (B-a), SASTARRETAKO APAIDXUEK (B-a, M-d); SASTÁRRAK (B-m, M-d)
Def.: iz.
kazan atzetik erriatzen ziren aparioak. v. kakalekuko
aparioak.
Entz.:
B-a: labur-labur doaz kiloko beraunekin.
TÁNGOKO
APAIDXUE (B-g)
Def.: iz.
tangotik edo tanganillotik doan aparioa.
TRAKETEKO
(E-jf) - TRAKETEKU (E-jf); TRAKETEKO APAIDXU (E-jf)
Def.: iz.
“G. el tonto”. v. obengako aparioa, penola.
Entz.:
E-jf: apariorik luzeena izaten zen baina kendu egin zen, guk ez dugu
erabiltzen. Andiño-koek-eta erabiltzen dute, ez beti baina arraina jan gura ez
dagoenean, abuztuan, gutxiago agarratzen duenean. Antzina txalupa txikietan
popan belarentzat palu bat egoten zen eta bertatik joaten zen. Motor
hazitxuagoak etorri direnean atzeko palutik eta popara hagaxka (barilla) bat
egoten zen bela izatzeko-eta, gizonak atrapatzeko moduan kankamoa amarratu eta
handik erriatzen zen.
UBERAKO
APARIDXUAK (L-pj); UBERAKO (O-p) - UBERAKUK (O-p-z); UGERAKO - UGERAKUK (O-b)
Def.: iz.
uberako aparioak, ubilleko aparioak. v. ubilleko
aparioa.
UBILLEKO
APAIDXUE (B-a, M-d); UBILLEKUE (B-m); UBIL - UBILLE (E-jf), UBÍLLEK (E-jf);
UBILLETAKUK (E-jf)
Def.: iz. ubille-tik erriatzen den aparioa. v. uberako aparioa.
Entz.:
E-jf: berauna ura ikutzen joaten da. Sei edo zortziko txikota, sokala [eroaten
du].
aparioa egin; apaidxue (egin) (B-a-p, M-d)
Def.: ad.
larrua jo, aparioa egin.
Zit.:
apaidxu ein tzo orrek / apaidxu itxen daus orrek (B-a) / se ein tzasu
apaidxu-la? / se, apaidxu ein tzasu? (B-p) / apaidxun bille dabil (M-d)
aparta (B-a-p, M-d)
Def.: ad.
“G. apartar, clasificar el pescado”.
Entz.:
M-d: etxada guztietan egin behar da, peskadilla peskadillarekin, txitxarroa
txitxarroarekin...
Zit.:
arrañe apartaten (O-b)
apur (M-d) - apúrrek
(B-j, M-d); anpúr (B-a) - anpurre (B-a), anpúrrek (B-a)
Def.: iz.
M-d: lebatzaren gibela, arbiak eta kontraixoak.
Ez: E-jf;
L-pj, tripa-barruak; O-b, urdallak.
Dok.:
Ortuzar. «Anpurrek. Tripas de
merluza. A ellas tiene derecho el pescador que logre la pieza. Es plato
preciado en Bermeo.»
apurtu (A-ja, M-d, E-jf, O-b)
Def.: ad.
“G. romper la ola. F. briser la mer. I. to break the sea, to dash”. v. errementa, hausi.
Zit.:
olatu apurtuten deuenin / itxosu apurtuten deu / itxosu apurtuten asite deu!
(E-jf) / ño! itxasu apurtzen etorri ra! (L-pj)
ar - arrá (B-j, M-d)
Def.: adj.
lisu plantatzen ez den txikota, alanbrea edo pita. Arra erabili arren Dimasek txikot emie ez dela erabiltzen dino.
Zit.: au
txikota arrá da / txikota igual ba gogorrau eta kosturie, ño! au e txikota arrá
da / alanbri be bai, au arrá da (B-j) / pítxi be arrá oten da (M-d)
TXIKOT
ARRÁ (M-d)
Def.: iz.
M-d: bihurtuta irteten duena.
arandela (M-d) - arandelie
(M-d)
Def.: iz.
“G. arandela”.
arbi (B-a - M-d [bí]) - arbidxa
(L-l-pj), arbidxe (B-a-j-m, M-d,
E-jf-s), arbixe (O-b), arbí (A-ja), arbídxek (B-a, E-jf), arbixak
(O-b), arbik (A-ja)
Def.: iz.
“G. hueva de peces”.
Entz.:
B-m: makailoarena badian erabiltzen izan da sardina egiteko. Gero biberoetan
karnata egiten izan dugunean horko arrainari emateko ere erabiltzen izan dugu
baina antzina badiarako.
Zit.:
arbidxa botaten ortxe asten da besiua [gabon-bueltan] (L-l)
Dok.:
Azkue. «ARBI 4º (Bc, G-zumay), raba (santu),
ovario de los peces, ovaire des poissons.»
ARBIRA
DAGO; ARBIRE DAU (M-d)
Def.: e.
arraina arbira edo arbiarekin hobeto atrapatzen da.
arbia bota 1.
Def.: ad.
mareatu ondoren botaka egin.
Zit.: aur
dau arbidxe botaten (M-d)
arbia bota 2.
Def.: ad.
umea izan andre batek. v. erria 3.
Zit.: bota
rau arbidxa (L-pj)
arboladura (M-d), arboladure
(B-a) - arboladurie (B-a, M-d)
Def.: iz.
“G. arboladura. F. mâture. I. mast and spars”. M-d: barruko elementu guztiak:
tximinia, kaseta, paluak eta dena da arboladura.
ardao; ardáu (M-d)- ardaue (B-j), ardau (O-b)
Def.: iz.
“G. vino. F. vin. I. wine”.
Dok.:
Azkue. «ARDAO (Bc), vino, vin.»
ardi (B-a - M-d [dí]) - ardidxe
(B-a, M-d), ardixak (O)
Def.: iz.
“G. cabrillas. F. moutons. I. white caps”. M-d: itsasoan bitsa dagoenean, zuri
dagoenean. v. bekereka, erlai, katxot, kordero.
Zit.: ardí
asko deu (B-a) / ño! Ardi asko dxauk / ardi asko dako (M-d)
Ez: B-j, bekerekak; L-pj, katxotera roo.
Dok.:
Azkue. «ARDI : 1º (c, Matth. XII-11), oveja, brebis.»
ardor (A-ja - M-d [dór]) - ardora
(A-ja, B-a-j-l-r, M-d, E-jf-s, L-pj, O-b), ardórak
(B-a)
Def.: iz.
“G. ardora”. M-d: ilargirik ez dagoen gau ilunean ikusten den arraina lanpara
bat biztuko balitz legez. Egunez ez dago ardorik.
Entz.:
E-jf: goi iluna badago ardora urrunetik ikusten da. Berdeletan izaten da
jeneralean. O-b: orain gutxi ikusten da. Orain aparatuekin, lehenago begiekin
ikusten zen ardora.
Zit.: ba
orrek eitxen deu a gauás ardora [arrain batek] (A-ja) / e amen dau ardora!
(B-a) / ño! Ardor e- ardór gogorra eiñdxau! [cfr. bufada] (M-d) / beitu selako
ardora deuen an e- ardora! (E-jf) / ño! ardora ra au! (O-b)
Dok.:
Anton Perez. «ardora = Bokart, sardina eta beste arrain pelagiko txikien
multzoak itsas azalean gauaz egiten duen fosforeszentzia (-erd. ardora).»
ARDOREAN; ARDOREN
(A-ja); ARDORIAN (L-pj), ARDORIEN (B-a, M-d), ARDORIN (E-jf)
Def.: adv.
(Joan, ibili). “G. a la ardora”. M-d: gau iluna dagoenean errutan joan antxoba,
sardina edo berdela topatzen.
Entz.:
Dimas ez da gogoratzen ondo ze urtetatik hona hasi zen ardoreko arrantza,
berrogeita zortzi, bederatzi edo berrogeita hamargarren urteak aipatu zituen.
B-j: antzina, gure aita-eta ibiltzen izan direnean itsasora debekatuta egon da
ardora eta egunez bakarrik ateratzen izan da arraina. Azkar batzuek albako
etxadatxua egiten izan dute eta gero egunezko arraina dela esan.
Zit.: au
e, astelenin ardorin due / ardorin gues (B-a) / asi sinin baporak ardorien /
amen e plaidxen ibiltxen giñin ardorien / gaues esan dxuten ardorien orduen /
ordun esan ixaten oingules e ardorin-da (M-d) / gero, etor san au ardorin
dxun... / ardorin ibil giñinin (E-jf)
Dok.:
Astui. «ARDORIEN o a la ardora» (B4-108)
ardoreru, ardorero - ardoreruk (A-ja, E-jf)
Def.: iz.
ardorean dabiltzanak.
Zit.: ónek
e ardoreruk, asi sin, antxobi- antxobi atrapaten (E-jf)
Ez: B-j
arenke (B-o) - arenkie
(B-a)
Def.: iz.
“G. arenque. F. hareng. I. herring”. Bar.: arinka. v. sardina zahar.
Dok.:
Anasagasti. «Arenkie, Clupea arengus,
Arenque.» / Anton Perez. «arenke (arenkie) = (Clupea arengus). G. arenque. F.
hareng. I. herring. Sardiñe zaharra ere esaten zaio. Handia denean arenkoié.»
areuna. Ik. aritzuna
argi (B-j - M-d [gí]) - argidxe
(B-j, M-d), argidxek (B-j, M-d)
Def.: iz.
“G. luz. F. lumière. I. light”.
Zit.:
amata ori átzeko argidxe! [sarritan esaten da ardorean] (B-j) / erremorkadorak
eruten dau, argí bi (M-d)
Dok.:
Azkue. «ARGI : 1º (c), luz, lumière.»
ARGIRA; ARGIRE (B-j,
M-d)
Def.: adv.
“G. pesca a la luz”. ITSASOA enziklopediako 4. liburuko 104.
orrialdeko argazkiak ikusita eman zuen erantzuna.
Dok.:
Astui. «ARGIRE o a la luz» (B4-108)
ARGI
BERDEA; ARGI BERDIE (M-d)
Def.: iz.
M-d: kofradian itsasotik ere ikusteko moduan ipintzen zen argia, berdea dudan
irtengo den ez den.
ARGI
GORRIA; ARGI GORRIDXE (M-d)
Def.: iz.
M-d: etxeguna egin behar zenean ipintzen zen argia.
SITUAZINOKO
ARGIAK; SITUASIÑOKO ARGIDXEK (M-d)
Def.: iz.:
“G. luces de situación”.
argolla (M-d), argolle
(B-a) - argollia (L-pj), argollie (B, M-d)
Def.: iz.
“G. argolla. F. boucle”. M-d: enbarkazioaren txikota amarratzeko.
arima (M-d), arime
(B-a) - arimia (L-pj), arimie (B-a-j, M-d), arimi (O-b)
Def.: iz.
M-d: alanbrek eta txikotek barruan daukaten txikota. v. madre 2.
Dok.:
Azkue. «ARIMA : 1º (AN, B, L, S), alma, âme.»
arinka (M-d), arinke
(M-d) - arinkie (M-d), arinki (E-jf); arinka zahar; arinka sar
(M-d) - arinka sarra (M-d)
Def.: iz.
“G. arenque. F. hareng. I. herring”. Bar.: arenke. M-d: sardina sikua. v. sardina zahar.
Entz.:
M-d: antzina Galiziatik-eta etortzen ziren atabaletan arinka sikuak. Orain
ikusten da baina gutxi.
arinkoi (B, M-d) - arinkoya
(M-d, L), arinkoye (B)
Def.: iz.
“G. arencón. I. large herring”. M-d: sardina eta arenkearen antzekoa, handia.
Entz.:
M-d: hemen ez da jaten baina Portugalen-eta bai.
Dok.:
Anasagasti. «Arinkoie, Arenkoie; Clupea
sprattus; Espadín.» / Anton Perez. «Ik. arenke»
aritza (M-d) - aritzie
(M-d)
Def.: iz. Geo. “G. playa. F. plage. I. beach”.
M-d: orain plaidxie esaten da
gehiago.
Dok.:
Azkue. «Arentza (B-pl), areetza (B-tx), areeta (B), arietza (B-mu), playa, plage.»
aritzuna (M-d) - aritzunak
(M-d); areuna (M-d), areune - areunie (B-r, M-d)
Def.: iz. Geo. Aretzuna
- aretzunie ere bota zizkidan beste egun batean Dimasek. Ez dakit benetako
bariantea izango den edo areunie
galdetzeagatik nahastuko zen. M-d: hogei - hogeita hamar metroko
zirkunferentzian dagoen are unada. v. hare-unada.
Entz.:
M-d: burutoak atrapatzen ziren horietan antzina. Leku askotan dauzkazu: Izaron,
Bakion, Akatx kanpoan eta abar.
Zit.:
Otzarrin lesteko mandan? or areuni itxen da (M-d)
arkada (B-a-j, M-d) - arkadie
(B-a, M-d), arkádak (B-j) 1.
Def.: iz.
“G. arcada”. Arrainak kubertan ipintzeko egurrezko kaxoiak. M-d: guardarrainak eta
neberan atuna ipintzekoak.
Zit.: ser?
lau arkada artun dus (B-j)+
Ez: O-b, guardarrañak.
arkada; arkara (E-jf)
- arkárak (E-jf) 2.
Def.: iz.
guardarrainak, kubertan arraina ipintzeko dauden kaxoiak.
arkeo (B-a, M-d) - arkeue
(B-a-j, M-d, O-b); arkio - arkiua (L-pj), arkiue (B-a)
Def.: iz.
“G. arqueo. I. tonnage”. B-a: “arqueo”. M-d: ze tonelaje eroango duen.
Dok.:
Urkidi-Apraiz. «arqueo (arkiue)»
(B1-164)
arku, arkó (B-j) - arkua (L-j), arkue (B-j, M-d), arku
(A-ja [kú], O-b)
Def.: iz.
trainak egiten duen uztaia edo arkua.
Zit.:
eskoko mandara pása! Eskoko mandan dakosu arkó obiaue-ta! / estau arkó ona ta
ori eskoko mandi batunde dakosu! Ein apurtxu be txikoterau! (B-j) / sarin arkú
(O-b)
Dok.:
Azkue. «ARKO : 2º (c), arco, arc. (??)»
ARKUAREN
BARRUAN DAGO; ARKUN BARRUN DAU (M-d)
Def.: e.
trainaren barruan dagoela arraina.
arkupe - arkupi
(O-p-z)
Def.: iz.
treinak apurtuta egoten zirenean-edo eroaten ziren lekua. O-p: hemen bietara
esan da, treina igual apurtuta eta “eroaizu arkupera” edo “tinglaura”. v. tinglau.
Zit.:
arkupea eruxu (O-p)
arma (B-a - M-d [má], L-j-l, O-b)
Def.: ad.
(Zakua, sareak, traina, barandilla, soia, mendiak edo markak..). “G. armar;
formar el saco, etc.” Ant.: desarma.
Zit.:
apaidxe da, armá (B-a) / saku armateko ba orka ein bi da / saku armaten
dausenien / eitxe san etxadie, antxobiri, da gero eitxen sendun saku arma /
onek sillutako, txikota, barandillie, armateko / kandelerukas armaten da
barandillie botabera bategas / da sare bakotxatako berrotamar metro luserie.
Gero, armaten da relinga bigas, goiku da kórtxue, da beku da beraune /
antxobatako ba trañe erun bixu, armata / da sardanguek armaten dau boltzie /
sari armako su onetara [primeroak dinotso segundoari] / ori da segun e selan
armata dauen sarie, batzuk armaten dauie e, bósgarren edo láugarren e mállan,
beste batzuk e, laugarren etzin gudot esan, edo bosgarren etzin armaten dauie /
amen be asi biko (di) pelájik armaten / onetie lebasalintzako.. soidxi armate
sana kostaduen / Dxata, seroye armata, kabun (M-d) / da bietzak ataten disenin
eitxen da, armá eitxen da / txarto armata eon leike [txarto eginda sarea] (L-l)
/ kortxu sarratu daru, arma, eitte'ou guk (O-b)
ARGI
ARMATA (E-jf)
Def.: adv.
lata. Ant.: ito armata.
Zit.:
trañée latá bádeu, da, latá, baa dekolako páño gitxi emonda, e, argí, argí
armata, argí, armata argí (E-jf)
ITO
ARMATA; ITXÓ ARMATA (E-jf)
Def.: adv.
Ant.: argi armata. E-jf: zarratu. Zenbat eta itoago ba paño gehiago.
armadore (B-a-m, M-d, L-pj) - armadorie
(B-a-p, M-d), armadori (E-jf, O-b), armadoriek (B-a-p, M-d), armadorik (O-b)
Def.: iz.
“G. armador. F. armateur. I. ship-owner”. v. jaube, nagosi.
Zit.: au
armadori da (B-j)
armamento (M-d) - armamentuek
(M-d)
Def.: iz.
“G. armamentos”. M-d: guardarrainak, panelak, erramuak, traina eta elementu
guztiak. v. trasteak.
Ez: B-j
armazoi; armasoi (B-a,
M-d), armaso (L-pj) - armasoya (L-pj), armasoye (B-j, M-d), armasoi
(O-b), armasoyek (B-a-j, M-d, E-jf),
armasoik (O-b)
Def.: iz.
“G. costilla, armazón”. Ontziaren eraikuntzakoa, enbarkazioan baborretik estiborrera
doazen ohol luzeak. O-b: “cuadernas”.
Entz.:
B-a: haritza da.
Zit.:
armasoittan da [astillerian egiten] (O-b)
armazoi-buru; armasoi-buru
(B-a, M-d) - armasoi-burue (B-a), armasoi-buruek (B-p, M-d)
Def.: iz.
karela gainean doan armazoi tartea.
armoma - armomia
(L-pj), armomi (E-jf)
Def.: iz.
“G. gato marino, alitán. F. grande roussette. I. large-spotted dogfish. L. Scyliorhinus stellaris”. v. moma 1.
Dok.:
Azkue. «ARMOMA (B-l), pitarrosa, un pez de mar
sin escamas, poco apreciado : poisson de
mer sans écailles, peu apprécié, lit.: chassieuse.»
aro (M-d) - árue
(M-d) 1.
Def.: iz.
“G. aro, circunferencia del salabardo, mediomundo..”.
Dok.:
Azkue. «ARO 7º (B-m), haro (BN-baig, S),
aro, cerceau.»
EZKIRATAKO
ARO; ESKIRETAKO ARO (M-d) - ESKÍRETAKO ÁRUEK (M-d)
Def.: iz. ITSASOA entziklopediako lehenengo liburuan, 208. orrialdeko 16
zenbakidun irudiko “esquileros”.
Entz.:
M-d: arraina amarratuta ateratzen ditugu guk ezkirak hauekin.
aro (M-d) - áruek
(B-j, M-d) 2.
Def.: iz. Mek. M-d: pistoiak daramatzanak gasak
eskapa ez dezan.
aro - aró (A-ja) 3.
Def.: iz.
“G. tiempo atmosférico. I. weather”. v. denpora,
eguraldi.
arotz (B-a [tx]) - arotza
(B-a [tx], E-jf, O-b), arotzak (O-b)
Def.: iz.
untzitegiko behargina.
Dok.:
Azkue. «AROTZ : 1º (B, G, L-côte), carpintero,
charpentier.»
arpeo; arpeu (O-b) -
arpeue (O-b); arpio (B-a, M-d, E-jf) - arpiua
(L-pj), arpiue (B-a, M-d, E-jf); arpigo - arpigue (B-j)
Def.: iz.
“G. rezón. F. grapin, hérisson. I. grapnel, grappling”. Ankilla klase bat. Cfr.
ankilla, arrankilla. B-a: “ancla”.
Zit.:
arpiu botakus / prepara arpiue! (E-jf)
Dok.:
Azkue. «ARPIO (Bc, G) 1º arpón, rizón (santu)
: harpon, grappin.» / Astui. «Rezón: ARPIUE» (I7-191) / Anton Perez. «arpigo (arpigue) = Aingura. Ancla.
Hau arpigue txikijeije (txikiegia) da
(ik. ankilla) (-erd. arpeo).»
arpoi (M-d [pói]) - arpoya
(L-pj), arpoye (B-a, M-d), arpói (O-b), arpóyek (B-a)
Def.: iz.
(Jo). “G. arpón. F. harpon. I. harpoon”.
Entz.:
M-d: izurdeak-eta atrapatzeko.
Zit.:
arpoy dxota dakosu arrañe (M-d) / onek arpoyek.. ori ixurdi dxoteko nai e
edoser (B-a)
Dok.:
Azkue. «ARPOI (B, G) 1º arpón, harpon.»
arpolari - arpolaridxa
(L-pj)
Def.: iz.
“G. arponero”. Arpoia erabiltzen duena.
arponero (M-d) - arponerue
(B-j), arponeruek (M-d)
Def.: adj.
andreen atzetik ibiltzen den gizona.
Zit.: ño!
Arponeru dok ori (M-d)
arrada (M-d) - arradie
(M-d)
Def.: iz.
M-d: arrainak arrain zantarrak azpitik segian dauzkanean gora egiten duen
azaldukera. Musturrarekin jota izurdeek aidean ateratzen duten arraina.
ARRADAN (M-d)
Def.: adv.
arradaka (B-a-j-m, M-d), arraraka
(L-j, O-o)
Def.: adv.
M-d: musturrarekin jota izurdeek aidean ateratzen dutenean arraina. B-j:
atzetik segitu egiten diotelako eskapatzen doan arrainaren mugimendua. L-j:
denak saltoka. Arraina gorrituta, bitsetan dagoenean, eskama eta denak aidean.
Zit.:
beitu arradaka due! / beitu botakarra arradaka due! (B-j) / ixurdak imiñdxaue
arradaka arrañe (M-d) / arraña arraraka roo (L-j) / arrañak urtete ban,
arraraka urtete ban, arraraka, eurak- eurak ixurdak eoten sin jatea (O-o)
arraia; arraya - arraye (A-ja); arraidxa (M-d), arraidxe
(B-a, M-d) - arraidxie (B-a, M-d); arradxa (E-jf) - arrádxak (E-jf); arraxa
(O-b) - arraxi (O-b), arraxak (O-b)
Def.: iz.
“G. raya”. Raja familiakoak
orokorrean.
Dok.:
Azkue. «ARRAIA (B-b), raya, pez marino : raie, poisson de mer.» / Anasagasti.
«Arraijjie, Raja clavata, Raya
común.» / Anton Perez. «arraije (arraijie) = (Raia sp. sp.). G. raya. F. raie.
I. ray, skate.»
HARRIKO
ARRAIEA; ARRIKO ARRAIDXIE (B-g-o)
Def.: iz.
Goienetxeak irudietan “raya santiaguesa” (Raja
naevus) eta “raya pintada” (Raja
montagui) arrainei deitu zien.
Entz.:
B-g: gozoena dagoena.
Dok.:
Anasagasti. «Arriko arraijjie, Raja
babis; Raya noviega, Picón.»
arrain (A-ja - B-a-j-p-r - M-d - E-jf-s [rráin], L-j-pj, O-b) - arraña (L-j-l-pj), arrañe (A-ja, B-g-j-m-p, M-d, E-jf-s, O-b-z), arrañak (L-l-pj, O-b), arráñek
(A-ja, B-a, E-jf-s) 1.
Def.: iz.
“G. pez, pescado. F. poisson. I. fish”.
Zit.: esta
emeko arrañe ori / ta yoten sintzen béstee arráin giau kosten / oiñ estau
arrañik or, besegurik estau or (A-ja) / arrañe on da ba total asko (B-a) /
arraiñ asko due / arrain gitxi due / arraiñ asko da / orrek e, ba estakar
irureun arru antxoba baiño, kaso baten, arrañe da! [nahiko da, kantitatea da]
(B-j) / arrain seyé [mailatik irazten dena] (M-d) / kóntu e! ónek e- ónek e
isurdak e arrañe dabille [darabilte] (E-jf) / arrain gitxixan soñu dabill e?
arrain gitxi dabillela esaten dabe (O-b)
Dok.:
Azkue. «ARRAIN 1º (B, BN, L, S), pez, pescado :
poisson, pêche.»
ARRAINEAN; ARRAÑIEN (M-d);
ARRAÑIN (O-o)
Def.: adv.
zitazioa manjuban dabiltzan izurdeena da.
Zit.:
dabiltzasenin bertan ixúrdak e arrañien / arrañin dues [arrainaren bila
izurdeak martxa guztian] / bokartien, ixurdan, ixurdako arrañien (M-d) / andik
e- aparte igual be eingo rabe, ixurda batzuk igual arrañe billatu, da bestik
sumaten dabenin, arrañin dasela, asten dis martxa gustin (O-o)
ALFARAKO
ARRAÑA (L-pj), ÁLFARAKO ARRAÑE (M-d); ÁLFAKO ARRAÑE (B-a), ALFARAKO ARRAIN
TXARRA (L)
Def.: iz.
M-d: Alfara eroaten zen arraina, balio gutxikoa.
Entz.:
M-d: orain edozerk balio du baina antzina bokarta ere Alfara sarri.
ARRAIN
AZULA; ARRAIÑ ASULE (M-d)
Def.: iz.
“G. pescado azul”. M-d: buztanak uve
formatzen duena.
ARRAIN
FRESKO (M-d) - ARRAIN FRÉSKUE (B-a-r, M-d)
Def.: iz.
“G. pescado fresco”.
Zit.:
béntarik ónenak, arrain freskuri, normalmente e? normalmente iseten da: Aviles
(E-jf)
ARRAIN
GRANO (M-d) - ARRAIN GRANUE (M-d)
Def.: iz.
ardorean ikusten den arrain sueltua. v. fueta.
ARRAIN
KONJELAU - ARRAIN KONJELAUE (M-d)
Def.: iz.
“G. pescado congelado”.
ARRAIN
LODIA; ARRAIN LODIDXE (B-a-j, M-d); ARRAIN LORIDXE (E-jf)
Def.: iz.
arrain masa handia. v. muralla.
Zit.: asko
danien, salaborduas noixipein, ra! Da patroyetiñotzo: etxa gidxau, etxa gidxau,
ba a da ba arrain lodidxe dalakon, bai, masí gidxau etxateko (B-a) / ño! arrain
lodidxe du amen e? / arrain lodidxe da [B-j: arraiñ asko da] (B-j) / dxun de
arrañe topaten, arrañe- arraiñ ona doyela, arrain loridxe doyeroo, arraiñ asko
(E-jf)
ARRAIN
LOHI - ARRAIN LODXAK (L-l)
Def.: iz.
besigutan joaten zenean atrapatzen ziren bestelako arrainak: kolaioak, lotzak,
etab. Cfr. arrain marraixo, arrain txiki, arrain zantar.
ARRAIN-MARRAIXO
(M-d) - ARRAIN-MARRAIXUEK (M-d)
Def.: iz.
M-d: gure sasoian deitzen zitzaien itsukiak, pitarrosak, lotxak, txitxarroak
eta horrelako arrain nahastekoei.
Entz.:
M-d: jendearen artean partitzen zen hori, ez zen botatzen bentara.
Dok.:
Ortuzar. «Arrañ-marrajo. Peces de
clase inferior, que comen la carnada del aparejo.»
ARRAIN-MARRAIXOTAN (B-a-j[s])
Def.: adv.
Zit.: arrain-marraisotan
gues (B-j)
ARRAIN
TXIKIA; ARRAIN TXIKIDXE (B-a), ARRAIN TXIKIDXEK (M-d)
Def.: iz.
M-d: lebatzetan zaudenean atrapatzen diren arrain txikiak: txitxarroa, besegua,
txilloa, lirioa, itsukia... v. arrain
zantar 1.
ARRAIN
ZABALA; ARRAIN SABALA (B-j-m, M-d, E-jf, O-b)
Def.: iz.
“G. banco poco denso”. M-d: zabal topatzen den arraina, gorririk formatu barik.
v. sare-arrain.
Zit.: see
arrain du ba? ta arrain sábala / arrain sabala due (B-j) / arrain sábala due
(M-d)
ARRAIN ZABAL JU - ARRAIN SABAL DXUE (B-a)
Def.: iz.
arraina zabal doanean baina asko, arrain asko.
Zit.: ámen
dator dxuau [arrain zabal batuagoa] (B-a)
Ez: B-j,
M-d
ARRAIN
ZURIA; ARRAIN SURIDXE (B-a-j, M-d)
Def.: iz.
“G. pescado blanco”.
AZALEKO
ARRAINA; ASALEKO ARRAÑE (O-z)
Def.: iz.
azalean dabilen arraina.
ESKUGANEKO
ARRAÑE (M-d); ESKOGANEKO ARRAÑE (B)
Def.: iz.
M-d: moila gainean andreek-eta saltzen zuten arraina.
HONDOKO
ARRAINA; ONDOKO ARRAÑA (L-l), ONDOKO ARRAÑE (A-ja)
Def.: iz.
hondoan dabilen arraina.
Zit.: au
ondoko arrañe da (A-ja)
IZURDAKO
ARRAINA; IXURDAKO ARRAÑE (M-d); IXURDEKO ARRAÑE (B-a)
Def.: iz.
“G. manjúa”. Izurdeak ateratzen zuen arraina. v. manjuba.
KAZAKO
ARRAINA; KASAKO ARRAÑE (M-d); KAZARRAINA; KASARRAÑE (B-j-p)
Def.: iz.
M-d: kazan atrapatzen den arraina: atuna, zimarroia, txitxarroa, lupina...
Zit.:
papardu jeneralmente da kasarrañe (B-j)
OJAKO
ARRAÑE (B-g-p, M-d)
Def.: M-d:
masa bat ez den arraina, haragia sueltua daukana.
Zit.:
ojako arrañe da ori, papardue (B-p)
PÁSEKO
ARRAÑE (M-d)
Def.: iz.
“G. pez de paso”.
SARE-ARRAÑE
(E-jf)
Def.: iz.
“G. banco muy poco denso”. E-jf: “pesca ancha”. Arrain zabala, sareetarako
moduko arraina. Arrain zabala baino sare-arraina erabiltzen dugu gehiago. v. arrain zabal.
Zit.: txo!
sare-arrañe asi de e? [bolandero bakarrak gehitukeran] (E-jf)
SUERTE-ARRAIN
- SUERTE-ARRAÑE (M-d); SUERTARRAIN (B-j) - SUERTARRAÑE (E-jf), SUERTARRAÑEK
(B-j)
Def.: iz.
suertez atrapatzen diren arrainak. Atunetan enbarkazio bati suertatzen zaio
arrainak harrapatzea eta besteei ez. Beste zentzu baten ere erabil daiteke,
gutxitan ikusten den arrain bat atrapatzen denean ere erabiltzen da,
errio-arraina esate baterako. M-d: suerte-arraina da ba joan-joan-joan eta
batek jo.
arrain (M-d) - arrañe,
arrañek (M-d) 2.
Def.: iz.
arrain formadun koraineta. v. bailarina.
Zit.:
dxoste sunin e korañetan edo arrañin edo dana dala / sarabarduk-eta eitxeko ta
arrañek-eta eitxeko-ta [betaurrekoak behar ditu] / ogetamar arraiñ-edo dakotas
ya preparata (M-d)
arrain (M-d) - arrañe
(M-d) 3.
Def.: iz.
(Arma). “G. lío”. v. enpatxo, mazamorra.
Zit.:
arrañe arma dau (M-d)
Ez: B-j
arrain (M-d) - arrañe
(M-d) 4.
Def.: adj.
pertsona okerra. v. tertza faltau, txikot faltau.
Zit.: ori
andritxik ba, erdi arrañe bada, ba, ori tertza faltaue da (M-d)
Dok.:
Ortuzar. «Arrañe. Pesca; individuo de
malas cualidades.»
arraingaizto; arraingaisto
(O-b) - arraingaistu (O-b)
Def.: iz.
“G. marsopa”. v. mazopa.
Entz.:
O-b: hemen asko egoten zen lehen. Arrain txarra da, izurdearen kontrarioa da
hori. Lehenago, gu gazteak ginenean, hemen sardinatan ibiltzen ginen
maziarekin, sarea botatzen zenuenean arraingaiztoak etortzen zitzaizkizun eta
sare guztia jan egiten zuten horiek.
Dok.:
Azkue. «Arraingaizto (B-ond), pez grande, malo, de la familia de marsupiales : poisson gros et dangereux, de la famille des
marsouins.»
arraingorri (M-d) - arraingorridxe
(B-g, M-d)
Def.: iz.
perloia, kukutza, koloa. Frufrunak irudiak ikusieran “cuco”-ri, Trigla pini arrainari deitu zion.
Kukutzetik desberdindu zuen.
Ez: E-jf,
kukutza edo neskazarra.
Dok.:
Azkue. «Arraingorri (B-l), escarcho, certa, mazote (santu), un pez muy rojo : diable de mer, poisson d'un rouge très vif.»
/ Anasagasti. «Arraingorrijje, Neskasarra; 1. Trigla cuculos, Arete cuco. 2. Trigla
lyra; Garneo, Gallina, Trigla.» / Igelmo, Iribar, Lerga. «los «Arraingorri»
(Trigla lucerna, L.)» (Inventario-107)
arrain-parte (B-a, O-b) - arrain-pártie
(B-j-m-r, M-d), arrain-parti (E-jf,
O-b); partie (B-j-m)
Def.: iz.
arrantzale bakoitzari etxera eroateko dagokion arraina. v. afari.
Zit.:
seure partí estarusu? (B-m) / arrain-parti eurok eitte ben [pixeruak] (L-l)
arrain tropikal (M-d) - arrain
tropikala (M-d)
Def.: iz.
“C. burro, pez ballesta. F. baliste. I. triggerfish. L. Balistes carolinensis”. v. Bartolo, kotxino.
Ez: B-p
arrain zahar - arrain sarra
(M-d)
Def.: adj.
asko dakienagatik, azeriagatik esaten da. v. atun zahar, zimarroi.
Zit.: txo!
Su arrain sarra sa txo! (M-d)
arrain zakar; arrain sakar
(O-b) - arrain sakarra (O-b)
Def.: iz.
arrain handia, kaela esate baterako. Zitaziokoak arrain eskasak dira.
Zit.:
masamorri, antxobi, ixaten san, arrain sakarretako: txitxarru, berdela,
betandixe, bogi (O-b)
arrain zantar; arrain santar
(B-a) - arrain santarra (B-a, M-d), arrain santarrak (M-d [sán], E-jf) 1.
Def.: iz.
arrain zantarra, arrain txarra. M-d: lebatzetan zaudenean atrapatzen diren
arrain txikiak: txitxarroa, besegua, txilloa, lirioa, itsukia.. E-jf: kostara
hiltzen etortzen diren arrain haundiak, beltzak. v. arrain txikiak.
Zit.: ser
dakar aurrepa? orrek enbarkasiñupa? ta, e! Arrain santarra dakar, Álfako arrañe
/ arrain santarretan due (B-a)
arrain zantar - arrain sántarra
(B-j, M-d) 2.
Def.: adj.
arrain zantarra, okerra.
Zit.: e
ori arrain santarra da (B-j) / arrain santarra sara su! (M-d)
arrain-zopa; arrain-sopa
(M-d) - arrain-sopie (M-d)
Def.: iz.
“G. sopa de pescado”. v. sopa de peskao.
Ez: B-j
arrain zuri - arrain suridxa
(L-pj)
Def.: iz.
L-pj: espi handidunak dira horiek. v. esperloi,
esparloi.
Entz.:
L-pj: atun janaleak. Kristoren etxean ikusi norberak eta han datoz! atuna
ekarri orduko kostadora [kazan] praust!
arranka (B-a-j-m, M-d) 1.
Def.: ad. Mek. (Makina, motorra). “G. arrancar”.
Zit.: ni
ibil nayen motor danak dxakiñdxot arrankaten / eitxe-san daui motortxu arranka
/ arrankate su ausiliara (B-j)
arranka (B-j, E-jf) 2.
Def.: ad.
etxerako bidea hartu.
Zit.:
se-ingo sue ba? e ba laster ee, eguerdidxe dxan da arrankaku (B-j) / orrek
arranka dau, onek arranka dau / au barruko mandi ikuskous da espada eser ba
arranka eingous (E-jf)
arrankada (B-g-j, M-d)
Def.: iz. Mek. (Emon). “G. arrancada”.
arranke - arrankie
(B-m)
Def.: iz. Mek. “G. arranque, motor de arranque”.
arrankilla (M-d, L-pj) - arrankillie
(M-d); arrankila - arrankili (E-jf)
Def.: iz.
“G. ancla”. Bar.: ankillarri. Pedro Juanek ere, Juan Franciscok legetxe,
harridunari deitu zion hala. E-jf: egurrezko beso bi eta harria erdian.
Dok.:
Azkue. «Arrankilla (B-l), potada (santu), ancla hecha de palos sujetos á una
piedra, ancre faite avec des bâtons
attachés à une pierre. (De ARRI-ANKILLA.)»
arrantxa (M-d)
Def.: ad.
“G. arranchar”. M-d: trasteak ondo ipini, estibatu.
arrantxo (M-d) - arrantxue
(B-a, M-d)
Def.: iz.
“G. rancho”. M-d: lo egiten zen lekua. Aurrekoan lo egiten zen eta atzekoan
biberak-eta edukitzen ziren.
Ez: E-jf, bodegi.
ÁTZEKO
ARRANTXUE (M-d)
Def.: iz.
“G. rancho de popa”. v. atzeko bodegea,
atzeko kubertazpia.
ÁURREKO
ARRANTXUE (M-d)
Def.: iz.
“G. rancho de proa”. v. aurreko bodegea,
aurreko kubertazpia.
arrantza
Def.: ad.
arrantzatu, atrapatu, heldu.
Zit.: onek
apaidxuk estau arrantzaten, edo onek arrañek estau arrantzaten, edo onek
korañetik estau arrantzaten (M-d) / arrantzateko probetxurik estaonin (L-pj) /
selan arrantzaten dan, makallautan (L-j) / oreka ra, aixiai ipintteotze
muturre, eon datxin txalopi susen, arrantzateko, apaxukin / or lau bat
illebetin-ero ondo arrantzaten dabe [lebatza] / estabela arrantzaten ondo ta
bajorak serbait dakarrela (O-b)
arrantza (O-b) - arrantzi
(O-b); arraintxa (M-d); arraintxe (B)
Def.: iz.
“G. pesca”. v. arrantzu.
Zit.: e
berasku emon txo! bai, esta esaten arraintxeko [arrantzarako] ona (B-j) /
arraintxa ona edo eitxen basan, gauien, ba atate bin boti / arrantzako
enbarkasiñuti orrek (M-d) / ser ein bi doten e litoral eitxeko, litoral de
primera, arrantzarako (E-jf) / bermiarren arrantzi one- onek lebasalina ra ba,
auxe kasia ta gero berdeletan e neguan (L-l) / arrantzako opesidxuan,
ur-txikiña esaten gendun.... / lenoko sarrak a, ori erabiltxeben ba
arrantzarako (L-pj) / apaxu bota, atune ya- makala danin-de, gitxi atrapaten
danin-de, karretias igual ta! niri eskasta gustaten ori arrantzioi se arrantza-
eskasa da-ta / arrantza onak [eduki dituztela dinoela uste dut] / fondu botaten
basendun, arrantzako [arrantzarako] / on arrantzako, sare fiñe da ona / ordun
ya, laga su arrantzi [etxera etortzeko] (O-b)
Dok.:
Azkue. «ARRANTZA 2º (B, Lc), pesca, pêche.» / Ortuzar. «Arrantza. Tarea de pescar.»
ARRANTZAN (M-d, E-jf-s, L-pj, O-b-z); ARRAINTZAN (M-d); ARRAINTXAN (M-d);
ARRAINTXEN (B-a-g-j-l-o, M-d)
Def.: adv.
(Ibili, joan). “G. pescando”. E-jf: “pescando”. v. arrantzuan.
Zit.: semiri
gustaten dxatzo arraintxen dxutie / ori esta arraintxeko [= para pescar] / au
be abille arraintxen [apario bat] / arraintxen sausenien (B-a) / arrantzan
estau sueldorik (E-s) / gero ein gendun e andik etorri da gero ba berton
arrantzan / ba oin gabis ba arrantzan / apaidxo baten doyes ámo bidxek, da
arrantzan be abillaue da [aparioa] / gu elantxobetarrak iru ero eon giñin.. daa
kas- arrantzan dxunde moto- txalopakas (E-jf) / aingiratan ero erose arrantzan
(L-pj) / Bermion ibili sin arrantzan / ondo ibiltten giñan arrantzan / ondo
ibiltte san ori gixonoi arrantzan (O-b)
arrantzale - arrantzalie
(M-d), arrantzali (E-jf); arraintzale (B-j [tx], M-d) - arraintzalie (B-a-g-r, M-d), arraintzaliek (M-d) 1.
Def.: iz.
M-d: “pescador”, itsasora dabilena. v. peskadore,
itxasgizon.
Zit.:
arraintxali esan san e? [morroi bat] / da aitxe arraintxali esan da /
arraintxale onak esan di ondarrutarrak / ondarrutarra be esan da beti
arraintxale ona, da abille e? / ori arraintxale ona da (B-j)
Dok.:
Azkue. «Arrantzale : 1º (B, G, S), pescador, pêcheur.»
arrantzale (O-b) - arrantzali
(O); arraintzale - arraintzalie (M-d) 2.
Def.: adj.
arrantzan abila.
Zit.:
arraintzali da [asko atrapatzen duen enbarkazioa] (M-d) / semat eta sari- beti
de.. fiña, arrantzalia [sare finagoa, arrantzaleagoa] / enjeneral apaxu ona,
arrantzalia beti / arrantzali re e? [Belortzio, aparioa] (O-b)
arrantzu, arrantzo
(M-d, E-jf) - arrantzue (E-s), arrantzu (E-jf); arraintzo (B-g, M-d) - arraintzue
(M-d)
Def.: iz.
“G. pesca”. Lehenengo zitazioak azkenengoekin konparatuz gero ikusten da zentzu
konkretua nahi orokorra atrapatzen dituela.
Zit.: ori
esta arraintzuko txori esta (A-ja) / arraintzo onak atrapa daui, arrain andidxe
(B-g) / arrantzo ederra eiñdxu / arraintzo desenti ein sunien / arraintzo ona eitxen
basan ba boti beteten san / kasako arraintzue / arraintzoko urte ona ixen da /
arraintzu geruau galduau due (M-d) / au arrantzue nik esto pentzaten aumentako
danik / arrantzue, estaipa, triste-triste (E-s) / arrantzo ona ein gus,
arrantzo politxe ein gu ero [“arrantzo ona eiñdxu” esaldia neuk proposatu
ondoren esan zuen hau] / arrantzo ona dakagus / esku [ez dogu] eiñ eser eroo
arrantzo eskasak-ero / au ee papardun arrantzu galdu de (E-jf)
Dok.:
Azkue. «Arrantzu 1º (B, BN-s, Sc), oficio de pescador, métier de pêcheur.» / Anton Perez. «arráintzu (arráintzue). =
Harrapatutako arrain multzoa. Harrapaketa. (Pesca, captura). Arráintzu handije eiñ'dju atzo".
"Gaur eztau arráintzu modurik.»
ARRANTZUAN; ARRAINTZUN
(A-ja)
Def.: adv.
“G. pescando”. v. arrantzan.
Zit.:
arraintzun dabil (A-ja)
arrasketa (B-a, M-d, O-b) - arrasketie
(B-a-j, M-d), arrasketak (B-j, M-d,
O-b)
Def.: iz.
Dimasen definizioaz gain portzebak eta muxilak hartzeko ere erabiltzen zela
gehitu daiteke. M-d: pintura eta ugerra kentzeko tresna, forma askotakoak
daude.
Entz.:
M-d: antzina erabiltzen zen lima zaharra, zabala, egiten zen okertu sutan eta
zorroztu.
arraspa (B-j)
Def.: ad.
amudak orraztu. v. orraztu.
arraspa (M-d) - arraspie
(B-a-j, M-d), arráspak (B-a)
Def.: iz.
M-d: amudak orraztekoak, ohol bati edo kortxo bati orratzak sartuz egiten
ziren. B-a: amudak egiteko orratzak sartuta dauzkan oholtxua. v. orrazi.
arrasta (M-d)
Def.: ad.
“G. arrastrar en la pesca de arrastre”.
arrasta (M-d) - arrastie
(B-a-p, M-d)
Def.: iz.
“G. arrastre”.
Zit.:
arrastik estako fama txarra baiño (B-p) / da batzutiñoye au piedrabolie
txárraue dala arrasti baiño (B-a)
Dok.:
Ortuzar. «Arraste. Pesca de
arrastre.»
ARRASTAN (B-a-j-p, M-d, L-l-pj, O-b-o); ARRASTEAN, ARRASTIN
(E-jf, O-b-z)
Def.: adv.
(Ibili). “G. en la pesca de arrastre”.
Zit.: da
onek ondarrutarrak eta onek lekeitxarrak-eta ibiltxen dis arrastan / gu eskaris
ibilli arrastan (B-a) / ni enas ibili sekule arrastin (E-jf)
arrasteru, arrastero
(B-a-p, M-d, E-jf-s, O-b) - arrasterue
(B-j, M-d), arrasteru (A-ja, O-b), arrasteruak (L-l), arrasteruek (B-a-p, M-d), arrasteruk
(A-ja, E-jf, O-b)
Def.: iz.
“G. arrastrero”. Arrastan ibiltzeko enbarkazioa.
arrautza (M-d) - arrautzia
(M-d), arrautzie (M-d), arrautzak (M-d)
Def.: iz.
“G. huevas”. v. arbi.
Dok.: Azkue.
«ARRAUTZA (AN, B, G), huevo, œuf.»
arregla (B-j, M-d)
Def.: ad.
“G. arreglar, reparar”. v. errepara.
Zit.:
aberidxe arregla arte konpañe (M-d)
arribada (B-g) - arribadie
(B-a); arribara - arribari (O-b)
Def.: iz.:
“G. arribada. F. arrivée. I. falling off”.
ARRIBADAN (B-a, M-d, E-jf); ARRIBARAN
(E-jf, L-pj, O-b)
Def.: adv.
(Etorri, joan, sartu). “G. de arribada”. Juan Franciscok bai arribadan eta bai arribaran esaten duelakoan nago, arribaran ziurragotzat daukat beharbada.
Zit.: e!
Selan satosi ba? Arribadan, aixe asko dago-ta edo, edo itxoso andidxe edo aixe
asko dau ta arribadan gatos / arribadan gues (B-a) / arek ukuste banin orrek e
atzien arribadan sartzen san [millabarrikak] (M-d) / or on di Vígon ainbeste
denporan arriba(d)an / dxun Pasajesera arribadan / arribaran goyes (E-jf) / su
arribaran etorten siñian (L-pj) / egueldi txarra ra ta arribaran gus /
arribaran gatos [O-b: Ondarroara. Arribaran gus = beste portu batera] (O-b)
arroka (M-d) - arroka
(M-d)
Def.: iz.
“G. mucosidad de la anguila” galderaren erantzuna. Arroka gehiago esaten dela dio adurre
baino. v. adur, baba, moko.
Ez: B-a
arrollada (B-j) - arrolladie
(B-j, M-d), arrolladak (M-d)
Def.: iz.
B-j: poparean joan, itsaso handi batek heldu (agarra) eta aurreko amularaino
sartu enbarkazioa [sakakada gogorra ematen diola esan gurako du]. M-d: itsasoak
enbarkazioari ematen dion lantzada, amularen gainera doanean. Musturra
beherantz eta atzea altxatu egiten dio itsasoak.
Entz.:
B-j: horren gaina makina eroan beharrean makina gutxiago ipintzen da
(suabetxuau). Niri neure bizi guztian behin suertatu zait, oso gutxitan
gertatzen da. Bildurra hartzeko gauza da.
Zit.: e
olako arrolladarik eitxen enbarkasiñuek! / séma mártxa gidxau arrollada gidxau
(B-j)
ARROLLADAN (M-d)
Def.: adv.
Zit.:
arrolladan due (M-d)
arrua, arrue (B-a-m,
M-d) - arruie (M-d); arru (B-j, E-s, O-b-z)
Def.: iz.
“G. arroba”. M-d: “arroba”, hamai kilo eta erdi.
Zit.: amar
árruko etxadi iñdxu (B-j) / ogei árru beséu ekar daui ta neskatillek igaro
dauie buruen (B-a) / se bokart ekar sue? ba, irureun árrue (M-d) / mille arru
papardo (E-s)
arsikatu (M-d)
Def.: ad.
apur bat sikatu, guztiz sikatu barik.
Zit.: árti
atara ta arsikatu-ngu (M-d)
arte (B-a-p-r, M-d) - artia
(L-pj), ártie (B-a-g-p, M-d), ártiek (B-a), ártik (E-s)
Def.: iz.
“G. arte de pesca”.
Zit.: gu
berrotamar brásako ártetxukas (M-d)
ARDOREKO
ÁRTIE (B-j, M-d)
Def.: iz.
ardorean erabiltzen zena. B-j: neure denboran 160 brazakoa. v. ardoreko train.
PIKEKO
ÁRTIE (B-j)
Def.: iz.
lehengo train txikia. B-j: 120 brazakoa-edo, kaida 45 edo, txikitxuagoa
ardorekoa baino. v. pikeko train.
arteun - arteuna
(L-pj)
Def.: iz.
“G. run”. L-pj: lehengo enbarkazioetan armazoi batetik eta bestera egiten den
tartea (pormaten dan uekua). v. errun.
Zit.:
bueno ekarri ori- tangarta ta nun do ba?-ta arteunian.. seiñ arteunetan?
aurrian ero atzekun ero nun d(o:) ba? (L-pj)
Dok.:
Azkue. «Arteun (B-l), run (santu), hueco entre tablones de la lancha, en que se
tiene el pescado : sentineau, sorte de
réservoir pratiqué entre les planches d'un bateau, où l'on conserve le poisson.»
artez eroan; artes eruen
(M-d)
Def.: ad.
“filar” galderari eman zion erantzuna. v. enfila.
artza - artzia
(L-l-pj), artzí (O-b); artz (M-d) - artzá (B-a-g [tx], M-d, E-jf)
Def.: iz.
“G. gaza”. M-d: atunetako, amuan egiten zaio hariarekin, bertan palan
amarratzen dena da. L-pj: amuan ipintzen zitzaion, palan, hariarekin egindakoa,
hari lotzeko (enpalmateko) loroa edo juta.
Entz.:
B-a: antzina hari zuriarekin egiten izan da, orain hari gorriarekin egiten da.
Dok.:
Azkue. «ARTZA 2º (B-b-l-ond), gaza (santu),
pieza de hilo o de alambre con que se recubre el anzuelo en la pesca de alta
mar : filin ou fil de fer avec lequel on
recouvre l'hameçon pour la pêche en haute mer.» / Astui. «(Berdeletako) Los
anzuelos son del 8 y se empatan con hilo de tipo “Dalia” de color rojo,
formando una gaza enrollada llamada “Artxa”.» (B4-135)
artzari - artzarixe
(O-b)
Def.: iz.
artzak egiteko haria.
asetu (B-a, M-d)
Def.: ad.
B-a: enbarkazioaren egurra bustikeran zabaldu eta handitu. Egurra asetu arte
enbarkazio guztiek egiten dute ura, asetzen denean mastika eta dena botatzen du
kanpora eta ez du egiten urik.
asiento - asientue
(B-m)
Def.: iz. Mek. “G. asiento”.
Zit.:
bálbulin asientue (B-m)
askatu (O-b)
Def.: adv.
“G. soltar, largar”. v. erria, safa.
Zit.:
askatu atzeko txikota / askatu aurreko txikota / txo! askatuixus orreik
txikotok! (O-b)
asoja (B-a-j)
Def.: ad.
trinkatu marapiloa. v. mordidu.
Zit.: esko
bidxekas ondo asoja (B-a) / au báda- gixon-murtxillie, itxen da.. asoja lárrei,
da atxo-murtxilli esta eitxen / atxo-murtxilli esta asojaten. Atxo-murtxilli
esta morditen (B-j)
asta (M-d) - astie
(B-a-j, M-d), asti (O-b)
Def.: iz.
“G. asa de balde, salabardo, etc.”
Dok.:
Azkue. «AZTA : 6º (B-l-m-ond), asa, anse.»
aste (B-j - E-jf [té], O-b) - asti (E-jf [tí], O-b), astik
(E-jf)
Def.: iz.
“G. semana. F. semaine. I. week”.
Zit.: da
dxute-san gari aulan, ba amabosta eitxen, iru aste eitxen (B-j) / antxobi, asté
onak, lau milloko astik-eta / da ein ben aste bi ero iru onak / aste bi
aprobetxa gendun, politxek, aste bi politxek ein gendun, baya gero falla ban
antxobik ostabe / askenengo astí ónena esate baterako ónena ein gus, a
txitxarruas / ba aste ona ein gendun éuretan egun bídxetan (E-jf) / aste ona
euki rabe e? (O-b)
astilleria; astilleidxe
(B-a, M-d) - astilleidxe (B-a, M-d)
Def.: iz.
“G. astillero. F. chantier. I. ship yard”. Lekua. Juliani mugagabean astilei hartu diodala uste dut. Ez
daukat ziurtasunik astilei edo astillei den, -dxe amaiera barik dena dela. v. astillero.
astillero (M-d), astilleru
(M-d) - astillerua (L-pj), astillerue (B-a, M-d), astilleru (O-b)
Def.: iz.
“G. astillero. F. chantier. I. ship yard”. Lekua eta bertako arotza ere bai
Dimasentzat. Alejandrok arotzari deitu zion, lekuari astilleidxe. Bonirentzat lekua baino ez da.
asto (M-d [tó]) - astue
(B-a, M-d), astu (O), astúek (B-a) 1.
Def.: iz.
“G. caballete”. M-d: arrastako sareak eskegitzekoak. B-a: artea eskegitzeko eta
sikatzeko.
Dok.:
Azkue. «ASTO : 2º (c), sostén de andamios, support d'échafaudages.»
asto - astú (O-o-z)
2.
Def.: iz.
“G. burro”. Makailaoaren familiako arraina. O-z: “burro”. Arrastean esaten
zaio. v. makallo baltz.
Entz: O-o:
gure partean ez da atrapatzen, Gran Solen atrapatzen dute. Zenbat eta norterago
gehiago dago hori. O-z: hemen ez du balio baina hor ondo saltzen da.
asto-ganeko - asto-ganekua
(L-l)
Def.: iz.
kordan joaten zenean atzean egoten zen mutiltxua.
ata (M-d) - átie
(M-d)
Def.: iz.
M-d: itsasoko txoria.
Entz.:
M-d: norteko haize hotzak datozenean neguan etortzen dira hona Mundakako badira
eta errekara. Ez dakit jaten diren, inoiz atrapatu ere ez.
Dok.:
Azkue. «ATA 1º (B, G), ganso, oie.»
atabaka (L-pj) - atabakia
(L-pj); atabakera (E-jf) - atabakeri (E-jf, O-b) 1.
Def.: iz.
pitak eta aparioak eta amudak-eta gordetzeko kaxatxu bat. Definizio honetan bat
datoz Pedro Juan eta Juan Francisco, Azkuerena desberdina da. L-pj: marineroek
edukitzen zuten kutxa loroak eta aparioak ipintzeko. v. palasa.
Dok.:
Azkue. «ATABAKA : 1º (B-l), urna de votación en
que deciden los señeros si la marinería saldrá ó no á pescar, urne de vote dans laquelle les guetteurs
déposent leur bulletin pour décider si oui ou non les pêcheurs peuvent sortir.»
atabakera (E-jf) - atabakeri
(E-jf) 2.
Def.: iz.
apario berriak, amuak, sokalak eta horiek gordetzeko kutxa. v. baul, kaixa.
atabel (M-d) - atabela
(M-d)
Def.: iz.
M-d: aloja baino upela txikiagoa, aloja erdi ingurukoa.
Ez: B-a
atalo (B-a, M-d) - atalo
(A-ja), atalua (M-d), atalue (B-a, M-d), atalu (E-jf-s)
Def.: iz.
“G. pez luna, moma. F. poisson-lune. I. sunfish. L. Mola mola”. v. peixa.
Entz.:
M-d: azalean hegoa aterata dela egoten denean plin, plan, orduan esaten dugu lo
dagoela. Eguraldi bareak daudenean eta haize barik bost edo sei ikusten dira
era batera. Ataloak aidean saltatzen duenean eguraldi ona egoten da eta esakera
dago hiru bider saltatzen duena euskalduna dela. Hemen ez da jaten, Ondarroan,
berriz, lepotik zabaltzen da eta barruko haragi zuri-zuria gatz askorekin
egosten da, orritu, berakatza olioarekin bota eta angulak legez dago, gozo.
B-a: batzuek jan egiten dute baina dena dauka koipea, Bermeon ez da jaten.
Azalean ibiltzen da lotan-lotan eguzkia eta eguraldi ona dagoenean. E-jf: guk
ez dugu jaten baina Ondarroan asko jaten da.
Zit.: lo
dau, atalue (M-d) / aur atalu lo! (E-s)
Dok.:
Azkue. «ATALO 3º (B-b), pez-luna, pez de forma
redonda, de una sola aleta, se mueve balanceando : poisson-lune, poisson de forme ronde, à une seule nageoire, qui nage en
se balançant.» / Anasagasti. «Atalue, Mola
mola, Pez luna.» / Anton Perez. «atalo (atalue) = (Mola mola). G. pez luna.
F. poisson lune. I. sunfish.»
atara (B-a-o, M-d, E-jf)
Def.: ad.
“G. capturar, sacar, extraer”. Cfr. atrapa, hartu, koxi.
Zit.:
sarditi da, amen portutan ataraten dana / congrio rosado, emen Bermion esta
ataraten (B-a) / arrastan ataraten da ori (B-o) / bokart asko atara du /
tximinoitxen gusenin be beti ataraten du / oiñ ataraten dauen karraspidxue, e
sarikas ataraten dauie / atxiñe ibiltxe san, antxobi ataraten ixurdias /
arri-aritan ba ataraten sendun e brekie edo tximinoye / len ataraten gendun
lebatza ondo / pelajikas ataraten dauie, frantzesak, atrapaten daui antxobie /
atxiñe amen sardiñi ataraten san / pes espadi nois ataraten da ba? / besegue
atarateko, atxiñe, atxiñe, usaten san bokarta / alaerriun ataraten basendun iru
papardo, bat kentzen tzun baporak / barkukadak ataraten gendun e bakaladillie /
papardu beti ataraten da, asalien / aixarrak ataraten die ba basatan / áukakas
atarate sien, esaten sana arrañe bedardxalie / au arrañe, ataraten gendun
arrastan / lebas rosaue esta ataraten amen / brekak atara gendusen e sortzi edo
/ oiñ e fasil ataraten tzu sardiñi ta bokarta be / luletan da gabiltzasela
ataraten du au (M-d) / aingira gedxau ataraten da oin / au Mediterraneun
ataraten da au / korañetias ataraten dis, bai bai, ataraten dis bákarrak
[neskazarrak] / kábri atara su (E-jf)
Dok.:
Azkue. «ATARA (Bc), sacar, extraer : retirer, extraire.»
Arrain
asko atrapatuko dela adierazteko esklamazio modura erabiltzen diren esakerak:
DUNGULU
ATAKO TZAGU! (B-a, M-d)
IKÚ ATAKO
TZAGU! (B-a)
MAZAMORREA
ATARAKO DEUTSAGU ARRAINARI!; ÑO! MASAMORRI ATAKO TXAGU ARRAÑERI! (B-j)
MAZIA
ATARAKO DEUTSAGU ARRAINARI!; MASIDXE ATAKO TZAGU ARRAÑERI! (M-d)
MELADEA
ATARAKO DEUTSAGU ARRAINARI!; MELADI(A) ATAKO TZAGU ARRAÑERI! (M-d); MELADI
ATAKO TZAGU! (B-a)
Ez: B-l,
O-b (meladia ez eze beste sinonimoak ere ez dira erabiltzen antza)
TXIRRITXEA
ATARAKO DEUTSAGU ARRAINARI!; TXIRRITXI ATAKO TZAGU ARRAÑERI! (B-a)
ate (B-a eta M-d [té], O-o) - atie (M-d), atíek (B,
M-d), atik (O-b-o-z) 1.
Def.: iz.
“G. puerta utilizada en la pesca de arrastre. I. trawl door”.
ate (M-d [té]) - atie
(M-d), atíek (B-p) 2.
Def.: iz.
ateekin behar egiten duen arrastako enbarkazioa.
Zit.:
atí:tan-da ibiliko patroye esan san ori (B-p) / nire anaidxi be ate baten ibil
san e gerra-dénporan / anai sarra / ba ati:tan ibil san / ateko patroye (M-d)
aterantz (B-a, M-d); ateranzka;
ateraska (B-j)
Def.: adv.
M-d: kanporantz. v. ateko bandan.
Zit.:
ateras gues [aterantz, kanpora zoazela] (B-a) / ateraska gues (B-j)
Dok.:
Azkue. «ATERUTZ (B-l), “hácia fuera”, “au large”; ATERANTZEAN (B-l), “al ir hácia fuera”, “vers le large”.» [Azkuek lehenengo ATERANTZEAN Lekeitiokoa dela dio eta gero Bermeokoa dela] / Astui.
«Salir hacia la mar, hacia afuera: ATERANTZ; ATARANTZ; ATEKO MANDARANTZ» (I7-191)
ateza; atesa (B-a-j,
M-d, E-jf-s, O-b)
Def.: ad.
(Tertzak, txikota). “G. tesar, atesar, tensar”. Tertzakatik esaten denean hauek
libratzea esan nahi du, tertzak luzatu eta dauzkaten bihurrak kendu, gero prest
uzten dira hurrengo egunerako euren zotzetan sartuta-eta.
Zit.: ori
espaldiee atesa (B-j) / txikota atesaten su esta? (M-d) / atesa trixie / kóntri
atesa (E-jf) / amen e sari e, atesateko be bai tte gausa gustittako aparejillu
bir ixate san (O-b)
Dok.:
Azkue. «ATEZA, atezau (B-l-ond), estirar una
cuerda : tendre, étirer une corde.»
atezakada
Def.: iz.
atezakeran emandako kolpea-edo.
Zit.:
erremorkako txikota, txikota, da imintxen dxakon, sarritxen defentzak
erdi-erdi-erdidxen amarrata, pixuitxik, esatiles e, atesakadarik estaidxen emon
(M-d)
atezu; atesu (M-d); ateso (E-jf, O-b)
Def.: adv.
“G. teso”. Ant.: manu.
Zit.: latá
da, ee atesu, latá... atesu dxota / dau e sarie batunau, esatiles, da semat eta
sare- esatiles e, atesuau imiñi, dau e sari atesuau / lau malla sartzen batzasu
etzeko, due, sarie atesuau / e! selan dau ori atesuau au báiño ba? / ori
txikota atesuei dau / ori txikota atesueidxe dau (M-d) / abosate su ateso
deuela txikota / atesuau (E-jf)
Dok.:
Azkue. «Atezu (B-l-ond), tirantez, tensión : étirement, tension.»
ATEZUAN; ATESUEN (B-a-j,
M-d)
Def.: adv.
(Egon, erria). Ant.: manuan. M-d: “teso”.
Zit.:
atesun imiñi ori txikota! (B-j) / txiko bat atesun on biarrien apur bat e,
bádako sénue, a da tramie / atesun erriteko gudau esan “teso” erriteko (M-d)
Dok.:
Azkue. «ATEZUAN DAGO (B-l), está tirante, il est bien tendu.»
atoian; atoyan (L-l)
Def.: adv.
“G. a remolque”. v. erremorkan.
Zit.:
atoyan eruteko (L-l)
ator. Ik. altor
atrakada (M-d) - atrakadie
(M-d)
Def.: iz.
“G. atraque”.
Zit.: da
atrakadie ba májo eiñdxu, ona eiñdxu / atrakada ona eiñdxu (M-d)
Ez: B-j, maniobra.
atraka (B-a-j-o, M-d, E-jf, O-b)
Def.: ad.
intr. (transitiboa ere izan daiteke batzuetan). Estiborretik/estiborres,
baborretik/baborres, átzes (M-d: de popa). “G. atracar. F. accoster, se mettre
à quai. I. to lay a ship alongside, to berth”.
Zit.: e
áuna atraka ámen dau leku-ta! (B-a) / e nora atrakaku ba? / e átraka Mólle
barrire / e non atrakaku ba? / kofradidxen áurrin atraka / ba atraka sara
kostadora, emon sus kriélak.. igual arrain gitxias estalakon atraka igual kofradiren
áurrera / an atrakate-san die [balandroak] (B-j) / atrakate sara su, da besti
datortzu- sure estiborreko mandara atrakaten / Bermeoko portun atraka gara /
atraka mollara / móllara atraka gara / atraka eskillarara saltateko /
estiborres atrakako gara (M-d) / estiborretik atraka garis [“vamos a atracar de
estribor” galdetuta] / ámen kostaura atraka garis / estiborreko mandi atrakakus
móllara / au estiborra atrakakus móllara (E-jf) / atraka molla [mollara] /
atraka giñanin molla [mollara] / molla, atrakate sasenin (O-b)
Dok.:
Azkue. «ATRAKA (G). (V. Atreka.)» «ATREKA (Bc, G-mot), atracar (una lancha), atterrir (un canot). = Es
voz extraña, como muchas otras de nuestros pescadores. C'est un mot étranger, comme beaucoup d'autres en usage parmi nos
pêcheurs»
atrapa (B-a-g-j-l-p-r, M-d, E-jf-s, L-pj, O-b-p); atrapau (L-pj)
Def.: ad.
“G. capturar”. Cfr. atara, hartu. v. koxi.
Zit.:
mundekarrak atun gitxi atrapa dauie / oiñ eskirek atrapaten dauie, bay gitxi e?
(B-r) / or asko atrapa du arrañe guk (B-g) / da etxadi-gin, ba estun atrapa
arraiñ asko e / eguno estot atrapa e? [sapatillue] / beseu-txillo asko atrapa
du / arek egun baten atrapa sauen e bosteun killo beseu / da arrañe atrapaten
dauie basiles [B-j: asko] (B-j) / iñoix e atrapa du se-sango tzupa, ba amar
metroku ta bai / atxiñe botakarre- botakarragas, atrapate sin atunek (M-d) /
jeneralmente amendik, Elantxobetik eta lestera atrapaten da orii arrañe /
arrañe geruau estuau, atrapa bada klaro [trainaren barruan] / len esan
atrapaten au / guk arrañe atrapa gus, iges baiño geitxuau (E-jf) / atrapa rou
iñoix [manta] / boteran botaten basendun eseuan an a- arrañik atrapaterik
(L-pj) / atun batzuk atrapa gendusen / da leatza ondo atrapaten dabe atrapaten
asten disenin e? (O-b) / ori iñois pasa ra antxobatan gu.. da arrañik atrapa es
da ittosun geldittu (O-p)
Dok.:
Azkue. «ATRAPA (B), arrebatar, coger : ravir, prendre, cueillir.»
atras (B-j - M-d - L-pj [trás])
Def.: iz.
.. (Emon M-d, L-pj). “G. atrás”. Atzera, atzerantz. Ant.: abante.
Zit.:
baporak, okitxe bin, sábli beyen, abante, da sábli goidxen, atras / bráso bi,
esatiles e brásue kanbidxaten sune sáblias, atraserako edo abanterako / da
diñoste se: “atras omon!” Selan omongo tzat atras, enbarrin gane-gane-ganin
nau-te! (M-d)
ATRÁS! (B-j)
Def.: ex.
atzera emateko edo atzerantz egiteko agindua. Nahiz eta atzera! ere erabiltzen den eta azken hau jatorragotzat eduki berak.
ATRASEAN; ATRASIEN (B-p,
M-d); ATRASIN (O)
Def.: adv.
(Egon, ipini, joan, planta). M-d: atzerantz doanean, lema zarratu manda batera
eta popadan-popadan plantata egon enbarkazioa. Orakan ere ipintzen da sarri
atrasean.
Zit.:
enbarkasiñu dau e atrasien / kápan be imintxen da sarritxen, enbarkasiñue
atrasien, da atrasien plántaten da, popadan plantaten da enbarkasiñue / iru
pitada = atrasin gues / atrasin du biraten [baka bat] (M-d)
atraskada (M-d), atraskadatxu
(B-j, M-d)
Def.: iz.
atzez ematen den paladatxua.
Zit.:
atraskadatxu bet émon! (B-j) / emon atraskadatxu bat e otor barik élixera-edo!
(M-d)
atsalde; atzalde (M-d)
- atzaldie (M-d)
Def.: iz.
“E. arratsalde. G. tarde. I. afternoon”.
atso-buelta; atzo-buelta
(M-d) - atzo-bueltie (M-d)
Def.: iz.
atso-marapiloa egikeran, txarto egikeran ematen den buelta.
Ez: B-a-j
atso-marapillo. Ik. marapillo
atun (B-a-j-r - M-d - E-jf - O-b-z [tún]) - atune (A-ja, B-a-g-j-p, M-d, E-jf-s,
O-b-z), atunak (O-z), atúnek (A-ja, B-a, M-d, E-jf)
Def.: iz.
“G. albacora, bonito del norte, atún blanco. F. thon blanc, germon. I.
long-finned tuna, white tuna. L. Thunnus
alalunga, Germo alalunga”. A-ja: “bonito”. v. hegaluze.
Entz.:
M-d: norteko kostera izaten da San Pedroetan hasi eta azarora arte-edo.
Kanarietara eta Azoresera-eta badoaz neguan ere bai.
Dok.:
Azkue. «ATUN 1º (c), atún, thon.» / Anasagasti. «Atune, Thunnus alalunga, Albacora, Atún blanco,
Bonito.» / Astui. «bonito del norte (Atune)» (B4-126) / Anton Perez. «atun
(atune) = (Thunnus alalunga). G. atún blanco, bonito del norte. F. thon blanc,
germon. I. white tuna.»
ATUNETAN (A-ja, B-a-j-r, M-d, E-jf-s, L-pj)
Def.: adv.
Zit.: ónek
atunetan yoten siren / gu atunetan ibil garanen (A-ja) / atunetan sues (B-j) /
atunetan gabis / juniun.. amarrin urten gendun, atunetan (E-jf)
ATUNETARA; ATUNETA (O-b)
Def.: adv.
Zit.: mare
bat ein biou atuneta / bolintxeru sekula esta juten atuneta (O-b)
ATUN
BIRIBILA; ATUN BIRIBILLE (B-g-j, M-d, E-jf), BIRIBILLA (M-d)
Def.: iz.
Cfr. tomatero. M-d: bost kilotik zortzi kilorako atuna. Hamar kilotik gorakoa atun andidxe da. B-g: bost kilo eta
erdi, sei kilotik gora, zazpi kilo eta zortzi kiloraino. Gero atun andidxe da. B-j: bost-sei kilokoa.
Zit.: atun
txikidxen be, sarrí, pasa da.. batzutis atun txikidxe bay- joe! atun txikidxe-
txiki-txikidxe da au! da béste batek e, e atun txikidxe (da) baya, atun
biribiltxue, e? esatiles, trónkotxuaue (E-jf)
Dok.:
Astui. «bonitos de 4 a 7 kgs. (Biribillek)» (B4-126) / Anton Perez. «5-6 Kg.
ingurukoari atunbíribille.»
ATUN BIRIBILA LEGEZ DAGO; ATUN BIRIBILLALES DAU (M-d)
Def.: e.
M-d: neska morroskonakatik esaten da.
ATUN
HANDIA; ATUN ANDIDXE (B-g-j, M-d); ATUN AUNDIDXE (E-jf)
Def.: iz.
M-d: hamar kilotik gorako atuna. B-g: zortzi kilotik gorako atuna. B-j: hamar
kilokoa.
ATUN
ZAHARRA; ATUN SARRA (M-d)
Def.: adj.
asko dakienari eta azeriari esaten zaio. v. arrain zahar, zimarroi
2.
Zit.: txo!
Su atun sarra sara (M-d)
atunburu (M-d), atunburo
(B-a) - atunburue (B-a, M-d)
Def.: adj.
M-d: tontoa.
Zit.: txo!
Atunburu sara'la? (B-a) / txo! atunburuaue sara txo! atunburuaue / atunburuaue
sara! (B-j) / su atunburu aix. Bistan estakopa ser den ba! / txo! Atunburu aix
ela? Selan eiñdxok au? (M-d)
atuneru, atunero (B-a,
M-d, O-b) - atunerua (L-j-pj), atunerue (B-a, M-d), atuneru (A-ja, O-b), atuneruek (B-m, M-d), atuneruk (E-jf)
Def.: iz.
“G. barco atunero”. Atunetan ibiltzen den enbarkazioa. v. atunzale.
atuneta (M-d, E-jf) - atunetie
(B-m-r, M-d), atuneti (E-jf, O-b)
Def.: iz.
M-d: atunaren kostera esatea legez.
Zit.: ba
atuneti akabate-san sanin dxute-san sara.. (B-j) / aurtengo atuneti ona ixan da
(M-d) / da ordun ser ein gendun gupe? ba, atuneti itxi, da antxobatan asi /
atuneta obi isen da [aurtengoa igazkoa baino] (E-jf)
Dok.:
Azkue. «Atuneta (B, ...), atunketa (L), pesca del atún, pêche du thon.»
atunzale; atunsale
(M-d) - atunsalia (L-l), atunsalie (B-a), atunsaliek (M-d)
Def.: iz.
“G. barco atunero”. Atunetan, alturan ibiltzen den enbarkazioa. v. atuneru.
Dok.:
Azkue. «Atunzale (B-l, L, Duv. ms),
pescador de atún, pêcheur de thon.»
atx. Ik. hatx
atxamart - atxamarta
(O-b)
Def.: iz.
kazako amua. v. txarpa.
Dok.:
Azkue. «ATXAMARTA (G-don-zumay), conjunto de
cuatro anzuelos fuertemente unidos en forma de ancla, que usan los pescadores
para coger mubles sin cebo, de golpe : aragne,
araignée, réunion de quatre hameçons fortement enlacés, en forme d'ancre, dont
les pêcheurs se servent pour prendre sans appâts des mulets, en tirant vivement.»
atxika, atxike
(B-a-j-p)
Def.: ad.
“G. achicar”. Cfr. jitu, jolatu.
Zit.: ori
batela atxike su? / atxike sáidxie! (B-j)
ATXIKAIK! (M-d)
Def.: ex.
“G. ¡achica!”. Badirudi Dimasek ez zuela onartzen atxika aditza, horrelako aginduren batean-edo erabiltzen zela
aipatu zuen.
Entz.:
M-d: baporetan lurrunaren indarrarekin egiten zen.
atxike - atxikie
(B-j)
Def.: iz.
“G. bomba de mano”. v. eskuko bonba.
atzandel (O-b) - atzandela
(E-jf, O-b), atzandelak (A-ja, O-b);
atxandel (B-a, M-d) - atxandela (M-d), atxandelak (B-a-j)
Def.: iz.
“G. dedín”. Bar.: aztandel. M-d: kordelak eskuak ez ebakitzeko atzamarrean
ipintzen zen trapua edo bizikletaren gurpilaren goma. B-a: alatzeko
atzamarretan ipintzen dira, ostantzean sokalak eta pitak ebaki egiten du eta
batzuei maskurra atera.
Entz.:
M-d: behin atzamarra gogortu arte erabiltzen zen, gero batere ez.
atze (M-d) - atzia
(L-pj), átzie (B-j, M-d), átzi (E-jf, O-b)
Def.: iz.
“G. popa. F. poupe. I. poop, stern”. v. popa.
Zit.: bai
se jénte dau a, ondo preparata dau átzen [lebatzetan aparioa botatzeko] (A-ja)
/ átxera dxu:n da ékarri an dakosu a-ta (B-j)
ATZE
BIRIBILA; ÁTZE BIRIBILLE (B-a, M-d)
Def.: adj.
“G. popa redonda”.
Entz.:
M-d: enbarkazio gehienak dira atze biribilak, lehen "cola pato"
edukitzen zutenak egoten ziren.
Zit.:
enbarkasiño geidxenati atze biribillek (M-d)
ATZE
EBAGIA; ÁTZE EBAIDXE (B-a, M-d)
Def.: iz.
“G. popa cuadrada”. v. popa ebagi, popa zapal.
Entz.:
M-d: antzina egoten ziren popa ebagiak. Ranplerue-k
dauka atze ebagia.
Zit.:
ranplerupe dako atze ebaidxe (M-d)
ATZEAREN
GANERA; ÁTZIN GÁNERA (B-a, M-d)
Def.: adv.
Ant.: áurrin gánera (B-g). M-d: atzea baxuago aurrea baino.
Entz.:
B-a: zaharrek esaten dute kazan hobeto heltzen diola atunak. M-d: atunetako,
kazarako ona da.
Zit.:
bárku átzin ganera bádau (B-a) / átzin ganera on bi dau enbarkasiñuek e
atunetan (M-d)
atzeko...
Def.:
izlag. berba batzuetan lexikalizatuta agertzen den arren guztiz beharrezkoa ez
den osagaia. Ik.: atzeko bergea, atzeko latina. Ant.: aurreko...
atzeko - atzeku (O-b)
Def.: iz.
“G. patrón”. Atzeku! ere esan zuen
Bonik, berari deitzeko. v. patroi.
auenbolo (B-o, M-d) - auenbolua
(M-d), auenbolue (B-g-j, M-d)
Def.: iz.
Dimasek ematen duen definiziotik eredu literariorako “ahoanbolo” proposatzeko
asmoa nuen baina, dirudienez, beheko herrietan ere dokumentatzen dira antzeko
formak: “amambolo” [Alvarrek San Vicente de la Barqueran dokumentatzen du],
“alambolo” [dokumentatzen dute Fauna
marina de la costa vasca-n Sanandererako lebatzari deitzeko] eta “abambolo
de cantil” [Fauna marina de la costa
vasca-n Trachyrhynchus scabrus
RAFINESQUE-ri deitzeko]. Azkenengo honi frantsesez “grénadier” jarri diote,
Anton Perezek ematen dion izen berbera, alperrik izen zientifiko desberdina
eman. Goienetxeak ere azaldu zidan, Dimasen antzera, arrain desberdin biri
deitzen zaiela horrela. Batak azal latzagoa edukiko luke besteak baino. Haragi
zuri-zuria dauka bietariko batek edo biek beharbada. Ur handikoa dela esan
zidala uste dut. B-j: itxura itsusia dauka. Arrain zuria da. M-d: itotzen
denean urdailak ahotik irteten dion arraina. Lotxaren antzeko beste arrain bati
ere esaten zaio, buztana luzenga daukana. Kaletako arraina da.
Entz.:
B-j: lehen itsasora botatzen izan dira baina orain aprobetxatu egiten dira.
Azala, eskamatu beharrean, kendu egin behar izaten zaio.
Dok.:
Anasagasti. «Lotxie, Auenbolue; Phycis
blennioides, Brotola de fango.» / Anton Perez. «auenbolo (auenbolue)
(Coryphenoides rupestris). G. granadero. F. grénadier. I. grenadier, soldier.»
auka (M-d [ká]) - aukie
(M-d), aukak (M-d)
Def.: iz.
M-d: itsasoko belarrak. Nahiko zabala da, bolatxuak legez dauzka, sakata pa!
pa! egiten da.
Entz.:
M-d: antzina bolatxua amuan ipinita bedar-jaleak ateratzen ziren. Portuan
egoten zen hori, galdu egin da. Haitzetan ere asko galdu da kostan.
Ez: B-a
Dok.: Azkue.
«AUKA 1º (B-b-mu), liquen, especie de
musgo que se adhiere a las peñas en la costa : liche, sorte de mousse qui s'attache aux rochers sur les côtes.»
aurre (M-d) - aurria
(L-pj), áurrie (B-j, M-d), áurri (E-jf, O-b) 1.
Def.: iz.
“G. proa. F. proue. I. bow, prow”. v. branka.
Zit.:
dxuten siñen áurrera ta txapela artun da aulan, a birar (M-d)
aurre (M-d) - áurrie
(B-a-j-r, M-d), áurreko txikota
(M-d) 2.
Def.: iz.
M-d: traina botakeran lehenengo doan txikota, kortxora doana. Hirurogei edo
larogei metro edukitzen ditu. v. aurreko
tira.
aurreko - aurreku
(O-b)
Def.: iz.
“G. proel”. v. proel.
aurrelari - aurrelaridxe
(M-d), aurrelaridxek (M-d)
Def.: iz.
kazan aurrean joaten diren lagunak.
Zit.: da
atunetan, kasula bat (dxuten) san aurrelaridxentzako (M-d)
aurtzara (M-d [áur]); áurtzera
(B-a)
Def.: adv.
M-d: aurtzola sartuta joatea.
Zit.:
áurtzera gues (B-a)
Ez: B-j
Dok.:
Azkue. «Aurtzaka (Bc, G), navegar con viento contrario, á orza ú orzando : naviguer avec vent debout, à la bouline, au
plus près.» / Astui. «Navegar ciñendo, de bolina: AURTZA-KA» (I7-191)
aurtzol (M-d) - áurtzola
(M-d)
Def.: iz.
“G. orza”. M-d: belan zoazenean barrutik uretara ateratzen den zer bat
enbarkazioa haizera eroateko hobeto.
Dok.:
Azkue. «AURTZA (B-b-l, G), aurtzol (B-b), orza,
cierta tabla que se cuelga del costado de la lancha para navegar de bolina : semelle, sorte de planche qu'on suspend d'un
côté de l'embarcation, pour naviguer à la bouline, au plus près.» /
Urkidi-Apraiz. «orza (aurtzola edo
ortzola)» (B1-162) / Astui. «Orza: AURTZOLA; ORTZOLA» (I7-191)
auxiliar. Ik. motor auxiliar
azal, ur-azal; asál (M-d, E-jf) - asala (B-j, M-d) 1.
Def.: iz.
“G. superficie del agua”. Cfr. ur-ertz.
Zit.: imin
leitxe, asalen bere bai imin leitxe [piedrabola] (A-ja) / ori oten da, e, asalien,
beren egue atata dala [ataloa] / okitxen txus portzebak orrek e kasu baterako
aulako tronko andi bat edo, kaja andi bat edo, gausa.. gausa andi bat itxasun
asalin / ori otorten da asalien [ezkira gorria] / gitxi ba gora bera dxakitxen
da non egoten den arrañe, da illuntzitan ukusi be bai asalien da / blankuri da,
antxogie, bokarta, dauenien, asal-ganien oten da, asal-ganin oten da, sarritxen
e, buru-agiridxen / driba-sari be asaleku da (M-d) / asal-asalin bolata on
sales dana atrapa / báda ur txikidxen-da, ba.. asalerau deueles apaidxue (E-jf)
/ asalin be topa rabes a ittota-ta [izurdeak] (L-pj) / da papardotako kordi
eoten da, asalin (O-b) UR-AZAL: [arraina] ur-asalin-de dabillenin (E-jf)
Dok.:
Azkue. «AZAL : 2º superficie (del agua),
superficie de los asuntos : surface (de l'eau), face des affaires.»
azal; asal (B-g-j -
M-d [sál], L-pj, O-b) - asala (A-ja,
B-a-j, M-d, E-s, L-pj, O-b) 2.
Def.: iz.
“G. cáscara de mojojón, quisquilla..., piel de peces...”.
Zit.: baya deko aa, asalaa sera, lakatza deko
[lixak] (A-ja) / asal fin-fin-fiñe dakona (B-j) / an asala kenduta dxate san
[eskuikara] / da orretako asala be me-me-me-meye, suabe-suabie. Da eskira
baltzatako, asal gogorra (M-d) / estilo colayo- unicamente, daukola- asala
latzaua [armoma] (L-pj) / onei eitteotze asala kendu (O-b)
Dok.:
Azkue. «AZAL (AN-est-lar, Bc, BN-am, Gc, L) :
1º corteza (de árboles, frutas, etc.) : écorce
(des arbres), peau des fruits, etc..»
azal; asál (E-jf)
Def.: adv.
azal, azalean. v. plater.
Zit.: da
betik estator esebe, ba arrañe asalau dauelakon / ori da asalau dabillelakon,
porke beti estabil ondun kontra, arrañe / papardu arrañe da.. ondun kóntra
estana dxuten, jeneralmente dxuten da, asalau / sergeri ba asaltxuau dxuten da
[ugerduan baino] / bótate su e apaidxue beseuteko, e! estau ondún ee ertxán,
apurtxu bet e asalau dau / ikuste su asaltxu datorrena da, bíre gelditxuau!
(B-j) / asalin dxuten dales jeneralmente neiku asál [ardora] / da koño,
braerekuk igual asaletik olan e asál, braerekuk asál, estotzo itxiten arrañeri,
ero sariri kalaten / asál datos ónek braerekuk / koño asál dator [traina]
(E-jf)
azaldu; asaldu (A-ja,
B-a-j-r, M-d, E-jf)
Def.: ad.
azalera agertu.
Zit.: da
eurek ixurdetabiltzes dxangiuen, asalduteko bokarta / iru-lau blankure
asalduten dies (B-a) / arrañe eitxen da asaldu (B-j) / a berdela dator ondotik,
da (estaui) topaten, igual amen asalduten da, aurdun asten di arraintxen /
áidera da, ondun estauenien, as- asaldute dauenin arraña, ondotik asaldute
dauena gorantz / sartun ondora ta asaldu, sartun da asaldu, ori da sondafonduen
/ kasu baterako mandxungie, asalduten da, ixurdakas esta? / asalduten dxatzu /
se arrañe asalduten den lekun ba danak alkartuten di bertara (M-d) / ori de
arrañe- ixurdi dxun, da arrañe ondutik altza gora, asaldu (E-jf)
azaldukera - asaldukerie
(B-a, M-d)
Def.: iz.
arrainaren azaleratzea.
Zit.:
arrañek eitxen daue(nin) e asaldukerie, ori da arradie, rrrrrra! asaldukerie
(M-d)
azaldun; asaldun (M-d)
Def.: adj.
Zit.:
kasoye da, e asaldun arrañe, asala kentzekue (M-d)
azeitero - aseitero
(A-ja)
Def.: iz.
“G. paíño común. L. Hydrobates pelagicus”. v. matxiplaka, millabarrika.
azelera; aselera (B-j,
M-d)
Def.: ad.
“G. acelerar”. Ant.: desazelera. M-d: makina gehiago eman.
azerozko; aserosko
(A-ja, B-a) - aseroskue (B-a-j)
Def.: adj.
“E. altzairuzko. G. de acero”.
Zit.:
aserosko alanbre [kazan] (A-ja) / aserosko alanbrie, berrogeiku edo
berrotabostekue (B-a)
azpi; aspí (B-j,
M-d) - aspidxa (M-d), aspidxe (B-j, M-d, E-jf), aspidxek (B-j, M-d)
Def.: iz.
“G. parte inferior de la embarcación, redes, etc.”.
Zit.:
aspidxe pintxeten gues / aspidxe pintxeteko / pikaue da aspi-sápala (B-j) /
kolanegretan-da ibiltxen giñenien, bogi sartzen badxatzun aspire eskiretako be
esendun eitxen / tenkak, bai, aspidxen imintxen sana / enbarkasiñuri omoten
dxakon aspidxen, patentie / aspidxen errunbu ein dxako / da enbarkasiñun
aspidxen pasa, sikatuteko pintxateko / patenti da ba, emoten dxakona aspidxen
bedarra es eitxeko / aspirako [patentea] / karena bakixu ser den, aspidxe
garbitxu / aspidxa garbiteko / legés, da aspidxe, bai, uretan barrun duna da
“obra viva” / enbarkasiñu eskeitxen gus aspidxek eitxeko, aspidxek garbiteko
edo / esatiles aspidxek e, garbitxuteko ta pintxateko, tenkak / enbarkasiñuk
arrá dako, aspidxetan / koronin aspidxeri deitxuten dxako “papuek” / aspidxe
sarratu [trainarena] / gero, aspidxen, beraunetik eta sakora due malloye / se
apurtuten bádxatzu sari aspitxik (M-d) / plaidxan dxo gus enbarkasinue aspidxe
garbisteko (E-jf)
aztandel - astandela
(L-j-pj), astandelak (L-j)
Def.: iz.
“G. dedín”. Kordelak eskuak ez ebakitzeko atzamarrean ipintzen zen trapua edo
bizikletaren gurpilaren goma. Bar.: atzandel. L-pj: atuna alatzeko-eta, aparioa
alatzeko ere bai.
Dok.:
Azkue. «AZTANDEL (B-l-m), dedil de paño que se usa
en la pesca del atún, doigtier dont on se
sert à la pêche du thon.»
Suscribirse a:
Entradas (Atom)